2016/02/14

RODERIKO ANTZUOLAKO edo ALEJANDRO VI.a, AITA SANTUA

Alejandro VI.a Játivan jaio zen, Valentzian, 1431ko urtarrilaren 3an eta Erroman hil zen 1503ko abuztuaren 18an. Bere bataio ponteko izena Roderiko Borja izan zen. Calixto III.aren iloba izanda, erraz hasi zen eliz barruko goi mailako lanpostuak lortzen, eta 1492an Aita Santu izendatu zuten.

Behin elizako gorena izatea iritsi zenean, makina bat iskanbila politiko eta trikimailutan sartu zen, horretarako bere senideak lagun zituela, tartean bere seme-alaba ezagunak: Juan, Zesar, Lukrezia eta Jofre. Lauetatik, agian ezagunenak Zesar eta Lukrezia izan litezke. Zesar, ankerra bere politikan, berarengan oinarritu zen Maquiavelo ezaguna den "El Príncipe" idazteko. Bere Lukrezia arrebaz maiteminduta egon zen,  eta haurdun ere laga ote zuen esaten da. Dirudienez bere aitak eta anaiak 
egindako sarraskietan ere parte hartu zuen.  
Lucretia Borgia Pinturicchio.jpg 
Lukrezia Borgia

Normala da familia honen inguruan pelikulak eta nobelak ugariak izatea, edota Maquiavelok berak "El Principe" idazteko eredu bezala hartzea. Kontuak kontu, batzuentzat, Erromak izan duen Aita Santu handiena da, batez ere Vatikanoko estatuaren sendotzea ekarri zuelako.


 






Zesar Borgia

Eta ze arraio daukate Antzuolarekin lotura, galde lezake bat baino gehiagok.

Bada bere momentuan Federiko Krutwig Sagredok idatzitakoarekin bat egin nahi dugul. Bere ustetan, Rodrigoren abizena, Lenzuola zen, txanpon domina batek adierazten duen bezala, eta berau, bere uste apalean, Anzuolatik omen dator. Gainera Alejandro VI.aren familiaren historia Euskal Herriarekin lotuta egon da, izan ere, aipatu dugun bere semea Zesar, Iruñeko apezpikua izatera ere iritsi zen. Are gehiago, bere azken urteetan, ihesian zebilela, eta Nafarroara ailegatu nahian, Bergaratik ere pasatu zela esaten da (zergatik ez Antzuolatik?). Kontua da Nafarroara ailegatu zenean, eta bertako gerra zibila tartean,  Bianan hil zutela 1507ko martxoaren 12an. Bere gorpuzkinekin zer gertatu zen beste istorio bitxi bat da.

Iturriak:
  • Krutwig, Federico (2014). Años de peregrinación y lucha2. Txalaparta argitaletxea.
  • Irinmodo aldizkaria, 3. zenbakia, 1991eko uztaila. 
Eskerrik asko Juan Antonio Iturberi!







No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada