2016/02/28

AGATAK, OILOAK ETA TXAKURRAK

Gure herriko garbitasunaz hitz egiten dugunean gaur, kale nahiz lorategietan azaltzen diren txakurren kakak izaten dira sarri eztabaidarako gai.

Aldi berean, Antzuolako errekan gero eta amorrain gutxiago ikusten direla ere bai, eta horren arrazoia aspaldi honetan agatek han eta hemen ugaltzeak ekarri duten ondorioetako bat amorrainak murriztea izan dela ere bai.

Kontua da, atzera joz, orduan ere herrian zebiltzan anaimalien inguruan arazorik ote zegoen ere jakitea da.

Zeharka ez bada ere, bi albiste badauzkagu honen inguruan, bitxiak, baina garai hartan arazo larri bezala hartu zirenak. 

Lehena, 1900. urtekoa da, ekainaren 21ekoa, eta hainbat herritarrek eskatzen dute “quitar en la calle gallinas y patos por el daño que causan en las huertas y los últimos en la pesca del río".  Udalak hartu zuen erabakia izan zen herrigunean bata zein besteak libre ibiltzea debekatzea "fuera de los corrales o huertas cerradas”.

Bigarrena ere urte berekoa da, 1900.eko maiatzaren 24koa. Orduan, Esteban Larrañagak eta beste 12 baserritarrek (labradores) eskutitza bidali zutela udaletxera esaten txakurrek kalte handiak sortzen zituztela soroetan eta baratzetan, eta zerbait egin beharra zegoela.

Egia esanda arazoa lehendik zetorren, herrian txakur asko libre zebilelako kalte handiak eginez. Honi erantzun bat eman asmoz, Udalak zera erabaki zuen:

"1º. Desde el 1º de julio próximo todos los perros localizados, sus dueños pagarán por impuesto personal por cada uno dos pesetas y cincuenta céntimos por semestre anticipado.

2º Quedan exceptuados que desde una manera permanenete sirven de guarda-casas atados con cadenas sin que salgan fuera de ellas; pero si los tales perros se observa que por incuria, abandono o voluntad y a sabiendas se sueltan por el dueño o individuos de su familia y salen fuera de un radio de 30 metros de la casa satisfarán los dueños doble impuesto para el semestre…

3º No absuelve a los dueños de los perros el pago del impuesto municipal, respecto de los daños que aquellos causen…

4º Antes del día 28 de junio los dueños de los perros que quisieren tenerlos se presentarán en la secretaría a inscribirse en un libro registro que se abrirá con expresión de si se ha de tener libre o en cadena, y pagar en el primer caso… Llegado el 1º de julio y no inscribiéndose… se incurrirá en doble impuesto… Caso de que algunos perros se vieran desde el 1º de julio en adelante sin que los dueños no se hicieran cargo… quedarán de hecho abandonados y los recogerá la autoridad disponiendo de ellos lo que crea oportuno.

5º A este acuerdo se dará la máxima publicidad a fin de que llegue a conocimiento de todo el vecindario".

Beraz, 1900tik aurrera hasi zen herria, txakurren erroldari buruz dagokionez, bere ezartzen.

Eta txakurrekin kontuz ibili behar izaten zen, hainka eginez gero amorrua kutsatzeko arriskua egoten zelako. Hori gertatu zen adibidex Vicente Zabaletaren semearekin 1920an. Susmagarria zen txakurra batek hainka eginda, ingresatuta egon zelako semea Donostian. 


Iturria:
  • Junta Municipal (1879-1924) (9.liburua)eta Akta eta Akordioen 8. Liburua (1887-1903).
 

2016/02/27

BORRERO ANTZUOLARRA?


Kronika historiko labur batekin gatoz oraingo honetan, izan ere aipamen laburra aurkitu dugu "Miguel de Anzuola" borreroaren inguruan Gipuzkoako Batzar Orokorretako aktetan. 

Aipamena hauxe da: "1558 años, mandaron repartir a Miguel de Anzuola, verdugo, por la mitad de su salario hordinario, cinco mil maravedís"

Ondorengoetan ere bere berri dugu Batzar Orokorreko aktetan. Hala, 1559, 1560… 

Baina, 1564ko azaroan Zarautzen ospatu zen batzar orokorrean, borrero berria aukeratu zen, Jorge izeneko bat, izan ere "después que Miguel de Anzuola murió, a servido en el dicho oficio, al qual le señalaron de salario en cada un año trece mil maravedís repartidos a dos Juntas, con el arabcel e tasa que el dicho Miguel de Anzuola tenía".

Abizen gabeko Miguel bat topatu dugu herriko jaoitza agirietan, 1542ko apirilaren 6koa. Umezurtza zen. Eta adierazten da "que fue baptizado migl. moço traido por Pº. de Arizcurraga...".

Beraz, identifikatu gabeko gurasoena izanik, oso normala izaten zen herriko izena hartzea. Miguelen kasuan "Anzuola". 

1542tik (jaio) 1558ra (lehen aipamena) 16 urteko aldea dago. Kontua da 16 urterekin gazte bat  borrero izateko gai izango ote zen.

Iturria:
  • Gipuzkoako Batzar Orokorretako Akten Liburua (1558tik 1564ra). 
  • Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: http://www.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/ver.html?

2016/02/20

BERGARAKIN HERRI MUGARRIAK JARTZEN: 1649. urtea

Antzuolako herriak 1629an lortu zuen bere idenpendentzia, Bergaratik alde eginez. Ez zen prozesu hau edozein modutan egin, baizik eta garai hartako erregea zen Felipe IV.ak hala aginduta, Atanasio Jimenez bidali zuen epaile eta komisario gisa Antzuola eta Bergararen arteko mugarriak jartzera, izan ere gaia konfliktiboa izan zitekeelako. Eta hala gertatu zen, lurralde zatiketa hura iskanbilatsua izan zen, batez ere udalerriko hiru lur sailetan: (1) Gorlatik Elosura, (2) Aizparrundikoa eta (3) Usasti baserritik (gaur desagertuta) Mendizabal baserrira doana.

 Bergara eta Antzuolaren arteko mugak

Gainontzekoetan ez zen arazorik izan, hau da, Antzuolak beste udalerri batzuekin (Zumarraga-Urretxu-Legazpi) muga egiten zuen eta duen herriekin. Konfliktua sortu zen non bukatzen zen Bergara eta non hasi Antzuola (edo alderantziz).

Luzea izan zen eztabaida, 1649ra arte iraun zuelako; beraz, Antzuolak bere idenpendentzia 1629an lortu zuenetik 20 urtera erabakitzeke zeuden oraindik mugarriak non jarri.

Horrelakoetan goiko erakundeek erabakitzen zuten, tartekoek gai ez baziren konponbide bat lortzeko. Eta horretarako eman zituzten urratsak, hasiera batean, herri bietako alkateok: alde batetik, Juan Bautista de Irazabal "Caballero de la Orden de Alcántara", Bergarako alkatea zena, eta Juan Barrena kapitaina, berau Antzuolako zena.

Lehendabiziko urratsa alkate bakoitzak negoziatzeko bere herritarren onespena jasotzea izan zen. Hala, 1649ko maiatzaren 16an elkartu ziren "como lo tienen de uso y costumbre" antzuolarrak Magdalenako ospitalean. Bertan zegoen garai hartan udal aretoa.

Hantxe jakinarazten zaigu  Antzuolak Bergararekin zeuzkan "litigados pleitos... el uno ante los señores del Consejo Supremo de Castilla, sobre que la dicha villa de Vergara en apelación... de los amojonamientos que hizo de los términos de esta villa de Anzuola y su jurisdicción el licenciado Atanasio Jiménez, Juez de Comisión de Su Magestad... pretende se han de revocar y anular dichos... amojonamientos o a lo menos en mucha parte en que dice fue agraviado"

Beraz, bergararrek baliogabetu nahi zuten mugarriak jartzeko prozesua.

Ez zen arazo bakarra, zergen kontua ere bazegoelako; ordainketan Antzuolak berori uko egiten ziolako salatua ere izan zelako.



ESCRITURA DE CONCIERTO Y COMPROMISO LAS VILLAS DE ANZUOLA Y VERGARA SOBRE PLEITOS QUE TIENEN ENTRE SI EN EL CONSEJO REAL DE CASTILLA Y VALLADOLID, EN RAZÓN DE LOS TÉRMINOS DE ESTA VILLA Y AMOJONAMIENTO DE ELLA Y OTRAS COSAS QUE ESPRESA LA DICHA ESCRITURA Y LA SENTENCIA EN EL DADA POR LOS SEÑORES JUEZES ÁRBITROS EN 24 DE SEPTIEMBRE DE 1649 AÑOS, ANTE ASENSIO DE MACHAIN, SECRIBANO QUE FUE DEL NÚMERO DE LA VILLA DE VILLARREALhttps://841088a5-a-62cb3a1a-s-sites.googlegroups.com/site/bergarakobaserriak/home/aritzeta---san-miguel/mendizabal/MENDIZABAL%20CAS..jpg?attachauth=ANoY7cpNMilybT3qPIfGM-ncW_e1Gfv6fdrnxVZjKFQDwAD6AxMuDWYOUI1QV8o-bZzBDF1Mt9DHtSaJxmA5Ot6HlbR6vWPasslxcRbGI2mYQPo2CErRia3uWSSe2P_BOcjd4bHhqz7E0cwUHW3Oj9xYNRxzCXwQE5OXWpyO_Hil_STcjf1mtHos05hWmWM1xv40Vy3qD1a796V1fnq0HZP9qWDCVzPGn9scxdE9LVrsbSGd8VZY-3sdEAcOndNg1XujFOiB4AB3tO4KSTl6EUQYY49QySEc5XVnInxZCD1BUcolhg5T7-c%3D&attredirects=0


Usasti edo Usagasti baserria, goian, gaur desagertuta. 

 Mendizabal baserria, behean.

Aipatu dugun bezala, mugarrien arazoa puntu hauetan izan zen: "... amojonamiento que se hizo en la partida de Elosua y en Azparrundi, y a la parte de las casas de Oruesagasti y Mendizabal".

Adierazi dugun bezala luzea izan zen mugarrien gatazka:

"...Atanasio Jiménez vino a Anzuola el 20/01/1630" (beraz, Antzuolak independentzia lortu eta hilabete pasa). Urte bereko urrian (1630/10/12) Bergarak elegiteak jarri zituen, izan ere, aipatutako Atanasio Jimenezek: "aplicó... en la parte de Elosua por más arriba de la casería de Sagutategui, comprendiendo debajo de sus mojones las casas y caserías de Cortabarria y Lusurdiano con sus heredades y pertenecidos han sido y son de la dicha villa de Vergara y quedaron para ella; y que la dicha casa de Sagutategui pertenece a Vergara, y que el camino real que va para Anzuola se puso el mojón muy cerca de Vergara, y que también hizo agravios a ella el amojonamiento a la parte de Oruesagasti, Mendizabal, Elcoro y otros que han sido y son de la jurisdicción de Vergara, y que todo se debe de emendar y revocar, y la dicha villa de Anzuola lo contradice... y que se debe confirmar todo lo hecho y ejecutado por el dicho juez... reconociendo Vergara que había de llevar Anzuola la tercia parte de los términos que antes de la ejecución tenían ambas villas y la parroquia de Oxirondo... quitada la dehesa que era... suya no venían a ser la quinta parte de todo el dicho territorio".

Egoera honi irteera emateko, bitartekari batzuk izendatzea erabaki zuten udalek. Hala, Bergarako Juan de Olariaga aukeratua izango zen Beragaratik. Antzuolatik, berriz, Diego Martinez de Vicuña kapitaia, Legazpikoa bera. Hala iritsi ziren denak 9 puntuko akordio batera:


 Errozinategi gaina eta mugarria.

1º. Mugarriak aldatzea eskatzen da: "... los mojones puestos en la partida de Elosua, en la montaña...debajo de los dichos mojones a las casas y caserías de Sagutategui, Cortavarria y Lusurdiano se pongan de nuevo... desde el puesto de Errocinategui, que es acabando de subir la calzada real... y vayan los dichos mojones por lo alto de la montaña que está a la mano derecha del dicho... a Iturribarriaga y por las aguas vertientes de la dicha montaña... hasta dar con el puesto llamado Erreten por donde bajan las aguas al río Uola (Urola); y que esta senda o arroyo... sirva de amojonamiento... quedando las casería de Cortavarria, Cortavarria nuevo y Lusurdiano... que son de la dicha villa de Vergara...".

2º. Sagutategi baserria Antzuolarentzat: 
"... Que la dicha casa y casería de Sagutategui que ha de quedar debajo de los mojones y en territorio de Vergara, sin embargo, con sus heredades, castañales, montes y pertenecidos... hayan de ser de la villa de Anzuola en propiedad y posesión... y asimismo todas las heredades, castañales y demás propiedades que los vecinos de la dicha villa de Anzuola tenían antes de la exención...".

3º. "Que la villa de Vergara da licencia a los inquilinos Sagutategui de rozar en los términos concejiles sin pagar...".

4º. "Que la villa de Vergara de a los dueños de las heredades de la villa de Anzuola sostras de leña pagando la misma cantidad... y también puedan cortar cortar espinos, acebos y avellanos...".

"Peña de Aizparrundi"

5º. "Que se quite el mojón que está sobre el camino real que va de Vergara a Anzuola... y sirva de mojón la peña grande que está con su cruz de hierro en el arroyo que baja desde Galarza, junto al puente de Aizparrundi; y desde lo alto del monte de Oasarri se pongan derechos mojones de forma que corran a la dicha puente y peña de Aizparrundi, y de allí abajo sirva de mojón el mismo arroyo hasta salir al río y emparejar con el otro arroyo que baja de entre las casas de Mendizaval, de Vergara, y Gabioza (Miso), de Anzuola".

6º. " Que todos los vecinos y moradores de la dicha villa de Anzuola... puedan aprovechar con sus ganados de todo género de pastos y aguas... de Vergara". (Gauza bera bergararrak).

7º. "Que los demás amojonamientos hechos por Atanasio Jiménez están bien hechos".

8º. "Para Anzuola todos los términos y montes concejiles y demás aprovechamientos... debajo de los mojones de su jurisdicción que están puestos y se han de poner en ejecución de esta sentencia". (Gauza bera bergararrak).

9º. "Paguen la villa de Anzuola y sus vecinos a partir de 1650 a Vergara 14 ducados en cada un año por la alcabala para el día de Ntra. Sra. 8 de septiembre de cada años... Los de Vergara 211 ducados...". 

Goian azpimarratu diren mugak jartzeko  erabakiak hartuta,  1649ko irailean mugarriak jartzeari ekin zitzaion, eta  hasteko  Bergara eta Antzuolako udalei jakinarazi zitzaien "que nombrase cada una de las villas una persona périta por agrimensor y que el día sábado nueve del mes de octubre desde las nueve horas de la mañana se hallasen en la montaña de Elosua y en el puesto llamado Erreten... para hacer los amojonamientos". 

Bitxia badirudi ere, inork ez zion arretarik jarri ohar honi. Jarrera horren aurrean, mugarrien kontu hau behingoz konpontzeko aukeratuak izan ziren epaileok, bi bitartekari aukeratu zituzten, herri bakoitza ordezkatuz: Bergaratik, Martin Aizpitarte, azkoitiarra bera; Antzuolatik, berriz, Miguel Echeverria, legazpiarra.

Hurrengo urratsa, beraz, mugarriak jartzea izan zen. Elkartzeko lekua Erreten izan zen, Gorlan eta Elosu elkartea dagoen inguruan. Asteazkena zen, 1649ko urriaren 13a, eta goizeko 9:00ak inguruan. Bertan zeuden Juan Perez de Olariaga eta Diego Martinez de Vicuña kapitaina "jueces de esta causa". 

Mugarriak jartze horretan ez zen herrietako ordezkari politikorik izan, bai, ordea, Martin Aizpitarte eta Miguel Echeverria, aukeratutako bitartekariak. Eurekin bat, akta jasotzeko, Bergarako idazkaria zen Martin Elcorobarrutia. Eta halaxe ekin zitzaion mugarriak jartzeari:

"Lo primero fueron a Errocinategui... e hizieron quitar todos los mojones... hasta más allá de Sagutategui... de forma que no queda en pie de los dichos mojones. Y luego se puso un mojón al acabar la dicha cuesta de Errocinategui, en distancia de seis pies de la calzada y camino real; y luego, más ariiba en el dicho puesto de Errocinategui... en distancia de 14 estados de la calzada se puso otro mojón; y luego otro en lo alto de la dicha montaña; y luego otro en la bajada para el puesto de Erreten; y luego bajando a Erreten se puso otro mojón encima del camino que pasa de Elosua para Anzuola, donde comienza la hoyada del Erreten por la que bajan las aguas; y luego... otra en medio de la hoyada del Erreten; y luego otro en la misma hoyada y arroyo más abajo; y por cuanto de alli en adelante no se necesitaban más mojones porque eldicho qrroyo corre hasta entrar en el río Uola (Urola), y ha de servir como amojonamiento...".

 Itxumendin, Gorlan dagoen mugarria.

Testu honetan antzematen ez bada ere, gaur Bergaratik Gorlara doan mendateari esaten zaion Elosu gainetik hasi zen muga jartzea; hau da Errozinategi gainetik. Beraz,  egunen batean aldatu beharko litzaioke gain honi orain duen izena.

Hemendik, Gorlako mendi gainera doa mugarria, eta ondoren behera egiten du, gaur Elosu elkartea doan ingurura. Hemendik behera egiten du mugak. Bitxia da baina dokumentuak ez du inoiz Gorla aipatzen. Beraz, ondoren jarritako izena izan daiteke.

Mugarrei gainera "se les pusieron a la parte de oriente y lado en la jurisdicción de Anzuola sendas piedras menores que se dicen comúnmente testigos para que sirvan los dichos mojones de división".

Lehendabiziko mugarrien jartzea bukatuta, arestian aipatutako guztiek Aizparrundira joan ziren, eta bertan zeudela "se quitó el mojón... sobre el camino real... sobre pertenecidos de Oruesagasti... Y luego en lo alto de la montaña (de Ousasti), el último mojón que estaba puesto se mudó y se puso en el mismo puesto mirando a la peña y puente de Aizparrundi por dónde corre el arroyo que ha de servir de amojonamiento".

Muga hauek, beraz, gaur Burdingurutz bezala ezagutzen dugun tokian hasi eta Uasarri mendi gainerakoak izan ziren, batez ere. Hala ere, Galartzatik Antzuolako errekaraino doana, eta hemendik Ilunpen dagoen mugarriarekin bat egiten du; hau da, Mendizabal eta Miso baserritik datorren errekatxoak Antzuola eta Bergararen arteko muga eginez. Esan bertan autobiaren obrak direla eta, mugarri hau kendu egin zela.

Halaxe egin ziren mugak jartzea, eta ondoren udal bakoitzari jakinarazi zitzaion egindakoa urte bereko urriaren 14an. Antzuolako orduko alkatea Francisco de Ugarte zen.





Iturria:

ESCRITURA DE CONCIERTO Y COMPROMISO LAS VILLAS DE ANZUOLA Y VERGARA SOBRE PLEITOS QUE TIENEN ENTRE SI EN EL CONSEJO REAL DE CASTILLA Y VALLADOLID, EN RAZÓN DE LOS TÉRMINOS DE ESTA VILLA Y AMOJONAMIENTO DE ELLA Y OTRAS COSAS QUE ESPRESA LA DICHA ESCRITURA Y LA SENTENCIA EN EL DADA POR LOS SEÑORES JUEZES ÁRBITROS EN 24 DE SEPTIEMBRE DE 1649 AÑOS, ANTE ASENSIO DE MACHAIN, SECRIBANO QUE FUE DEL NÚMERO DE LA VILLA DE VILLARREAL. 

Antzuolako Artxibo Historikoa.


2016/02/14

RODERIKO ANTZUOLAKO edo ALEJANDRO VI.a, AITA SANTUA

Alejandro VI.a Játivan jaio zen, Valentzian, 1431ko urtarrilaren 3an eta Erroman hil zen 1503ko abuztuaren 18an. Bere bataio ponteko izena Roderiko Borja izan zen. Calixto III.aren iloba izanda, erraz hasi zen eliz barruko goi mailako lanpostuak lortzen, eta 1492an Aita Santu izendatu zuten.

Behin elizako gorena izatea iritsi zenean, makina bat iskanbila politiko eta trikimailutan sartu zen, horretarako bere senideak lagun zituela, tartean bere seme-alaba ezagunak: Juan, Zesar, Lukrezia eta Jofre. Lauetatik, agian ezagunenak Zesar eta Lukrezia izan litezke. Zesar, ankerra bere politikan, berarengan oinarritu zen Maquiavelo ezaguna den "El Príncipe" idazteko. Bere Lukrezia arrebaz maiteminduta egon zen,  eta haurdun ere laga ote zuen esaten da. Dirudienez bere aitak eta anaiak 
egindako sarraskietan ere parte hartu zuen.  
Lucretia Borgia Pinturicchio.jpg 
Lukrezia Borgia

Normala da familia honen inguruan pelikulak eta nobelak ugariak izatea, edota Maquiavelok berak "El Principe" idazteko eredu bezala hartzea. Kontuak kontu, batzuentzat, Erromak izan duen Aita Santu handiena da, batez ere Vatikanoko estatuaren sendotzea ekarri zuelako.


 






Zesar Borgia

Eta ze arraio daukate Antzuolarekin lotura, galde lezake bat baino gehiagok.

Bada bere momentuan Federiko Krutwig Sagredok idatzitakoarekin bat egin nahi dugul. Bere ustetan, Rodrigoren abizena, Lenzuola zen, txanpon domina batek adierazten duen bezala, eta berau, bere uste apalean, Anzuolatik omen dator. Gainera Alejandro VI.aren familiaren historia Euskal Herriarekin lotuta egon da, izan ere, aipatu dugun bere semea Zesar, Iruñeko apezpikua izatera ere iritsi zen. Are gehiago, bere azken urteetan, ihesian zebilela, eta Nafarroara ailegatu nahian, Bergaratik ere pasatu zela esaten da (zergatik ez Antzuolatik?). Kontua da Nafarroara ailegatu zenean, eta bertako gerra zibila tartean,  Bianan hil zutela 1507ko martxoaren 12an. Bere gorpuzkinekin zer gertatu zen beste istorio bitxi bat da.

Iturriak:
  • Krutwig, Federico (2014). Años de peregrinación y lucha2. Txalaparta argitaletxea.
  • Irinmodo aldizkaria, 3. zenbakia, 1991eko uztaila. 
Eskerrik asko Juan Antonio Iturberi!







2016/02/13

ANTZUOLAKO ESKOLA BERRIA (1921-1968)

Antzuola eskola berriak (1921-1967)

Herriko eskola berriak “para ambos sexos con habitación para maestro y maestra” egiteko historia 1917ko martxoaren 13an hasten da. Aurreko eskolen egoera tamalgarria zenez, aipatutako datan, arkitektoa eta bergararra zen Zipriano Arretxeri obra esleitzea onartzen da herriko udalbatzarrean. Hasiera batean 33.356 pezetaren truke, baina eskolak ustez maisu-maistrentzat bizitzeko gelak izango ez zituenez, 27.000 pezetan esleitu zitzaion. Eskola, Ramon Maria Lili kalean eraikiko zen (gaur Buztinzuri dena).

Herriko agintariek beste eskola batzuk hasi ziren ere begiratzen bitartean, ereduren bat jarraitu asmoz, eta Ormaiztegira ere joan ziren bertako eskola ezagutzera eta ideia batzuk ekarri zituzten bide batez subentzioak-eta eskatzeko.

Hurrengo urratsa eskola eraikitzeko lurra erostea izan zen, eta urte bereko ekainaren 6an Juan Cruz Telleriari, Juan Jose Oruetari eta elizbarrutiari inguruko lurrak erostea erabaki zen. Hala ere, eskola kokatuko zen inguruan bi etxe traban zeuden. Beraz, urrian, probintzia mailako komisioak proiektua aztertuta, obra egitea, lurra erostea eta bi etxebizitzak botatzea onartu zuen udalak, eta etxe biak botatzeko enkante eguna azaroaren 4ean, eguerdiko 11:30etan ere izango zela adierazi zuen. Botatzear zegoen etxe batean herriko telefono komunitarioa zegoela eta, telefonoa jartzeko beste etxe baten bila aritu zen udala. Ez zen urrutira joan. Kale bereko etxe batean (Maria Ramirezen etxean) jarri zelako.

Lehengaia ere lortu behar zen, eta 1917ko abenduan Ojarrolatik, hau da, herriak zeukan lur sailetik, eskola berrirako hamabi zuhaitz botatzea erabaki ziren. Esan, zuhaitz hauek Jose Domingo Txintxurretak ekarri zituela obraraino, 75 pezetaren truke.

Eskola berria eraikitzeko enkantea egin eta gero, 1918ko ekainean obra egiteko ardura Nicolas Azkarateri eman zitzaion, 45.990 pezetaren truke.

Eta aurreikusita bezala,  eskola berriak ez zituen izango maisu-maistrarentzat bizilekurik, eta bere espazioa umeendako jolas patioa bihurtu zen, eta pentsatzen dugu eskola umeen poztasunerako.

Obrak bukatzeko epea 1918ko bukaerarako jarrita bazegoen ere, Nicolas Azkarate, obra egiten ari zenak, bukaera hiru bat hilabete atzeratzeko baimena eskatu zuen. Aitzakia une hartan herrian eta inguruan zebilen “epidemia” izan zen; gripe izurritea, alegia. Udalak, ostera, 1919ko urtarrilerako bukatu zezala agindu zion.

1919ko maiatzerako obra bukatuta zegoen, arkitektoaren laguntzailea zen Santiago Madariaga kontratistak 42.000 pezetako ordainketa agiria aurkeztu zuelako, eta azken errematea ikusita 32.000 pezeta ordaintzea erabaki zuen udalak.

Beranduago, abuztuan, obraren azken kostua aurkeztu zuen arkitektoak. Guztira, 55.356 pezeta. Beraz, hasieran baino garestiagoa. Ordainketa honi aurre egiteko, norbaitek dirua aurreratzea eta kalean suskripzioa egitea erabaki zen. Eta eragina izan zuen, 1920 otsailean mailegu gisa Agapito Olañetak (14.000 pezeta) eta Alejo Larreak (1.000 pezeta) eman zituztelako. Herrigunean, berriz, 1.333 pezeta eta auzoetan 961 pezeta jaso ziren. Jon Oruetak, baina, 1.000 pezeta eta Antonio Arangurenek 500 pezeta eman zituzten. Beraz, 18.794 pezeta, guztira.

1920ko urtean obrak bukatu eta subentzioak ere lortuta, eskolako gelen hornikuntza egiteko garaia ailegatu zen. 

Hala, esandako urtearen udaberri aldera Madrilera joan zen subentzioa lortu nahian Agustin Telleria. Udal agiriek dioskutenez, baina, gastua disparatuta zegoela adierazten digute, 60.866,02 pezeta izan zelako. Baina berori amortizatzeko gai izan zen udala, neurri batean botatako etxeen hondarrak (egur eta harri) saltzeko gai izan zelako. Guztira 19.983 pezeta lortu zituen. Beraz, 40.883,92 ziren ordaindu beharrekoak.

Beste zeregin bat geletako hornikuntza izan zen. Horretarako 68 mahai enkargatu zitzaien herriko arotzei, Gasteizkoa zen Apellanizek aurkeztutako aurrekontua baino merkeagoa zelako. Horretarako bi hilabeteko epea eman zitzaien.

Bide batez, “los maestros nacionales”-ek geletako beroa bermatzeko estufak eta su egurra eskatu zuten. Herriko udalak, baina, aurrekonturik ez eta, estufak baietz baina egurra eurek ordaindu beharko zutela esan zien.

Bazirudien nesken gelan jarritako erlojuak ere ez zuela funtzionatzen, eta Emeterio Egurenek konpondu behar izan zuen, izan ere 13 pezetako faktura pasatu zuen.

Egun handia izan zen 1921eko urtarrilaren 30a, eta ez bakarrik eskola inauguratzeko eguna izan zelako, baizik eta bide batez apaizentzat egindako etxe berria ere inauguratu zelako. Azken honetara Bergarako artzapeza zetorrela aprobetxatuz, eskola ere berak inauguratu zuen.

Plano honetan ikusten da non kokatzen zen mutilen eskola. 1909. urtea 

Esan, aurretik mutilen eskola izan zena, gaur elizako “acción católica” bezala ezagutua eta astean zehar ere meza ematen den aretoa, eta kontuan izanda herriko udalak erabili zituela parrokiaren lurrak eskola eraikitzeko, permuta gisa-edo, herriko parrokiak eskatu zuen eskola zaharra “para dormitorio de oradores”.

Arkitektoa zen Artetxe jaunak, berriz, eskolaren proiekturako eta obra zuzendaritzagatik 3.612,40 pezetako faktura aurkeztu zuen 1920ko urtarrilaren 4an.

Garai hartan hezkuntza ez formalak ere garrantzia hartzen ari zenez, eta eskolaren obra berria aprobetxatuz, 1920ko maiatzean solfeoa irakasteko eskaera egin zitzaion herriko organistari. Berak baietza eman ondoren, herriko udalak erabaki zuen 150 pezeta ordaintzea horren zereginagatik. Saioak ekainaren 1ean hasiko ziren eskola berriaren bigarren pisuan, eta bi saio egongo ziren. Mutilentzat 11:00etatik 12:00etara; neskentzat, 5:00etatik 6:00etara. Horretarako bankuak jarriko zituen udalak. 

Esan ere, bitxikeri bezala, baina ez dakigu zergatik, mutilek pezeta bat ordainduko zuten bezala solfeoagatik, neskek, berriz, 2 pezeta ordaindu zuten.

Oraingo eskolak eraikitzeko,1968an bota zuten eskola hau.

Iturria: 11. Akten liburua, 1916-1924




2016/02/06

ANTZUOLAKO TRENBIDEA ETA LANGILEAK 1888. URTEAN

1889an inauguratu bazen ere, Zumarragan, 1971eko otsailaren 28an, eguerdiko 11:37etan, azken bidaiari ekin zion "Vascongados" trenak. Antzuolako trenbidea gaur ere ospetsu bihurtu zaigu, izan ere, bera egokituta, aisialdirako jende askoren bidea bilakatu delako

Trenbide honek, bide batez,  badauka bere historia humanoa, guk geuk honetan bertan lan egindako langileen jatorria zein den jakinda agerian jarriko duguna.

Galdera bati erantzunez ekingo diogu bideari; hau da, zeintzuk izan ziren Antzuolako “Los Vascongados” trenbidearen zatian ibili ziren langileak? Horri erantzuteko, ezinbestean, garai hartan (1888an) egindako herriko erroldara jo beharra daukagu, bertan, “observaciones” atalean, idazkariak “trabajan en las obras del ferrocarril” bezala identifikatu zituelako horretan ari zirenak.

Bitxiena da, eta ez dakigu zergatik, baina aipamen hori kanpotik etorritakoekin lotzen da soilik, ez Antzuolako herritarrekin. Beraz, ez dakiguna da une hartan zenbat herritar zebilen trenbidean, lanean.

  1893an Iturriotzen izandako istripua

Dakiguna da, une hartan (1888ko apirilean) egindako errolda batean hau hautematen zela (udalbatzetako liburutik aterata dago): 

“Que si bien resulta que en el último censo o empadronamiento hay 1832 habitantes, debido a los traseúntes que se ocupaban de las obras del ferrocarril, y cuya residencia no se puede considerarse contínua, el año pasado, según la rectificación de diciembre, era (la población de Anzuola) de 1482 habitantes”. 

Beraz, 350 pertsona ziren Antzuolakoak ez izanda, une hartan herrian zeudenak. Euretatik argi dago batzuk ez zirela trenbidean lanean ibiliko, baina gehiengoa bai.

Aldi berean, badaukagu beste gai bat argitu beharra. Hau da, badago trenbidean, Lizarraga auzoan, “Los Gallegos” (edo Arritegi) izeneko tunela, eta gure ustetan bertan herrialde honetako herritarrak-edo lanean ibili zirelako jasotako toponimoa izan zitekeelakoan gaude. Hipotesi hau ere konfirmatu nahi genuen errolda azterketa honekin, ea benetan gailegoak ibili ote ziren trenbide hau ere egiten.

Jarraitu dugun metodologia sinplea izan da. 1888ko errolda agiria hartu eta bertan “trabajan en las obras del ferrocarril” esaldiarekin loturikoak zenbatu eta azpian ikusi den taulan jarri ditugu.

Dakigu herriko 49 etxebizitza desberdinetan banatu zirela langileak; batzuk familia osoarekin etorri zirela ere bai; beste batzuk bakarrik...


Herriko (Uzarragako) geltokia 

Norbaitek pentsa lezake kanpotik zetozen asko horrelako lanetan ibilitako langileak izango zirela, baina hori ezinda esan hala zenik, kanpotik zetozenen gehiengoa “jornaleros agrícolas” omen zirelako. 

Hemen, zehatz-mehatz erroldatik ateratako datuak:


 “LOS VASCONGADOS” TRENBIDEAREN ERAIKUNTZAN ANTZUOLAN IBILITAKO LANGILEAK 
1888. URTEA
ETXE
IZEN-ABIZENAK
BESTE SENIDE ANTZUOLAN
BIZILEKUA
LANBIDEA
TRENBIDEA
1
Julián Zugarabaso
Emaztea eta hiru seme-alaba
Iurreta (Vizcaya)
Hargina (ofiziala)
2
Juan Ostolaza
Emaztea eta seme bat
Zestoa (Guipúzcoa)
Hargina (ofiziala)
3
Miguel Ojedo
Emaztea
La Coba (Oviedo)
Langilea
4
José Pérez
Manuel Álvarez
José Queipo
Miguel Calvo
-
-
-
-
Ferrera (Oviedo)
Carvañal (Oviedo)
Talladas (Oviedo)
Granja (León)
Langileak

5
José Merayo
Emaztea eta bi alaba
Toral de Merayo (León)
Langilea
6
Manuel Arnedo
Domingo Méndez
Antonio Méndez
Francisco Fondez
Ramón Fernández
Francisco Clemente
Juan Repolles
-
-
-
-
-
-
-
Puente Calderas (Pontevedra)
Torón (Pontevedra)
Castro (Pontevedra)
Ponferrada (León)
Otero (León)
Ponferrada (León)
Harginak (ofiziala)
7
Manuel Aramburu
Aniceto Aramburu
-
-
Azpeitia (Gipuzkoa)
Ezkioga (Gipuzkoa)
Langileak
8
Francisco Urteaga
Emaztea eta seme bat
Zaldua (Bizkaia)
Hargina
9
Gregorio Sánchez
Emaztea
Nogarejas (León)
Langilea
10
Manuel Inchauspe
Emaztea eta bi seme
Renteria, baina Posadan (Asturias) bizi
Langilea
11
José Rial
Francisco Barquero
Francisco Otegui
-
-
-
Torón (Pontevedra)
Marcón (Pontevedra)
Urnieta (Gipuzkoa)
Harginak eta langilea
12
Gerónimo Hernández
Emaztea eta seme bat
Ponferrada (León)
Langilea
13
Rafael Isasti
Emaztea eta lau seme-alaba
Getaria, baina Posada (Asturias) bizi
Langilea
14
Juan José Inchauspe
José Inchauspe
Juan Manteconi
-
-
-
Renteria (Gipuzkoa)
Langileak
15
Manuel Zabarte
-
Durango (Bizkaia)
Langilea
16
Manuel Gallego
Antero Romero
José Antonio Martínez
-
-
-
Villalpando (Zamora)
Jantes (Lugo)
Vale (Oviedo)
Langileak
17
José Izaguirre
Emaztea eta lau seme-alaba
Gabiria, baina Rodiezmon (León) bizi.
langileak
18
Rufino Martinez
Santiago Nogales
Isidro González
Santiago Rodriguez
Francisco Losada
Antonio Sis
Manuel Rodriguez
José Garbayo
-
-
-
-
-
-
-
-
Noceda (León)
Nalvares (León)
Vilar (lugo)
Villarin (Lugo)
Langileak
19
Bernardo García
Celedonio Castro
José Rodríguez
Gerardo Rodríguez
Bernardo García
Liborio Bastairu
-
-
-
-
-
-
S. Cristóbal de Cea (Orense)
S. Cristóbal de Cea (Orense)
S. Cristóbal de Cea (Orense)
S. Cristóbal de Cea (Orense)
Chao Souto (Orense)
Chao Souto (Orense)
Langileak
20
Antonio López
Emaztea eta alaba
Espinosa (León)
Langilea
21
Manuel Álvarez
Celedonio Alonso
José Salguero
José Martínez
Máximo Lombo
Francisco González
Juan Álvarez
Juan García
-
-
-
-
-
-
-
-
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Espinosa (León)
Langileak
22
Fermín García
Emaztea eta hiru seme-alaba
Beberino (León)
Langilea
23
Rufino Izaguirre
Emaztea hiru seme-alaba, koinata eta apopiloa
Santiurde (Santander)

Obretako kontratista eta hargina
24
Juan Bta. Astigarraga
Emaztea eta semea
Éibar (Guipúzcoa)
Hargina (Ofiziala)
25
Julián Fernández
Emaztea eta bi seme-alaba
Toro (Zamora)
Obretako begiratzaile
26
Lucas Tellería
Juan Cruz Gorosabel
-
-
Alsasua (Navarra)
Zaldúa (Vizcaya)
Langileak
27
Juan José Marquiegui
Emaztea eta alaba
Bérriz (Vizcaya)
-
28
Sabino Sesucagay??
José Aizpurúa
José Agustín Garrastazu
-
-
-
Aya (Guipúzcoa)
Zarautz (Guipúzcoa)
Zarautz (Guipúzcoa)
Hargina eta langileak
29
Eusebio Gurruchaga
Juan Burdiñas

-
-

Itxaso (Guipúzcoa)
Elorrio (Vizcaya)

Langileak
30
Aniceto Lasa
Simón Odriozola
-
-
Ordizia(Guipúzcoa)
Gaviria (Guipúzcoa)
Langileak
31
Juan Odriozola
Victoriano Latorre
-
-
Begoña (Bizkaia)
Bilbao (Bizkaia)
Langileak
32
Cipriano Arandia
José Arandia (semea)
-
-
San Sebastián (Guipúzcoa)
San Sebastián (Guipúzcoa)
Langileak
33
Juan Bravo
-
Mallabia (Vizcaya)
Langilea
34
José Mª Gainza
Eustaquio Sagastizabal
Juan Echevarría
Pascasio Yagüena
Ramón Guridi
Ignacio Izaguirre
José S. Román
José Aguirrezabal
Eugenio Aguirrezabal
Francisco Galarraga
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Cestona (Guipúzcoa)
Legazpia (Guipúzcoa)
Alsasua (Navarra)
Zarauz (Guipúzcoa)
Oñate (Guipúzcoa)
Zarauz (Guipúzcoa)
Alsasua (Navarra)
Lizarza (Guipúzcoa)
Zarauz (Guipúzcoa)
Zumaya (Guipúzcoa)
Tuneletan
Tunela
Tunela
Tunela
Tunela
Tunela
Tunela
Harginak
Harginak
Harginak
35
Vicente Uranga
Antonio Uranga (semea)
Emaztea eta bi seme
Zarauz (Guipúzcoa)
Harginak (ofiziala)
36
Ignacio Vidaurre
Vicente Arana
José Ignacio Aguirrezabal
Francisco Aguirrezabal
-
-
-
-
Azpeitia (Guipúzcoa)
Beasain (Guipúzcoa)
Legorreta (Guipúzcoa)
Legorreta (Guipúzcoa)
langileak
37
Manuel Ibarbia
José Isuzquiza
José Aguirre
Mateo Martiarena
Manuel Arbelaia
Francisco Toral
Ambrosio Jecaroz
Fermín Zubeldia
-
-
-
-
-
-
-
-
Zumárraga (Guipúzcoa)
Gaviria (Guipúzcoa)
Olabarría (Guipúzcoa)
Irún (Guipúzcoa)
Oyarzun (Guipúzcoa)
Destriana (León)
San Cristóbal (León)
Irún (Guipúzcoa)
Langileak
38
José Mateo Cruz
José Azpiazu
Saturnino Arsuaga
-
-
-
Rioseco (Valladolid)
Azcoitia (Guipúzcoa)
Aramayona (Álava)
Langileak
39
José Tellería
Manuel Galdós
Antonio Egaña
Luis Risida
Martin Retegui
Ambrosio Sarasola
-
-
-
-
-
-
Elgueta (Guipúzcoa)
Ezquioga (Guipúzcoa)
Irún (Guipúzcoa)
Oyarzun (Guipúzcoa)
Irún (Guipúzcoa)
Rentería (Guipúzcoa)
Langileak
40
Francisco Tejería
Ramón Díaz
José Lacauza
Prudencio Adrián
Eugenio Marón
-
-
-
-
-
Andoain (Guipúzcoa)
Madrid
Lizárraga (Navarra)
Lizárraga (Navarra
Pamplona (Navarra)
Langileak
41
Ramón Arregui
Emaztea eta bi seme
Azpeitia (Guipúzcoa)
langilea
42
Nicolás López
Pedro Aíra
Patricio Rodríguez
-
-
-
Viduedo (Lugo)
Pillovas (Lugo)?
San Miguel (León)
Langileak
43
Manuel Berreiro
Vicente Campos
Luis Rodríguez
Ángel López
Domingo López
Pio Ortueta
Pedro Abasolo
-
-
-
-
-
-
-
Viciña (Lugo)?
Sonondon (Lugo)?
Domos (Lugo)?
Mereorin (Lugo)
Mereorin (Lugo)
Escoriaza (Guipúzcoa)
Ochandiano (Vizcaya)
Langileak
44
Vicente Madina
Joaquín Galdós
-
-
Oñate (Guipúzcoa)
Oñate (Guipúzcoa)
Tunelean (mineros)
45
José Mª Usabiaga
Tomas Mendiguren
Santos Aguirreurreta
Faustino Aguirreurreta
-
-
-
-
Ichaso (Guipúzcoa)
Ezquioga (Guipúzcoa)
Ezquioga (Guipúzcoa)
Ezquioga (Guipúzcoa)
Langileak
46
Francisco Lendero
José Mendicuta
Idelfonso Azurmendi
-
-
-
Carrasca (Álava)
Elgoibar (Guipúzcoa)
Ezquioga (Guipúzcoa)
Tunelean (mineros)
47
Antonio Gandiaga
-Emaztea eta semea eta biloba
Durango (Vizcaya)
Hargina
48
Andrés Gandiaga
José Otaño
Andrés Mendivil
Guillermo Asunción
José Barandiaran
-
-
-
-
-
Marquina (Vizcaya)
Beasain (Guipúzcoa)
Marquina (Vizcaya)
Villarreal (Guipúzcoa)
Ataun (Guipúzcoa)
Hargina eta tunelean (mineros) eta langilea.
49
Mariano Marquina
Nicolás Aramburu
Epifanio Diez
-
-
-
Mallabia (Vizcaya)
Escoriaza (Guipúzcoa)
La Ret (León) ?
Langileak
GUZTIRA TRENBIDEKO LANGILEAK

142
FAMILIA PARTAIDEAK

56
PROBINTZIAKA
Gipuzkoa: 58
Leon: 28
Bizkaia: 14
Lugo: 10
Oviedo (Asturias): 7
Nafarroa: 6
Orense: 6
Pontevedra: 6
Zamora: 2
Araba: 2
Santander 1
Valladolid 1
Madril 1
LANBIDEAK
(Langileak, harginak, ofizialak…)

(*)Langileak bezala adierazita daudenak, nekazaritza jardueran zuten jatorri. Aldi berean, hainbat herriren izenak galdera ikurrekin daude, izan ere zaila da bere kokapen geografikoa zein den ziurtatzea.

 Hainbat ondorio:
  • Gailegoak ote ziren “Gallegos” tunela egindako langileak? Konfirmatu badaiteke ere gailegoak egon zirela trenbideko lanean (osotasunaren % 15,4, Lugotik batez ere), langileria gehiengoa baina, gipuzkoarra da; langileria osoaren %41. Ondoren, Leongo probintziakoak (%20); gero bizkaitarrak (%9)… 
  • Trenbidera lanera datozenen gehiengoa gizonezkoa da, nahiz eta gizonezko batzuk, emaztea eta seme-alabekin ere etorri. 
  • Langileen artean  nagusi, “jornalero agrícola”. 
Ikusteko zer suposatzen zuen langileria horrek Antzuolako biztanleria osoari begira, hauek dira biztanleria moten araberako datu estatistikoak 1888ko abendukoak eta 1889ko urtarrilekoak:

BIZTANLERIA ANTZUOLAN (1888-1889)
BIZTANLERIA MOTA
GIZON
EMAKUME
GUZTIRA
DERECHO
783
773
1556
HECHO
981
815
1796

  
(*) `Derecho´: Antzuolakoan erroldatuta zeudenak; `Hecho´: Errolda egin zenean Antzuolan bizi ziren guztiak, tartean herrikoak ez zirenak.

Taula honetan ikus daiteke, beraz, langileria horrek suposatzen zuena: 
  • Alde batetik eskubidezko eta gertaerazko biztanleriaren arteko desberdintasuna. Ohikoa zen baino 240 pertsona gehiago zeuden Antzuolan  urte hartan. Hau da, guztira 1556 pertsona bizi izatea bazen ohikoa Antzuolan, urte hartan 1796 bizi ziren.
  •  Genero banaketan ere hauteman daitekeena. Bietan gizonezkoak baldin badira ugarienak, gertaerazkoetan handiagoa da: 166 gehiago, normalean, ohikoena, 10 besterik ez denean.





ITURRIAK 
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Erroldak atala (1888koa)
  • `Antzuolako trena´ liburua.