2015/12/31

MIOTA ETXEA

"MIOTA ETXEA" gaur liburu denda, Kutxa, Olalde elkartea ... eta etxebizitza dagoen tokian zegoen. Garai batean izugarrizko jardina izateaz gain, erdian, itzelezko magnolio ederra ere bazeukana.

GALERIA EDERRA ZEUKAN ETXEAK, BAITA MAGNOLIO ZUHAITZ EDER BAT ERE. 
Argazkian, ezker aldetik, Josemari Laskurain, Jabier Ormazabal, Kruz Azkarate, Seberiano Agirreurreta, Migel San Sebastian eta Martzelino Garmendia. 1971. urtea.

Bertan bizi omen zen XX. mendearen lehen herenean arrasatearra eta Bergarako Altos Hornos-eko injenaritza omen zen Josemari Agirre e Isasi eta bere sendia, bere emazte eta sei seme-alabekin (Piedad, Socorro, Toribio, Josemari, Alfontso eta Jose Inazio). Famili onekoak, hiruzpalau emakume egoten ziren etxeko eta umezaintzak egiten, tartean baita baratza lanak ere.

Aberatsak izanda, bertako semeak bizikletak ere omen zeuzkaten, eta badago garai bateko antzuolar bat baino gehiago bertako bizikletak erabiltzen ikasitakoak.

Bat baino gehiagok agian jakin gura du zergatik esaten zitzaion etxe honi "Miotanekua". Aipatu dugun Josemari 1928an-edo ailegatu zen Antzuolara irundarra zen Maria del Carmen Miota Davit bere emazte eta Maria Socorrorekin. Etxe berean bergararra eta zerbitzaria zen Maria Gallastegi eta alaba zaintzeko-edo arrasatearra zen Presentacion Agirrerekin ere bizi dira 1931eko erroldaren arabera.


 PLAZAKO ARGAZKIA XX. MENDEAREN HASIERAN. EZKER ALDEAN IKUS DAITEKE "MIOTA" ETXEA. ERDIAN "OSTATUKUA" ETXEA.

1946an pertsona bakarra bizi zen etxean: Jose Maria Miota David, irundarra berau ere, lanbidez lege-gizona, eta Maria del Carmenen anaia. Beraz, Irundik etorritakoenetik hartu zuen etxe honek "Miota" etxea.

Bertan Antzuolako medikua izan zen Gillermo Escartin eta bere familia ere bizi izan ziren, eta herriko kontsulta ere bertan pasatzen zuen.

1970.hamakardaren hasieran bota zen XVIII. mendearen bukaera ingurukoa jo daiteken etxe eder hau.


MIOTA ETXEKO JARDINERA ZIHOAN BURDINAZKO ATEA
1971/2 urteko argazkiak... Frontoi eta Miota etxearen espazio horretan ere herriko bolategia egon zen.  Atzean dagoeneko desagertuta dagoen "Pazientenokua" etxea ere ikus daiteke.
Frontoi inguruan zeuden platanero zuhaitzak ere moztu behar izan zituzten, ondoren etxe berriak eraikitzeko. Baita iturria atzeratu ere. Argazki honetan ere  Miota etxeak zeukan azalera itzela ikus daiteke.
























Miota etxea botata, etxe berriak eraikitzeari ekin zitzaion, tartean plazako iturria ere zegoen tokitik atzeratuz.
1973. urtea.

Iturriak:

  • Maximo Ariztiri, eskerrik asko.
  • Antzuolako Artxibo Historikoa. Hainbat errolda: 1889, 1931, 1946.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada