2017/02/11

ERRUKIZKO AMAREN PARROKIAREN ALDAREAK (I)

Parrokietako liburuek (“Libros de Fábrica”) atal desberdinak izaten dituzte. Hala, diru kontuetatik aparte, beste atal garrantzitsu bat parrokian zeuden ondasunen zerrendak, edo inbentarioak adierazten dizkigute. Hiru eratako inbentarioak, hain zuzen: bat, elizaren artxiboan zeuden paperena; bi, arropa zuriarena, eta herriko beata baten adurapean egoten zena; eta hirugarrena, elizaren apaingarri edo ornamentuena, bitxiena (“alajas”), eta gainontzeko osagarriena, hain zuzen ere. Zehatz mehats deskribatzen ziren, bada, une hartan elizaren menpe zeuden ondasunak, eta hauek urtez urte kontrolatu behar izaten zituzten elizako maiordomoek; horren kontrola zorrotza izaten baitzen.

Baina, zoritxarrez, inbentario hauetan estatikoak ziren ondasunak (erretaulak, irudiak,...) ez ziren sarri deskribatzen, eta horren ondorioz elizaren erretaulen irudi oso bat egitea zaila egiten zaigu. Gu geu, elizaren barruko erretaula-hornikuntzaren inguruko irudi hori egiteko, han eta hemen aurkitutako dokumentuen bitartez osatzen saiatuko gara, eta lehendabizikoz Oñatiko Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoan aurkitutako dokumentu batean oinarrituko gara. Dokumentu honi esker irudika dezakegu zein izan zitekeen parrokiaren barne aldeko irudia. Esan, dena dela, azpian deskribatuko dugun dokumentuan (hitzarmenean) adierazten diren margoen aztarnik ez dugula oraingo elizan. Baina, hau ere, normala da, margo horiek eliza zaharrerako egin zirelako, eta oraingo eliza egin zenean desagertuko zirelako. Dakiguna da, behinik behin, hitzarmena 1571ean egin zela, baldintza hauetan [1]:

Arrosario Amaren erretaula
 
“En el cementerio de la iglesia parroquial de Nuestra Señora Santa Maria de la Piedad, Universidad de Anzuola… 24 de abril de 1571… aparecio presenta Juan abad de Ganchaegui, cura de las iglesias parroquiales… San Juan de Uzarraga e de Nuestra Señora de la Piedad… e Juan de Elexalde vecino de la villa de Mondragon, oficial pintor… concertaban y concertaron: Hacer la pintura del monumento que la dicha iglesia tiene de lienzo blanco para pintar en el de blanco y negro las historias siguientes: Lo primero la parte del evangelio la historia de la cena de nuestro señor Jesucristo; y en otro lienzo… a la parte de la epístola a la oración del huerto con el prendimiento; a las dos partes de la puerta del dicho monumento, cuatro bultos armados: dos durmiendo y dos velando. Y en la de dentro a los dos lados del altar, a la parte de la epistola, el llevar de la cruz de Jerusalen al Calvario. Y en la otra la columna de como le azotan; con la sentencia o coronacion, como mejor fuere arriba en el pabellon; en la parte delantera el descendimiento con la quinta angustia, y en la parte del evangelio al onginos (sic)[2], y a la parte de la epistola a los verdugos escarneciendo, y sobre todo un cruz fijo. Con que se haya de pintar bien … de oficiales maestros que sepan de la arte como dicho es de blanco y negro, con que no exceda  la costa de la dicha obra de mas cantidad de cuarenta ducados poco mas o menos, y se haya de comenzar la dicha obra para de hoy dicho día en ocho días primeros siguientes en adelante, y que haya de hacer y acabar… para el día de Nuestra Señora de Agosto… del año de 1571 años. Y que para ello el cura… haya de dar al dicho Juan de Elexalde una casa y una cama honestas en la dicha universidad… para vivir y y poner y hacer la dicha pintura y obra honestamente… Y el dicho cura luego que comenzare la obra le de al dicho Juan de Elexalde seis ducados… y dende adelante le haya de pagar… La obra se acabe de cumplir e pagar para el dia del señor San Miguel de septiembre”.


Goian Santo kristo irudia, koruko bidean dagoena, eta azpian egun San Bartolome ermitako Andramariaren aldarea.

Ondorengo aipamena parrokia zaharrean zeuden aldareei dagokie, eta 1634ko deskripzio txiki bat da. Bertan adierazten zaigu parrokian zeuden aldareak: Arrosario Amarena, Santu Kristorena, eta gero aipatuko dugun 1696ko inbentarioan azalduko ez den beste aldare bat: San Sebastián eta San Rokerena[3]. Ez Errukizko Amaren parrokian bakarrik, baizik eta Uzarragan ere oso maitatuak ziren santu bi hauek, beraz parroki bietan zeuden eratuta santu hauei eskainitako kofradiak.

Joango gara blog honen beste ataletan herriko parrokiaren aldare desberdinak aztertzen.


[1] Escritura entre el cura Juan abad de Ganchaegui e Juan de Helexalde, pintor. 1/000736 liburu sorta. Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa. Gipuzkoako Foru Aldundia
[2] Jaungoikoari zuzendutakoa izan liteke.
[3] Primer  libro de fábrica de la Piedad (1608-1660). Eclesiásticos atala. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala. Ikuskatzailea: Juan de Gobeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada