2016/01/31

ANTZUOLAKO ITURRIA (XIV): GORLA ITURRI (1943)


1943an inauguratu zen GORLA-ITURRI.  Bera Gorla aterpetxetik 150 bat metrotara dago, eta egia esanda ez egoera oso onean, sastrakaz beteta dago bere ingurua, eta agortuta, izan ere ez dario urik.

GORLA ATERPEA ETA BERTATIK SORTZEN DEN BIDEXKA HARTUZ GERO, BAT EGIENGO DUGU JAUSTEAR DAGOEN AZPIKO SEINALAREKIN...


SEINALEAK ADIERAZTEN DUEN BIDEXKA HARTU ETA SASTRAKA ARTEAN AURKITUKO DUGU "GORLA-ITURRI, 1943" ADIERAZTEN DUEN ITURRIA.



 DAGOENEKO EZ DARIO URIK ITURRIARI, ETA BERE INGURUA ERE BASO BIHURTU DA.

Egoera, bada, hauxe da:






2016/01/30

AIZTOGINTZA ANTZUOLAN (XVI. MENDEAN)


Ez da larrugintza bezain ezaguna aiztogintzarena, baina aro modernoan (XVI.mendean) jarduera garrantzitsua izan zen baita Antzuolan ere, kontuan izanda gure herria Bergarako parte izan zela 1629ra arte eta garai hartako Bergaran ere oso jarduera garrantzitsua izan zela. Beraz, testuinguru hori aprobetxatu genuen herritar hainbatek horren inguruan lan egiteko ere.

Juan Madariagak ere diosku bergararren artisauen %40 jarduera horretan zebilela. Are gehiago,"1536 eta 1730 artean lan egin zuten 155 maisuen hiru laurdenak aiztogileak ziren, eta beste laurdena artazigileak". Eta  XVI. mendeko antzuolarren lanbideak aztertuta, berriz, hauteman daitezke ofizio hauetan zebiltzanak: Pedro de Zabala (1537), Andres de Aizaga (1538) edota Andres Corostola (1540).

Dagoeneko, 1552an, Antzuola eta Bergara arteko harremana estua zen. Eta hortik aurrera, 1574 eta 1575an edo 1588an ofizio hau ikasteko hitzarmenak ere hauteman litezke. Horren erakusle Oñatiko Protokolo Artxiboan aurkitutako hainbat datu:


En la Universidad de Anzuola… a 13 días del mes de diciembre de 1574 años, en presencia de mi Andrés López de Ozaeta y Gallástegui, escribano… parecieron presentes Juan Sáez de Igueribar, maese cuchillero, vecino de la villa… e Juan de Zabala Irala, mercader, vecino de la dicha villa, e dijo el dicho Juan Sáez … obligaba… de dar y pagar al dicho Juan de Zabala Irala… 256 reales que sean de buena moneda castellana por razón de otros 256 reales que se había dado e prestado en dineros… desde hoy día en adelante en cada semana siete reales menos cuartillo, en una docena de cuchillos chapadillos e ancbados que sean buenos y bien obrados y acabados de dar e tomar… Que el dicho Juan de Zabala le haya de dar e pague por cada dozena de los dichos cuchillos, chapadillos… siete reales menos cuartillo durante el dicho tiempo que acabare de pagar los dichos 256 relaes en la dicha docena de cuchillos, chapadillos e acabados...
 1/0761, 104 folioa

Edo beste hau:







En la Universidad de Anzuola… 17 días del mes de agosto de 1575 años… Parecieron presentes Sebastián de Arizti, maestre cuchillero, e Martín de Galarrolaza, mercader, vecinos de la dicha villa… Se habían concertado… que el dicho Sebastián de Arizti haya de hacer y haga para el dicho Martín … todos los cuchillos y cajas cerradas que se han de dar y tomar y bien obrados y acabados e a acondicionados que pudiere hacer y acabar por su persona, hijos e criados por tiempo y espacio de un año… por todos los cuchillos, chapadillos y cajas cerradas… cuatro reales y medio por cada docena , pagados así como por el dicho Sebastián de Arizti le fueren entregados sin más plazo ni término alguno. Y que el dicho Sebastián de Arizti durante el dicho tiempo y año no pueda hacer ni vender ninguno cuchillos que así hiziere de la dicha suerte a ninguna persona so pena de cuatro reales por cada dozena que así vendiere sin licencia del dicho Martín… 1/0762 Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, 92 folioa



En la Universidad de Anzuola que es en jurisdicción de la villa de Vergara 17 días del mes agosto de 1575 años… parecieron presentes Cristobal de Elcoro, maestre cuchillero e Martín de Galarrolaza, mercader, vecinos de la dicha villa. Dijeron que ellos se habían concertado el uno con el otro… que el dicho Cristobal haya de hazer y haga para el dicho Martín… todas las tijeras de barberos que pudiere hacer e acabar por su persona e criados por tiempo e espacio de un año… por razón… por todas las tijeras de barberos que durante el dicho año hiciere y le entregare a siete reales y medio por cada docena… Y que el dicho Cristobal de Elcoro durante el dicho tiempo no pueda hacer ni vender ni dar ningunas tijeras que así se hiciere a ninguna persona sin licencia del dicho Martín de Galarrolaza, el cual fuese obligado de tomar todas las tijeras de barberos que el dicho Cristobal hiciere durante el dicho año, con que sean bien obrados y acabados… 1/0762 Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, 91 folioa

Baina baita Deba ibaian zehar zeuden herriak ere jarduera honetan hasi ziren parte hartzen. Bergaraz gain, Oñatik ere industria sortu zuelako, non ofizial eta ikasten ari ziren langutzaileak ari ziren artisau trebe bezala ez soilik aiztoak egiten baizik eta baita artaziak ere, ondoren Ameriketara ere bidaltzen zirenak Debako portutik.

Jose Antonio Aspiazuk berak ere adierazten digu bere lanean aiztogintza eta artazigintza barruko merkataritzan norbait aipatzekotan berak Andres Martinez de Inurrigarro aipatuko lukeela. Arbasoen jatorriz antzuolarra, Iñurrigarro baserrikoa, 1585tik a 1605ra doan tartean, itzelezko dokumentazioa sortu zuen aipatutako jarduera honekin. Bere aita, Juan Perez de Inurrigarro, aiztogilea izan zen eta 1555ean beste aiztogile batzuekin ari zen negoziatzen. Hauteman daiteke bere dokumentazioan ere antzuolarren presentzia. Izan ere, XVI. mendearen bukaera aldera ere ari da negoziatzen "por el pago realizado por Andrés Pérez de Yrala a su hijo Andrés Martínez de Inurrigarro, a quien entregó los últimos 50 reales que debía a su padre"

1581ean ere Joan Martínez de Inurrigarrok Antón Jordan kontratau zuen artazi batzuk egiteko. 

Baina 1585ean, negozioa ondo joan ez-edo, Juan Perez Iralak (urte hartan gaixo eta testamentua eginez) aitortu zuen zorrak omen zeuzkala Andres Martinez de Iñurrigarrorekin. Berari zor ziola “450 reales de dineros prestados y 4 docenas de cuchillos y caxas que valen 29 reales”.

Iñurrigarrotarren aiztogintza jarduerarekin loturik badago ere, beste zereginetan ere ibili zen. Adibidez, antzuolarra ere zen Domingo de Inurrigarrok ordaindu behar izan zion herritarra zen Andrés Martínez de Inurrigarrori " 2.900 reales en concepto de seis fardeles de lienzo de mar crudos y blancos curtidos, que de vos he recibido”. 

Bide batez harremanetan ikusten dugu aipatutako Domingo Pedro de Lizarriturrirekin, kontuan izanda euren arteko negozioetan izandako konpon ezina zela eta. Berau konpontzeko Andres Martinez de Inurrigarroren eta Pedro eta Domingo de Elusaren bitartekaritzaren beharra izan zuten euren arteko desadostasunak konpontzeko.

Domingo Iñurrigarrok zuen lanetako bat ofizialei zorrozteko harriak eskaintzea ere izan zen, hala adierazten da Martin de Jauregiren testamentuan; alegia, " que en las muelas que Domingo de Inurrigarro mercader vecino de Anzuola hace traer para el oficio de labrar e amolar cuchillería a esta dicha villa para vender a los oficiales de ella se me deben doce muelas buenas, por las cuales le tengo pagados a diez reales cada una, piedras traídas de Alzola".

Ofizio honetan ere merkatari gisa ibili zen beste antzuolar bat, eta Irala dorretxeko sendia zena, Juan Zabala izan zen, besteak beste hainbat diru ere prestatuz. Hala,  San Joan de Ezquidi maisu ofizialari 524 erreal eman zizikion  "por el valor de 272 libras de esmeril, que le serían pagadas, siguiendo una tradición muy común de intercambio,en vainas de cuchillería".








 Irala baserria, besteak besta aiztogintza eta abarretan ibilitako merkatarien jaiotxetxea (Juan de Zabala-Irala, Andres Perez Irala ...).
XX. mendearen hasierako argazkia.


"Juan de Zupide, cuchillero, vecino de la villa de Vergara otorgo e conozco… que doy e otorgo todo mi poder… a vos Juan de Zabala, mercader, vecino de la dicha villa… para que en mi nombre …  
(1/0761 Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, 86 folio). 

Edo beste hau:

"Andrés de Loyola Placencia, maestro oficial tijerero, promete que había de fabricar a Joan de Zabala Irala, morador en Anzuola, 400 docenas de tijeras de barberos labrados con buen fierro, acero y carbón y materiales, bien limadas y amoladas y acabadas, y marchantes, a 5 ¼ reales la docena, y a cambio recibiría 89 varas y cuarta de paño recibido, el día del otorgamiento, a 10 reales la vara".

Antzerako zeregina da San Juan Martínez de Gorostola merkatari eta Antzuolako aizto egilea zen San Román de Mendizábal. Bera prest zegoen aiztoak egiteko “en la fragoa y casa, con sus criados, hijos y oficiales”, dozena 4 erreal eta erdi ordainduz. Urtebete horretan ezin izango zuen beste inorekin lan egin, eta hala egingo balu dozenako sei dukat ordaindu beharko luke.  Bere lana egiteko 200 erreal aurreratu zizikion Gorostolak, egindako materiala zapatu gauetan edota domeka goizetan entregatuz.

Jarduera hau oso ezarrita zegoela antzuolarren artean adierazteko, beste lekukotza batzuk ere badauzkagu: 

"Mientras que por su parte Olariaga se compromete a pagar a Juan Pérez de Calevarria, de Anzuola, 276 ½ reales por 41 docenas de tijeras de barbero que me ha vendido".

Edota:

"Del mismo modo se apalabra con Pero de Anduaga, morador en Anzuola, maestre oficial cuchillero, quien haría durante un año obra de cuchillería para Celaya, y durante dicho año ninguna obra haría para vender a otra gente o persona, pagándole por adelantado 40 ducados en reales castellanos 392. El cuchillero Joan de Yraeta se compromete a trabajar para Pero Pérez de Celaya, mercader, por dos años. Yraeta le fabricaría cuchillos de cajas cerradas u otra obra en lo que se concertaren entre ambos. Celaya le adelanta 28 ducados, descalfándole cada semana 3 reales”.

Taller de tijeras

 AIZTOGILEAK LANEAN EUREN TAILERREAN

Oso ofizio preziatua beraz, eta gazte askok ikasi nahi zutenak etorkizunean horretaz jardun eta bizibide egokia izateko. Adibidez, Domingo de Aizpek egin zuena:



… como yo Domingo de Aizpe, natural del Valle de Legazpia, hijo legítimo de Eztíbariz de Aizpe, ya difunto, e de María de Aguirre, su mujer viuda, … consentimiento de la dicha mi madre…a Andrés Martínez de Iriarte, maestre cuchillero… por tiempo de cuatro años… de más y allende de un año que de antes los tengo servido en el dicho oficio de cuchillería todo el dicho tiempo de los dichos cuatro años… Que vos el dicho Andrés Martínez de Iriarte me hayas de dar de comer y beber e cama e casa en los dichos cuatro años y honesto tratamiento… y en fin de ellos vos el dicho Andrés me dieses y pagases dos sayos por mi vestido que sean de valor y `recio de cada diez e ocho reales r dos pares de corabilelles de valor de cada diez reales… e dos de estopa e más los zapatos que honestamente hubiere menester… Y en fin de ello me deis e paguéis seis ducados en dineros y demás de ello seais obligado… de enseñar e mostrar… el dicho vuestro oficio de cuchillería… Y por ello prometo y me obligo que no iré ni me ausentaré de vuestra casa …1/0737 Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa, ZG









 Carta de aprendiz de Domingo de Aizpe.

Beraz, ondorioztatzen da jarduera hau oso garrantzitsua ere izan zela Antzuolan, eta ez bakarrik aiztoak egiten-eta ofizial onak zeudelako, baizik eta merkataritza sarean ere herritarrak ziren markatariek ere parte hartu zutelako. Gaurko industrian ezaguna dugun ekoizpen eta merkataratze sare antolatu baten aurrean gaudela ezin uka.

Esan gabe doa jarduera honek zeharka sortzen zituen beharrak asetzeko ere, makina bat lanbide sortu zirela han eta hemen, hasi lehengaia bera lortzeko behar zirenetik, garraioa, merkatariak, ikazgileak, eta abar. lortzeraino. Beraz, adibide interesgarri bat garai hartako "glokalizazioa" ulertzeko. 


 Iturriak:

  • Juan Madariaga:Historia Social de Bergara. Bergarako Udala eta UNED.
  • Urdangarin eta Izaga: Cuchilería y Tijerería. Iturria: http://www.aintzinakolanbideak.net/eu/industriales/cuchillero/index.asp
  •  Jose Antonio Aspiazu (2012). Cuchillería y Tejería de Bergara. Iturria: http://static.bergarakoartxiboa.net/pdf/cuchilleria.pdf 
  • Oñatiko Protokolo Artxiboa (Antzuola).
  • Luis Murugarren(1975): Anzuola, Uzarraga eta Elosua. Donostia: CAM
  •  http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/tijeras/tradicional/index.asp

2016/01/24

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVI): DESKARGAKO ITURRIA ETA UR DEPOSITUA

Garai batean, Deskargako mendatera ailegatu baino lehenago, oso ezaguna zen metalezko edo burdin iturria zegoen bide bazterrean, eta obra batzuk tarteko desagertu zena betirako. Nik neuk ezagutu nuen, eta eskailera pare bat jaitsiz bertan asetzen genituen Antzuolatik Deskargarako bidean sortutako egarriak. Iturri horren iturburua edo manantiala goitik etor zitekeen, goian dagoelako ur biltegi bat.

 HAUXE DA UR BILTEGIA

Ur biltegi hau Arrolara doan bidea hartu eta berehala ikusteko aukera dago. Gainera, bere gainetik argindar postea pasatzen da, eta ingurua garbituta dagoenez, agerian geratu da. 

Ur biltegi honen inguruko informazio bila DESKARGA-ZAHAR baserrira jo dut, berriro ere. Bertako semea den Anjel Izagirrek komentatu dit garai batean Deskargako tabernara edo etxerako erabiltzen zen ura biltzen duela berak, baina lehorte handiak direnean, eta Deskarga Zaharreko manantiala gutxitzen denen, eurak ere erabili izan dutela, esan zidan.


 
 














Metal edo burdindura denez, eta burdin kontzentrazio handiarekin hain zuzen, ez da batere egokia edateko, nahiz eta garai batean horretarako erabili. Bera, Anjel, arduratzen da hamabostero-edo garbitzen, izan ere ur tutua edo tuboa estaltzen du sarri urak dakarren material organikoak.

 UR BILTEGIA BARRUTIK

Ur hau, beraz, erabiltzeko bezala dago gaur, nahiz eta ur biltegiaren atea apurtuta egon. Hala ere, aitortu behar da ez datorkiola ur jario handirik gaur egun, tartean aurtengo lehortea dela eta.


























URA DATORREN ZULOTIK SARTUTA, INGURUKO LANDEREEN SUSTRAIAK ERE URA DUTE GOGOKO






Eskerrik asko, Anjel!!!