2017/02/26

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2007)


2007ko apirilaren 12an, lau urte Batasuna ilegalizatu zela, EAE-ANVk aurkeztu zituen bere ordezkariak bai udal hauteskundeetarako baita Euskadiko foraletarako ere. Hala ere, Espainiako gobernua atzetik ibili zen bere kandidaturak ilegalizatzeko, lortu zuena salbuespen batzuk izan ezik. Hala, 2007ko udal hauteskundeei begira, 337 zinegotzi lortu zituen Euskadin ezker abertzaleen formazioak. Gipuzkoan, gainera, 23 udalerrietako alkatetza ere eskuratu zituen, tartean Debagoieneko Antzuola, Bergara, Arrasate eta  Eskoriatza.

2008ko otsailaren 8an, baina,  hiru urteko debekua jarri zion EAE-ANVri Garzon epaileak. Horrenbestez, ezin izan zuen 2008ko hauteskundeetara bere burua aurkeztu.

Esan beharrik ez dago politikoki ere oso istilutsua izan zela garai hura, nahiz eta
2006ko martxoaren 22an "su-eten iraunkorra" iragarri ETAk. Su eten hartan bake-prozesua hasi zen eta Espainiako Gobernua ETArekin batzartu zen Genevan, baina negoziazioak huts egin zuen.

EAJk, PSE-EEk eta Batasunak ere bilerak egin zituzten Loiolako Santutegian. 2006ko urriaren 31n, hiru alderdiek akordioa lortu zuten. Baina, ETAk, 2006ko abenduaren 30ean amaitu zuen su-etena, Barajaseko aireportuan furgoneta-bonba bat leherrarazita (bi pertsona hil ziren). Ondoren beste atentatu batzuk etorri ziren, hildakoak tartean, baina 2011ko iraila eta urria bitartean, borroka armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuen ETAk.

2007ko udal hauteskundearen datu estatistikoei begiratuz gero, Euskadin hauxek izan ziren emaitzak:


Hautesleak:
1.080.743 (60,46 %) 
Abstenzioa:
706.833 (39,54 %) 
Baliogabeak:
89.778 (8,31 %)  
Zuriak: 19.611
(1,81 %) 


ALDERDI
BOTOAK
BOTOEN %
ESERLEKUAK
EAJ-PNV
308.877
31,8%
1029
PSE-EE/PSOE
241.545
24,87%
332
PP
153.296
15,78%
185
EAE/ANV
73.458
7,56%
337
EA
69.788
7,18%
216
EB/ARALAR
68.520
7,05%
93
EB-B
8.428
0,87%
11
ARALAR
6.117
0,63%
33


Arestian aipatu dugun bezala gogor sartu zen bailara osoan ezker abertzalea,eta Antzuolan ere nagusi izan zen. Gainera, erroldak izandako igoeraren eraginez, 11 zinegotzi izendatzeko aukera egon zen berriro

Honatx datuak:


Errolda: 1.764 
Hautesleak: 1.293 (73,3 %) 
Baliogabeak: 2 (0,15 %) 
 
Abstenzioa: 471 (26,7 %) 
Zuriak: 25 (1,93 %) 
Banatu Beharreko Eserleku-kopurua:   11
Hautagaien botoak: 1.266 



ALDERDIAK
BOTOAK
BOTOEN %
ESERLEKUAK
EAE / ANV
518
40,92%
5
EAJ-PNV
370
29,23%
3
EB / ARALAR / ZUTIK
218
17,22%
2
PP
14
1,11%
0
PSE-EE/PSOE
146
11,53%
1



Horrela osatu zen udalbatzarra:


ALKATEA: 

PEDRO Mª ITURBE GONZALEZ DE AUDICANA (EAE - ANV)

ZINEGOTZIAK:

PATXI OLABARRIA IRIZAR (EAE-ANV)
ANDONI AZKARGORTA GEZALAGA (EAE-ANV)
MARIA CARMEN JAUREGI GOYA (EAE-ANV)
MARIA PAZ UGALDE MUJIKA (EAE-ANV)
BASILIO ORMAZABAL GALARZA (EAJ-PNV)
JOSE IGNACIO BELTRAN URANGA (EAJ-PNV)
MARIA DINA MUJIKA SANCHEZ (EAJ-PNV)
PILAR ETXANIZ KORTABARRIA (EBBAZ-Ezker Batua/Aralar/Zutik)
JOSE MARIA ITURBE LECETA (EBBAZ-Ezker Batua/Aralar/Zutik)
FRANCISCO MORCILLO MORCILLO (PSOE)

KARGU UZTEA
JOSE IGNACIO BELTRAN URANGA (EAJ-PNV)

ORDEZKOA
JOSEBA LEZETA ALBERDI. (EAJ-PNV)



Iturria:
  • http://www.euskadi.eus/hauteskundeak/