2016/07/23

ANTZUOLAKO UDALETXEKO BALKOIA


Antzuolako udaletxean dagoen balkoia oso ospetsua bihurtzen da jai giroan. Bere erabilera, baina, murriztua izan da zenbait garaitan, herriko agintariak nahiz seinalatutakoak soilik zeukatelako sarrera. Gaur berriz sozializatu da, eta bertara igotzeko eta egoteko ez da “agiririk” eskatzen.


 HERRIKO AGINTARIAK BALKOIAN 1915. URTEAN

Ez da makala balkoia, kontuan izanda urte batzuk badituela, bere egitura XVIII. mendearen erdikoa delako (1753). Gainera badakigu noiz, nola eta zeintzuk eraiki zuten bera, bere gastuen zerrenda artxiboan dugulako. 

Bere kostu osoa 3.178 erreal izan zen, eta atal bakoitzaren kostua jakiteko behean duzuen taula jarraitu besterik ez duzue.

CUENTAS DE LA SINDICATURA DE ANDRES GOITIA Y BERETERIO, DESDE 29 DE SEPTIEMBRE DEL AÑO 1752 HASTA OTRO TAL DIA DE 1753 AÑOS
KONTZEPTUA
DIRU KOPURUA (ERREAL)
Pagué al dicho Martín de Larrañaga, maestro herrero, 20 reales por reconocer y medir el expresado balcón por si venía bien en las medidas y a cuenta para esta villa. (01/05/1753)
20
Antonio de Arregui, vecino de la vila de Oñati quería vender el balcón de hierro para efecto de poner en el frontis de la sala del ayuntamiento… el dicho Arregui se ajustaron en precio de diez cuartos y medio la libra; y habiendose pesado dicho balcón pesó dos mil seiscientos y veinte y siete libras a cuyo precio importan tres mil doscientos y cuarenta y cinco reales y cuatro maravedís de vellón, y para ello les he pagado al citado Arregui 2.100 reales de vellón. (14/07/1753)
2.100
Pagué a Martín de Larrañaga doscientos y setenta reales de vellón por la ocupación y trabajo que ha tenido en deshacer dicho balcón en la villa de Oñate y añadir y asentar en debida forma en el frontis de la dicha casa concejil de esta villa. (04/06/1753)
270
Pagué 162 reales de vellón a Ignacio de Bereterbide maestro herrero, vecino de esta villa por el importe de carbón, ocupación y trabajo que tubo en su fragua con el dicho Larrañaga y otros oficiales en armar y juntar con sus añadimientos dicho balcón. (04/06/1753)
162
Pagué a Domingo Irraraga, maestro carpintero, 87 reales y diez maravedís por el aparejo y levantar y asentar el balcón en el frontis de dicha sala del ayuntamiento.
(04/06/1753)
87
Pagué 118 reales a Joaquin de Castillo, vecino de la villa de Oñate, por dos barra de hierro que se trajeron para hacer dos arcos para la seguridad del dicho balcón.
(27/08/1753)
118
Pagué 23 reales a Juan de Ochoategui por la condición y viajes que hizo a la herrería del dicho Castillo para efecto de traer dichas barras. (“Herrería de Zubillaga con mi jumento”). (13/09/1753)
23
Pagué 16 reales a Tomás de Lasalde, maestro herrero, vecino de esta villa, por la ocupación y trabajo que tubo en acompañar al dicho Larrañaga al tiempo de armar dicho balcón. (04/06/1753)
16
Pagué 13 reales a Pedro Zabalo que también se ocupó de acompañar al dicho Larrañaga. (04/06/1753)
13
Pagué 52 reales a Juan Bautista de Arizti por los jornales de ocho días que se ocupó en agujerear dicho frontis para asentar el balcón. (04/06/1753)
52
Pagué 105 reales a Manuel Angel de Mendiola, vecino de esta villa, por el importe de dos bolas de bronze que se hizo traer de la villa de Bilbao para los cabos del dicho balcón. (04/06/1753)
105
Doy en data 52 reales que ha habido de gastos en la conducción de dicho balcón en refrescos que se les ha dado a los oficiales y peones que han asistido al tiempo de armar y levantar dicho balcón.
52
Doy en data a Francisco Gabriel de Benitua Iriarte 72 reales por los tablones para hazer el suelo de dicho balcón.
15/08/1753)
72
Pagar 40 reales a Ignacio de Bereterbide (“maestro herrero”) y Marcos de Mendizabal (“maestro carpintero”) por los clavos (“ciento y dos clavos y jornales de cuatro días y medio y materiales”) y asentar dichas tablas en el expresado balcón con los materiales necesarios para zapatas de dicho suelo. (05/08/1753)
40
En compañía del señor alcalde Francisco Antonio de Zumaeta pasé a la villa de Oñate a efecto de ajustar el expresado balcón y en ida y estancia ocupamos un día por lo que doy en data 24 reales.
24
Declaro pasé en la villa de Oñate y ocupé dos días en deshacer y pesar dicho balcón, 24 reales.
24
GUZTIRA
3.178
 
 
















Zerrenda honetan ikus daiteke balkoia egiteko erabilitako prozesua, izen abizenekin eta bakoitzak egindakoarekin batera. Hona hemen hainbat datu interesgarri.
  • Antonio de Arregik, oñatiarra bera, egin zuen balkoia.
  • Martín de Larrañagak balkoia egin aurretik neurriak hartu eta udaletxeko balkoira ajustatu beharra izan zuen, horretarako Ignacio de Bereterbide errementariaren lanak erabili zituelarik. 
  • Aldi berean, balkoi lotzeko montaia herriko arotza zen Domingo Irraragak egin zuen lana. 
  •  Joaquin de Castillori ordaindu zitzaion balkoia eusteko erabiliko ziren burdinazko bi arkuengatik.
  • Martin de Larrañagarekin batera, errementeria zen Tomas de Lasaldek eta Pedro Zabalok lagundu zuten. 
  • Juan bautista de Ariztik zulatu zuen udaletxeko horma bertan balkoia kokatzeko. 
  •  Manuel Angel de Mendiolak brontzezko bi bola ekarri zituen Bilbotik balkoian kokatzeko. 
  •  Francisco Gabriel de Benitua Iriartek egurrezko zorua jarri zion balkoiari (orain harlanduzkoak dira). 
  •  Ignacio de Bereterbide errementaria eta Marcos de Mendizabal arotzak bukatu zuten zoruan giltzak jarri eta ajustatzea. 
  •  Andres Goitia eta Bereterio izan zen gastu guztien kontu hartzailea.

Beraz, plazatik pasatzerakoan ohartu zaitezte udaletxeko balkoiak ere baduela bere balio historiko eta artistiko garrantzitsua.

 
"Manuel Angel de Mendiolak brontzezko bi bola ekarri zituen Bilbotik balkoian kokatzeko"

Informazio iturriak:

Antzuolako Artxibo Historikoa. Udal kontuak: CUENTAS DE LA SINDICATURA DE ANDRES GOITIA Y BERETERIO, DESDE 29 DE SEPTIEMBRE DEL AÑO 1752 HASTA OTRO TAL DIA DE 1753 AÑOS.





2016/07/16

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XIX): ONDARREKO ITURRIA ETA BISITA



ONDARREKO ITURRIA 
Dokumentuek ez digute esaten noiz egin zen iturri hau Ondarran. Lehenbiziko aipamena, XVIII. mendearen erdi aldekoa da, 1752koa, urte hartako udal artxibo historikoaren dokumentu batek adierazten baitigu “Ondarreko iturriari urik ez zetorkionez, Udalak iturria konpontzeko erabakia hartu zuela”. Eta, dirudienez, obra hori dezentekoa izan zen, 10 langile ibili zirelako bere atontzen. 1754ko ekainaren 20ko udal gastuen agiri batek diosku obretako arduraduna zen Juan Bautista Ariztik jaso zituela, Francisco Antonio Laskurain udal diruzainak emanda 40 erreal 10 langileren jornalengatik: “en la composición de la fuente de Ondarra y la conducta de dicha fuente”. Ez ziren baina gastu bakarrak izango, urte bereko urrian arestian esandako diruzainak 30 erreal ordaindu zituelako iturria konpontzeko erabilitako 60 kare anegatik. Beraz, erabilitako langile eta materialgatik pentsa genezake gaur ezagutzen dugun iturriak garai hartan hartu zuela forma.

Herriko beste hainbat iturrirekin gertatu den bezala, honek ere funtzionamendu-gorabehera asko izan ditu, eta sarritan konpondu behar izan da. Adibidez, 1875ean gertatu zena bitxia da. Alegia, herrian une hartan zegoen ur eskasia ikusirik, komentatu zen “nola herriko zaharrek betidanik azpimarratu izan dutela Ondarreko iturrian ur asko ematen zituen bi iturri egon direla”. Baina, kontua zen urte hartan ez zetorrela urik, “por consecuencia natural ha desaparecido cogiendo otro rumbo”. Beraz, Antzuolako Udalak, ur ezagatik, herritarrek auzolanean elkartuz, eta ura non galtzen zen antzemateko, erabaki zuen, alde batetik, zabaltzen hasteko Ondarrera joaten zen ur kanala, eta bestetik, urak hartzeko kutxak egin zitezela. Horretarako ere, langileentzat “ración de medio cuartillo de vino y medio litro de pan” ematea erabaki zuen. Baina dirudienez, gero aipatuko dugunagatik, bilaketa horrek ez zuen arrakastarik izan eta beste irtenbideren bat topatu behar izan zen.

Azpian hiru ur biltegi

1894an egoera larriago bihurtu zen, orduan ere, Ondarreko iturrian ur gutxi zetorrelako egin berria zen garbitegia urez hornitzeko. Are gehiago, Olarango lantokiak ere bere uren atzetik zebilen. Zer gertatzen zen bada urik ez etortzeko? Dirudienez, Larrebarreneko iturburuak ez omen zeukan Ondarrera ura ekartzeko kanalizazio aproposik (ezta Plazakoak ere Eztalatik, adierazten zaigunez); izan ere, uretarako tutuak buztinezkoak ziren. Hau ikusirik, Bilbotik burdinazko 110 metro “lineal” tutu enkargatzea erabaki zuen Udalak: “para encauzar al acueducto de la fuente de Larrebaren aguas del arroyo Ogeiturri”. Dena dela, usteak erdi ustel atera ziren kostuak ateratzerakoan. Udalaren ustez, aurrekontua garestiegia omen zen eta, horri aurre egiteko, egin beharreko obra lauzpabost urteko tarteaz egitea erabaki zen.

Hiru iturri baina ur emari bakarra

Eta, bitxia bada ere, Ondarreko iturriak “hiru ur mota desberdin ematen   ditu gaur: iturria aurrean dugula jartzen bagara, goi aldean iturri honen ur biltegia ikus daiteke, eta hiru zati edota ur-biltegitxoetan aldi berean banatuta dagoena: eskuma aldeko iturriaren ura, Mendigorrian sortzen den iturburutik dator, eta ikusgarria da, ezkutatuta baitago eta ezezaguna baita herritar askorentzat, Baztarretxe gainean iturri honen jatorrizko iturburura joateko duen galeria eta kanalizazio sistema, (agian XVIII. mendekoa izan daitekeena). Erdiko iturrian, berriz, Urkuluko ura ei dator, eta ezkerraldekoa, berriz, Aitzaga ingurutik” (Joxe Anjel Zabalo). 

Ondarreko iturriak badu bereizgarri bat, eta da Mendigorritik datorren ura hartzeko (eta garai batean baita Larrebarrenetik ere) egindako galeria. Berori gehiago ezagutzeko asmoz, irteera bat egin zen uztailaren 9an, eta etorri zirenak, behintzat, ez ziren damutu.








ONDARREKO ITURRIAREN GALERIAREN INGURUKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA



Iturria:
-Udal Artxibo Historikoa: Aktak eta akordioak (hainbat urte) eta LXIX Kontu liburua. 
-Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo: Antzuolako Ura . Antzuolako Udala



2016/07/10

1960ko HERRIKO JAIXEN PROGRAMA

1980. urtetik San Bartolome eta Errukizko Amaren izenean abuztuan ospatzen ziren herriko jaiak uztailean ospatzen dira

Gaur bezala, garai hartan ere herriko zerbitzu eta industria gehienek nahi zuten urteko jaien programan agertzea. 

Hori ikuskatzeko duela 56 urteko, 1960ko programa hartu dugu adibide gisa, eta orriz orri eskaintzea pentsatu dugu. Eta bertan, alde batetik, jaietako ekintzak irakurriko ditugu; eta bestetik, herriko industria eta zerbitzuak ezagutuko ditugu.  






























2016/07/02

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVIII): EGUZKITZAKO ITURRIA


Eguzkitza baserria.

Galartza auzoan kokatuta zegoen iturri ospetsu hau, Eguzkitza baserri inguruan. Gaur egun desagertuta baldin badago ere, ingurukoek jakin badakite non sortzen zen gaitz batzuetarako baliagarria zen ur (eta iturri) hau. Ez da atzo goizekoa, ezta arrotza ere. Lehen aipamena 1755ekoa da, Gipuzkoako korrejidoreak herriko udalari bidalitako eskutitz batean oinarritua. Korrejidoreak adierazten digu eskutitz horretan, jakinean zegoela Antzuolan ur mineral on bat zetorrela: “como lo acreditan los vellos (sic) efectos medicinales que han causado sus aguas y los que han usado de ellas ”. Eta gainera, ur-eman on hau gal ez zedin, zera agindu zuen: “hacer arca y cañas y una cubierta alrededor de la fuente”. Beraz, datu hauek adierazten digute, osasun arazoak konpontze aldera, ur hauen erabilera aspaldikoa zela. Urte berean, gainera, Andoaingo idazle eta apaiz Manuel de Larramendi ospetsuak ere, bere Corografia izeneko lanean aipatzen du, Eguzkitzako ur hau Zestoa, Altzola eta Sarako uren parekoa zela. Horrezaz gain, zer motako ura zen ere adierazten digu: “Eguzkitzan ur bitriolatuak daude”. Ur mota hau ugaria da hemen, eta laster identifikatzen dena gainera, sulfatoz betetako ura delako eta arrautza ustelduen usaina botatzen duelako. Oso ona da urduritasuna baretzeko, gorputzari berotasuna emateko, odola ugaritzeko eta, hau gutxi balitz, sistema linfatikoa ere erregulatzeko. Esan dugun bezala, une honetan desagertuta dago iturri hau.

Ura horren garrantzitsua izanik, Antzuola eta Bergarako Udalek iturria atontzea erabaki zuten.





















EGUZKITZA BASERRIA, GALARTZA AUZOAN

Hau da iturri honen bueltan Antzuolako Udalak (eta Bergarakoak ere) hartutako erabakia:

“Carta del Corregidor de Guipúzcoa del 01/10/1755 por el que se halla en el territorio de esta Villa una celebrada fuente mineral como lo acreditan los bellos efectos medicinales que han causado sus aguas; y las que han usado de ellas tienen el alivio de sus indisposiciones, y mando pasar un perito que registre el terreno, forme la idea para hacer una arca con sus caños y un cubierto alrededor de la fuente para libertad de las inclemencias y ponerla de suerte que rinda sus aguas puras. Asimismo se leyeron las cartas escritas por esta dicha Villa a Joseph Hipólito de Ozaeta y a la Noble Villa de Vergara sobre la composición de dicha fuente de aguas minerales que se halla en el término de la casería de Eguzquiza, propio del dicho Hipólito de Ozaeta. Y que en el Ayuntamiento celebrado el 12 de octubre en la dicha Villa de Vergara ha acordado costear la mitad de la composición de dicha fuente… y que para su visita y el coste que pueda tener han nombrado a Manuel Ignacio de Elcoro por périto, y que lo propio haga esta Villa. Así se nombre y con el maestro práctico… reconozcan y hagan ejecutar dicha fuente a medias su coste”.

1756an, Antzuolako udal sindikoa zen Juan Esteban de Garitanok 92 erreal eta 21 maravedi ordaindu zituen "por los gastos de acarreo a los carreteros y peones e la conducción desde el monte junto a Altoaga, jurisdicción e Vergara, hasta la casería de Eguzquiza para hacer una fuente de agua mineral". 

Juan Bautista de Iñurrigarrok, 1760an herriko udal kontu hartzailea zela, iturria egiten ibili zen Pedro Otamendiren alarguna zen Maria Ignacia de Iñarraren gastu agiria ("64 reales y trece cuartillos de vellón") hartu zuen, bertan ibili zelako "en arrancar y desbastar dos piedras en la cantera de Elcoro... de la villa de Vergara por la fuente de agua mineral que está en la caserúa de Eguzquiza". Beraz, urte hartarako (1760) bukatuta egon behar zuen iturriaren obrak.



Iturriak
- Antzuolako Artxiboa. Urte bereko (1755/10/26) akta eta akordioen liburua, eta gastuen liburua.
- Antzuolako Artxibo Historikoa. Udal kontuak (1753-1769).
- Larramendi, M. Corografía de Guipúzcoa.