2015/10/31

PARROKIA BERRIAREN OBRA HASIERA (1638-1640)


Antzuolako parrokiaren obra berria, gaur ezagutzen dugunarenaren obra hasiera, XVII. mendearen  hirugarren hamarkadan (1630) ematen da, aurreko eliza zegoeneko zaharkitua zegoelako. Obra hau jarraitzeko dokumentazioa aberatsa da, eta urtez urte obra honen berri jakin ahal izateko aukera dugu. Dokumentazio aberatsena Oñatiko Artxiboan dago, eta bertatik pare bat dokumentu aurkeztuko ditugu, 1640. urtekoak, protagonista berarekin: Juan de Rementeria, Elorrioko semea bera, hargin lanak egiten ari zena Errukizko Amaren parrokia berreraikitzeko.





















DOKUMENTUAK, 1640. URTEKOAK 
(GPAH, 1/0769) (fº 69 eta 92v-93r)
Lehen dokumentua 1640ko urtarrilaren 10koa da; bigarrena, berriz, urte bereko 
martxoaren 4koa.

Arestian esan dugun bezala, Juan de Rementeriak hargin lanak egiten ari zen 1640ko urtarrilean Antzuolan. Egindako lanengatik 4.488 erreal (`de vellón´) ordaindu behar izan zitzaion. Hala, orduan, Errukizko Amaren parrokiako maiordomoa zen Miguel Rodriguez de Arrelus-ek, "dueño de la casa del mismo apellido", 1638 eta 1639an Juanek egindako lanengatik, "para en cuenta de la obra nueva que en la dicha iglesia hago", ordaindu zion bi zatitan dirutza hura.(fº 69)

Juan de Rementeriak, baina, herrian jarraitu zuen lanean,eta urte bereko martxoan, urretxuarra omen zen Sebastian de Iturberekin hitzartu zuen harri garraioa "que el dicho Rementeria tiene tomada en su cargo la iglesia parrochial de Ntra. Sra. de la Piedad de la dicha villa". Helburua? "Le haya de acarrear el dicho Sebastian de la fecha de esta carta en un año cumplido desde el puesto de Urqullu de suso que es en jurisdicción de la dicha villa hasta el pie de la dicha obra `quatro çientos carros´ de piedra que el dicho Rementeria le ha de dar sacada de a ochocientas libras cada uno. Y por cada uno de ellos le haya de dar y pagar el dicho Sebastian 37 maravedis; y los dias que el dicho acarreto se ocuparen una comida; y luego 100 reales, de que el dicho Sebastian se dio por contento".(fº 92v-93r)

URQULLU/URQUILLU


Beraz, Antzuolako parrokiaren obra egiteko harria gaur Urkillu bezala ezagutzen dugun eremuan bildu zen. Urkillu Irainen (Irigain)dago, eta bertatik Korosora doan bidea hartzen da, eta betidanik karga-leku bezala ere ezagutu da inguru hau.

Urtebeteko lana, beraz, aipatutako harri guzti hori bertaratzeko, ondoren obraraino ekartzeko. Pentsa genezake, gainera, harria Arrola-Koroso-Azaldegietako mendi hegaletan aurkitzen diren harlanduzko harrobietatik aterako zela.  Gaur ere posible da harrobi haien aztarnak jarraitzea.

GAUR ERE HARLANDU EDERRAK AURKI DAITEZKE URKILLU BURUAN, GARAI BATEAN ARRANDARIKO BIDEAN

Beraz, parrokiaren obra berriari ekiteko behar zen lehengaia (harria) inguru hauetatik ekarri zen.
 
  Iturria: Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (GPAH, 1/0769) (fº 69 eta 92v-93r).





2015/10/25

DESKARGAKO TRENBIDEKO TUNELA DESAGERTU DA

Bazegoen kezkatxo bat herrian esaterakoan nondik nora pasatuko ote zuen bidegorriak Deskarga gaina. Batzuk "Los Vascongados" trenbidea aprobetxatuz, Deskargako tuneletik pasatuko ote zuelakoan geunden. Hala ere hipotesiak huts egin du, jakin dakigunean autobia gainean agertzen zen Deskargako tunelaren sarrera obra bukatu aurretik estali zutela.

Gaur, berriz, badakigu bidegorriak Deskarga gainetik pasatuko dela, eta horretarako txukuntzen ari dira bidea.





ESKUMA ALDEKO TUNEL GAINEAN IKUS DAITEKE ANTZINAKO TRENBIDEAREN DESKARGAKO TUNELAREN SARRERA. AUTOBIAKO TUNELEN GAINETIK PASATUKO DA BIDEGORRIA
 
HAUXE DA ESTALI DEN TUNELA, 
DESKARGAKO TUNELA.




2015/10/24

GOENAGA BASERRIA BERRERAIKITZEN: 1742. URTEA

Herritik pare bat kilometrora dago Lizarraga auzoko baserri hau. Ez da atzo goizekoa, bere lehendabiziko dokumentu historikoak 1391era garamatzalako. Harrezkeroztik deitura desberdinez adierazi da baserri hau: GOYENAGA/GOENAGA/GÜENA.

Antzuolako herriguean dauden Goenaga etxeak eta bere armarria

Baserri honetatik eratorri zen herrigunean dauden Goenaga etxeak, biak XVIII. mendekoak, eta bertan ikus daiteke ere leinu honen armarria: "Una torre que remata la cruz puesta sobre el homenaje; de la 1ª fila de almenas nace un brazo armado en dirección a la derecha del campo, sosteniendo un bastón que se apoya en el suelo al nivel del cimiento de la torre; al lado izquierdo de éste dos lobos andantes uno detrás del otro".

Gaur ikusten dugun baserriak baina aldaketak dauzka, 1930. urtean inguruan guztiz erre omen zelako.


 GOENAGA BASERRIA 1986an

Atal honetan 1742ko abenduaren 21ean egindako obra bat dakarkigu gogora. Badirudi baserriaren berreraikitze oso bat izan zela ordukoa. Obra horren lan hitzarmenaren baldintzak ere zehatz-mehatz adierazten zaizkigu dokumentuan: 

"Manuel de Abarizqueta, vecino de Zumarraga, y Joseph de Balzategui, vecino de Oñate, maestro cantero. Y dijeron que habian sido contratados el dicho Manuel por parte de J. de Goenaga, dueño y poseedor de la casería solar de su apellido. Y el dicho Joseph de Balzategui por parte de Gregorio de Amiama, maestro cantero de la villa de Oñate, para efecto de ver, reconocer y medir las obras de cantería que ha ejecutado el mencionado Gregorio de Amiama en la referida caseria de Goenaga. Y en su cumplimiento han visto, reconocio y medido con todo cuidado las paredes de dicha caseria y se hallan 157 estados de pared mamposteria reducidos a dos pies de grosura, quitando los huecos de las ventanas, puertas, viseras y grosor de esquinas... Asimismo se hallan del primer suelo abajo 138 baras y media de piedra labrada en puertas, viseras y esquinas... Asi bien el primer suelo arriba hasta el tejado se hallan 371 baras y un tercio de piedra labrada... montan 1299 reales y 22 maravedis, que todas tres partidas hacen 2592 reales y 19 maravedis de vellon. Advirtiendo, como se advierte, que todavia le falta que trabajar al expresado Gregorio en el remate del medianil, y en el remate del costado que cae hacia la caseria de Lizarriturri... agunas porcioncillas de pared... Asimismo declaran que la puerta del medianil esta medio hecha; y al acabar en debida forma y para concluir las piedras que le faltan se hallan medidas. Asimismo en el costado que cae hacia la caseria de Lizarriturri en su remate le falta una ventana cuyas piedras se hallan tambien medidas... siendo ... del nominado Gregorio de Amiama el reboque de todas las dichas paredes por una cara, y los abujeros de dichos pichonales de porte aparte... daban por bien trabajados y ejecutados dichas obras de canteria. Asi bien el enunciado Gregorio de Amiama que se halla presente declaro que del referido Joseph Jgnacio de Goenagapara en quenta de de dicha obra hasta hoy dia tiene recibido 1702 reales y 19 maravedis de vellon. Esto declararon todos los susodichos bajo juramento y en forma, hallandose por testigos Joseph de Zumaeta, Martin de Idigoras, y Clemente de Vergara, vecinos de esta dicha villa, de la de Oñate y Vergara, declarando ser de edad el dicho Martin de 54 años, y el dicho Joseph de 56. Firmo el dicho Martin y por los dichos Joseph y Gregorio, dos de dichos testigos por no saber. Manuel de Abarizqueta, Jospeh de Zumaeta, Clemente de Vergara. Ante mi Juan Bautista de Zumaeta".

 
 


1742ko JATORRIZKO DOKUMENTUA.
AZPIAN GOENAGA  BASERRIA GAUR EGUN



 









Iturriak:

Antzuolako Artxibo Historikoa: CLXXXII liburu sorta. "Escrituras diversas", 5. dokumentua.



2015/10/18

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (XV): HAUTESKUNDE OROKORRAK (2008/03/09)

2008ko martxoaren 9an ospatu ziren hamargarrenak izango ziren hauteskunde orokorrak. Hauek ere sozialistek irabazi zituzten, botoen %43,64 lortuz eta 169 eserleku. Bigarren, Partidu Popularra, zertxobait beherago, baina emaitza duinak atera: botoen %40,11 eta 154 eserleku.

Euskadin, berriz, ezker abertzalea ilegalizaturik, PSOE izan zen garaile. Guztira 430.690 boto ateraz (botoen %38,85). Ondoren Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV): 306.128 boto eta botoen %27,61. Atzerago etorri ziren Partidu Popularra (%18,87), Ezker Batua (%4,55), Eusko Alkartasuna (%4,54) ...

Abstentzioa: %35,97

Antzuolan aldatu egin ziren emaitzak:
  • EAJ........ 318 boto (%37,72)
  • PSOE....... 258 boto (%30,6)
  • ARALAR..... 95 boto (%11,27)
  • EA ........ 86 boto (%10,2)
  • EB ........ 46 boto (%5,46)
  • PP ........ 31 boto (%3,68) 

Abstentzioa handia izan zen Antzuolakoa, kontuan izanda ezker abertzalea, ilegalizatuta, ez zela aurkezten: %50,37!



2015/10/17

HARATEGIA ANTZUOLAN

ANTZUOLAN XVIII. MENDEAN ERAIKI ZEN HARATEGIA. EGILEA, MARTIN DE CARRERA

Adierazi dugu beste momentu batean udal zerbitzu batzuk eskaintzen zitzaiela herritarrei, horren bitartez  oinarrizko hornikuntzak izan zitzaten. Aipatu dugu blog honetan herriko teileria -teila, adreilu eta karea herritarrei bermatzeko- zela euretako bat. Orain, berriz,  beste zerbitzu mota bati erreparatuko diogu; hau da, herritarren kontsumorako haragien hornikuntza bermatuko lukeen zerbitzuarena. 

Zerbitzu honen lehen aipamena XVI. mendekoa da, 1554ko martxoaren 8koa zuzenago esanda, orduan helburua haragiaz herria hornitzeko zerbitzu hau alokatzea zen gaia...1/0728 (1554).


Harategiaren zerbitzua zer suposatzen zuen jakiteko, beranduagoko dokumentu bati erreparatuko diogu: 1589ko urriaren 30koari. 1/0738 (1589-1591). 29 rto./30 rto.


 Obligación de las carnicerias de Anzuola a ocho dias de 1591 años
"30 de octubre de 1589 años… apareció Pedro Fernández de Ibarra, vecino de esta villa, y otra Martín de Ordona, carnicero natural de la Provincia de Alava, morador al presente de esta dicha villa.. y dijo que se apareaba y se aparejó con el dicho Pedro Fernández por tiempo de seís meses … por cortador en la carnicería de la dicha villa que el dicho Pedro Fernández los tenía arrendados para sevirle en otras cosas que le mandare… y que el dicho Pedro le diese de comer y beber y casa y cama en que viva mora en su propia casa  durante el dicho tiempo… Y demás de ello le hubiese de dar dos camisas nuevas razonables y un par de mediascalzas pardas nuevas y los zapatos que los hubiere menester… y 4 libras de cada vaca que el dicho Pedro le diere… y media libra de carne de cada uno de los carneros… que se le diere para matar en la dicha carnicería durante el dicho tiempo y la mitad del provecho que tuviere el matar y desollar los puercos y vacas que al dicho Martin le pidiere matar y desollar los vecinos particulares de la dicha Universidad… Y más al fin de los 6 meses 6 ducados en dinero de contado de buena moneda castellana… y para el dicho pago recibió del dicho Pedro dos ducados Martín".102 vto-103 vto.

1589ko martxoaren 8an, berriz: "Pedro Fernández de Ibarra se obligaba a proveer  y abastecer la dicha Universidad una tabla de carnicería de carnero y vaca, cordero y cabritos de otras carnes necesarias  por tiempo de un año que correrá desde el día de Pascua de Resurrección hasta las Carnestolendas del año venidero… proveyendo de carnes buenas de dar y tomar sin hacer falta alguna al precio o precios que el alcalde y regimiento de la villa de Vergara y su jurisdicción remataron las carnicerías de las de la dicha villa y con las mismas condiciones… Y los dichos regidores dijeron que para la alquile y renta de una casa donde ha de tener la dicha tabla de la dicha carnicería, al dicho Pedro Fernandez le daban permiso y licencia para que lo pueda cortar y corte en la dehesa de la  hasta dos ducados de monte en hayas".12rto-13-rto.

1591eko apirilaren 8an: "Asencio de Mendiaras, vecino de Villarreal… se obligó de proveer y abastecer… dos ducados de los propios de la villa para pagar la renta de la casa donde estuviere la tabla de la carnicería".

Martin Carrerak egin zuen harategi-etxearen planoa.

XVIII. mendean, berriz, 1757ko irailaren 1ean zehatzago: "Juan Bautista de Arizti dijo que el 29 de julio del año pasado de 1755 se obligó a ejecutar las obras de cantería de la nueva obra de la casa carnicería que se ha trabajado en esta villa a una con Ignacio de Alzola, vecino de la villa de Zumarraga… Así mismo Joaquin de Veriztain, Joseph de Lesarri y Marcos de Mendizaval se obligaron el día 29/07/de 1757 a ejecutar obras de carpintería con las divisiones que muestra la traza y declaración de Martín de Carrera, maestro de obras, en la cantidad de 1290 reales de vellón… Una de las condiciones de dicha escritura es que una vez acabadas dichas obras de cantería y carpintería se haría reconocimiento de ellas por los elegidos por los dichos canteros y carpinteros… Así los eligieron a Martin de Carrera, maestro de obras, vecino de la villa de Mondragón, y a Joseph Ignacio de Goenaga, agrimensor, vecino de esta dicha villa, para que con juramento y en forma hagan su declaración".

 





Harategi-etxearen planoak

Hargintza lanak, 3596 erreal eta 28 maravedi izan ziren. Arotzeria, 255 erreal.

Egurretan berriz, 27 haritz moztu ziren hasteko 1755ean,; 1756an, 26 eta, 1757an, 17 haritz. Beraz, guztira, 70 haritz eder herriko harategia egiteko erabili ziren.

Obra bukatuta, finikitoa etorri zen, baina aldez aurretik kanpoko perito batek obrak aztertu zituen, eta zera adierazi zuen: "dichas obras de cantería como de carpintería se hallan executadas según arte y aunque se haya añadido como se previene a más de la traza… sin en ellas se reconozca ningún género de vicio..”. Beraz, obrak ondo bukatuta zeudenez, ordaintzeko garaia iritsi zitzaion udalari. 

"Tenería Guipuzcoana" edo Olaran lantokia (1927), eskuman. Lantoki honekin bat eginda zegoen harategia ere.

Ondarran kokatu zen harategia eta 1760ko otsailaren 25eko udal akta batek diosku harategi hau errentan jartzea komeni zela. Eta hala iraun zuen Olaran lantokia bota zuten arte, izan ere bat egin zuten ondorengo urteetan Olaran, harategia eta hiltegia edo mataderixia.

1918ko martxoan Ondarren kokatuta zegoen "Tenería Guipuzcoana" izeneko lantokiaren burua zen Gregorio Olaranek, bere lantokiarekin bat eginez hondatuta zegoen harategia eskatu zuen berarentzat, horretarako 1500 pezeta ordainduz. Egoera benetan tamalgarria zen: "Casa de Ondarre con el número 1, Casa Carnicería inhabitada e inhabitable por tener en ruina su único piso y camarote".

Hala ere larru ontzeko lantokia zuen Jose Telleriak elegite bat jarri zuen, izan ere bere lantokira Ondarretik ekartzen zuenez, harategitik pasatzen zen ur hodia, eta bertatik uraren tutua libre pasa zedin bermatu nahi zuen. Honek zeresana emango zuen, izan ere Olaran ez baitzegoen prest hori hala izateko. Nahasketa honetan, baina, 1922ko otsailaren 26an egin zen udalbatzak  onartu zuen etxea saltzea (lau boto alde eta bi aurka).

Saltzeko erabakia hartu eta 1923ko urtarrilean obrak hasi ziren Olaranen lantokian, "en la antepuerta de la casa vieja de la carnicería, donde hay argollas empotradas". Udalak ez zeukan Olaranekin gaizki gelditzeko asmorik, izan ere, 1920. hamarkadaren hasieran,  herriko 40/50 famili zeuden lanean lantoki honetan, eta aurrerago langile gehiago espero ziren. Beraz, herriarentzat lantoki estrategikoa zen.

Hala ere harategi zaharra zutik mantendu zen Olaran bera bota arte. Bide batez, erantsita, herriko mataderixa berria ere eraiki zen.

Iturria (Planoak eta idatzia): 
  • Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa 1-0814, A fol 138r-141v. eta udal akta (1760/02/25).
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Udal akten liburua (1916-1924)(11 liburua)(Folioak: 133, 203, 206, 216, 277, 297, 300, 493, 605).
  • "Arboles" (1750-1808) liburua. 

2015/10/11

MUEZ-ANTZUOLA: BALDEJUNKERA EZAGUTZEKO IBILBIDEA


 2003an ANTZUOLARREK SAN MIGEL ERMITAN, MUEZen, JARRITAKO OROIGARRIA

Agian batek baino gehiagok ezagutuko du MUEZ, Gesalaz izeneko haranean, Lizarra aldean dagoen 50 bat biztanle dituen herria.

Bertako inguruetan gertatu zen Baldejunkerako borrokaldia, 920. urtean. Inguru hau ezagutzeko eta Antzuolako alardean egiten den aipamenaz hobeto ulertzeko, oraingoan ibilbide bat proposatu nahi dugu.

Hasteko Julio Asuncionek eskaintzen digun informazioa irakurtzea beharrezkoa da. Hori egin eta gero, gainean dugun udazkena izan daiteke aproposa ibilbidea egiteko eta, "in situ", borroka honen inguruan gehiago jakiteko. Aldi berean inguruaz eta otorduaz ere disfrutatzeko,  Salinas de Oro (Jaitz) edo gatza nola lortzen duten larrainak ikusteko ere gai izan gaitezkeelako.

Eta ez da hori dena, baizik eta antzuolarrek San Migel ermitan jarritako oroigarria ere ikusteko gai izango zarete.


BALDEJUNKERA HARANA,KALBARIOA, MUEZ HERRIA, ANTZUOLARREK SAN MIGEL ERMITAN (MUEZ) JARRITAKO OROIGARRIA





ITURRIAK:




2015/10/10

HERRIKO BARIANTEA EDO SAIHESBIDEA

Belaunaldi berriek betidanik ezagutu dute Zumarraga-Bergara errepide nagusia herritik kanpo. Are gehiago, badaude kanpotar asko urtetan Antzuolatik pasatzen direnak eta agian Antzuolako herrigunea bera ere ezagutzen ez dutenak, izan ere kanpotik bazoaz zaila izaten da herri barrura sartzea.

Saihesbidea egin aurretik arto soroak. 
Aurrean Maristen eliza. Eskuman, Lapatza-etxeberri.

Saihesbide honen beharra ezinbestekoa zen, herri barrutik etengabekoak zirelako ataskoak eta larriago, istripuak, batzuk heriotzarekin gainera. Trafikoa ugaritzen ari zenez, 1965eko azaroaren 13an Gipuzkoako Gobernadore Zibilak aukera eman zien antzuolarrei 1966ko obren plangintzan saihesbidearen lana sartzeko.
 
1966ko otsailaren 26an ontzat eman zen obra hau egitea, eta Madrileko Obra Publikoen Jefaturak bere gain hartu zuen kostua. Ondoren,proiektuaren erredakzioa etorri zen, Fernando Ruiz Feliuk eginikoa, eta 53.439,04 pezeta ordaindu eta Madriletik ekarri zuen herriko Udalak.

Hurrengo zeregina saihesbidea joango zen lurren erosketa eta okupazioa izan zen, eta dirudienez 1966ko bukaerako akordio batera iritsi zen  bertako jabeekin herriko Udala. Beraz, obrak hasi ziren, eta  aparteko oztopo geologiko eta orografikorik ez zegoenez trazaduran, berehala egin zuten obra.

Udalari, berriz,  lurrak-eta ordaintzea kostatu zitzaion, bere gain omen zelako, eta egia esanda, garai hartarako  Udalak zuen gaitasunerako, diru dezente zen:
 

  • Juan de Olaran, 107.250 pezeta.
  • Herederos Agustin Telleria, 58.800.
  • Dolores Santa Cruz, 82.500.
  • Jose Lizarralde, 48.500.
  • Monika Zabala, 7.000.
  • Bengoa anaiak, 145.500.
  • Juana Laskurain, 169.000.
  •  Klara eta Karmen Larrañaga, 36.000.
  • Kruz Azkarate, 32.400.
  • Hilaturas de Vergara, 83.300.
  • Juan Irizar, 180.750 
  • Isidro Legorburu, 420.000
 
1967ko abuztuaren 24an, Antzuolako jaiak tartean, saihesbidea era probisionalean zabaldu bazen ere, behin betirako urte bereko abenduaren 11n zabaldu zen, herriak hain beharrezkoa zuen trafiko harnasa lortuz.

Iturria:

Antzuolako Artxibo Historikoa, obren atalean.





2015/10/04

LARRUA ONTZEKO BAREÑOREN ASMAKIZUNA

Honetan, Jose Marcelino Labordak 1888ko uztailean errepublika zalea zen "La Voz de Guipúzcoa" egunkarian  idatzitako artikulua dugu hizketagai. Jose Balbino Bareñok egindako asmakizun bat adierazten zaigu bertan; alegia, patentatu nahi zuen larrua ontzeko epeak murrizteko asmatu zuen teknika.



LABORDA-BAREÑO LARRUA ONTZEKO 
LANTOKIA (1915. urtea)

Hauxe "La Voz de Guipúzcoa"-n kaleratutako artikulua:





2015/10/03

ANTZUOLAKO ITURRIAK (XII): IRAINGO ITURRIA

Irain/Irigaingo iturria, ura zerionean. 1941. urtean jarritako iturria

Hemen azpian dauden bi argazkien artean desberdintasun bat hauteman nahi izanez gero, berehala kontura gaitezke iturri bati ura dariola eta, besteari, berriz, ez. Iturri bera da. Bata zein bestea Irain edo Irigaingo iturriaren argazkiak dira, baina gaur, dakigun bezala, iturria "galduta" dago, AHT-ren obrak tartean. Galduta zeharo ez, izan ere metal ura edo burdin ura darion iturburua hor dagoelako.


 KOKAPENA
Esan bezala, iturri hau Irainen (Irigainen) zegoen, AHT eta autobiaren biaduktuak pasatu eta eskuma aldean, txabola baten azpian. Gaur, ez dario urik, baina harlanduzko iturriaren inskripzio urtea (1941) oraindik ikus daiteke. Erdian, berriz, zulotxo bat, une honetan noiz tutua jarriko zain.


 Ura zerionean.



Dagoeneko blog honetako beste atal batean ur bilatzaile bezala ezagutzen dugun Aitzaga baserriko Venturak esanda, bere azken lanetakoa zera izan zen: 

"Azkenengua  Iraingo iturrixaren manantialaren ingurukoa izan zan. Josemari Iturbek eta Altamirak esan zozten bilatu beharra zegoela bere iturburua, izan be trenbideko obretan erabiltzen zeben ur biltzaileak, asturianoa bera, esan zotzen han ez zeuala urik eta; agortua zeuala. Orduan Altamirak esan zoztan han ez zeuala urik, eta nik, berriz, baietz, han ura egon bazeuala, eta gañera ona; eta hantxe, esan notzen. Altamirak bazekixen non zeuan uraren arketa, baina urik bazeuan ala ez zan kontua. Hala bilatu zeben tubo bat, metro batekoa- edo, eta orduan kontutaru ziren hauraxe zala manantiala".

   

 HAUEXE DA IRAINGO ITURRIAREN ITURBURUA, TUTUA EDO HODIA NOIZ JARRIKO ZAIN.

"Lehengua hartuta dao; hantxe dao arketa. Hantxe ibili ginen ingurua garbitzen. Ura etortzeko tuboa jarri  eta bertatik ura dator. Altamira eta Josemarik garbitu zeben. Hala be behian beste bat badaola esan notzen".

Izan ere, lehorte handienetan Irango iturria ez da agortzen!


IRAINGO ITURRIAREN ITURBURUA 
ETA BERE INGURUA

Eta orain, beraz, zer? Zer egin betiko iturriak berriro ura ekar dezan? ... galdetu lezake bat baino gehiagok. Erraza, obretako arduradunei iturri zegoen bezala jartzeko eskabidea egitea. Eta hala egin da. Hasteko, Altamirak jaso du hitza obra arduradunengandik iturria ondo jarriko dutela. Hala ere, Udalari iturriaren egoeraz jakinarazi zaio eta euren gain ere hartu dute gaia, bai arduradunekin egon eta baita iturria zegoen bezala jar zezaten eskaera egiteko ere. 

Ea bada Gabonetarako ura darion berriro Iraingo iturriari! Ospatzeko aitzaki hona.

Gabonetan ez, baizik eta urtebete beranduago (2016ko abenduan), lortu du iturriak ura izatea. Begira!


ITURRIA BERRIRO MARTXA!!! (2017/OTSAILA)