2016/05/14

ANTZUOLAKO GAZTEEN ELKARTEA (1980-1981)

Antzuolako Gazteen Elkartea (1980-1)

Belaunaldiak belaunaldi, bere izaera eta egitasmoekin loturiko bilguneak garatu dituzte gazteek, eta horrela kezkak, egonezinak eta errebindikazioak dagokienari jakinarazten. Eta guzti hori gauzatzeko batzuetan `Elkarte´  bezala antolatu behar izan dira.

Antzuolako hasierako gazteen piztuera baina ez da testuinguru kanpokoa izango, eta 1960. hamarkadan Euskal Herrian gazteek bizi zuten kezkekin bat egiten saiatu ziren. Hasiera batean, elizak eskaintzen zuen babesa erabili zen bitartekari gisa, batez ere herriko abadeen laguntzaz, ekintza soziokulturalak (eta ezkutuan politikoak ere) antolatu ziren, askotan ekintzetarako egun esanguratsuak erabiliz: herriko jaiak, Gabonak, mendi irteerak, … 

Denboraren poderioz gazteen elkarteak desberdintzen hasi ziren, garaiak eta pentsaerak ere aldatuz zihoazelako, eta 1980. hamarkadan gazte mugimenduek indarra berriro hartu zuten. Gero etorri ziren gaztetxeak eta bere dinamikak.


GAZTETXEA, 1997. urtea

Honetan, baina, gaztetxeak sortu aurrekoaz hitz egitera goaz, 1980ko ekainean herrian sortu zen Antzuolako Gazteen Elkarteaz (AGE) hain zuzen ere.

Honen berri emateko Antzuolako Artxibo Historikoan dagoen sorrera dokumentua erabiliko dugu informazio iturri gisa, bide batez protagonista batzuen ahozkoak ere erabili.

Nahiz eta 1980. urtea jo elkarte bezalako dinamikaren hasiera, ez da data zuzena, aurretik beste aktibitate asko egin zirelako. Hala ere, bai jotzen dela hasiera ofizial bezala.

Hasteko esan behar da gazteen egoeraz eta etorkizunaz kezkatuta zeuden sendotza edo konfirmazioa hartutako antzuolar gazte batzuen ondorioz sortu zela elkarte hau. Orduan erabaki zen Antzuolan drogengatik baztertuta zeuden gazteekin elkartzea. Izan ere, hamarkada hura oso gogorra izan zen drogen arazoa gazteen artean, askorentzat nahita.

Bilera hura egin zen, baina kaltetuen iritziz ez zuten biktima bezala azaldu nahi herritarren artean, eta aholkatu zuten herriko gazteei zabaltzea deia.

Gazteon elkartzeari indarra emateko  irteera bat ere antolatu zen abuztuaren 20an, Bizkaiko kostaldera egindako txango baten bitartez. Herriko 35 gaztek hartu zuten parte bertan.

Opor ostean, berriz, afari bat antolatu zen parrokiaren aretoan. 80 gazte etorri ziren.
Gabonetan, gainera, “Cotillón” bat antolatu zen, eta jendea taldeetan banaturik antolatu zena parrokiaren aretoan. Arrakastatsua izan zen, 6000 pezetako irabaziekin. Baina helburua ez zenez etekinak ateratzea, 1981eko errege egunean jaitxo bat antolatu zen parrokiaren aretoan herriko umeak gonbidatuz eta merienda eginez erregaloak-eta guztien artean banatu ziren.

1981ean elkarte bezala antolatzea pentsatu zen, baina aldi berean aktibitateen jaitsierarekin bat etorri zena. Hala ere, herriko elkarteekin harremanetan jarriz antolaketa aurrera eramatea lortu zen eta 1981eko urtarriletik aurrera kuota bat (100 pezeta) jartzea erabaki zen.

Estatutu batzuk idatzi ziren, areto bat ere eskatu zen… baina erantzunik ez zen jaso. Dena dela, etsi gabe, herriko jaietan taberna bat jartzeko aukera ere sortu zen, eskolako patioan. Baina herritarren aurrean aurkezpena egiteko izen bat behar zen, eta orduan erabaki zen Antzuolako Gazteen Elkartea izendatzea bera. Arrakastatsua izan zen dena, taberna eta gazteok herrian emandako irudia.
Egitura horrekin Batzar Orokorra antolatzea erabaki zen elkarteari forma emateko. Herriko 14-21 bitarteko gazteei eman zitzaien aukera bere izena era boluntarioa 20 emandakoen artean aukerak egiteko: lehendakaria, lehendakari-ordea, idazkaria, diruzaina eta sei bokal. Irailaren 25ean egindako elkartu ziren aukeratuak eta, lehen bileran aukeratu ziren kargudunak, lehendakaria Joseba Lezeta irten zelarik. Ordea, Jose Antonio Mata. Idazkaria, Joseba Iparragirre. Diruzaina, Mikel Larrea. Bokalak, Koldo Lizarralde, Juan Jose Aranburu, Amaia Pildain, Iñaki Legorburu, Juan Mari Lakunza eta Miren G. Anduaga.

Ondorengo bileretan erabaki ziren kuotak zenbatekoak izango ziren, adina parte hartzeko … 1981eko azaroan 81 bazkide zeuzkan elkarte honek...

ANJE DUHALDE GAZTETXEAN, 1997. urtea

Iturriak:


  •  Antzuolako Gazteen Elkartea. Dokumentu soltea. Antzuolako Artxibo Historikoa.
  • Lekukoak. 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario