2016/03/13

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XIII): GORLAZPIKO ITURBURUA ETA ITURRIA

Gorla ingurua oso urtsua da, eta gainekaldeko hegal batean zein bestean ura erruz topatzeko aukera dago, lehorte handirik ez badago behintzat. Honetan, Gorlak Lizarraga aldera duen hegalera joango gara, eta bertan iturburu bat eta iturri bat daude. Ura dario neguan, udazkenean,udaberrian... baina agortzen da udan.

Hasteko ur biltegitxo bat ikus daiteke bidetik, baina bertaratuz gero konturatuko gara ur biltegi honek gorago dagoen iturburutik datorren ura duela sorleku. 



Iturburuan 1983ko ekainean egindako ur aska dago. Beraz, duela 33 urte egindakoa.

Ondo aprobatxatuta dago ura, izan ere bertan bazkatzen duen behi-aziendarentzat egina dauzkate ur askak, Behi Alde kooperatibakoek.

Hegal horretan jarraituz, baina Korrostarratzu aldera mugituz, iturri eder batekin bat egiteko ere aukera dugu. Egia esanda, udan baino neguan datorkio nahi beste ur, eta aska ederra dauka ura biltzeko. Txukun mantentzen da eta jende askok dauka ohitura bertatik ura edateko.
























 



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada