2017/01/28

ANTZUOLARREN LANBIDEAK 1924. URTEAN


Erroldek herri batean bizi direnen erradiografia bat eskaintzen digute. Alde batetik zenbat jende bizi den, zein den gizon eta emakume kopurua, ze urte duten … baina, bestetik, baita urte hartan zertan ari den bakoitza, ze aktibitate mota egiten ari den herritar bakoitza, hain zuzen ere.

Guk azken honi helduko diogu, eta auzoz auzo ikusiko dugu zertan ari zen 1924. urte hartan herritarra. Horretarako taula batzuk osatuko ditugu.

Lehenik eta behin, herri gunetik hasiko gara:

Taula, 1: Kaleko jarduerak


KALEKO JARDUERAK
(KALEBARREN, PLAZA, ONDARRA ETA KALEGOI)
LANBIDEAK
KOPURUA
IKASLE (MARISTAK)
162
ESKOLA UMEAK
97
ETXEKO LANAK
96
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
38
LANGILEA (EMPLEADO)
28
AROTZA
16
NEKAZARIAK
12
ZERBITZARIAK
11
IKASLEAK (Kanpoan)
8
ZAPATAGILEA
8
INDUSTRIA
7
KOMERTZIO ARDURADUNA
5
MEKANIKOA
5
IGELTSEROA
4
JOSTUNA
4
ARMAGILEA
3
ERREMENTERIAGILEA
3
HARAKINA
3
JABEA
3
JARDUERA BARIK
3
MAISTRUA
3
BARBERO
2
EHULEGILEA
2
FARMAZIA LANGILEA
2
IDAZKARIA
2
MEDIKU
2
OGI-EGILEA
2
ZESTOGILEA
2
AGUAZILA
1
APAIZA
1
ARKITEKTOA
1
ELEKTRIZISTA
1
GURDI GARRAIOLARIA
1
HARGINA
1
ITURGINA
1
KAPERAUA
1
MAISTRA
1
MARRAGA EGILEA
1
METALURGIKOA
1
MIKELETEA (JUBILATUTA)
1
NEKAZARI AGRONOMOA (PERITOA)
1
TRATANTEA
1
ZUZENDARIA
1


Ondorioak:

  • Arotzen kopurua nabarmentzekoa da; baina ez hainbeste pentsatzen badugu garai hartan edozein zereginetarako, besteak beste hildakoen hil kutxak egiteko ere, beharrezkoak direnean.
  • Antzuola bezain txikiak diren herrietan, herriguneetan kokatzen dira gremioak edo lanbide askotako langileak; auzoetan, ostera, nekazaritzara zuzendutakoak nagusi izaten dira.
  • Etxeko andreak, berriz, garai hartako jarduera zabalean ulertuta azaltzen dira: etxeko lanak egin, seme-alabak zaindu eta gizonari baserriko lanetan lagundu. 
  • Gure herrian larru ontzeak izan duen garrantzia dakusagu zerrenda honetan, eta langileen kopuruarekin bat eginez gero, 68 langile dira jarduera honekin bat datozenak. 
  • Baina bereziki ikasle kopuruari erreparatu beharko diogu, izan ere Maristen apaiztegia izanda Antzuolak, normala da herrialde desberdinetako 162 ikasle izatea. Honi gehituz gero herrian ere 98 eskola ume daudela, sektore honek garrantzi handia dauka une hartan herrian.antzuolako maristak bilaketarekin bat datozen irudiak
 MARISTAK 1920. HAMARKADAN

Joan gaitezen auzoetako jarduerak ezagutzera. Lehenik eta behin Lizarraga auzotik:


Taula, 2: Auzoetako jarduerak: Lizarraga


AUZOETAKO JARDUERAK  (LIZARRAGA)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK
104
ETXEKO LANAK
89
ESKOLA UMEAK
33
APAIZA
2
AROTZA
2
ZERBITZARIAK
2
ASISTENTEA
1
IKASLEA
1
KOMERTZIO ARDURADUNA
1
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
1
MAISUA
1
MORROI
1
JOSTUNA
1
SUKALDARIA
1


Ondorioak:

  • Esan bezala, auzoetara joz, lanbideak nekazaritzan eta horren bueltan ere emakumeen etxeko lanetan oinarritzen da. 
  • Lizarraga auzoaren kasuan, eskola umeen kopurua ere garrantzitsua da.
UZARRAGAKO GARBITZEN bilaketarekin bat datozen irudiak


 EMAKUMEAK ETXEKO LANAK EGITEN UZARRAGAKO ASKAN (1960. hamarkada)

Gero, Uzarraga eta Galartza auzoetara joango gara:

Taula, 3: Auzoetako jarduerak: Uzarraga, Galartza.


AUZOETAKO JARDUERAK  (UZARRAGA, GALARTZA)
LANBIDEAK
KOPURUA
ETXEKO LANAK
142
NEKAZARIAK
90
ESKOLA UMEAK
39
AROTZAK
4
ZERBITZARIAK
4
TRENBIDEKO ARDURADUNA
1
JOSTUNA
1
ERLIJIOSOA
1
ARMAGILEA
1
JORNALERO
1


Ondorioak:

  • Beste hainbeste esan genezake Uzarraga eta Galartza auzoen bueltan ere, baina etxeko lanetan ziharduenen kopurua askoz handiagoa da. 
  • Gauza bera eskola umeena.Beraz, Uzarragako eskolak  ez zuen bezerorik falta izan. 
  • Trenbideko arduradun bat ere badago, izan ere Bergaratik Zumarragara zihoan trena Galartza baserri aurretik pasatzen zen eta bertan kokatzen zen trenbideko kaxeta.

UZARRAGAKO GARBITZEN bilaketarekin bat datozen irudiak

 UZARRAGAKO ESKOLA UMEAK 1954. urtean

Ondoren Antigua eta Irimoegibehea:

Taula, 4: Auzoetako jarduerak: Antigua eta Irimoegibehea.


AUZOETAKO JARDUERAK 
(ANTIGUA, IRIMOBEHE)
LANBIDEAK
KOPURUA
ETXEKO LANAK
63
NEKAZARIAK
26
ESKOLA UMEAK
23
JORNALERO
2
AROTZAK
1
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
1
ZERBITZARIA
1
ERROTARIA
1



Ondorioak:

  • Etxeko lanak, nekazariak eta eskola umeak dira ugarienak ere Antigua eta Irimo-behe aldean.

UZARRAGAKO GARBITZEN bilaketarekin bat datozen irudiak


BASERRITARRA LANEAN
LAUSAGARRETA(1950. hamarkada)

Irimogoiena eta Basalde auzoetako datuak, berriz, hauexek:

Taula, 5: Auzoetako jarduerak: Irimogoiena eta Basalde.


AUZOETAKO JARDUERAK   
(IRIMOGOIENA eta BASALDE)
LANBIDEAK
KOPURUA
NEKAZARIAK
118
ETXEKO LANAK
107
ESKOLA UMEAK
45
LARRU ONTZAN LANGILEA (KURTIDOREA)
1
SASKI EGILEA
1
BIDEZAINDARIA
1
ZAPATAGILEA
1
SOLDADUA
1
AROTZA
1
JORNALEROA
1


Ondorioak:

  • Beste hainbeste esan genezake Irimogoiena alde eta Basalde inguruaz, nekazariak etxeko andreak eta eskola umeak ere dira nagusi.

Datuak datu, antzeman daiteke 1924ko Antzuola nekazaritza jardueran oinarritzen zela, nahiz eta industriak ere gero eta garrantzi handiagoa izan; ez dugu ahaztu behar ordurako Bareño, Olaran eta Galartza Hnos. izeneko larrua ontzeko lantokiak martxan zeundela.

Emakumeen zeregina etxeko lanen bueltan oinarritzen zela ere bai. Guztira, 497 emakume zenbatzen dira jarduera horretan. Atzean, berriz, lan asko: umeak zainketa eta baserriko lanetan ere murgilduta. 
Atzean nekazariak. Guztira, 350.

Aldi berean eskola umeen kopuruari ere erreparatu behar. Esan genezake eskolara joateko adina zeukaten ume guztiek joaten zirela eskolara, bai Uzarragara eta zer esanik ez herriko eskolara. Guztira 238 eskola ume dauzkagu herriko eskoletan ikasten.

Iturria:

Antzuolako Artxibo Historikoa. Estatistika paperak. 1924ko errolda.