2016/06/18

ALARDE EGUNA ALDATU, BERGARAKO BANDA ETA JUAN MIGEL ARTOLAZABAL

Alarde eguna ospatzeko aldaketa bat baino gehiago egon dira. Orain ohikoa bada uztailaren hirugarren asteburuko zapatuan bera ikustea, 1980a baino lehen abuztuan ospatzen zen, domekan, eta San Bartolome jaien inguruan.

1900ko abuztuaren 4ean egindako udalbatzarrean, berriz, zera proposatu zen: Lehenik alardea ospatzeko eguna aldetzea (Abuztuaren 28tik 26ra pasatzea), bigarrenik Bergarako bandari jaiak (eta alarde eguna) alaitzeko eskaera egitea, eta hirugarrenik, Juan Migel Artolazabal alardeko diskurtso emaile bezala izendatzea. Beraz, oso erabaki garrantzitsuak.

Baina zein izan zitekeen bada alardearen eguna aldatzeko aitzakia?  Joan gaitezen agirira (behean), bertan dugu erantzuna eta:

"El Ayuntamiento de esta villa que tengo la honra de presidir en su sesión ordinaria del día de ayer, en pleno y por unanimidad, decretó atendiendo a lo largo y cansado que se hacen las fiestas locales de la misma el mes de Agosto al propio tiempo que molesto a muchas familias, desmereciendo muy pronunciadamente la asistencia de gente el día 25 que celebra la iglesia parroquial la función de su patrona Nuestra Señora de la Piedad a la que está dedicada, que el alarde de armas que se viene celebrando en nuestro tiempo el día 28 en memoria de la acción de armas alcanzado por una compañía de soldados de esta villa el año 921 contra los árabes y moros yendo en socorro del Rey de Navarra D. García Íñiguez, tenga lugar el día 26. No es cosa nueva este acuerdo, pues en el siglo 17 se hacía también ese alarde el 26 de agosto. Lo que se anuncia para conocimiento del público. Anzuola 6 de agosto de 1900”.



1900eko abuztuaren 6an idatzitako agirian aipatzen da zergatik aldatzen den dataz alardea: "(por) lo largo y cansado que se hacen las fiestas locales... desmereciendo... la asistencia de gente el día 25 que celebra la iglesia la función de la patrona... que el alarde de armas que se viene celebrando... el día 28... pues tambien en el siglo 17 se hacia el 26 de agosto. Por lo que se anuncia para conocimiento del público".


Bide batez, urte hartako zinegotzia zen Marcelino Jauregiri ere agindua eman zitzaion Bergarako bandarekin negoziatzeko ze baldintza ekonomikotan ("a qué precio podría venir") etor zitezkeen San Bartolome edo Errukizkoa Amaren herriko jaiak (abuztuaren 25 eta 26an) alaitzera.

Erantzuna berehala etorri zen. Urte bereko abuztuaren 12ko udalbatzarrean, herriko jaietarako gutxi falta zela, Jauregik zera adierazi zuen: “que los músicos de Vergara se prestan a amenizar las fiestas locales los días 25 y 26 de agosto por 65 duros”. 

Beraz, badirudi ordutik hona etortzen dela Bergarako banda Alarde eguna alaitzera ere.
1900.URTETIK AURRERA DABIL BERGARAKO BANDA  HERRIKO ALARDEAN, hasieran "por 65 duros".

Eta hirugarren erabakia: "A Juan Miguel Artolazabal se le encargará el discurso del Alarde de Armas". Proposamen denak onartu zituen udalbatzarrak.

Juan Miguel ARTOLAZABAL alardeko diskurtsoa ematen, 1915. urtean


 Iturriak:
  • Akta eta Akordioen 8. Liburua (1887-1903)

No hay comentarios:

Publicar un comentario