2016/11/26

IRAKURTZEN ETA IDAZTEN JAKIN ANTZUOLAN (1924)

Herrialde baten ongizatea eta aurrerapena maila neurtzeko aldagai desberdinak daude; euretako bat, herritarren hezkuntza maila neurtzea da. Hezkuntza eta garapena, beraz, lotuta daude. Herrialde batzuetan garapena goiztiarragoa izan da eta hezkuntza pareko joan da, eta beste batzuetan, gurean adibidez, berantiarragoa izan da. Aztertu besterik ez dago gure gurasoek edota aitona amonek zuten eskolaratze urria, eta sarri oinarrizko jakintzetan gauzatzen zena: idazten eta irakurtzen, eta oinarrizko matematikaren eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak).

Alfabetizazioa, beraz, pixkanaka eman da gure artean.

Nola jakin zein izan den bere bilakaera? 

antzuolako eskola bilaketarekin bat datozen irudiakErroldak dira jarraitu beharreko iturriak, bertan herritarren datu dezente azaltzen dira, besteak beste idazten edo irakurtzen ba ote zekiten.


Biztanleriaren erroldak, baina, nahiko erregistro goiztiarrak dira, XIX. mendearen erditik aurrera erregulatuko direnak. Eta herrian daukagun lehenetariko batekin  (1924. urtekoarekin) egingo dugu bat antzuolarrek zenbaitzuek zekizkiten idazten eta irakurtzen ikusteko.

antzuolako ikastetxea bilaketarekin bat datozen irudiak
Kaletik hasita, auzoka egingo dugu ibilbidea. Hasteko baina, jakin dezagun zenbat bizi ziren herrian, generoari ere erreparatuz.

 
Lehenik eta behin kalean hauek dira bizi zirenen kopuruak:

KALE/AUZO
GIZON
EMAK.
GUZTIRA
KALEBARREN
264(*)
119
383
RAMON Mª LILI
55
46
101
KALEGOI
69
98
167
ONDARRA
19
27
46
GUZTIRA
407
290
697

(*) 167 ziren maristetako komentuan bizi zirenak. Hortik dator gizonezkoen kopuru handia.

Auzoetakoak, berriz, hauek:

AUZO
GIZON
EMAK.
GUZTIRA
LIZARRAGA/UZARRAGA
255
251
506
ANTIGUA/IRIMOEGI BEHE
71
73
144
IRIMOEGI GOI/BASALDE
166
159
325
GUZTIRA
492
483
975

GUZTIRA BIZTANLERIA ANTZUOLAN
899
773
1672

Datu hauek aintzat hartuta, nolakoa zen alfabetizazio maila herrian? Horretarako datuak banan-banan aztertu beharko dira, azpiko taulan azaltzen diren osoko kopuruetara iristeko. Hala eginda, hauxe da datu absolutuak erabiliz herriko alfabetizazio maila:

ALFABETIZAZIO MAILA ANTZUOLAN (1924. URTEA)

ALFABETIZAZIO
MAILA
KALEA
LIZARRAGA, UZARRAGA, GALARTZA
ANTIGUA, ZUPIDE, LAPATZA…
DESKARGA IRIMOEGI
IDAZTEN DAKITE
528
316
67
172
IRAKURTZEN DAKITE
524
316
67
172
EZ DAKITE IDAZTEN
59
105
34
59
EZ DAKITE IRAKURTZEN
57
105
34
59

Herri gunea eta auzoak aintzat hartuta, beste aldagai bat aztertuko dugu; alegia, genero ikuspegitik zenbaitek ez zekien irakurtzen edo idazten:
  • Kalean: 18 gizonezkok ez zekien irakurtzen eta idazten. Emakumeen artean, 39k ez zekien irakurtzen eta 41ek ezta idazten ere.
  • Lizarraga-Uzarraga auzoak batera hartuta, 38 gizonezkok ez zekien ez idazten ezta irakurtzen ere; emakumeak gehiago: 67 ziren. 
  • Antigua-Irimoegi Behe 17 gizonezkok ez zekien ez idazten ezta irakurtzen ere. Kopuru bera emakumeen artean. 
  •  Deskarga-Irimoegi Goi-Basalde: 22 gizonezkok ez zekien ez idazten ezta irakurtzen ere. Emakumeak, berriz, 37.
Badakigu kaleko zazpi familiatan ere gurasoek ez zekitela ez irakurtzen ezta idazten ere. Auzoetan 29 familia ziren egoera berean bizi zirenak. Beraz, herriko 36 etxeetan inork ez zekien idazten ezta irakurtzen ere.

antzuolako eskola bilaketarekin bat datozen irudiakBeste aldagai bat: zenbat ume joaten zen eskolara. Hala, kaleko etxeetatik (Kalebarren, Ramon Maria Lili, Kalegoi eta Ondarra) 90 ume joaten zen eskolara; auzoetatik, baserrietatik, berriz, 131 ume. Esan bi eskola zeudela orduan herrian: kalekoa eta Uzarragakoa. 

Antzuolako 1924ko datuak nola orokortu daitezke, %etan hartuta, Gipuzkoakoa eta Espainiako alfabetizazio tasa aintzat hartuz gero?

 ALFABETIZAZIO TASA (%etan)ESPAINIA ETA GIPUZKOAN


1860
1877
1887
1900
1910
1920
1930
Guztira
Gipuzkoa
Espainia

19,6
19,9

27,7
24,5

34,0
28,5

43,4
33,4

52,1
38,5

62,8
46,3

72,5
55,6
Gizonezko
Gipuzkoa
Espainia

25,8
31,1

32,8
34,7

38,5
38,5

46,5
42,1

54,0
45,9

64,0
52,4

73,1
61,3
Emakumezko
Gipuzkoa
Espainia

13,5
9,0

22,5
14,7

29,6
18,8

40,5
25,1

50,2
31,6

61,6
40,5

71,8
47,5

Has gaitezen taulan azaltzen diren datuak interpretatzen. Horrela, Gipuzkoak, 1880rako, alfabetizazio tasa %40tik gorakoa zuen.  Argi dago aztertzen ari garen garai honetan (1877-1930) lurralde historiko honetan alfabetizazio erritmoak ez direla berdinak izango, non Donostia bada 10 urtetik gorakoen (>10 urte) alfabetizazio honen aitzindaria, beste eskualde batzuk beranduago iritsiko direla maila egokietara. Arrazoiak ugariak badira ere, baserrien urruntasunak, neguan lokaztutako bideak egoteaz gain euriteak eta elurteak oztopatzen egin beharrak, batez ere uzta garaia gertu zegoenean…, izan daitezke aldagai batzuk atxiki beharrekoak “instrukzio” fideltasunari umeen etorrerak batez ere auzoko eskolara baldintzatuko zutenak.

Horrela, Gipuzkoak, 1880rako, alfabetizazio tasa %40tik gorakoa zuen.  Argi dago aztertzen ari garen garai honetan (1877-1930) lurralde historiko honetan alfabetizazio erritmoak ez direla berdinak izango, non Donostia bada 10 urtetik gorakoen (>10 urte) alfabetizazio honen aitzindaria, beste eskualde batzuk beranduago iritsiko direla maila egokietara. Arrazoiak ugariak badira ere, baserrien urruntasunak, neguan lokaztutako bideak egoteaz gain euriteak eta elurteak oztopatzen egin beharrak, batez ere uzta garaia gertu zegoenean…, izan daitezke aldagai batzuk atxiki beharrekoak “instrukzio” fideltasunari umeen etorrerak batez ere auzoko eskolara baldintzatuko zutenak.

1900tik 1930ra doan analfabestismoaren hogeita hamar urteko bilakaerari erreparatuz gero, beraz, hauteman daitezke hobekuntza nabarmenak, nahiz eta euskal herrialdeen arteko desberdintasun batzuk hauteman. Hiru hamarkada honetan egindako erroldek analfabetoen jatsiera nabarmena adierazten dizkigute. Adibidez, Espainiako kasuari erreparatuz, hasteko, % 63,8tik mende hasieran, %42,3ra pasatzen da. Baina euskal herrialdeetan beherako jatsiera hori nabarmanagoa da. Horretan, Araba da lehena rankinean, %22,4ko tasarekin. Gero datos Gipuzkoa, %25,5 eta Bizkaia, % 27,3. Zertxobai atzetik, berriz, Nafarroa: % 29,2.
 
ANALFABETISMOA (1900-1930)
LURRALDEAK
1900
1910
1920
1930
ARABA
GIPUZKOA
NAFARROA
BIZKAIA
ESPAINIA
34,2
46,2
44,6
46,7
63,8
32,3
40,6
43,4
40,7
59,3
27,4
34,9
36,7
32,7
52,2
22,4
25,5
29,2
27,3
42,3
Iturria: Pauli Davila Balsera, Ana Eizagirre Sagardia, Idoia Fernandez Fernandez. Los procesos de alfabetizacion y escolarizacion en Euskal Herria, 1860-1990 (*). Iturria:http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/ikas/07/07063099.pdf

Genero ikuspegitik, irakurtzen eta idazten dakitenen kopuruei so eginez, euskal herrialdeetan gizonezkoentzat % 70 eta %77 bitartean badago tartea, emakumeentzat berori %67 eta %72 bitartean da.  Espainiakoa, berriz, gizonezkoentzat %62,3 bada ere, emakumeentzat %50,1 da.

antzuolako ikastetxea,neskak bilaketarekin bat datozen irudiakHala ere, 1930rako denek betetzen dute alfabetizazioaren %70, eta ezaugarri berezi batekin, izan ere genero ikuspegitik, gizonezko eta emakumezkoen artean ez da desberdintasunik antzemango. Beraz, Gipuzkoa, eta Deba bailara, egoera ezin hobean iritsiko dira Errepublika garaira. Hala, 1860an Espainiako batanaz bestekoarekin bat bazetorren ere, 1930an 18 puntu gaindik dago Gipuzkoa. Beraz, 1930rako euskal lurraldeen alfabetizazio unibertsala lortutzat eman genezake[1].

Euskal alfabetizazioaren ereduaren karakterizazioan badira, gutxienez, hiru bat aldagai aintzat hartu beharrekoak: 1) Ikasteko hizkuntza (eta alfabetizaziorako erreminta) bezala gaztelaren (espainolaren) sarrera eta erabilera. 2) Udal kudeaketaren garrantzia bai maisu-maistren aukeraketan eta baita eskolen sostenguan ere. 3) Katiximaren erabilera bai kristau baloreen eta baita euskararen alfabetizaziorako ere, eta aldi berean euskararen erabilera ahozko tradizioaren eremuan ere. Eta egiari zor, ikuskatzaileen salaketak ugariak baziren ere gaztelaren erabilera eskolan ustez motela zelako, katamixa euskaraz ematearen aldeko jarrera zuten.

Guzti hauek, nola ez, eragina izan zuen baita Antzuolan ere. Herriko alfabetizazio tasa, Gipuzkoaren batanaz bestekoarena baino zertxobait handiagoa zelako 1924ean: %64,5. 

Generoari begiratuz antzerako tendentzia hautematen da, gizonezkoen alfabetizazio maila emakumeena baino zertxobait handiagoa delako.

Iturriak: 
  • Davila Balsera, P.; Eizaguirre Sagardía, A.; Fernández Fernández, I. (1995). “Leer y escribir en las escuelas de Euskal Herria, 1860-1990”, in Dávila Balsera, P. (coord.) Lengua, escuela y cultura. El proceso de alfabetización en Euskal Herria, siglos XIX y XX. Bilbo: Servicio editorial de la Universidad del País Vasco, pp-48-53
  •  Antzuolako Artxibo Historikoa. Pueblo de Anzuola. Padrón municipal de habitantes. Año de 1924.

[1] Pauli Davila Balsera, Ana Eizagirre Sagardia, Idoia Fernandez Fernandez. Los procesos de alfabetizacion y escolarizacion en Euskal Herria, 1860-1990 (*). Iturria:http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/ikas/07/07063099.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada