2017/02/18

IPARRAGIRREREN BERTSOAK ANTZUOLAN OSPATZEN DEN ALARDERAKO

iparragirre bilaketarekin bat datozen irudiak Urretxuko Gernikako Plazan, Jose Mari Iparragirreri eskainitako eskultura.

Ospetsuak dira Antzuolako alardeari, eta bereziki banderari, Iparragirrek egindako bertsoak. Badirudi une hartako Antzuolako alkateak eskatuta idatzi zituela, izan ere Iparragirrek hainbat enkargu ere onartzen zituen erromeria eta udako ferixetatik. 

Bertsioak bertsio, Antzuolako batzarrari zuzendutako bertso hauek Arturo Kanpioni bidali zizkion Iparragirrek Eskoriatzatik 1878ko abuztuaren 11n. Eta bostak eman zituen Kanpionek “Revista Euskara” (I alea, 203-205 orrietan) delakoan, 1878an. Antzinako grafia errespetatuta, horrelakoak dira bertsoak:

MAIRUEN BANDERA

(I)
Nafarrac Don Garcia
Erregue zutela
Odolez estali zan
Ichuski Junquera!
Africanoac orruz
Legoiak becela…
mairuaren bandera bilaketarekin bat datozen irudiakCioten cristau bicirik
Utzico ez zutela

(II)
Baña Euscaldunac
Laurac bat aurrera…
Cioten fedeagati
Danoc illgo guera.
Jo!... jo!... eta ez eman
Pauso bat atzera
Gureganatu arte
Moroen bandera.

(III)
Mutillac! ara nun dan
Illargui erdia;
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bicia.
Ara hemen banderá…
¡Viva Euscal-Erria!
Eta Antzuolarentzat
Onra eta gloria.


(IV)
Erran adiskideac
Orduan becela:
Nafarrakin gaur ere
Anayac guerala:
Bat da gure izarra…
Bat gure bandera…
Itz santu bat bacarra,
Euscaldunac guera.   


Gitarra de Iparragirre bilaketarekin bat datozen irudiakIparragirreren emaztea (Anjela) eta seme-alabak Argentinan.

Iparragirre  Argentinan bizi zela kendu zituzten euskal foruak, 1876an, eta horren etsipenaz Euskal Herrira itzuli zen, bertan bere familia osoa lagaz. Anjelak ere, bere emazteak, zera esaten zuen une hartako egoerari buruz:“Como loco se volvió. Se pasaba los días llorando de rabia y tenía un humor de todos los demontres”. 

Iparragirrek  idatzitako bertsoak ugariak izan badira ere, foruak eta Euskal Herrira dira batez ere gehienetan antzeman daitezkeen sentimenduak; baita Antzuolarako idatzikoetan ere. Foru zaletasun hori adierazteko adibidez, nork ez ditu bertso hauek ezagutzen: “Fueristak gera, eta izango
Mundua mundu den artean, Sentimentu hau bizirik dago Betiko Euskalerrian”.
 
iparragirre bilaketarekin bat datozen irudiak Iparragirreren gitarra Gernikako Batzar aretoan.

Baina jatorrizko bertsiotik, bada bigarren bertsio bat, alegia, Antzuolako Udalak ustez Iparragirrek emandako bertsoak aintzat hartuta, 1905ean Bergarako moldiztegian edo inprentan kaleratutakoa. Horrela dio:

(ANTZUOLAN KALERATUTAKOAK)
     (I)       
Naparrak D. Garcia
Erregue zutela
Moruac artu zuten
Bay Valde-junkera
Africanuac orruz,
Legoiak becela
Cioten Cristau bicirik
Utziko etzutela.

(II)
Bañan Anzuolatarrak
Dijuaz aurrera
Esanaz fedia-gatik
Danok ilko guera
Jo, jo eta ez eman
Pausorik atzera
Guria izan arte
Moruen bandera.

(III)
Mutillak, orra nun dan
Illargui erdia
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bicia
Orra emen bandera
Viva euskal-erriak
Eta Anzuolatarrendako
Onra eta gloria

(JATORRIZKO BERTSIOA)

(I)
Nafarrac Don Garcia
Erregue zutela
Odolez estali zan
Ichuski Junquera!
Africanoac orruz
Legoiak becela…
Cioten cristau bicirik
Utzico ez zutela

(II)
Baña Euscaldunac
Laurac bat aurrera…
Cioten fedeagati
Danoc illgo guera.
Jo!... jo!... eta ez eman
Pauso bat atzera
Gureganatu arte
Moroen bandera.

(III)
Mutillac! ara nun dan
Illargui erdia;
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bicia.
Ara hemen banderá…
¡Viva Euscal-Erria!
Eta Antzuolarentzat
Onra eta gloria.


Iparraguirre jaunac ditu berso onec gure banderari atariac, orain ogueita sei urte.  
Anzuolan 20 Abostoan 1905

Bertsio biak konparatzen badira, nabaria da Antzuolan 1905ean kaleratzen diren bertsoetan “esku sartze” bat egon zela, eta norbaitek une hartarako egokiagoa zen beste bertsio bat kaleratu zuela. Agian aldaketa nabarmena “Laurac bat” delako leloaren desagerpena izan daiteke. Baina, badago, dena den, hutsune nabarmenagoa, laugarren bertsoa ez dela Antzuolako Udalak kaleratutako bertsioan azaltzen:

(IV)
Erran adiskideac
Orduan becela:
Nafarrakin gaur ere
Anayac guerala:
Bat da gure izarra…
Bat gure bandera…
Itz santu bat bacarra,
Euscaldunac guera.

Hemen ere, bada, “Laurac bat”, “Nafarroa”, “Anayac guerala”,… eta euskaldunon batasunarekin loturiko beste ideia batzuk nahita edo nahi gabe ezkutatu ziren.

Aipatu dugu Iparragirreren saminaren eragilerik nagusiena euskal foruak desagertu zirenean eman zela. Hori izan zela Euskal Herrira bueltatzeko arrazoi nagusia. Baina ez ze bakarra izan. “Ley Paccionada” (1841) geroztik Nafarroak bere status politiko berezia galduz, foruek emandako alegia, Espainiako beste probintzien maila hartzen du. Aldi berean antzematen du galtze horrek euskal probintzien arteko anaitasuna apurtu egiten duela. Hori dela eta, 1878ko ekainaren 28an, “Nafarroako Alkarkidari” izeneko bertsoak idatzi zituen, eta, nola ez, Nafarraorekin euskaldunok izan beharreko loturak aldarrikatzen zituen. Bertso bat badago gainera, Antzuolan abesten denarekin lotura handiak dituenak:

“NAFARROAKO ALKARKIDARI”

Zorioneko batasunean
Nafarrak, gure anayac,
Bizi dirade lege onean
Gaur guztiz gizon ernayac,
Guregatik on, errango badu
Etorkizunak kondairak,
Laurak bat beti!... maite alcartu
Izan Euskaldun leyalak”.

Hemen ere “Laurak bat”, “Nafarrak gure anayac”,… ideiak errepikatzen dira, eta sentimendu honek, nola ez, “Mairuaren Bandera”n adierazten dira.

Iparragirrek idatzitako bertsoak alardean abesten dira, kapitainak diskurtsoa botatzen duen etenalditxo batean. Esan beharra dago, hala ere, bertso hauek ez direla betidanik abestu, baizik eta 1976an hasi zirela abesten, une hartan parrokiako koruko abesbatzaren partaide eta Simon Artolazabal organistaren zuzendaritzapean.

Dena dela,  orain alardean abesten diren bertsoetatik badugu beste egokitzapen bat, izan ere Iparragirrena ez den beste bertso berri bat abesten delako:

San Juan Uzarragako
seme txit argiak
ziran Balde-junqueran
irabazliak:
batzar etxean dauden
illargi erdiak
dira Antzuolarentzat
txit onragarriak

Bertso berri honen egilea zein izan zen ez badakigu arren, 1976an alardean dagoeneko abesten da. Egileak egile, hauek dira urtero herriko abesbatzak abesten dituen bertsoak:

(I)
Nafarrak On Garcia
errege zutela,
odolez estali zan
bai Balde-junkera:
afrikanoak, orruz
legoiak bezala,
zioten kristau bizirik
utzi bear ez zela.

(II)
Baiña euskaldunak,
Laurak bat aurrera!
zioten: fedeagatik
danok hilgo gara
jo!... jo eta ez eman
pauso bat atzera…
gurea izan arte
mairuen bandera.

(III)
 Mutillak, ara non dan
illargi erdia;
arrapatu dezagun
naiz galdu bizia;
emen degu bandera,
upa Euskal-erria!
antzuolako alardea bilaketarekin bat datozen irudiaketa Anzuolarentzat
onra eta gloria.

(IV)
San Juan Uzarragako
seme txit argiak
ziran Balde-junqueran
irabazliak:
batzar etxean dauden
illargi erdiak
dira Antzuolarentzat
txit onragarriak

(V)
Esan, adiskideak,
orduan bezala,
Nafarroakin gaur ere
anaiak gerala;
bat da gure izarra,
bat gure bandera:
esan beti Laurak-bat
izan nahi dugula.

Jatorriz, bertso hauek ez dute inongo doinu edo musikarik; bertso soilak besterik ez dira. 1978an, ordea, armoniaren bat jartzea erabaki zen bertso hauek alardean abesteko. Armonia, Antzuolan ezaguna dugun Miguel Gonzalez Bastidak jarri zion, eta hori egiteko Iparragirrerak diren beste bertso batzuek “Gora Euskara” zeramaten musikaz baliatu zen.

Esandakoak esanda, beraz, Iparragirrek Antzuolako Batzarrari idatzitako bertsoek gora behera dezente izan dute idatzi ziren momentutik. 

 1878. URTEAN IPARRAGIRREK ANTZUOLARI ESKAINITAKO BERTSOAK

Iturria:
Belaustegi, Joseba (1933). Iparragirreren olerki-eresien bilduma ta erti-iritzi laburra. Oñati.





No hay comentarios:

Publicar un comentario