2017/02/12

OLARANGO LANTOKIA SUTAN eta BERE KRONIKA

Oraingo honetan kronika txiki bat dakargu, Ondarra auzoan kokatuta zegoen OLARANgo lantokian izandako sute handi batena, garai hartako egunkarietan ere agertu zena: 1929ko otsailean 13an izan zen sutea. Berau ilustratzeko bi argazki ere badauzkagu: lantokia erre aurrekoa eta erre egin zen egunekoa.

Esan, 1886an sortu zela lantokia Antzuolan, eta "OLARAN, LAMARIANO y CIA" enpresa bezala izendatu zen. Sortzaileak Fernando Olaran, Angel Lizarralde, Ascensio Arbulu, Eugenia Larrañaga eta Santiago Lamariano izan ziren, nahiz eta diru ekarpen handiena Olaranek eta Lamarianok egin. Bertatik dator, beraz, bere izena ere. Gorabeherak gorabehera, enpresak porrot egin zuen, eta 1914an "La TENERIA GUIPUZCOANA" izeneko enpresa sortu zen, eta orduan ere kapitala banatuta zegoen.

Baina, 1929ko otsailaren 13an sua hartu zuen. Enpresa berreraiki eta 1933an "MANUFACTURAS OLARAN, S.A." izango da, eta lehendakaria Juan Olaran.

Ezbehar honen gorabeherak jakin ahal izateko, beraz, garaiko egunkari baten kronika dakargu:

OLARANGO LANTOKIA SUA HARTU AURRETIK. GORPUZTI EDO KORPUS EGUNA OSPATZEN (1927)

 OLARANGO LANTOKIA SUA HARTU ONDOREN (1929/02/13)

Iturria: La Opinión  Epoca SEGUNDA Año VII Número 1573 - 1929 Febrero 15

  • Iturria ere "Antzuolako larru ontzea" liburua, Antxon Agirrek idatzia, 58-61 or.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada