2016/06/11

`IRINMODO´ ZORTZIKOA


Irinmodo´ aldizkaria ezagutu dogu kalian; orain, berriz, blog-a ere badogu sarian, baina ez giñuana pentsatzen zan `Irinmodo´ zortzikua ere egongo zenik!!!

Zortzikoari `Irinmodo´ jartzearen erruduna baina, Bittor Arbulu izan da. Berari bururatu zitzaion Jose Ignazio Ansorenak egindako kontsulta baten ondoren, izenik ez zeukan partitura honi `Irinmodo´ jartzia.
 
Xanti Solagaiztoa "Montxon" (ezk.), eta Pedro Telleria (esk.) txistulariak.

Bittor Arbuluri emango jat hitza partitura honen jatorriari markoa jartzeko: 

“Emoten dabenez, Jose Ignazio Ansorenak Zumarragako txistularia izan zen Paxkual Okarizen eskutik partitura batzuk jaso zittuen. Partiturak Antzuolako txistulari batek Paxkuali emandakoak ei ziren. Paxkualek esan ei zotzan Ansorenari Antzuolako txistulari hori, Gerran hil ei zebela. Zortziko hau   Gerbaxiok ere ba ei zeukan. Are gehixao, zortziko horri Pedro Telleria deitzen zotzen herriko txistulariak”.

Gure hipotesia, beraz,  Pedro Telleria izan zala partitura honen egilea edota egiletako bat da. Eta herrian askok dakigun bezala, Bergaran hil edo afusilatu zuten, Gerra Zibilean.

Beraz, lerro hauek balio beharko lukete aldi berean Pedro Telleria gogoratzeko eta bere lana ere eskertzeko.

Bittor Arbulu eta `Irinmodo´ zortzikoa alaitzen
 
Eskerrik asko, Bittor Arbuluri


No hay comentarios:

Publicar un comentario