2016/08/28

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XVI): `FUENTE DE AGUA DULCE´ : PLAZAKO ITURRIAREN NONDIK NORAKOAK (1758-1782)

 PLAZAKO ITURRIAREN GAURKO EGOERA

XVIII. mendearen erdi aldea oso oparoa izan zen obretan, behintzat, Antzuolarentzat, hiru obra desberdinei ekin zietelako bertako udal arduradunek: herriari ur gazia eskaintzeko iturri publikoa, Ondarra auzorako zubiak eta teileria berria eraikitzea. Blog honetan azken obren inguruan (Ondarrak zubiak eta teilak egiteko labea) atal bereziak idatzi ditugu, oraingoan, berriz, herriko plazan kokatuko den iturriaz hitz egingo dugu. Esan dezagun hasi aurretik oso obra eta egitasmo luzea izan zela, tartean lur jabe batekin konfliktoa sortu zelako. Kontuak kontu, 1750. hamarkadaren hasi zena eta 1763ra arte iraun zuena.

Edozein udaletan sustaturiko obrak aurrera eraman nahi izaten direnean, burokrazia izaten da nagusi; alegia, bulegoetako lan asko egin behar izaten da langileak obretan ikusi aurretik, edo obretan hasi eta geratu beharra ere egoten da sarri. Plazan kokatuko den iturriarekin antzerako zerbait gertatu zen. 

Esandako XVIII. mendearen bueltan gainera, herrian iturri publikoak kokatzearen aldeko udal politika bat ere egon bazegoen, izan ere Ondarra iturria ere garai honetan eraikitakoa da; edo Eguzkitza baserriaren aurrekoa, bata zein bestea blog honetan ere aztertutakoak.

Has gaitezen plaza iturriaz hitz egiten. Gaztelako Goi Errege Kontseiluak emanda, herrian egin nahi ziren obrak egiteko 1758ko urtarrilaren 6an lortu zuen Antzuolak errege ahalmena  “para reedificar fuente, dos puentes y tejería … y tomar en censo 2.000 ducados”. 

Dirutza hori mailegu bezala lortzeko herritar nahiz kanpotar ziren aberatsei eskatu behar zitzaien, horren truke interes batzuk ordainduz eta herriko ondasunak, gero ikusiko dugun bezala, hipotekan jarriz.

Baimen hori eskuratuta, obra egiteko lurren erosketari ekin zion Udalak. Hasteko Eztalatik plazara ekarri behar zen ura, eta horretarako Galardi edo Ozaeta Dorreko jabea zen Hipolito de Ozaetaren lurretatik pasatu beharra zegoenez, berari eskutitza idaztea erabaki zen, eduki honekin:

“…Conducción de agua dulce de la fuente de la sobre casería de Eztala a la esquina de la Plaza y prado de la torre de Ozaeta, ambas propias del dicho señor a fin de que dé su permiso y licencia para abrir conducta… pagándosele los daños”.

Berehala erantzun zuen Bergaran bizi zen Hipolito de Ozaetak, Galardi Dorreko jabeak, obretako baimena emanez, eta esanez gustatuko zitzaiokeela proiektua Antzuolan bertan ikustea eta behar bazen iradokizunak ere egitea. Udalak baietza eman zion eskaera horri.

Galardi/Ozaeta dorreko aztarnak gaur Olaran jauregia kokatuta dagoen tokian zegoena, bertako jauna zen Hipolito de Ozaeta.

1758ko apirilaren 8an, ostera, Gaztelako Kontseiluak udalari bidalitako errege agiria irakurri zen, zeinetan “sobre la conformidad en la ejecución de la fuente de agua duce que se solicita expresamente necesarios para el río y servidumbre de los vecinos, como revocar y reedificar los dos puentes de Ondarra propios de esta villa, y reedificar la tejería propia tomando a censo dos mil ducados de vellón para dichas obras” adierazten zen.

Baimen honek zilegitasuna ematen zuen aurreikusitako obrak enkantean jartzeko, eta hori egin zen, gure kasuan, iturriarekin, eta Mañarikoa zen Francisco de Etxanoberi, “maestro fontanero”, eman zitzaion obra. Dena dela, obra esleitu bai, baina urte bereko irailean harriaren, karearen eta arearen ateratze eta garraiatze esleipena egin barik zegoen oraindik. Hori gauzatu ahal izateko, eta herrian zeuden beste obrak tartean, “se soliciten dos mil ducados a 2 por ciento o a menos si pudieren al año de personas particulares o comunidades… hipotecando la casa concejil, la casería Urola y montes pertenecientes a la villa… Asimismo se empiece con el acarreo de piedra, cal y arena para la dicha fuente, y se pensase cómo pagar a los carreteros y peones… También se le haga un regalo al Sr. Corregidor por los despachos de las obras y su censo”. 

Beraz, ia herriko ondasunak hipotekatu ondoren, badugu data bat iturriaren obrarekin hasteko: 1758ko irailaren 29a.

Lehendabiziko lana, arestian aipatu dugun bezala, obrako lurren jabeei baimena eskatzea izan zen. Ozaeta jaunak ez zuen hasieran oztoporik jarri, herriaren onerako zen obra bat zelako, baina bai baldintza bat, herrian zeukan lurretatik (“sel”) zati bat. Esan bezala, ura garraiatzeko bereak ziren Eztala eta Galardiko Dorreko lurretatik pasatuko zelako. Udala gaia aztertzeko geratu zen. 

Bitartean obrak hasita zeuden. Badakigu iturriaren trazadura Martin de Carrerak egin omen zuela, 1758ko abenduaren 18ko udal agiri batean adierazten zaigulako berak “maestro obras en razón de la delantera de la fuente… que está construyendo y la traza dispuesta en su razón para ejecutarla con las medidas que corresponden a la planta y sitio, y sus bebedores de agua y pesebre” udalari bidalitako eskutitz batengatik. Dirudienez, iturriaren trazadura  bat baino gehiago zirenez, eskatzen zen adierazteko proposatutako aldaketak lanean ari zen Francisco de Etxanoberi . 

Gaurko Olaran Etxe dotorea. Bertan egon zen Galardi dorrea.

Baina bazirudien arren Hipolito de Ozaetarekin berehala konponduko zirela  arazoak, ez zen hala izan ete 1759ko otsailean obra geldiaraztea eskatu zuen Hipolitok.

Udalaren erreakzioa berehala etorri zen eta zeuzkan prokuradoreei eskatu zien hartutako neurri horren aurrean herria defendatzeko. 

Baina 1759ko martxoan ere obrak geldirik zeuden, baina ordurako hainbat lan eginda, beraz ordaindu beharrekoak. Gainera bazirudien luze joko zuela eztabaidak. Eta hala izan zen. Handik ia bi urtera (1761) egoera antzera samar zegoen, eta 1761eko urtarrilaren 28an dakigu Hipolito de Ozaetak “pide el sel que va entre el hayedal Azaldeguieta hacia Astoaga, o otra porción o cantidad de sel”. Aldi berean, Ozaeta jauna prest zegoen Irakorta eremuan zeukan lurra herriari emateko, baina hori bai, bide batez obrak eragindako kalteak ere ordainduz.

Egoerari buelta emateko norbaitek bitartekari lan bat egitea erabaki zen, bera Jabier Ignazio Etxeberria izango zen, orduan Loiola basilikan obretako maisu zena, eta antzuolarrentzat ere ezaguna zena, Errukizko Amaren parrokian egiten ari ziren obretako begiralea ere izan zelako. 

Kontuak kontu, udalak Hipolitoren eskaerari amore eman ondoren,  berak eskatutako lur permuta onartu eta bera legeztatzeko baimena eskatu zitzaion Gaztelako Goi Errege Kontseiluari. Baimena 1763ko otsailaren 27an etorri zen: “para la continuar obras de la fuente y entrega de 1100 reales a Hipolito de Ozaeta, heziendo repartimiento entre vecinos”. Beraz, Ozaeta jaunari egindako ustezko kalteak ordaintzeko ere herritarrek dirua jarri behar izan zuten beren poltsikotik .

  Iturriaren obrak egiteko baimena eta Goi Epaitegiaren erabakia eta lekukoen sinadurak


Obrak berriro hasi eta berehala bukatu ziren, urte bereko uztailaren 31n azaltzen den udal agiri batek dioskun bezala: “fuente que se ha construido en esta villa y plaza pública". 

Beraz, 1758an hasi eta 1763an bukatu zen obra; bost urte, gehienak Ozaeta janarekin izandako istiluak konpontzeko erabili zirenak.

Baina ez da hor istorioa bukatzen. Egia esanda zer esana eman zuen iturriaren mantenimenduak ondorengo urteetan. Lau urte ondoren, 1767an, egoera tamalgarrian aurkitu zen iturria: Juan Francisco de Gazteluri ordaindu behar izan zitzaiolako 276 dukat eta 16 erreal (`de vellón´) “para pagar los gastos en la composición de la fuente de agua dulce de esta villa por cuento en partes se hallaban muchos cañutos (sic) rotos y por esta razón venía el agua puerca, de tal suerte que cuando llovía era imposible beber”.  

1778ko abuztuan berriro: “grande necesidad que había de agua dulce pues algunos conductos de la fuente pública están descalabrados, pues no corría agua…”.  

1782an ere beste konponketa bat egin zitzaion …














Iturria egiteko egindako gastuei erreparatuz gero, 1758tik makina bat ordainketa egin behar izan zen. Honatx batzuk, esanguratsuenak, eta, hasteko, 1758an eginikoak:
  •  110 reales para Xavier Ignacio de Echevarria, maestro de obras de Loiola por el reconocimiento de la fuenteny demas obras… 
  •  33 reales a Juan Bautista de Azcarate por viaje a San Sebastian para obtener licencia de obra fuente que se intenta construir. 
  •  46 reales a Francisco Ignacio de Benitua, síndico… sobre la rabaja de la sexta parte de la obra de la fuente. 
  •  11 reales al aguacil Antonio de Larralde por dos viajes a Azcoitia al corregidor por obras. 
  • 363 reales y cuartillo por 9 arrobas y cinco libras de aceite… para hecer betún de dicha fuente. 
  •  50 reales de consultas a abogados sobre la pretensión del sel de Ozaeta y maestro (cantero) sobre el remate de la fuente. 
  •  496 reales y 20 maravedís por 900 fanegas de cal a Juan Bautista de Goitia. 
  •  233 reales y 25 maravedís a Ignacio de Eguren por acarreto de piedra y arena para dicha fuente. 
  •  17 reales y 14 maravedís a Francisco de Echanove, maestro ejecutante de la fuente por 6 cañubos (caños) y una libra de alambre que ha traido de Oñate. 
  •  5 reales y 10 maravedís a Lorenzo de Azcarate y peones por la ocupación de limpiar el camino y echar las aguas de junto a Eztala. 
  •  4.688 reales y 30 maravedís a Francisco de Echanove, maestro ejecutante de dicha fuente; a saber, 3688 reales con 30 maravedís por 2/3 de la cantidad de ejecución de la dicha fuente en que está ajustado, y los restante 1000 por el añadimiento del remate de dicha fuente. 
  •  170 reales y 24 maravedís a Pedro Zavala, maestro herrero; los 56 de ellos por 3 ventanas de hierro con sus cerrajas y llaves por las arcas de la dicha nueva fuente. 
  •  54 reales por 54 carretadas para la fuente a Manuel Francisco de Benitua.
 










Plazako iturria egiteko hainbat gasturen zerrenda. Ezkerrekoa, iturriaren obra egileari, Francisco de Etxanoberi egindako ordainketa: 4688 dukat.

Beraz, hauteman daiteken bezala gastu agiri hautean, iturriaren obra handiena 1758an egin zen. Ondorengo urteetan obra moteldu eta geratu zen. Gero, urteetan makina bat gestio egin zen iturriarekin jarraitzeko, eta gastu burokratikoak gehitu egin behar izan ziren goian adierazitako gastu zerrendari. 1762an, adibidez, 60 erreal ordaindu zitzaion Ignazio de Mandiolari iturriaren espedientea idaztearren. Beste 44 erreal Francisco Xavier de Arizavaletari, perituari: “por dos días en reconocimiento del sel de Iraicorta y monte de Azaldeguieta con que se pretende la permuta y reconocimiento de los daños y perjuicios que se ha ocasionado a Hipólito de Ozaeta en la casería de Eztala en la construcción de dicha fuente”.


Iturriaren kokapenari buruz ez dugu ezer esan; izan ere iturriaren oraingo tokia ez da jatorrizkoa. Hasiera batean askoz aurrean zegoen, plaza aurrean pasatzen den bidearekin, edo garai bateko errege bidearekin bat eginda. 1970. hamarkadaren hasieran, baina, gaur Kalebarren 1eko etxeak egiteko zirela, gaur dagoen tokira atzeratu zuten iturria. Garai hartatik hona hemen dago, zarata handirik ateratzeke, nahiz eta garai batean herriko ume askoren jolas lekua ere izan.

Dena dela, 2016. urtean gauden honetan, plazatik pasatzerakoan, jo begirada bat frontoi edo Olarango kultur etxe aldera, eta bertan ikusiko duzu ur eman dezente daukan “fuente de agua dulce”. Orain txukundua dago. Beraz, hurbildu zaitez, ukitu bere harlanduak, gogoratu orain adierazi dugun historia bitxia, eta ahal balitz ur tragoxka bat ere edan bertatik. Berak, nahiz eta hitz egin ez, eskertuko dizu eta!

"TREKUTZ" elkarteko kideak oso gogoko izan dute plazako iturria eta bertan atera zuten kideen argazkia, bere antzinako tokitik aldatu aurretik. Atzean, berriz, gaur kultur etxea dena ikus daiteke, baina garai hartan Olaranen jauregia zena. Esan bezala, bertan kokatu zen antzina batean Galardi edota Ozaetako dorrea, iturri honen istilu "iturri" ere izan zena!

 Ondoren, gaurko toki berrira pasatu zenean iturria, berriro atera zuten argazkia.
PLAZAKO ITURRIA BERE JATORRIZKO LEKUAN, ERREGEBIDEAREN AURREAN, ETA NOLA EZ UMEAK JOLASTEN BERTAN. 1972. urteko ARGAZKIA



Iturriak: Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Azpimarratutako urteetako akta eta akordioen liburuetatik. 
  • Libro de cuentas, 1753-1769.
  • "Trekutz" Elkartearen argazkiak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario