2016/08/17

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XV): TREKUTZEKO ITURRIA

2002an egindako iturri honek dauka erabilera handiena jende artean. Herriko udalak eraikitakoa da.

Trekutz ingurua jende askok erabiltzen duen eremua da, eta bertako iturriak ere ezagunak dira. Izan ere bi iturri dira Trekutzen aurki daitezkeenak. 

Bat, aparkalekutik gertu dagoena, gehien erabiltzen da. Bestea, berriz, jatorriz zaharrena,  ezkutuan dagoenez, jende gutxiagok erabiltzen du.



Iturri zaharrena txukunduta dago. Bi argazki hauek adierazten dute ARROLA mendizale elkarteak 1984ko irailean iturri honi egindako zaharberritze dotorea

Hala ere iturri bakoitzaren iturburua desberdina da. Udalak jarritako iturriaren ura Kateagatik dator. Handik Trekutz gainean dagoen ur depositora igotzen da, eta bertatik datorkio ura iturriari. Zaharrenari, berriz, bertan daukan iturburutik datorkio.

KATEAGATIK HONA DATOR ITURRIRAKO URA



TREKUTZEKO ITURRI ZAHARRAREN UR JARIOA





No hay comentarios:

Publicar un comentario