2016/10/29

HERRIKO KANPOSANTUAK (II): SAN BARTOLOMEKO KANPOSANTU ZAHARRA EGOKITEN

SAN BARTOLOME ERMITA PAREAN ZEGOEN KANPOSANTUA ZAHARBERRITZEKO PLANOAK


Lerro hauetan adieraziko duguna, obra proposamen honen arkitektoa izan zen Carlos Uriarterena da.  Bergararra bera, 1870ko abenduan aurkeztu zion Antzuolako udalari kanposantu berria eraikitzeko proposamena. Egia esanda, premia zeukan herriak kanposantu berri bat izateko, eta lehendabiziko plana San Bartolome ermita parean zegoena handitzea eta egokitzea izan zen.


SAN BARTOLOME ERMITA (1915) 

Carlos Uriartek lehendabizi kanposantuaren memoria idazten du, eta adierazten digu beharrezkoa dela kanposantua zabaltzea, izan ere “es tan pequeño el área que ocupa, de 201 metros cuadrados, que atendida la mortandad actual de Anzuola, de 40 defunciones al año, término medio, la cabida para el enterramiento es tan exiguo que hay que remover las fosas en el intervalo de dos años y medio”. Gainera ez zegoen bide bat txukuna kanposantuan ibiltzeko, eta hau itsusia da, kontuan izanda “donde descansan los muertos tengan que andar los vivos, pisoteando los venerables restos de sus deudos y amigos”.

Baina batzuk oso egoera tamalgarrian zeuden, hainbat hildako guztiz deseginda barik atera beharra egoten zirelako. Hau saihesteko sortu zen San Bartolome ermitaren parean kanposantua zaharra zabaldu eta egokitzeko proiektua.

San Bartolome ermita eta kanposantuaren sarrera.

Ezaugarrien artean esan, orduan ez zeuzkan hormak erantsi zitzaizkiola, eta guztira 878 metro karratuko azalera berria emanez (lehen 201 zeuzkan). Gurutze forma izango zuen kanposantuak, lau gunetan banatuta, eta gune bakoitzera bidea eginez. Fondoan  hilobi partikularrak eraikitzeko aukera bat ezarri zitzaion. Aldi berean berezitutako sastraka batzuk ere landatuko ziren, hala haizea pasatzeko eta eguzki izpiak sartzeko, honen bitartez inguruaren oxigenazioa bermatuz.

ERREPIDETIK AURREZ AURREKO PROPOSAMENA

Aldi berean linboa, hezur hondarrak eta zerraldoak biltzeko guneak ere hautematen dira planoan.

Arkitektoak adierazten du toki egokia ere badela aukeratutako lekua, ipar eta ekialdeko haizea erruz dabilelako. Puntu ahulena agian herri gunean egotea (eta ondoren erabakikorra izan zena proiektu honi uko egiteko), baina aldi berean ulergarria da bertan mantentzea nahi izatea kanposantua, Antzuolak baliabide ekonomiko urriak dauzkalako. Baina obra honekin -jarraitzen du esaten Uriarte jaunak- posible da hilobiak sei urtera berriztatzea. Izan ere, higiene arauek dioskuten bezala, “para la descomposición de un cadáver enterrado a la profundidad de cinco pies (un metro y 39 centímetros)”. 

Hilobi bakoitzak metro eta 95 zentimetro dauka luzeraz, eta azalerari dagokionez urtero 50 hildako hartzeko gai izango litzateke.

Hormen garaiera edo altura ere zaintzea beharrezkoa denez, hiru metrokoak izango dira, hala haizea errazago pasatzeko.

Kanposantua Matilde de Bengoa, Manuel de Berroetaren alarguna den Errotaberri izeneko errotatik zabalduko denez, esan, lurperatzeko adina lur duela, izan ere bi metrotara zulatuta buztinezko lurra dago, harri gutxirekin.

KANPOSANTUAREN OINPLANOA, ERROTABERRI ESKUMATARA

Memoria horrela bukatuta, Carlosek baldintza teknikoak ematen dizkigu:

1. Kandela bat piztuta jarriko da enkantean obra, eta obra bere gain hartzen duenak berehala adierazi beharko du nor izango den bere fiadorea.
2. Obra gehigarriak etorriko balira, obraren zuzendariak adierazi beharko du zenbatekoak egingo diren, eta bere gain obra hartzen duenak “no estará obligado a la ejecución de las variaciones en más de la sexta parte del coste total”. 
3. Obrako zuzendariak jakinaraziko du zenbat langile beharko diren obra egiteko, baita obrarekin loturiko beste gaietan ere.
4. Materialak onak izango dira, eta ezingo dira obran jarri aurretik zuzendariak edo berak esandako harginak aztertu arte.
5. Morteroa hiru zati areaz eta bi kareaz osatuko da. Hormak, berriz, Iguirain-en dauden are harriez egingo da, eta landutako harria, berriz, Lezgazpiko Lakiriolatik ekarriko da, edo Bergarako San Prudentziotik, edo Elorriotik. Biderako area garbia izango da.
6. Egindako obrak, berriz, sei bat hilabetean zehar ebaluatuko dira, horretarako obra egileak ere bere arkitektoa ekartzeko aukera duelarik.
7. Errematea eta eskritura kontratistaren esku geratzen dira, eta enkantea pasa eta gero zortzi egun baino lehenago egingo dena… eta lau hilabetera bukatu beharko ditu obrak, 100 errealeko isuna gehituz egunero obra bukatu barik egongo balitz.

Obraren kostua 17.592 erreal eta 62 zentimo aurreikusi zen. Esan beharrik ez dago proiektu proposamena hutsean geratu zela, izan ere egokiago ikusi zen kanposantu berria herrigunetik kanpo egiteko, gaur dagoen tokian  egitea -Eztalan- erabakiz.



2016/10/22

HERRIKO KANPOSANTUAK (I): ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA ETA BERE KANPOSANTUA

Orain ezagutzen ditugun kanposantuak, herritik kanpora eraikita gainera, XIX. mendean hartutako osasun eta higiene erabaki baten ondorioak dirA; izan ere, hasiera batean eliza aurrean, edota gero eliza barruan bertan ere, eraikitzen eta gorpuak hilobiratzen zirelako. Gaur egun, gainera, nahiz eta Euskal Herriko Hegoaldean dauden kanposatuak herritik kanpora kokatuta egon, Euskal Herriko Iparraldera, Lapurdi, Behe Nafarroa edota Zuberora, joan besterik ez dago ikusteko herriko parrokia eta kanposantuak nola bikote orekatu eta eguneroko bizitzan uztartuak edo ongi integratuak aurkitzen diren.

Euskal sinismenean oso garrantzitsua izan da familiaren hilobia, etxearen luzapen bat besterik ez zena, eta bertako zainketa, kudeaketa, oso formalizatua, eta aldi berean baita elizaren aldetik arautua ere, izan da betidanik.

Antzuolan egiten ari ziren parrokia berrian, herritar bakoitzak bere hilobia izatea beharrezkoa zen. Baina, hau bazen hasierako nahia, ez zirudien eliza berrian hilobi berriek izango zuten kokapen eta egiturarekin (“en su planta y sitio”) denok ados zeudenik. Are gehiago,  ez zirudien eliza berrian herritar guztion hilobiak egotea bermatzen zirenik momentuz, eliza guztiz bukatu arte (“por la corta capacidad del sitio de la nueba iglesia que no esta acabada si no es el crucero”). Baina, egon bazegoen konponbide bat; alegia, senide bakoitzak elizbarrutiak araututako hilobi bat balu. Herritarrok adostasun horretara iritsiko balira, ez lirateke, orain bezala, “sei/zazpi bat herritar” hilobi barik egongo, eta beste batzuk, berriz, “hiru eta lau hilobi”.

Kontuak horrela, Juan Bautista Benituak, 1696ko abuztuaren 28an (San Agustín eguna) parrokiaren maiordomoak, eta herriko parrokoak, Gabriel de Jaureguik, arazo honi erabaki on bat emateko herritarren batzar bat egitea erabaki zuten. Proposamena arestian esandakotik izan zen, hau da, asko zeukanari herritarren artean banatzeko eskatu. Dena dela, aldez aurretik adierazi zitzaien, obra berria bukatzerakoan hasiera batean zeuzkaten hilobi kopuru bera itzuliko zitzaizkiela. Beraz, konponbide batera iristeko, elizbarrutiko arauak erabiltzea pentsatu ziren. Horien arabera, herritar batek ezin zituen hilobi bi baino gehiago izan, eta konfliktua nolabait saihesteko-edo, hilobi gutxiago izango zituztenei aukera emango zieten hilobien kokapena zehazteko. Horrezaz gain, hilobien neurrriak ere zehaztuta zeuzkaten Kalahorra eta Kaltzadako gotzaitegikoek: “siete pies de largo y dos de ancho”.

Beste konponbideren bat ere bazegoen, dena den. Aurretik hartutako erabaki horrekin egoera edo arazoa konponduko ez balitz, 20/30 urteetan hutsik edo zaindu barik zeuden hilobiak erabiliko zirela egoera honi irteera emateko.

Bilera egiteko eguna ere iritsi zela, bertara herriko alkatea, sindikoa, eta 34 bat herritar bildu ziren elizaren obra berrian. Hasiera-hasieratik nabaritu zen herritarren artean konponbidera iristeko kimena. Lehenengo urratsa, gainera, parrokoak berak eman zuen, eliza zaharrean zeukan hilobi bat (“por venta que le hizo Don Juan de Zabala-Irala”) eskainiz. Hori bai, baldintza izan zen elizaren obra berria guztiz bukatuta, bueltatzea: “en el paraxe y numero que oy se alla y con los mismos linderos”. Ondoren, maiordomoa, Juan Bautista Benitua, etorri zen. Gero, Domingo Lizarriturri, Juan Perez Eguzquiza, Joseph Irizar eta Francisco Ugarte. Eskertzeko bazen ere etorritako jendearen erantzuna, ikusi zen jende asko falta zela, besteak beste herrian bizi ez zirenak. Jende hau ere jakinearen gainean egoteko, azken erabakia iraila arte atzeratzea erabaki zen, parrokiako zaindariei (freira) esanez, ordurako jakinean egon zitezela zeintzuk ziren hilobien kontuan, herritar horien asmoak.

Antzuolako argizaiola

Irailaren 2an eta 4an egin ziren batzar horiek, eta herritar ugari joan zen (“la mayor y mas sana parte de los parrochianos”), eta etorri ez zirenak, berriz, “abran por firme y valedero todo lo que de yusso se dira”. Lehenik eta behin, bada, etorritako Andres de Eguizaval, Pedro Ignacio Zavala-Yrala, Joachin Ignacio de Moyua, Alexandro de Aguirre, Joseph de Amenabar, Pedro de Yrala (orduarko hilda) euren hilobi batzuk eskaini zituzten. Ondoren, jendearen eskaintzak eskertu eta gero, obra berriko hilobi berriak markatu ziren, argudio bezala erabiliz: “delinearon los sitios que les tocava según su antelación en la iglesia vieja, sin alterar su graduación y subcession”.

HILOBIEN BANAKETA (1696)
EBANJELIOAREN ALDEAN
EPISTOLAREN ALDEAN
LEHEN ILARA
LEHEN ILARA
-Casa de Echeandia (Esseandia)
-Juachin Ignacio de Moyua y Vidaurre
-Andres de Zavala-Iturrioz
-Casa solar de Ibarra
-Juan Bautista de Madariaga
-Casa solar de Amileta
-Marques de las Torres de la Pressa
-Casa solar de Arrelus
-Bartolomé de Ozaeta
-Domingo de Arana (la de Elosidieta)
-Herencia de Andres Lopez de Ozaeta
-Herencia de Gabriel de Elcano
-Casa solar de de Iriarte-yusso
-Juan Bautista de Benitua
-Juan Perez de Eguzquiza
-Casa solar de Madariaga
-Juan Bautista de Argarate
-Casa solar de Iñurrigarro-yusso
-Casa solar y torre de Galardi (herederos de Juan Beltrán de Ozaeta y Gallastegui)
-Andres de Iturbe
-Casa solar de Lapaza
-Casa solar de Galardi
-Juan de Ugalde
-Francisco de Ugalde
-Casa solar de Iriarte-suso
-Antonio de Zumeta
-Francisco de Irizar
-Francisco de Arizti
-Casa solar y torre de Irala
-Casa solar de Igueribar-suso

BIGARREN ILARA
BIGARREN ILARA
-Casa solar de Irastorza
-Juan Bautista de Benitua
-Joseph de Zumaeta
-Pedro de Irizar
-Juan Bautista de Barrundia
-Joseph de Arruillaga
-Juan Bautista de Aranguren
-Juan Bautista de Garicaza
-Anbrosio de Leturia
-Joseph de Murgiondo
-Casa solar de Olazábal
-Francisco de Eguiara
-Theresa de Villar
-Casa solar de Hercilla
-Casa solar de Erauza
-Casa solar de Benitua
-Casa solar de Arizaga
-Maria Asencio de Olalguiaga
-Joseph de Amenabar
-Juan de Mendizábal
-Herencia de Maria Beltrán de Benitua
-Miguel de Lasalde
-Pedro Ignacio de Zavala-Irala
-Sebastian Martinez de Iñurrigarro
-Andres de Muxica
-Juan Bautista de Iñarra
-Juan de Jáuregui
-Joseph de Umeres
-Francsico de Irala
-Mariana Perez de Lizarriturri
-Jetudris de Ibargoitia
-Ignacio de Jáuregui
HIRUGARREN ILARA
HIRUGARREN ILARA
-Pedro Perez de Iraeta
-Casa solar de Iñurrigarro-suso
-Herencia de Mariana de Madariaga
-Casa solar de Otamendi
-Andres de Eguren
-Joseph de Irastorza
-Juan de Cortaegui
-Polonia de Osirondo
-Antonio de Gavirondo
-Herencia de Miguel Garcia de Lascurain
-Francisco de Antia
-Pedro de Altube
-Ignacio de Arizaga
-Gabriel de Jáuregui
-Herencia de Mariana Perez de Zingunaegui
-Joseph de Amenabar
-Juan Bautista de Elorriaga
-Juan de Ezpeleta
-Joseph de Gaztañaeta
-Isabel de Villar
-Pedro de Altube
-Miguel de Galarza
-Agustin de Irastorza
-Joseph de Irizar
-Juan de Asurmendi
-Herencia de Maria Perez de Iñurrigarro
-Herencia de Francisco de Madariaga
-Herencia de Ignacio de Santa Cruz
-Torre de Ugarte
 LAUGARREN ILARA
LAUGARREN ILARA
-Casa solar de Eguzquiza
-Herencia de Juan de Gorosavel
-A mi el escribano (Pedro de Villar)
-Miguel de Olavarria
-Ignacio de Ezpeleta
-Herencia de Felipe de Madariaga
-Martin de Ezpeleta
-Herencia de Maria de gavirondo
-Juan de Villar
-Ignacio de Iturralde
-Herencia de Maria de Ercilla-Lizaur
Herencia de Andres de Lascurain
BOSGARREN ILARA
BOSGARREN ILARA
-Herencia de Bernardo de Mendiola
-Herencia de Pedro de Benitua
-Ana de Igarzaval
-Joseph de irizar
-Ignacio de Araiztegui
-Ana Perez de ugalde
-Herencia de Francisco de Ugarte
-Miguel de Irala
-Simon de Aizaga
(Se señala puesto para la sepultura de los mayorales del hospital (de la Magdalena) de los pobres que en el murieren, todo el sitio que cae debaxo de la escalera que sube para el coro. Y por no aver mas sitio en dicha parte del evangelio en que estan ocho sepulturas... sera las de la parte de la epistola por agora... para que acavando dicha yglesia... se vuelvan al lado del evangelio).
-Juan Baustista de Lascurain
-Juan de Elorriaga
-Herencia de Bartolomé de Gaztañaeta
-Joseph de Oruesagasti
-Herencia de Francisca Antonia de Gorosavel
-Martin de Eguizaval
-Antonio Garcia de Sagastizaval
-Mariana Perez de Emparanza
-Antonio de Gavirondo

SEIGARREN ILARA

-Martin de Zuloaga
(Se declara que esta y las ocho referidas ultimas... de la parte del evangelio, a donde tendran derecho de pasar al tiempo de que se acabare la dicha iglesia y se hiziere planta nueba de todas las sepulturas como estaba prevenido...).
Informazio iturria: Señalamiento de las sepulturas (04-09-1696): Tercer libro  (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala: CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala

1742ko irailaren 6an, berriz,  Errukizko Amaren parrokian zeuden hilobiak txukuntxera erabakia hartu zen, tiraderan sartzeko (edo enkajonatzeko). Erabaki hartan, alde batetik, herriko parrokoa zen Juan Domingo Goenaga, alkatea Gabriel de Iraeta, parrokiaren maiordomoa zen Ignacio de Arizti zeuden. Bestetik, Ignacio de Ora, Zumarragako arotza zena, eta bere fidatzailea zen Ignacio de Ugalde, berau antzuolarra. Adierazi zuten aho batez abuztuaren 28an bere gain hartu zuela obra (“encajonar las sepulturas”) aipatutako Ignacio de Orak, eta horretarako ordainduko zitzaiola hilobi bakoitzeko hamaika erreal.


 "IGNAZIO DE ORA" SINADURA 
Obra bukatzeko epea Pazko garizumako izango bada ere, arestian aipatutako salneurriez hiru zatitan entregatuko dira hilobiak: lehena, 1742ko azaroaren lehenerako; bigarrena, 1743ko urtarrilaren lehenerako eta, hirugarrena, Pazko garizumako. 

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (GPAH10806_A_016600). Oñati

encajonar las sepulturas bilaketarekin bat datozen irudiak

"Encaxonamiento de sepulturas"
San Anton, Bilbo.

Baina zeintzuk izan ziren baldintzak hilobiak egiteko?

Hasteko eliza batean zeuden hilobiak hartu ziren eredutzat: Elosuko San Andres elizakoak. Ondoren, Mendigorrin zeuden hiru gaztainondo botatzeko aukera izango zuen arotzak, horretarako 200 erreal ordainduz (de vellón). Horrekin obrarako beharrezkoa ziren tiranteak egin ditzan. Hori bai, egur hondarrak gaztainondoaren jabearentzat izango ziren.


Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa GPAH10806_A_016800. Oñati

Hala, egun berriekin konpon ditzala hilobi zaharrak, baina ohol zaharrak hilobien jabeei itzuliz.  Hori bai, “que los tirantes de dichas sepulturas se aian de asentar sobre mortero de cal y arena”.


Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (GPAH10806_A_016900). Oñati. 


Antzuolako argizaiolak

Obra berriko kanposantuarekin batera, kanposantu zaharra ere bazegoen, alegia, gaur “Acción Católica” dagoen inguruan kokatuko zena, eta makina bat buruhauste ere emango zituena ondorengo garaietan; izan ere sarritan konpondu eta egokitu beharrean aurkitu ziren herritarrak inguru hau. Batzuetan, eztabaidagune ere izaten zen kanposantu zaharra. 1791eko udaberrian, adibidez,  eztabaidarako aitzakia jurisdikzio kontua izan zen. Alde batetik, herriko udala ez zegoen ados kanposantuko obretan gotzaitegiko eta maiordomoaren iritziak bakarrik zilegiak izatea. Udalak adierazten zuen bera ere obra horretan parte hartzen zuela eta bere iritzia ere aintzat hartu behar zela. Gainera, egitea pentsatzen zen obra gaizki diseinatuta zegoela, eta elizako sarbidea oztopatu besterik ez zuela egiten: “porque la escalera que sube al cementerio hace travesía para las procesiones y entrada de la iglesia, y sería mejor cerrarla, y mudar la escalera para la entrada de la iglesia[1]”.

Ez zen horretan geratu kontua, obrak, goiko kanponsantuaren arkupean egitea gomendatzen du, toki hori elizak erabiltzen ez zuelako, eta une hartan “sirve para juegos  y cosas ilícitas y se halla del todo indecente”[2].
 
ANTZUOLAKO ARGIZAIOLAK

Badirudi udalak esandakoari jarraituz, urte batzuk beranduago (1804) goiko kanposantua edo kanposantu zaharra itxi nahian-edo, egur eskaera bat egin zuen Iturbeko Pedro Benturak[3].  Ez dakigu zertarako erabiliko ote zen hasiera batean, baina benetako erabilera aldaketa 1823an etorri zitzaion areto honi. Juan de Eizaguirrek, orduko alkatea zenak, dagoeneko udalbatzak erabakita zuenez Errukizko Amaren elizako kanposantu zaharra umeentzat eskola (“de primeras letras”) bihurtzea, zeregin horretarako elizbarrutiko gotzaitegitiari baimena eskantzan hasteko ordua zela esan zuen[4].

Parrokian hilobi berriak egiteko 1879ko proiektua

Badirudi, 1834an herrian izandako uholde ikaragarriek ere egoera oso txarrean laga zutela kanposantua, eta hamar urte beranduago (1844) konponbide bat behar zuela adierazten zaigu, eta hori aztertzeko komisio bat ere antolatu zen. Kanposantu zahar honek buruhauste dezente eman zituen azken urteetan (1880) euria egiten zuenean ingurua urez gainezka egoten zelako. Hori saihesteko, kanposantuaren goi aldean, 3 metro sakonera zuen bi zulo egin beharra egon zen.

Eliz barruan zegoen kanposantua konpontzeko beste zeregin bat 1879koa egin zen. Egoera oso txarrean omen zegoenez 128 hilobi zeukan elizako zorua, egurrezko beste zoru berri bat jartzea erabaki zen bertan. Horretarako, Sebastian Camiok egindako proiektuaren bidez, alde batean zein bestean harriz egindako hormatxoak egitea agindu zuen hilobietan, euren gainean ondoren egurrezko zorua jartzeko. 1.666,80 pezeta izan zen obra honen kostua. 

Dena dela, ordurako beste kanposantu bat erabiltzen zen parrokiatik kanpo, San Bartolome ermita inguruan zegoena. Baina berau ere dagoeneko gainezka, eta herritik gertu, kontua da  erabakia hartu zela kanposantua elizatik kanpo egiteko, eta 1877an ekin zitzaion horri. Izan ere gero eta ugariagoak ziren Madriletik zetozen aginduak kanposantuak herritik kanpo eraikitzen behartuz. Antzuolan, esan bezala, 1877an hartu zen erabakia orain ezagutzen dugun tokian herriko kanposantua eraikitzeko. 



1879ko proiektua. Hilobien "encajonamiento"

1974an, eliz barruan zeuden hilobiak kentzea pentsatu ziren, orain dugun egurrezko zorua jarriz. Obra handia izan zen, eta urte hartan 270.000 pezetako kostua izan zuena. Orduan ere herritarrek diru-laguntza eskaini zuten, 49.500 pezeta batuz.
  
HILOBIAK-KANPOSANTUAK... HERIOTZAK  SORTUTAKO OHITURAK
  • (1608) “Se manda que los sacerdotes no anden con sus vestiduras sagradas por todas las sepulturas dando responsos, por lo cual muchas veces se detienen los distintos oficios, y el pueblo que a ellos acuden tiene incomodidad”[5].
    UZARRAGAKO KANPOSANTUA bilaketarekin bat datozen irudiak
  • (1608) “Mientras se dize la misa mayor y vísperas, ninguna persona este en la puerta de la iglesia ni en el cementerio, ni se paseen”[6].
  • (1608) “Se manda al cura y beneficiados sirvan su iglesia con puntualidad y acudan a las misas de difuntos, y demás miércoles y sábados”[7].
  • (1608) “Que las mujeres mientras (duren los) divinos oficios no hagan corrillo ni se pongan a “parlar”, ni anden de sepultura en sepultura inquietando el sosiego de la iglesia y dando ocasión a que se murmure del suyo poco”[8].
  • (1608) “Siempre que se ofrezca difunto dentro del cuerpo de la dicha universidad acudan todos los beneficiados con la cruz por el cuerpo... Cuando se ofrezca difunto en las caserías no se diga nocturno en ella, atento que se hace con poca decencia”[9].
  • (1611) “Durante las misas conventuales en los domingos y fiestas de guardar asistan y estén las mujeres en las sepulturas suyas propias, sin causar alboroto no divertimiento alguno a los demás que asistan”[10].
  • (1672) “Se manda que el día de Todos Los Santos y el de las Animas hasta que todos los sacerdotes hayan acabado de tomar la ofrenda acostumbrada no bajen ningún sacerdote a las sepulturas de las mujeres a rezar responsos no recibir las obladas que dan de limosna para ellos, pena de ex comunión mayor... Y los que bajaren después de tomar dicha ofrenda sea con toda modestia y compostura, y sin atropellar ni causar alboroto entre las mujeres rezando cada uno el responso que se le encomendare con sosiego y decoro”[11].
    UZARRAGAKO KANPOSANTUA bilaketarekin bat datozen irudiak
  • (1717) “Todos los difuntos se entierran en cajas, y que estas por ser grandes o porque no se ahondan en la tierra de las sepulturas quedan tan a la superficie que ocasionan mucha hediondez... no pudiendo estar en muchas ocasiones en la iglesia en las funciones de ella. Mando que los cadáveres sean enterradas sin cajas, y que los enterradores ahonden en las funciones de entierros la tierra de genero que no cause el mal olor”[12].
  • (1806) “Carta del Corregidor diciendo que en adelante se han de enterrar los cadáveres en Campo-Santo”[13].


[1] Udal Akta eta Akordioen Liburua, 5 (1762-1793). Antzuolako Udal Artxibo Historikoa.
[2] Idem
[3] Udal Akta eta Akordioen Liburua, 6A (1793-1841). Antzuolako Udal Artxibo Historikoa.
[4] Idem
[5] Visitador: Andres de Arizti. Domingo de Jauregui eta Pedro Fernandez de Ibarra  maiordomoak, 1608. urtea: Primer  libro de fábrica de la Piedad (1608-1660). Eclesiásticos atala. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[6] Idem.
[7] Idem.
[8] Idem.
[9] Idem.
[10] Visitador: Martin de Armendia (03-07-1611). Juan abad de Lizarriturri maiordomoa: Primer  libro de fábrica de la Piedad (1608-1660). Eclesiásticos atala. Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala.
[11] Visita y mandamientos de Gerónimo Perez de Riezu (05-07-1672). Segundo  Libro de cuenta de la parroquia, 1661-1680. Eclesiásticos atala. CLXXX liburu sorta .Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala.
[12] Visitador: Antonio Manso. Tercer libro  (1680-1730) de la fábrica de la Piedad. Eclesiásticos atala: CLXXXI liburu sorta  Antzuolako Artxibo Historikoa. Antzuolako Udala
[13] Udal Akta eta Akordioen Liburua, 6A (1793-1841). Antzuolako Udal Artxibo Historikoa.