2016/11/13

ANTZUOLAKO HAUTESKUNDEAK (XIX): HIRUGARREN UDAL HAUTESKUNDEAK (1987/06/11)

Partidu politikoen aldetik aldaketekin zetorren 1987ko ekainaren 11ko udal hauteskundea, izan ere Euzko Alderdi Jeltzalean (EAJ) izandako barne zatiketak, eta ondoren Eusko Alkartasunaren (EA) sorrerak partiduen arteko indarren berdintze bat ekarri zuelako, batez ere ezker abertzalearen eta EAJren artean. Hala ere, zatiketak zatiketa nagusi izaten jarraituko zuen udal hauteskunde hauetan ere partidu nazionalista historikoa (EAJ/PNV).

Hauek ehunekoetan Euskadiko emaitzak:

PARTI DU POLITIKO
EHUNEKO
EAJ
22,45
HB
19,26
PSE
18,85
EA
18,05
EE
9,51

Antzuolan, berriz,  arestian aipatu dugun zatiketaren ondorioa hauteman zen, izan ere EAJk bere nagusitasuna galduko zuen herrian, ezker abertzalearen mesederako, nahiz eta euren arteko tartea hutsa izan: 4 boto besterik ez; eserlekuen banaketan, berriz, parra.

Hauek izan ziren emaitzak:

PARTIDU POLITIKO
BOTO
EHUNEKO
ESERLEKU
HB
369
29,59
3
EAJ
365
26,3
3
EA
241
17,36
2
PSE
193
13,9
2
EE
130
9,37
1
ANTZUOLAKO INDEPENDIENTEAK
90
6,48
0

Hala geratu zen urte hartako udal batzarra:



  • ALKATEA: JOSE IGNACIO AGIRRE ZABALO (HB).

  • ZINEGOTZIAK:
JESUS ODRIOZOLA IGARTUA (HB)
LOURDES ECHEZARRETA AGUIRRE (HB)
IÑAKI LETE ARANGUREN (EAJ - PNV)
ISIDRO ZABALETA NARVAIZA (EA)
JUAN BENITEZ FERREIRA (PSOE)
FRANCISCO MORCILLO MORCILLO (PSOE)
KOLDO MADARIAGA LETE (EA)
GENARO LASCURAIN LETE (EE)
BENITO ARTOLAZABAL BARRENECHEA (EAJ - PNV)
CASIANO LARREA NARVAIZA (EAJ - PNV)

 IÑAKI LETE ETA EAJ-PNV
 EUZKO ALKARTASUNA
 EUSKADIKO EZKERRA

HERRI BATASUNA 
PSE(PSOE)

No hay comentarios:

Publicar un comentario