2017/02/05

ANTZUOLAKO ODOL EMAILEAK 45 URTE GIZA ZERBITZUAN!!!

"Irinmodo"-tik agian larregiko garrantzia eman diogu iragan historikoari, eta gutxiago egungokoari. Salbuespena bat egingo dugu gaur, izan ere Antzuolako Odol Emaileak 45 urte beteko dituenez aurten, 2017an, aitzaki on bat bada bere historian zertxobait sakontzeko eta egiten dutenari eskertza ere bat adierazteko.



Agian bat baino gehiago harrituko da 45 urte pasatu direlako elkarte honek bere lana hasi zuenetik herrian. Egia esanda, ez daukagu informazio handirik hasierako garai hartakoa, baina zertxobait bai. 

Odola eman ahal izango da eguenean Olaranen1970. hamarkadan Gipuzkoako odol emaileen elkarteak han eta hemen zabaltzen zihoazen heinean, Antzuolak ere premia sentidu zuen herrian zerbait antolatzeko, eta hori 1972ko udaberrian izan zen. Hala, urte bereko maiatzaren 4ean etorri zen  Bergarako Odol Emaileen lehendakaria zen Joseba Jauregi hitzaldi bat ematera Antzuolara, baina aurretik herriko elkarteak ziren Trekutz, Danok-Bat, Basarri, Gurasoen Elkartea eta Parrokiako batzarrera pasatu zen oharra bilera hartara joan zitezen. Dirudienez emaitza onak izan zituen bilerak, urte bereko maiatzaren 5ean Gipuzkoako Odol Emaileen lehendakaria zen Otazu jaunarekin elkartu zirelako antzuolar batzuk, Legazpian. 
antzuolako odol emaileak bilaketarekin bat datozen irudiak
  Lauhilero  ematen da odola Antzuolan (OLARAN etxean). Iturria: GOIENA

Azkar egin ziren gauzak, eta 1972ko uztailaren 7an, ostirala,  Antzuolako elkartearen lehendabiziko bilera egin zen; eta gaueko 8:30etan, aipatutako Otazu jauna buru zela, odola emateko autobankua etorri zen herrira, eta etorkizuneko 32 odol emaile herritarrei odol grupoa identifikatzeko lehendabiziko odol ateraldia egin zen, bi erizain tartean zirela. Loiolako herri irratiak ere ez zuen aukera hura galdu nahi izan, eta elkarrizketa batzuk egin zien odol emale berriei.

Egun handia, baina, 1972ko irailaren 21eko arratsaldeko 6:30etakoa izan zen, lehendabiziko odol ematea egin zelako Antzuolan. Hogeitabi herritarrek eman zuten odola, eta beste hamahiruk  ze motakoa zen jakin ahal izateko ere atera zuten odola.

Hurrengo urratsa, berriz, elkartea instituzionalizatzea izan zen, lehendabiziko batzordea osatuz. Urte bereko urriaren 8an gauzatu zen bera. Halaxe antolatu zen lehendabiziko Antzuolako odol elkartearen batzordea: Lehendakaria, Benito Ramirez izendatu zuten; idazkaria, Pilar Lizarralde, eta, diruzaina, berriz, J. Javier San Sebastian. 

Bide batez, badauzkagu hasierako hainbat urtetako odol emaileen kopuruak:


ODOL EMAILEAK ANTZUOLAN
URTEAK
GUZTIRA
1972
1974
22
33
1975
Otsaila: 30
Iraila: 33
1976
Martxoa:42
Uztaila: 32
1977
Uztaila: 47
1978
Urtarrila: 45
Uztaila: 40

Lehendabiziko ateraldi haiek Danok-Bat elkartean egiten ziren. 

Urtero ere diru bilketa bat egiten zen gastuak-eta ordaindu ahal izateko (eta gaur ere), eta egia esanda oso diru kopuru handiak batzen ziren garai hartarako: 
  • 1975: 7.500 pezeta(Kalean).
  • 1976: 10.500 pezeta (Kalean)
  • 1976: 65.000 pezeta (Baserriz baserri).
Harrez gero euri asko egin du, eta "gaur badira batanaz beste 80 bat pertsona odola ematera Olaranera hurbiltzen direnak" adierazten du egun elkarteko lehendakaria den Jose Anjel Arbuluk; baina baita "gero eta premiazkoagoa dela gazteak-eta odola ematera Olaranera hurbiltzea".

Iturria.
  • Begoña Leteri eskerrik asko.
  • Elkartearen informazio solteak (B. Ramirez paperak).
  • GOIENA.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada