2017/05/13

ONDAMENDI (UROLA) BASERRIA



Ondamendi baserria. Azpian daude Aizpurutxo eta Urolako trenbidea

Eraldatuta dagoen baserria da Ondamendi, garai batean Urola bezala ere ezagutzen zen herriko baserria, hain zuzen ere. 1659an aipatzen da dagoeneko dokumentuetan. Zera diosku berak: "La villa de Ançuola yçiesse el nuebo edificio de la cassa... en los puestos de Ubola (Urola), hacia la parte del rio 38 estados y açia la otra 32 estados ... con calidad que desde el arroyo que baja del prinçipal asta el arroyo-chuelo que llaman de Basterrina ... y que en el paraje del arroyo de la cassa de Cortaberria al de Baztarrina...".

Baina esanetatik ekintzetara luze jo zuen baserri honen eraikuntzak, eta 1717an obrak bukatzeke zeuden, ez ordea 1728rako. Ordutik hona bizi omen dira gainera Agirrezabal sendia baserri honetan!

Urola-Etxeberri ere deitu izan zaio XIX. mendearen 80. hamarkadan, dirudienez berrikuntzaren bat-edo orduan izan zuelako. Esanak esanda, baina, XX. mendearen hasieratik Ondamendi izatera pasatu zen, eta ez dakigu zergatik.

Egia esanda oso dokumentatuta dago baserri honen hasierako historia herriko udal artxiboan, izan ere herriko udalak bertatik errenta edo diru bat ateratzeko aukera izan zuelako.

Irimoegigoi auzoan kokatuta badago ere, bere lur eremuak gehiago lotuta daude Azkoiti eta Bergararekin, eurekin muga egiten duelako. Gertu dago, gainera, Aizpurutxo auzoa, eta hemendik sei bat kilometrotara Azkoitira joateko aukera daukagu, nahiz izanez gero Urolako trenbidea -gaur bide berde ederra- jarraituz.

Antzuola-Azkoiti eta Bergara udalerrien arteko 78. mugarria.

Bi etxebizitza baldin badauzka baserri honek, bakarrean bizi dira gaur antzuolarrak diren Agirrezabal anaiak (Prudentzio, Jose eta Tomas).

 ONDAMENDI ERREKATIK ATERATAKO ARGAZKIA

Esan den bezala antzinako aztarnik ez dauka baserri honek, eraldaketa dezente izan ditu batez ere fatxadetan.

 AGIRREZABAL ANAIAK BIZI DIRA ALDERDI HONETAN
 BIGARREN ETXEBIZITZA HAU 
AGIRREZABAL-ZABALETA SENDIARENA DA

 BASERRIAREN ATEAURREA/EZKARATZA
HIRU UDALERRIEN (AZKOITI, BERGARA ETA ANTZUOLA) MUGARRIA GERTU DAGO




GOIAN ONDAMENDI BASERRIA ETA ERREPIDE AURREAN, ONDAMENDI ERREKA APROBETXATUZ, DAGOEN ARGINDARRETXEA (EZKERRETARA)


No hay comentarios:

Publicar un comentario