2015/09/27

ERLIKIAK: BALENTIN BERRIOTXOA

Eliza Katolikoak ez du gaur bere garairik onena bizi, belaunaldi bakar batean ehundaka urtetan izandako ospea galdu duelako, besteak beste, gu bezalako lurraldeetan. Euskal Herria bera izan daiteke sinesmen krisi egoera horren ispilu. Hala, garai batean erlijioaren ospakizunetan egiten ziren ohiturak galtzear daude, ez badira dagoeneko galdu.

Eliztarren artean santuen, martirien erlikiek zuten ospea nabaria zen, eta edozein ospakizunetan erabiltzen ziren sinisdunek gurtu zitzaten. Gure belaunaldikook ezagutu ditugu elizkizunetan edo kaleko ospakizunetan abadeek esku artean zeramatzaten kustodiak, bertan santu edo santa baten hezur, ile... edo gorpuzti zati bat erakutsiz.

Gorpuzti Eguna Ondarren, eta 
bertan eramaten den 
kustodia.

Parrokian badira desberdinak, baina euretako bat berezia da,  Urruti baserrian jaio zen Maria Monika de Ariztiren semea eta Bizkaiko bigarren zaindaria den Balentin Berriotxoaren (1827-1861) hezur zati bat duelako.

ERLIKIAK ERRUKIZKO AMAREN PARROKIA

BALENTIN BERRIOTXOAREN HEZUR ZATITXO BAT GORDETZEN DUEN KUSTODIA




2015/09/26

GAU ESKOLAK: HELDUENTZAT ESKOLAK

Badago gaur antzuolarrik ere gau-eskoletan ibilitakoa. Gau eskolak, baina, antzinakoak dira. Guk herrian dugun albiste zaharrena 1898koa da. Badirudi inguruko herriekin alderatuz, lehenetarikoa izan nahi zuela. Dena dela, askoz antzinakoak ere egon ziren Gipuzkoan. Adibidez, zaharrenetakoa, Irungoa zen, 1867an inauguratutakoa. 

Aitzakia?

"La mayor parte de los hombres olvidan casi por completo los conocimientos que adquirieron de niños en la escuela por haber abandonado repentinamente la enseñanza y las prácticas que allí se dedicaban, muchas veces por desidía y casi siempre por no existir en su localidad establecimiento en que, aprovechando las horas de solaz y descanso, pudiesen continuar en el perfeccionamiento de ese aprendizaje que hicieron en la escuela. Era, pues, una necesidad apremiante la creación de una escuela de adultos cuyo objeto sea llenar ese gran vacío que se observa en la instrucción popular".

Antzuolan zertarako sortu zen? 

Esan, ideia hau sortzen dela Pedro Sorianok egindako eskaera bati herriko Udalak emandako erantzunarengatik. Beraz, proiektuaren sustatzailea ez da Udala, Pedro baizik. Esan dezagun bide batez, alardeko kapitaina ere bazela Pedro, eta bere esku zegoela urteroko diskurtsoa. Beraz, ilustratua ere bazen.

Uzarragako eskola umeak bere maisua zen Josemari Agirrekin "Sakristaua".

Pedroren  proposamena helduei gau eskolak eskaintzea zen, eta horren ordez herriko neskei eskolak ematearren maistrari ematen zitzaion diru saria kentzea ere eskatu zuen. Eskaerak eskaera, Udalak emandako erantzuna ere oso adierazgarria izan zen:

"Pedro Soriano y consorte ... instando a se establezca escuela nocturna para adultos por cuenta del municipio y quitar el sistema actual de pago directo por las niñas a la maestra en concenpto de retribuciones... Previa discusión que no es procedente la escuela nocturna por cuanto solo puede satisfacer ventajas a jóvenes establecidos en la población y no a la genralidad del pueblo, por cuanto da lugar a mal retiro, y ni hay precedente de que otros pueblos lleven esta carga permanente; y respecto de retribuciónes de niñas se tratará de quitar si llega a convenirse con la señora maestra, consignando cantidad en el presupuesto inmediato, pues el confeccionado para el año próximo se halla aprobado".

Beraz, herriko Udalaren erantzuna ezin argiagoa.


Iturriak:



2015/09/20

BELAR edo GARO-METAK

Antzuolan belar edo garu-metak ikustea zaila baino dagoeneko ezinezkoa da, izan ere geratzen diren baserritarrak belarra batu eta biltzeko beste ohitura batzuk hartu dituztelako, besteak beste belar-fardoak edota plastikopean gordetzeko "bolak" eginez.

Beraz, herriko paisaian, zelaietan, baserriko ateondoetan... ez dago belar edo garo-metarik. Zertarako egin metak? 

Hala pilatuta, baldintza kaskarretatik babestu eta hauek ahalik eta denbora gehien iraun dezatela lortzen da, honela bere nutrizio ezaugarriak gordez.


BELAR-META OTAIN GAINEAN (ANTZUOLA)
 
Ezin izan dugunez Antzuolan ikusi nola egiten diren belar edo garo metak, Amezketara jo dugu eta bertan ikusi dugu nola oraindik ere belar eta garo-metak egiten diren. Aprobetxatu dugu hemen doazen argazkiak ateratzeko:

 BELAR-META ZAHARRA OTAIN BURUAN (ANTZUOLA)

 Beraz, beste ohitura bat desagertu zaiguna.



2015/09/19

JUAN CHINCURRETA, "EJECUTADO"

Juan Feliz Chinchurreta edo Chunchurreta Argarate, aktetan abizen biak erabiltzen direlako, Antzuolan jaio zen 1869ko abuztuaren 30ean. Gurasoak Jose Chunchurreta Garmendia eta Inesa Argarate Zabalo izan ziren. Bost anai-arreba ere izan zituen: Toribio (1856an jaioa), Anbrosia (1857), Domingo (1869), Casemira (1863) eta Carlos (1872). Badakigu ere 1893ko urtarrilaren 26an egin zirela Juan Felizen hileta elizkizunak herriko parrokian.

Baina zer gertatu zitzaion Juan Felizi?

Hilketa bat egitearren atxilotua, heriotzara kondenatutako herritarra izan zen. 

1892ko urtera joango gara. Urte hartako azaroaren 13ko udal akta batek diosku, nola Juan Chinchurreta, soldaduzka egiten zegoela, beste bi kiderekin batera (bat Segurakoa), Jakatik Hueskara zihoazela, 1891eko azaroan lapurketa eta heriotz batean nahastu omen zirela, eta horren ondorioz atxilotuak ere bai. 

Militarrak izanik, gerra epaiketa militarra izan eta, heriotzara kondenatu zituzten euretako bi, tartean Juan Chinchurreta. Udala ez zen eskuak gurutzatuta geratu eta aipatutako udal akta horretan adierazten da komisio edo talde bat erreginarengana ere joatea indultoa eskatzera komeni zela. Hala ere, komisioa ez, baizik eta Donostian abade eta antzuolarra ere zen Jose Sotero Etxeberria prestatu zen Madrilera joateko, bertan omen zeuzkan goi karguekin harreman onak tartean. Antzuolan bizi zen Chinchurreta sendia ere ez zen baztertua izan, eta Udalak bere gain hartuko zituela gastu hauek (100 pezeta) jakinarazi zion.

"Por asesinato y robo" salatu bazuten ere, jendea zerbait harrituta ere bazegoen, izan ere "fue muchacho muy honrado y ejemplar hasta que fue a la milicia, y que el crimen debió cometer estando embriagado por haber estado en tres tabernas durante su viaje de Jaca a Huesca, en servicio del Cuerpo, que es cuando ocurrió el hecho". (Udal akta, 1892/08/14).

Egindako errukin oharrek ez zuten eraginik izan, eta 1893ko urtarrilean 8an "ejekutatu" zuten, nahiz eta azken momenturaino indultoaren itxaropena izan.

Horren kronika beltza "Fuerista" egunkariak ere argitaratu zuen, beste hainbat daturekin:


Iturria: Fuerista, 10/01/1893


Kronikak aipatzen duen bezala, Zaragozako kartzelan zeudela, azken orduan aldaketak egon ziren, Juanek arestian aipatu dugun Jose Sotero antzuolar apaizari egindako aitortzaren ondoren, indultoa jaso zuelako Isidro Gereñok.

Hurrengo egunean Juan Feliz Cinchurreta  "ejekutatu" zuten.  Ez dirudi afusilatu zutenik, baizik eta garrote (garrote vil) erabiliz hil zutela.

Goain aipatu bezala, 1893ko urtarrilaren 26an egin ziren bere hileta elizkizunak herriko parrokian.

Iturriak:
  • "El Fuerista" egunkaria
  • Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: DEAH/F06.024//1257/002-01(f.173v,nº--/D,1893-01-26)
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Udal aktak:  8. Liburua (1887-1903).




2015/09/13

GALTZEAR DAUDEN TRADIZIOAK

Dagoeneko ez gaude ohituta hainbat gauza ikusteko; garai batean ohikoak zirenak, gaur desagertu direlako. Euretako bat dakargu honetan. 

Argazkietan ikusten den bezala, konpondu berritako bide zati batean, landare mota bat ikus daiteke zoru gainean. Ez da zuhaitzetik jausitako abarra, apropos jarritakoa baizik.

Erramua da bertan ikus daitekeena. Zuhaitz bat baldin bada, ez da asko hazten den horietakoa, eta gure artean asko erabiltzen da ohitura desberdinetarako. 

Askok ezagutu dugu Aste Santu atarian, Erramu Egunean, nola bedeinkatzen diren bere abarrak, eta ondoren ateburuetan jarri, gurutzea eran, edo soroan, edo lan bat bukatzerakoan (garai batean etxe baten teilatua bukatu orduko jartzen zena, edo argazkian ikusten den bezala bide zati bat eginda gero). 

Ez dakigu bidean jarritakoa bedeinkatutakoa dagoen, baina berdin da, norbait konturatu da, garai baten bezala, erramua jarrita bide zati horrek bermatuta duela urtetarako biziraupena. Ikurrez beteta ditugu gure inguruak, sarri zer adierazi nahi diguten ez dakigula, eta behin arrazoiak hautemanda beste zentzu bat hartzen duela inguru horrek ezin ukatu.

























TREKUTZERA DOAN BIDEA. 
BERRIZTUTAKO BIDE ZATI HAU KAXETA GAINEAN DAGO


2015/09/12

ITURRIAK EZAGUTZEN (VI): OGEITURRIKO ITURRIA

Aipatu dugu blog honetako beste atal batean, "Ogeiturri" kokatzen den lur sailean, zuhaitz berezi batzuk daudela. Gaur, berriz, bertan dagoen "Ogeiturriko iturria"z jardungo dugu.Izenak aderazten digunari jarraituz, badirudi hogei iturri desberdinetatik datorren iturri urtsu bat dela bera, baina ezin dugu esan  orain ur izugarri darionik, nahiz eta, hau ere egia izan, edozein lehor garai handietan ere, 2015eko udan bezala, ura dariola.


 KOKAPEN MAPA

Ogeiturritik jende askok edaten du ura, eta adibidez, Aitzaga, Igeribar eta Arreluztxikiko baserrien ur egarriak ere bertatik asetzen dituzte.

Bide batez, soberan dagoen urarekin Lizarraga auzora doan errekatxo bat ere osatzen du  Ogeiturrik.

Ogeiturriko errekatxoa Lizarraga errekan ura isuri aurretik.

Iturrira joateko bi bide daude: bata, Kaxetatik berehala, eta Trekutzeko bidea lagaz, Pagamendira hartzen den bidetik; eta bestea, Lizarraga auzotik datorrena da. Guk geuk, Kaxetatik doanari erreparatuko diogu, eta garai batean gaztainondoak izandako inguruetatik pasatuz, bete betean bat egingo dugu iturri honekin. Oinez pare bat kilometro, guztira.

Ez da metal ura edo burdin-ura dakarrena, baina edateko ur ona da. Bertara joango bazinete, berriz, hainbat ur hoditxo ikusteko aukera ere izango duzue, garai batean beste ur emana ere bazeukalaren seinale.

Hori bai, ingurua txukundu beharra dauka, besteak beste lurrez gainezka dago ur-askatxoa ...

 OGEITURRI, URA DARIOLA

 OGEITURRI










OGEITURRI INGURUKO BASOAK


OGEITURRIAREN UR HOTSA


2015/09/05

1826ko ESKOLA ARAUTEGIA

Antzuolako eskola zaharra. 

Hezkuntza eta eskola  izan dira blog honetan sarri erabili izan ditugun gaiak. Eta egia esanda agortzen ez dena, izan ere herritar eta agintarien artean kezka handia sortzen zuen garai batean ere hezkuntzak. 

Honetan 1826an Udalak idatzitako hezkuntza arautegi bat dator harira. Bertan, maisuaren zereginak dira batez ere arautzen direnak, hainbat herritarrengandik kexak jaso ondoren. Guztira 16 arau desberdin. Batzuk bitxiak. Horrela dio dokumentuak: 
ESKOLA ARAUTEGIA, 
1826an IDATZITAKOA


Los artículos del nuevo reglamento que ha dispuesto el Ayuntamiento de esta villa de Anzuola por ciertas justas quejas que ha habido; y a dispuesto pasar a Don Juan María de Bengoa, maestro de primeras letras, para que atendido al tenor de estas las observe y cumpla en lo futuro en la escuela, como también en la iglesia con la más escrupulosa exactitud, pues está decretado en el Ayuntamiento el día 17 de febrero de este presente año de 1826 para que se dispusiesen los artículos siguientes:

1º. Que el maestro de primeras letras haya de tener obligación de surtir con todo papel rayado de todos números o clases desde 1º hasta el 10º para sus discípulos, y que no haya de llevar más que cuatro maravedís por cada pliego en vez que lleva seis maravedís.

2º. Que igualmente por cada pluma no ha de llevar más de cuatro maravedís, y no ocho maravedís como ha usado hasta el presente.

3º. Que los discípulos escribientes a que no hayan llegado a la aritmética no se le cargará más de un ochavo por la tinta semanal que gasta en vez que ha llevado hasta el actual cuatro maravedís; y luego que empiecen en la aritmética se les hará pagar cuatro maravedís, incluyendo en ella la piedra para dicha aritmética.

4º. Que los discípulos forasteros contribuirán por cada discípulo al maestro, mensualmente, cuatro reales, pues según otros maestros de Legazpia y Villarreal llevan igualmente.

5º. Que el maestro haya de andar consigo la llave de la puerta de la escuela, y no haya de tener autoridad de andarles a los discípulos en idas y venidas con dicha llave, pues el maestro bien sabe que sin llave no se podrá abrir ni cerrar dicha puerta; y así será obligación de andar consigo la expresada llave.

6º. Que no podrá tener osadía el maestro para mandar a los discípulos o asistentes conducir a su huerta, tierra, fiemo, aguas para regadío, ni ocuparles en lugar de desgranar maíces en la casa del dormitorio, ni otros servicios de recados, a las horas de escuela, pues no se deben ser esclavos sino amados discípulos.

7º. Que durante las horas que están destinadas para la estancia en la escuela no podrá libertar a los muchachos a ninguna casa de maestría o enseñanza.

8º. Que siendo público o bien notorio el  abuso que hace el castigo del azote hasta haber llegado al caso de haber dado a uno mismo en un mismo día dos, tres o cuatro veces, y hallándose ya casi desterrado de las escuelas el castigo de los azotes, y debiendo valerse solamente de este castigo en algunos lances y casos particulares, se le encarga al insinuado maestro use y procure de él con mayores moderaciones, suavidades y reparos; y caso que siendo conveniente así se ejecutará en el sitio o paraje el más arrinconado y observado que hubiere en la escuela para no ofender la castidad y modestia de la juventud.


9º. Que con las muchachas no haya de usar del castigo en azotes, sino de otras respensiones (sic) y castigos las más prudentes y moderadas.

10º. Que siendo los parces instituidos para remunerar la aplicación y méritos de los escolares, no deberá repartir ningún parce sino solo por méritos contraídos en ella, y de ningún modo por otros títulos.

11º. Que a ningún discípulo se le pondrá en la aritmética hasta que bien aprenda la tabla.

12º. Que el maestro haya de tener la obligación de rezar los calvarios en los cuatro domingos de Adviento, y todos los domingos de la Cuaresma.

13º. Que igualmente tendrá obligación el expresado maestro en acudir al Santo Rosario con sus discípulos no solamente los días festivos sino que también todos los días de labor.

14º. Que el maestro les encargue y tome cuidado sobre la reverencia al Santísimo hagan los discípulos con la mayor moderación, humildad y respeto en medio de la iglesia, pues que al principio que se puso la moderna escuela principiaron con mucha perfección, y actualmente siguen con flojedad en la dicha reverencia.

15º. Que en las semanas que no entre día de fiesta ha de ser la tarde del jueves asuelto (sic), y caso que entre día de fiesta se les tendrá a los discípulos hasta las cuatro, iguales a los demás días como también los sábados igual.

16º. Que el maestro no podrá tener ninguna provisión de abastos en su casa, ni menos admisible en ningún misterio de remate u obligación de la Villa, ni en semejantes negocios, por no corresponderle según leyes de la Recopilación a su oficio, esfera y demás méritos del maestro. Bajo estas cláusulas y condiciones procurará enseñarles el maestro a los discípulos en lo futuro.

Hecha en Anzuola a 24 de septiembre del año de 1826.


Feliz de Vizcalaza. Pedro Antonio de Iturbe. Juan Bautista de Unanue. Jose Ignacio de Aguirre. 

Ziur aski, lau herritar hauek, Lehen Hezkuntzako tokiko batzordekideak izango ziren.


Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. Hezkuntza. Paper soltea.