2017/05/28

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK: UDAL HAUTESKUNDEAK (2015)

Euskadiko Autonomia Erkidegoari begira,  EAJ-PNV izan zen garaile nagusia udal hauteskunde hauetan, bigarrena ezker abertzaleko BILDU izan zelarik.

 P. POLITIKOAK
Botoak
Botoen %
Eseslekuak
EAJ-PNV
360.424
33,77%
1018
EH BILDU
254.531
23,85%
894
PSE-EE/PSOE
158.360
14,84%
204
PP
102.430
9,6%
79

Antzuolan, berriz, ezker abertzalea, BILDU izan zen nagusi, nahiz eta 2011ko udal hauteskundearekin alderatuz gero, 50 botoko jatsiera izan. Bigarrena EAJ-PNV izan zen, eta 2011koarekin alderatuz 51 boto irabazi zituen. Benetako jatsiera baina, PSEk izan zuen: 52 boto.  

Abstentzioa, berriz, zertxobait gora egin zuen: 505 herritarrek (%30,15) ez baitzuten bozkatu.

P.POLITIKOAK
Botoak
Botoen %
Eseslekuak
EH BILDU
702
62,12%
7
EAJ-PNV
339
30%
3
PSE-EE/PSOE
89
7,88%
1


Udalbatza berria.  
Argazkia: GOIENA


Horrela geratu zen udal batzarra berria:

ALKATEA:

BEÑARDO KORTABARRIA OLABARRIA (EH BILDU)

ZINEGOTZIAK:
  • MIKEL BARGIELA IPARRAGUIRRE (EH BILDU)
  • GARAZI LARREA ZUMELAGA (EH BILDU)
  • ION UGARTEBURU LIZARRALDE (EH BILDU)
  • ALAITZ IGARZABAL JAUREGUI (EH BILDU)
  • ION ITURBE BERISTAN (EH BILDU)
  • USOA AGIRRE JAUREGI (EH BILDU)
  • BASILIO ORMAZABAL GALARZA (EAJ-PNV)
  • LUIS JAVIER TELLERIA ORRIOLS (EAJ-PNV)
  • Mª EUGENIA ARRIZABALAGA OLAIZOLA (EAJ-PNV)
  • MARIA ARRATE GALLASTEGUI OYARZABAL (PSOE)
 
 


2017/05/27

AITZAGABASALDEZAHARRETIK BERRIRA





AITZAGABASALDE BASERRIA ETA
AZPIAN AZKEN AZTARNAK, ETA AZTARNEN GAINEAN, GOI ALDEAN,  AITZAGABASALDE BERRIA IKUS DAITEKE 

Basalde auzoko paisaia guztiz eraldatu da azken urteetan, batez ere bertan tren azkarrarentzat egiten ari diren obrak direla eta. Eskabadorak han eta hemen ari dira lanean, eta oztopoak gainetik kentzen. Duela gutxi Aitzagabasalde baserriari iritsi zitzaion eguna, eta gizaldietan zutik egotetik desagertzera pasatu zen ordu gutxira.

BASERRI ZAHARRAREN AURRE ALDEA. 
(Argazkia, Aranzadi)

XIV. gizalditik-edo zetozen bere lehen aipamen historikoak. Dagoeneko asko eraldatuta zegoen baserriaren egitura, eta bere azken aztarnak XVIII. mendekoak jo zitezkeen, nahiz eta aztarnen bat, haberen baten lotura, adibidez, XVI. mendekoa izan.

BASERRIAREN ZUREZKO EGITURA 
(Argazkia, Aranzadi)

 












Ezker aldean baserriaren zurezko egituraren egurrak ikus daitezkeen bezala su egurra egiteko, eskuma aldean, berriz, "golondrina" formako itxitura duen habea, eta XVI. mendekoa jo zitekeena.

 BASERRIRA JOATEKO ZUBIA ETA BIDEA MOZTUTA. ATZEAN SAN BLAS ERMITA

Aitzagabasalde baserria bota aurretik baina, berria eraikitzeari ekin zioten gainean dagoen hariztiaren erdian. Dagoeneko obrak bukatuta bertan bizi da, beraz, Mendizabal-Lete sendia.

AITZAGABASALDE BASERRI BERRIAREN BI IKUSPEGI



Eskerrik asko Aranzadi Zientzia Elkarteari lagatako argazkiengatik.


2017/05/22

“GAZTEAK GERA GAZTE ETA EZ GAUDE KONFORME” (1940)

Herriko parrokoa eta abadeak: Luis Galfarsoro, Tomas Olaran eta Anastasio Eguren, Uzarragan, 1915. urtea.

Belaunaldi bakoitza kejatzen da belaunaldi berriek dakartzaten ohiturak ez direla zuzenak, eta eurak ezagutu eta bete behar izan zituztenekin bat eginda guztiz deserosoak direla. Ziur nago, irakurle, zuri ere antzerako zerbait gertatu zaizula, eta gaurko gazteak eta gu geure garaikoak alderatuz gero, aldaketak sumatu dituzula.

Hau, baina, fenomeno naturala da, eta ezinbestekoa gizartea aldatu nahi bada.

Antzerako zerbait gertatu zitzaien 1940. urteko Antzuolako elizako agintariei ("párroco y sacerdotes, que componen el Cabildo Eclesiástico de la Parroquia de Anzuola”), eta hauek herrian antzemanda “un notable descenso moral en las costumbres públicas de este vecindario". Izan ere, "gran parte de la juventud se ha lanzado por caminos enteramente desconocidos hasta ahora por nosotros”. Zer pentsatuko honen aurrean eta, udal agintariei protesta eskutitza bidaltzea erabaki zuten eliz agintariek.

Bitxia ere bada garai hartako eskutitza, kontuan badugu Gerra Zibila bukatu berri zela eta errejimenak sustaturiko nazional katolizismoaren hasiera zela, elizak eta bertako agintariek itzelezko indarra hartuz.

Baina zehatz mehats esanda, zeintzuk ziren gazteen aurkako kexak?

“En los domingos y festivos, desde las últimas horas de la tarde, las diversiones públicas de la gente joven, extralimitadas en el modo y la duración, resultan una pública ofensa a la santidad de los días consagrados al Señor”.

Gasteizko Gotzaina zen Lauzurika eta herriko parrokoa zen Luis Galfarsoro zaharberritutako Maristak inauguratu zuen egunean, 1942ko abenduaren 15ean.


Baina zer adierazi nahi zuten muga gabeko ohitura horiekin?

“En esos días la retirada del público, por la gritería y vocerio escandaloso con que la hacen, se diría que es un abominable pasacalle; y después el gamberrismo de una partida de mozalbetes, al amparo de la nocturnidad impávida, con cantos inmorales, con fraseologías que causan rubor y espanto, y que fecuentemente se prolonga hasta más allá de la media noche, es, no sólo un atentado a la paz y tranquilidad … es también una gravísima ofensa que se infiere a la conciencia cristiana… que hasta ahora hace poco ha gozado nuestra amada feligresía…”.

Egoera honen errudunen bila edo, “está a la vista que los padres de esos pobres e inexpertos jóvenes no pueden, o no quieren poner el remedio a este mal”.

Beraz, egoera honi konponbidea emateko garaia iritsi zelakoan, elizako agintariek zera erabaki zuten: garai bakoitzarako, herritarren dibertsiorako ordutegi bat jartzea.
  • Gaueko 10:00ak baino gehiago ez, nahiz eta uda izan.
  • Herriko jaietan ere gaueko 11:00ak baino gehiago ez.
Herriko parrokoa eta abadeak hauek ziren: Luis Galfarsoro; Leandro Igartua; Anastasio Eguren; Eusebio Galfarsoro eta Isidro Legorburu.

Ikusten den bezala, garaian garaiko gazte hartuemanak ere istilutsuak izaten ziren sarri.

Iturria:
Antzuolako Udal Artxibo Historikoa, "Eclesiásticos" atalean.