2015/12/31

MIOTA ETXEA

"MIOTA ETXEA" gaur liburu denda, Kutxa, Olalde elkartea ... eta etxebizitza dagoen tokian zegoen. Garai batean izugarrizko jardina izateaz gain, erdian, itzelezko magnolio ederra ere bazeukana.

GALERIA EDERRA ZEUKAN ETXEAK, BAITA MAGNOLIO ZUHAITZ EDER BAT ERE. 
Argazkian, ezker aldetik, Josemari Laskurain, Jabier Ormazabal, Kruz Azkarate, Seberiano Agirreurreta, Migel San Sebastian eta Martzelino Garmendia. 1971. urtea.

Bertan bizi omen zen XX. mendearen lehen herenean arrasatearra eta Bergarako Altos Hornos-eko injenaritza omen zen Josemari Agirre e Isasi eta bere sendia, bere emazte eta sei seme-alabekin (Piedad, Socorro, Toribio, Josemari, Alfontso eta Jose Inazio). Famili onekoak, hiruzpalau emakume egoten ziren etxeko eta umezaintzak egiten, tartean baita baratza lanak ere.

Aberatsak izanda, bertako semeak bizikletak ere omen zeuzkaten, eta badago garai bateko antzuolar bat baino gehiago bertako bizikletak erabiltzen ikasitakoak.

Bat baino gehiagok agian jakin gura du zergatik esaten zitzaion etxe honi "Miotanekua". Aipatu dugun Josemari 1928an-edo ailegatu zen Antzuolara irundarra zen Maria del Carmen Miota Davit bere emazte eta Maria Socorrorekin. Etxe berean bergararra eta zerbitzaria zen Maria Gallastegi eta alaba zaintzeko-edo arrasatearra zen Presentacion Agirrerekin ere bizi dira 1931eko erroldaren arabera.


 PLAZAKO ARGAZKIA XX. MENDEAREN HASIERAN. EZKER ALDEAN IKUS DAITEKE "MIOTA" ETXEA. ERDIAN "OSTATUKUA" ETXEA.

1946an pertsona bakarra bizi zen etxean: Jose Maria Miota David, irundarra berau ere, lanbidez lege-gizona, eta Maria del Carmenen anaia. Beraz, Irundik etorritakoenetik hartu zuen etxe honek "Miota" etxea.

Bertan Antzuolako medikua izan zen Gillermo Escartin eta bere familia ere bizi izan ziren, eta herriko kontsulta ere bertan pasatzen zuen.

1970.hamakardaren hasieran bota zen XVIII. mendearen bukaera ingurukoa jo daiteken etxe eder hau.


MIOTA ETXEKO JARDINERA ZIHOAN BURDINAZKO ATEA
1971/2 urteko argazkiak... Frontoi eta Miota etxearen espazio horretan ere herriko bolategia egon zen.  Atzean dagoeneko desagertuta dagoen "Pazientenokua" etxea ere ikus daiteke.
Frontoi inguruan zeuden platanero zuhaitzak ere moztu behar izan zituzten, ondoren etxe berriak eraikitzeko. Baita iturria atzeratu ere. Argazki honetan ere  Miota etxeak zeukan azalera itzela ikus daiteke.
























Miota etxea botata, etxe berriak eraikitzeari ekin zitzaion, tartean plazako iturria ere zegoen tokitik atzeratuz.
1973. urtea.

Iturriak:

  • Maximo Ariztiri, eskerrik asko.
  • Antzuolako Artxibo Historikoa. Hainbat errolda: 1889, 1931, 1946.


2015/12/26

IRIMO BATASUNA (1696-1745)



Gipuzkoako Batzarretara joateko probintziako herri guztiek  ordezkariak edo prokuradoreak bidaltzeko zuten eskubidea. Hala ere, herri txiki eta behartsu askok euren ordezkariak bidaltzeko arazoak zituzten, zeuzkaten baliabide ekonomikoak hutsaren hurrengoak zirelako.  Hori zela eta, beste herri batzuekin elkartzeko ohitura zuten, hala, udalerri bakar bat bezala bozkatzeko eskubidea zeukaten, horretarako zeuzkaten biztanleak (fuegos) erabiliz.

Ordezkaritza mota hau, dirudienez, ez zen 1615 baino lehenago ezagutzen. Ordutik, baina, ugariak izan ziren herrien arteko elkargoak

GIPUZKOAKO BATZARRETARAKO HERRI ELKARGOAK (1615-1826)
URTEA
ELKARGOA
HERRIAK
1615
ORIAN
Altzaga, Arama, Gaintza, Itsasondo eta Legorreta
1617
BOZUE MAYOR
Amezketa, Abaltzizketa, Baliarrain eta Altzo
1617
SAN ESTEBAN
Ormaiztegi, Astigarreta, Gudugarreta , Zerain eta Mutiloa
1625
AIZPURUA
Alegi, Ikaztegieta, Orendain eta Altzo
1631
ZUBIBERRIA
Amasa, Anoeta eta Zizurkil
1637
ZEGAMA
Zegama, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi, Astigarreta eta Gudugarreta.
1644
VILLAFRANCA
Ordizia, Beasain, Zaldibi, Arama eta Ataun
1662
LEGAZPI
Legazpi, Zerain eta Mutiloa
1663
ARGUISAO
Zumarraga, Ezkio eta Gabiria
1696
IRIMO
Villareal de Urrechua, Antzuola
1742
AINSUBERRELUZ
Alkiza, Anoeta eta Hernialde
1805
OLAVIDE
Ibarra eta Belauntza
1818
ATAZALBEA
Ataun, Zaldibi eta Beasain
1825
ARTAMALASTEGUI
Idiazabal, Mutiloa eta Zerain
1826
ANDATZABEA
Zizurkil, Orio eta Usurbil

 Oharra: Elkargo batzuetan baja eman eta beste elkargo batzuetan alta ematen zuten hainbat herrik. Iturria: Gorosabel, Pablo; Cosas memorables… 478-484.

“Escriptura primera de la Unión de esta Villa de Anzuola con la de Villa Real, el año 1696”

Ez zen ez, 1696ko irailaren 24ean edozein aurkeztu “en el monte que llaman Mendia o Descarga, que es puesto y paraje que divide las jurisdiçiones de las Nobles Villas de Villa Real y Anzuola”. Izan ere, alde batetik, Antzuolatik, herriko alkatea zen Francisco Perez de Arizti, eta herriko ordezkariak ere ziren Juan de Elussa eta Miguel de Amilleta agertu ziren bertan. Herritar xumeak. Bestetik, baina, Villa Real-etik, bertako alkatea zen Thomas de Ipeñarrieta Idiaquez, oso gizon garrantzitsua garai hartan, “Capitán de Caballos de los Ejércitos Reales de los Estados de Flandes” baitzen. Bera gutxi balitz, berarekin batera, Francisco de Macolalde Zabaleta, “Caballero de la Orden de Santiago, Superintendente General de Fábricas y Plantíos de la Provincia de Guipúzcoa, por Su Magestad”; eta titulutzat baroia zen don Mathías de Areyzaga, “Caballero de la Orden de Calatrava, Caballerizo del Rey Nuestro Señor, vecinos de Villa Real”. Beraz, ez zen edozein elkartu egun hartan Mendia edo Deskargan.



 IPEÑARRIETA ETXEA, GAUR URRETXUKO UDALA. 

BEHEAN AREIZAGA JAUREGIA, URRETXUN ERE.
Baina zertara joan ziren? Zein zen helburua? Herrien arteko itun bat sinatzera joan ziren, eta horretarako bakoitzak bere herritarren bermea zekarrela adierazi zuen. Antzuolaren kasuan, alkatea bera, Francisco Perez de Aristirena, Juan Bautista Madariagarena, sindikoa, eta Andres de Zabala eta Juan de Bizcalaza errejidoreena; baina baita aldi berean beste herritar askorena ere: Andres de Zumaeta Lapaza, Miguel Ignacio de Amilleta, Juan Bautista de Benitua Iturbe, Juan Bautista de Iñurrigarro Otamendi, Juan Bautista de Herauza, Ignacio de Jauregui, Marcos de Arana Lamaçiano, Phelipe de Barrena, Ignacio de Ezpeleta, Ignacio de Arreluz Aramburu, Juan de Villar Arismendi, Juan Bautista de Argarate, Pedro Perez de Iraeta, Bartolome de Lazcurain Zumeta, Domingo de Iturbe, Miguel de Irala, Juan de Elussa, Bernardo de Goitia, Antonio de Iñurrigarro Irastorza, Juan Bautista de Arizti, Juan Bautista de Benitua Iriarte, Juan Bautista de Goitia Bereterio, Ignacio de Lazcurain en Galarza, Joseph de Amenabar, Francisco de Eguiara, Andres de Ugalde, Joseph de Umerez, MArtín de Ezpeleta, Juan Bautista de Elorriaga, Joseph de Zumeta, Francisco de Irizar, Joseph de Irastorza, Esteban de Urreta, Geronimo de Villar, Igancio de Ygartuburu, Juan Bautista de Barrundia, Juan de Villar en calebarria, Francisco de Irala y Juan de Arana, denak “vecinos de la villa y representantes… para con los demas vecinos ausentes… y tendrán a bien por firme y valedero todo lo que … se dirá y en su virtud se hiziere”. Beraz, legitimatuta zeuden herri ordezkariek hartu beharreko erabakiak hartzeko, kontuan izanda aldez aurretik herriko udalak hartuta zuela.

Behin aurkezpena egin eta gero, dokumentuan datorkigu zergatik erabaki zuten antzuolarrek Villa Real-ekoekin elkartu: “Decimos que por hallarse la villa con cortos propios y rentas, y por otras causas y motivos especiales, tenía puesto en platica con la Noble y Leal Villa de Villa Real… seria util y combenencia hasentar una union, concordia y hermandad entre si por lo que mira a la hasistenzia voz y voto de las Juntas Jenerales y Particulares que zelebra esta Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipuzcoa”.

Beraz Gipuzkoan garai hartan ospatzen ziren batzar orokorretara zein partikularretara batera joateko arrazoia ekonomikoa zen, izan ere Antzuolak orduan ez zeukan ondasunik, dirurik, batzarretan sor zitezkeen gastuei aurre egiteko.

Horren bitartez bai zein besteko herrietako ordezkariek botere zabala izan zuten batzarren aurrean behar zen beste idatzi, erabaki, negoziaketa egiteko. Antzuolako herriak hala erabaki zuen 1696ko uztailaren 22an, aurrean 31 antzuolar zeudela lekuko bezala. 

Esan, gauza bera egin zela Urretxun 1696ko uztailaren 8an izandako udal batzarrean. Bertan, arestian aipatutako arrazoiez gain, batasun hau egiteko beste batzuk argitzen dira udal batzarreko aktan, eta esandako batzar orokor eta berezietara herri biak batera joan bai, baina “como para los casos militares y ocasiones de salidas de la gente de esta provincia de Guipuzcoa al serviçio del Rey Nuestro Señor y defensa propia suia”. Beraz, Gipuzkoatik kanpo erregearen babeserako mehatxu militarren bat gertatuko balitz, han egongo ziren baita antzuolarrak eta urretxuarrak ere.

Halaxe herri biak elkarturik, anaitasun edo batasun honen baldintzak zehaztu ziren: 1) Iraupena. Hasteko 10 urte iraungo zuen. Hasi antzuolarrak hasiko ziren 1697an Arrasaten ospatuko zen batzarrean parte hartuz, eta tartean zeuden partikularrak 1698ra arte. Ondoren Urretxuko ordezkariari tokatu zitzaion. 2) Ados jarri ziren batasunari IRIMO izena jartzea.
Ondorengo artikuluetan batzarretatik zetorren dokumentazioaren kudeaketa nolakoa izango den adierazten da, eta herri bakoitzak bere gain hartuko ditu gastuak eta ekarriko nahiz bidaliko ditu batzarretan egindako erregistroak, hala edukiaz jabetzeko...

Baina ez pentsa Antzuolan denok ados zeudenik batasun honi luzapen bat emateko. Harrotasun puntu bat ere adierazi zuten 1714ko abenduaren 12an egindako udal batzarrean hainbat herritarrek, zera argudiatuz: “Que de ninguna manera consentian el que se prorrogase semejante Union, por no tener utilidad a esta villa ni sus vecinos; ademas de ser contra fueros de esta Muy Noble Provinçia y contra decreto de ayuntamiento general de esta villa.. de 19 de henero de este año. Y que esta villa tiene suficientes medios para embiar su cavallero juntero todos los años de Junta General y Particular… como se reconoce de las quentas dadas por los sindicos, pues tiene mas de treçientos ducados de haver”. Ez zeuden ez, ados, Francisco de Jauregui Madariaga, Juan Bautista de Venitua Iturbe, Juan Bautista de Aumategui Gorriz, Juan Bautista de Venitua, Juan Bautista de Unanoe Vereterio, Manuel de Venitua Iturbe eta Domingo de Goenaga.

Nahiz eta desadostasuna egon, gehiengo batek batasun honekin aurrera joatea erabaki zuten, eta “en el paraje que llaman de Descarga (en el paraje de Mendia) a 28 de marzo de 1716 años” herriko alkatea zen Jose de Zavala, zinegotziak ziren Antonio de Irazaval, Tomas de Antia; eta sindikoa, Miguel de Iñurrigarro Otamendi elkartu ziren urretxuarrekin eta beste 10 urterako adostu zuten batasunarekin jarraitzea. Ez zen azken ituna izango, hala ere.
Ikusten den bezala, Antzuolak ere bate gin zuen Urretxurekin eta 1696an Irimo bezala ezagutuko zen elkargoa osatu zuten. Lehendabizi 10 urterako; 1706an, berriz, bederatzi urterako; 1716an, 10 urterako; ondoren, 1727tik 1745eko apirilaren 25era arte. Orduan deseginda geratu zen herrien arteko batasuna.

Iturria:
·Antzuolako Artxibo Historikoa, 10. Dokumentua.
         

2015/12/24

AIHERRA-ANTZUOLA (2015/12/19): 31. URTEMUGA

Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzearen 30. urtemuga ospatzeko makina bat ekitaldi egin ziren bi herrien artean,  herri bakoitzean landatutako gaztaina eta haritz zuhaitz batean berori sinbolizatuz. Tartean baita dokumental bat egiteko irudiak filmatu ere.

Aurten, berriz, harreman horren 31.ena ospatzeko, 30 bat antzuolar joan ziren joan zen zapatuan, abenduaren 19an, Aiherrera. Egia esanda aurtengoa bitxia izan da, irteera arratsaldeko 2:00etan izan zelako, eta itzulera gaueko 11:00etan. 

Hasteko, Azparrenenera joan ginen, artisau eran garagardoa nola egiten zen ezagutzera eta ze gustu zuen probatzera ere bai.

"BOB´S BEER" GARAGARDO EGILEEN AZALPENAK ENTZUTEN... ETA DASTATZEN!
Ondoren, Aiherran, zabaldu berri den ostatuan, Iparraldean hain gustukoa duten “aperitive” bat dastatzeko ere parada izan genuen. Bertan, bata zein besteko herritarren artean solasaldi ederra izateko unea ere izan genuen.

 HERRIKO OSTATUAN MUSIKAZ BLAI!
Gero, trinkete aretora joan ginen, eta bertan lehen aipatu dugun dokumentalaren azken irudiak hartu zituzten. Irudi hauek editatzen ari ziren bitartean, afari pasadatxo bat egin genuen, zutik, herritarrek prestatutako pizza, saltxitxoi, gozo eta abarren bitartez.

Handik ordubetera-edo, 30. Urtemugan eta ondoren hartutako irudiekin eginiko dokumentala ikusteko aukera izan genuen, Mikel Lizarazu herritarra aurkezle genuela tartean. Benetan dokumentu hunkigarria aihertarrek eginikoa, aukera paregabea antzuolarrek erosteko ere. Laster jarriko omen dituzte saltzen.










 DOKUMENTALA IKUSI ETA GERO, TXALOKA JENDEA

Ondoren, nola ez, abesteko eta dantzan egiteko garaia iritsi zen, eta horretan, egia esanda, elkartu ziren 60 bat aihertarrek benetan disfrutatu zuten.

Paregabeko ongietorria eskaini ziguten; ea datorren urtean antzuolarrek orain baino askoz hobeto erantzuteko gai garen!


ESKERRAK JON LIZARAZU ETA AITZOL ITURBERI, DENAK MARTXAN JARRI ZITUZTEN DANTZAN! BAITA "SORGIN DANTZA" ERAKUTSI ERE.


Badute aihertarrek xarma berezia dantzan erraz egiteko eta ikasteko ere, izan ere beste ordu erdi batean prest zeuden hurrengo karnabal egunean Antzuolan herritarren ordez eurak "sorgin dantza" egiteko. Bestela ikusi irudi hauek:


AIHERTARREK "SORGIN DANTZA" EGITEN

2015/12/20

SERORA/FREIRA eta BIETAK ANTZUOLAN

Antigua ermita eta bere beatia ate aurrean

Serora freira edo beata, emakumezkoa izateaz gain, alargun edo ezkongabea izaten zen. Gainera, parrokia edo elizetakoa herrikoa izan eta gehienetan herriak aukeratua izaten zen. Gotzaindegiari komunikatzen zitzaion erabakia eta emakumea bizitza osorako lotzen zen bere zereginetara. Ermita, ospitale edo santutegietan ere aurki zitezkeen serorak. Elizak etxea ere jartzen zion serorari., ez da zaila Euskal Herriko hainbat herritan bereziki elizatik gertu serorarena, serorategi, seroretxe edo antzekoak aurkitzea.Hilobiari dagokionez ere, eta seroraren pertsonaiaren pisua nabarmenduz, leku pribilegiatua izaten zuen eliza barruan.Garbitzaile lanak baino, askoz lan garrantzitsuagoak egiten zituen serorak elizan, hilerrian, eta herrian:

  • Elizen zainketa eta ireki/ixtea.  
  • Ospakizunetarako behar ziren gauzen moldatzea.
  • Kanpaiak jotzeko ardura.
  • Agonia, heriotza eta elizkizunetan hainbat zeregin, baita jende horien etxeetan ere.
  • Hildakoaren etxean lanak.
  • Bataioetako zereginak.
  • Ezkontzetan parte hartze zuzena.
  • Errogatibetan.

Hainbat funtzio betetzerako orduan apaizak besteko pisua zeukaten serorek. Adibidez, heriotza baten ondoren gorpua eliza-bidetik zihoala, bidegurutzetan apaizak edo serorak otoitzen zuen. Bestetan ere, ur bedeinkatua eraman eta bidegurutzetan botatzen zuen bedeinkatuz, apaizak bezala. Elizan bertan ere, bere pulpitua (seroraren pulpitua) zuen otoitz eta deboziozko irakurketak egiteko.

Antzuolan ere ohikoa zen parrokietan nahiz ermitetan serorak egotea. Honetan 1759ko martxoaren 1ean serora baten izendapena dakargu, hots, Uzarragako San Juan Bataiatzailea parrokia ondoko seroretxean biziko zen Maria Ignacia de Yñurrigarrorena.

“En las Casas de la Hauitazion, y morada de las Freiras, ô Seroras, que Es junto al Cimenterio de la Yglessia Parroquial del Señor San Juan Baptista de Vzarraga de esta Noble y Leal Villa de Anzuola a primero dia de Marzo de mil setecientos y cinquenta y Nueue, Ante mi Juan Baptista de Zumaeta Escrivano de su magestad y del Numero de la dicha Villa, y testigos de Yuso parecieron presentes, Manuel Francisco de Venitua, maiordomo de la fabrica de dicha Yglesia Parroquial, Juan Baptista de Vizcalaza, Pedro Juan de Yraeta, Juan Domingo de Arzelus Aramburu, Juan Baptista de Goitia Bereterio, Juan Baptista de Vnanue, y Ygnacio de Lausagarreta Vezinos de esta dicha Villa y Parroquianos de la dicha Yglesia de San Juan Baptista de Vzarraga, Dueños propietarios de las Casas de dicha Parroquia, y maior parte de lo que al presente residen, y en esta dicha Cassa prestando Cauzion de rato grato en forma para con los demas Parroquianos de dicha Yglesia, Ausentes, y Subcesores de que bendian, y habian por firme todo lo que de Yuso se dira; Y dijeron que Conforme a lo asentado y pactado en la escritura que se otorgo Ante Andres de Berezeiuar escriuano que fue del Numero de la Villa de Vergara, el dia tres de marzo del año de mil seiscientos y treinta y Nueue los tocaua la Eleccion y Nombramientos de las quatro terzeras o freiras, que han de hauitar en la dicha Cassa, que se compro por los dichos Parroquianos de Junto al Cimenterio de la dicha Yglessia del Señor San Juan; Y por quanto les Consta, y es Publico y Notorio, que Manuela de Villar y Arimendi, Vna de las quatro freiras se hauia muerto, y fue Enterrada haze años en la dicha Yglessia Parroquial del Señor San Juan; Y aora quieren Elegir, y hazer Nombramiento de otra que ocupe su puesto; Y por quanto les Consta, que Maria Ygnacia de Ynurrigarro Amezti, Hija Lejitima de Jeronimo de Ynurrigarro Amezti, y francisca Antonia de Lascurain Dueños de la Cassa solar de Amezti de dicha Parroquia, Es Donzella, honesta, recojida de Buena Vida, fama, y reputacion, y por tal, la Elejian y Elejieron, y Nombrauan, y Nombraron en el Lugar de la dicha Manuela de Villar, y Arimendi freira, para que entre, Viua, y Asista en dicha Cassa, como las demas freiras, durante su Vida, Cumpliendo Con las Condiciones de dicha Escritura y su thenor a que se remiten; Y se obligan con sus personas, y Vienes, presentes y futuro[s] de Guardar, y Cumplir lo Contenido en esta Escritura y no Ir, ni Venir contra ella ni su thenor en tiempo alguno pena de las Costas, y daños; Y para su Ejecuziôn por si, y En nombre de los demas Ausentes y subcesores, dauan, y dieron Posesion en forma a la dicha maria Ygnacia de Ynurrigarro Amezti en dicha Cassa Con sus aderentes, Actual, Ciuil, Corporal Velquasi, y Hordenaron y mandaron, que Ninguna persona de qualquier Calidad y Condizion que Sea no la Ynquiete, ni perturbe a la suso referida en la Sobre dicha posesion que le dan, quieta y pazificamente, sin contradicion alguna pena de que seran oidas en Juicio y Costas, y la dicha maria Ygnacia que se halla presente, me pidio testimo[nio] de ello, y de hauerla apreendido dicha posesion en dicha Cassa, quieta y pazificamente (de que doy fee Yo el Escriuano) Y los dichos otorgantes; Ansi lo otorgaron por firme, siendo testigos Francisco Antonio de Lascurain, Gabriel de Maiztegui, y Joseph de Arralde Vezinos de esta Villa y los otorgantes que Yo el Escriuano doy fee. Conozco firmaron, menos el dicho Vizcalaza que dijo no poder firmar por el tembleque de la mano, y por el y la dicha maria Ygnacia firmo vno de los dichos testigos= manuel francisco de Venitua = Pedro Juan de Yraeta = Juan Domingo de Arzelus Aramburu = Juan Baptista de Goitia Bereterio = Juan Baptista de Villar y Arimendi = Juan Domingo de Vnanue = Ygnacio de Lausagarreta = testigo francisco Antonio de Lascurain = Ante mi Juan Baptista de Zumaeta = [?] E Yo El dicho Juan Baptista de Zumaeta Escriuano de su magestad y publico del Numero y Aiuntamiento de esta Villa de Anzuola y Vezinos de Ella, que fui presente En cuia fee lo signo y firmo Como Acostumbro = En testimonio [rubrika]De Verdad. Juan Baptista de Zumaeta".


Uzarragako kanposantuko gurutzea edo kalbarioa ate aurrean.

Bere izendapena zela medio, Ignacio Xauier de Arteach, Bergarako bikarioak, apezpikutzara serorei, freirei edota beatei buruzko bidaliriko informea, berriz, argia da adierazten une hartan  aldaketak zeudela, eta han eta hemen sakristauak ari zirela jartzen lehen emakume hauek zeuden tokietan, nahiz eta adierazi ere bata zein bestearen zereginak desberdinak izan:

“Señor Prouisor y Vicario General Para no tropezar, al primer passo de este informe, en las causas, por las quales prohibieron las Constituciones 6. y 7. lib. 3 tit. 12 de Relig. domib. de las de este Obispado, el seruicio de las Iglesias de èl por Freyras, Sororas, ó Beatas, y mandaron poner en su lugar Sacristanes; parece necessario dar alguna noticia de los exercicios precissos, á que està obligada la ocupazion de estas Sororas en la Iglesia de Uzarraga, y generalmente en todas, ó las mas de este Pays, y son totalmente diversos è independentes de los correspondientes á los Sacristanes, que ay en las Parroquias.Ocupanse estas mugeres en barrer la Iglesia, menos el Presbyterio, por que su limpieza, y la de los Altares, y cuidado de las lamparas corre a cargo del Sacristan. Ellas encienden las luces, ó cerillas de las sepulturas, cuidan de los paños de ellas, acompañan á las demas mugeres, que hacen el duelo en los años de difunzion, y tiempos de entierros, honrras, y demas funciones funerales, y hacen otros ministerios semejantes igualmente proprios de su sexo, que inconnexos y diferentes de los que tocan por su officio a los Sacristanes. Visten al habito de alguna Religion aprobada, que en la Iglesia de Uzarraga, y en casi todas las de este Pays es el de la tercera Orden de San Franzisco, haciendo voto de celibato, ó de castidad, con previa obtenzion de despacho ó patente del R.P. Provincial de la misma Orden. Viven las dos Sororas de Uzarraga, á que està reducido actualmente el numero de las quatro, que hà havido en tiempos passados en aquella Iglesia, en una Casa mui contigua á ella, y propria de su Feligreses, destinada por ellos para habitazion de estas mugeres, sin renta alguna, como tambien la huerta para verdura, un Jaral de robles para leña, un manzanal, y porcion de tierra, que las produce veinte y quatro Reales Y con este socorro, y el de alguna porcion de trigo al año, y en las ocasiones de entierros, panes, y respices, con que contribuien los Parroquianos á estas dos Sororas, y el producto de la labor de sus manos, se han mantenido decente y competentemente. No es facil averiguar con certidumbre la instituzion, origen, o introduzion de estas mugeres en las Iglesias de este Pays. No sabemos, si se nos derivaron de las Vestales del Gentilismo, ó de las que en los Sagrados Canones, y Escritores Eclesiasticos se leen con los nombres de Sacerdotissas, Diaconissas, y ubdiaconissas , de cuios officios, y varias acepciones habla el Señor Gonzalez Tellez in Not. ad cap. 2 de testament. num. 8.Pero desterraronse de la Iglesia Latina, pocos siglos despues de su mismo nacimiento è infancia, estas inutiles Ministras, llamadas con essos nombres de Diaconissas, y los demas, y se refugiaron entre lo Sacerdotes Griegos, especialmente despues que la Sta Iglesia declarò y estableciò en diferentes Concilios el Celibato de sus Ministros Sagrados, contra el qual han procurado declamar Luthero, y los demas Heresiarchas de estos ultimos tiempos, de que trata lata y eruditamente el mismo Señor Gonzalez Tellez in Comment. ad cap. 1. de Cleric. conjug. Por la misma razon, y algunas otras mas, que fue haciendo ver el tiempo y la experiencia, fueron desterradas de la Iglesia por la Sant.d de Clemente Quinto en el Concilio de Viena en el Delphinado otra especie de mugeres, llamadas Beguinas, que vestian cierto habito Religioso, según consta de la Clement. unic. de relig. Domib : y es por lo que tambien las Constituziones Synodales de este Obispado, decretos de la Sagrada Congregazion del Concilio, y sentencias del Supremo Consejo de Castilla prohibieron el servicio de las Iglesias de esta Diocesis por las Sororas, ó Beatas, que se mezclaban en los officios proprios y privativos de los Sacristanes de ellas. De todo lo qual se infiere, que no estando comprehendidas las Sororas ó Freyras de la Iglesia de Uzarraga, y otras de este Pays, en la causa final de la prohibizion de las citadas leyes Synodales, y Eclesiasticas, ni en los inconvenientes que estas procuraron precaver,no deba extenderse su prohibizion á estas Sororas. Y por esso sin duda su Illma. El Obispo mi Señor en la Santa Visita, que acaba de hacer en la Villa de Oñate, no ha prohibido en las Iglesias y Hermitas de ella absolutamente el servicio de estas Sororas, sino que de ninguna manera se intrometan en el manejo de Vasos Sagrados, Ornamentos, ni otra cosa alguna concerniente al officio de los Sacristanes. En los quatro años y medio, que està a mi cargo esta Vicaría, solas dos mugeres han entrado por Sororas en las dos Iglesias Parroquiales de esta Villa, y ambas con licencia del Tribunal de Vmo., ni permitirè, que ninguna entre de otro modo; por que tengo presente lo que docta y eruditamente dexò estampado en sus Instac.es Pastorales Nro. SSmo. Padre Benedicto 11.º de feliz memoria Tom. 1. Inst. 29. et Tom. 2. Inst. 1 o 5. al fin en las Adver.s S. 1. et seg. pagin. 369 : donde refiriendo una Bula de San Pio 5º y otra de Leon decimo, y diferentes Decretos de las Sagradas Congregaziones de Roma, especifica las condiciones, que deben concurrir en estas mugeres terciarias, ó Sororas, que no viven Colegialmente, ó en cuerpo de Comunidad; siendo una de ellas la licencia del Obispo, la que no deberà conceder, sino es haviendo hecho diligente examen de todo esto, y hallado verificarse las sobredichas condiciones: de suerte que para dar á cada uno lo que le toca, al Superior Regular le pertenece el Vestirles el habito, pero al Obispo le toca dar la licencia, y examinar, si tienen los dichos requisitos. Que son las palabras formales de su Santidad, para cuia prueba esta[n] muchos Decretos de las Sagradas Congregaciones de Roma, y bastante numero de Autores. Concurren, al parecer, estos requisitos en Maria Ignacia de Inurrigarro, menos el de la edad quadragenaria, por ser notorio, que ella hà sido y es doncella honesta, recogida, virtuosa, honrrada, è hija de Padres nobles, dueños de la Caseria de Amezti, y Feligreses de la misma Iglesia de Uzarraga; siendo tambien cierto, que con las obvenciones y emolumentos arriba expressados, y con la labor de su manos puede mantenerse frugalmente, y sin peligro de exponerse á mendigar, pues todas las Sororas, que hà havido en aquella Iglesia en numero de quatro hasta estos ultimos años, han subsistido con decencia: sin que en el estado presente de vivir juntas y en una misma Casa dos solas Freyras ó Sororas, pueda verificarse, que compongan Comunidad, ó vivan Colegialmente, según la decision del texto in leg. Neratius 85. ff. de Verb. Signif. y sus concordantes. Y si bien es constante, que esta Pretendiente no passa de los treinta y uno, ó treinta y dos años de edad, tambien lo es, que no ai actualmente otra de sus circunstancias, ni de tanta edad, que aia solicitado esta plaza, y este pequeño defecto de la edad quadragenaria puede suplirlo, al parecer, la pureza de costumbres, y vida ajustada de Maria Ignacia, según la regla infalible del Espiritu Santo al cap. 1 de la Sabiduria: Aetas Senectutis vita inmaculata ; mayormente quando este defecto no puede influir en nulidad alguna de la licencia, que Vmd. fuese servido conceder á esta Pretendiente. Que es lo que puedo y debo informar á Vmd., con sujecion á su superior juicio y determinazion Vergara y Marzo 24 de 1759/. Licenciado Don Ignacio Javier de Arteàch".
Hala ere, XVIII. mendearen bigarren zatia ez zen oso oparoa izan serora edo freirarentzat. Izan ere, Frantziatik zetozen ideiekin Espainiako gobernu zentrala kutsaturik, serora hauen desagerpena agindu zuen 1769ko dekretu baten bidez. Debeku honen ondoren Antzuolak mantentzen zuen serorentzat bere etxea eta bertan arestian aipatu dugun Maria Ignacia bizi zen, bere lobarekin. Etxe horretan baina, lau serora bizi izatera ere iritsi ziren: “Antiguamente en ella vivían cuatro beatas, y en el momento del pleito la habitaba sólo una, que se hacía acompañar por una sobrina que debía tener unos doce años”. 

Are gehiago, badakigu gainera serora etxea aldaleku bezala ere erabiltzen zela, batez ere baserrietatik-eta zetozenentzako: “Esta casilla era por tradición el lugar utilizado para que los campesinos que acudían a las ceremonias religiosas se cambiaran sus ropas, dejando en ella las de todos los días y vistiendo sus mejores galas para acudir a la iglesia”.


Arazoa sortu zen Maria Ignaciarekin batera beste serora bat aukeratu nahi izan zenean. Normala denez berak ez zuen beharrezkorik ikusi, hori eginez gero bere ondasunak banatu beharko zituelako. Aldi berean bere babesean zegoen lobaren ongizatea ere kaltetuko litzateke. Baina denak ez ziren iritzi berekoak. Izan ere, “fue al negarse la serora a compartir dicha plaza cuando varios vecinos se negaron a pagarle el trigo que se acostumbraba entregar por el cuidado de las sepulturas”. 

Egoera honek adierazten digu, beraz, serorak aukeratzeko ohitura hori nahiz eta gainbeheran egon, Antzuolan bederen jarraipena izan zuela, nahiz eta gobernuak hori nahi ez izan. Herritarrak beste iritzi batekoak ziren. Horren ispilu da arestian aipatu dugun iskanbila, eta luzez iraun zuena. Esan besterik ez dago Korrejidoreak berak ere parte hartu behar izan zuela, 1780ko uztailaren 17an erabaki bat kaleratuz, esanez, hil arte serora etxean bizitzeko eskubidea zuela, eta auzotarrek ez zezatela besterik aukeratu.  Auzotarrak ez pentsa isilik egon zirenik, eta testigantzak aurkeztu zituzten. Bat, esaten, 1649an ere lau serora bizi zirela bertan; are gehiago, 1639an serora etxe hau auzotarrena ere bazela. Emandako frogak ez ziren nahi bestekoak izan, eta agintarien helburua ere hauteman zitekeen, alegia, ordezpenik gabe serorak eta bere zereginak denboraren poderioz desagertuko zirela.

Uzarraga, eskola eta Elutze edo Elusa baserria

Egitasmo honen beste froga bat izan zen ez soilik parrokietan baizik eta ermitetan zeuden serorak ere kentzearen aldeko neurriak eta beren ordezkapena; hala,  “desde luego cesen en su ministerio y exercicio de tales, y se recojan sus nombramientos”, baita emandako doteak ere, eta udalerriko eliz agintariek sakristauen esku laga zitzatela ermiten zainketa.

Uzarragako seroen inguruko datuak aspalditik datozkigu. 1499an dagoeneko aipatzen da Gracia de Lausagarreta, Maria de Azcarate (1500), Miquelecua (1503), Martina de Besasti (1506), Garikatzakoa (1561ean hildakoa), Teresa (1565ean hildakoa), Jauregiko Katalina (1582an hildakoa)...

Bitxia da ere Goenaga parrokoak serora edo beaten funtzioaz adierazten diguna 1826 eta 1843 artean idatzitako dokumentu honetan: "El número de las beatas de San Juan son ya dos, ya una y hay noticias de que aún ha havido tres. El oficio suyo es de cuidar de las sepulturas de los parroquianos, poniendo en ella la luz, cuando se ofrezca algún aniversario y los días de periódicos en que se acostumbra poner, tener cuidado de la vera de los parroquianos, de poner pan en las sepulturas los días en que se ofrenda y guardar los manteles propios de los parroquianos en los que ponen el pan. Ninguno les paga salario sino sólo los parroquianos. Su nombramiento siempre lo hahecho el cura propio de las iglesias unidas, ya sólo ya en inteligencia con alguno que otro parroquiano. El presente cura rector, a imitación de sus antecesores, por quejas repetidas que tubo, se vio obligado a quitar del oficio de serora, el año de 1828 ó 1829, a la que en esos momentos ocupaba el puesto, y que aún vive, por vicios que en ella se notaban, y aún sen notan, y se la puso a Vicenta de Azcárate, soltera, de edad de 36 años (sin que nadie huiese reclamado) en la iglesia parroquial. Cuando murió Ignacia de Araiztegui, en su lugar hize contiunara su sobrina sirvienta, Bernarda de Narvaiza, por súplicas que para ello hizo, sin que nadie de ello me reconviniere" (Murugarren).
 Makina bat serora, freira edo beata ere izan dira kaleko parrokian eta herriko ermitetan:
  • Errukizko Amaren parrokia. Arangurengo Maria (1537), Sagutategiko Maria (1539), Galartzako Gracia (1540), Gorrolako Domenja (1566), Iturbeko Osana (1556), Arangurengo Gracia (1588), Albisuako beata (1576), Benituako Maria (1588), Uzelaiko Manuela (1826), Azkarateko Vicenta (1829), Arraldeko Josefa Maria (1831) eta Kortabarriako Antonia (1831). 
  • Santa Kruz ermita: Laskuraingo Francisco Antonio (XVIII.m). 
  • Antiguako ermita: Ezezaguna (1501), Iñurrigarrokoa (1509), Iriartekoa (1511), Maria Ochoa (1511), Igeribarkoa (1567), Irastortzakoa (1561), Iriarteko Margarita (1573), Madariagako Katalina (1574) eta Eguzkitzakoa (1586), Iraetako Gabriel (maiordomoa, 1767).
  • Sant Lorenzo (Llorente)/Santa Ageda) ermita: Ezezaguna (1500), Domenja (1510), Urrutikoa (1567), Goitiako Juan Bautista (1767)
  • San Bartolome ermita: Arangurenekoa (1554), Euzagirrekoa (1561), Laskuraingoa (1557), Lapatzakoa (1558), Garitanotar Esteban (maiordomoa, XVIII).
  • Santa Engratzia/San Blas ermita: Aritzagakoa (1501), Iñurrigarroko Osana (1580), Igeribarko freira nagusia (1550) eta txikia (1564), Olazabalgoa (1579),  Antonio Mujika (maiordomoa, XVIII).
  • Santa Katalina/San Martzial ermita: 1503an gutxienez, bi serora; 1767an, baina, maiordomoa zeukan, Francisco Antonio de Irazabal, "que cuida su aseo, y recoge limosna los días de Santa Catalina, San Marcial y Santiago diez y ocho reales, que con el valor del fruto de la manzana los emplea en reparos de la ermita" (Murugarren).    
 "TESTAMENTO DE CATALINA DE MADARIAGA, FREIRA EN NUESTRA SEÑORA SANTA MARIA LA ANTIGUA QUE ES EN LA UNIBERSIDAD DE ANÇUOLA". AÑO 1573

Iturria