Gipuzkoako
Batzarretara joateko probintziako herri guztiek ordezkariak edo
prokuradoreak bidaltzeko zuten eskubidea. Hala ere, herri txiki eta behartsu askok euren
ordezkariak bidaltzeko arazoak zituzten, zeuzkaten baliabide ekonomikoak
hutsaren hurrengoak zirelako. Hori zela
eta, beste herri batzuekin elkartzeko ohitura zuten, hala, udalerri bakar bat
bezala bozkatzeko eskubidea zeukaten, horretarako zeuzkaten biztanleak (fuegos)
erabiliz.
Ordezkaritza mota hau, dirudienez, ez zen 1615 baino lehenago ezagutzen. Ordutik, baina, ugariak izan ziren herrien arteko elkargoak
Ordezkaritza mota hau, dirudienez, ez zen 1615 baino lehenago ezagutzen. Ordutik, baina, ugariak izan ziren herrien arteko elkargoak
GIPUZKOAKO
BATZARRETARAKO HERRI ELKARGOAK (1615-1826)
|
||
URTEA
|
ELKARGOA
|
HERRIAK
|
1615
|
ORIAN
|
Altzaga,
Arama, Gaintza, Itsasondo eta Legorreta
|
1617
|
BOZUE
MAYOR
|
Amezketa,
Abaltzizketa, Baliarrain eta Altzo
|
1617
|
SAN
ESTEBAN
|
Ormaiztegi,
Astigarreta, Gudugarreta , Zerain eta Mutiloa
|
1625
|
AIZPURUA
|
Alegi,
Ikaztegieta, Orendain eta Altzo
|
1631
|
ZUBIBERRIA
|
Amasa,
Anoeta eta Zizurkil
|
1637
|
ZEGAMA
|
Zegama,
Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi, Astigarreta eta Gudugarreta.
|
1644
|
VILLAFRANCA
|
Ordizia,
Beasain, Zaldibi, Arama eta Ataun
|
1662
|
LEGAZPI
|
Legazpi,
Zerain eta Mutiloa
|
1663
|
ARGUISAO
|
Zumarraga,
Ezkio eta Gabiria
|
1696
|
IRIMO
|
Villareal de Urrechua,
Antzuola
|
1742
|
AINSUBERRELUZ
|
Alkiza,
Anoeta eta Hernialde
|
1805
|
OLAVIDE
|
Ibarra
eta Belauntza
|
1818
|
ATAZALBEA
|
Ataun,
Zaldibi eta Beasain
|
1825
|
ARTAMALASTEGUI
|
Idiazabal,
Mutiloa eta Zerain
|
1826
|
ANDATZABEA
|
Zizurkil,
Orio eta Usurbil
|
Oharra:
Elkargo batzuetan baja eman eta beste elkargo batzuetan alta ematen zuten
hainbat herrik. Iturria: Gorosabel, Pablo; Cosas memorables… 478-484.
“Escriptura primera de la Unión de esta Villa de
Anzuola con la de Villa Real, el año 1696”
Ez zen ez, 1696ko irailaren 24ean edozein aurkeztu “en el monte que llaman Mendia o Descarga, que es puesto y paraje que divide las jurisdiçiones de las Nobles Villas de Villa Real y Anzuola”. Izan ere, alde batetik, Antzuolatik, herriko alkatea zen Francisco Perez de Arizti, eta herriko ordezkariak ere ziren Juan de Elussa eta Miguel de Amilleta agertu ziren bertan. Herritar xumeak. Bestetik, baina, Villa Real-etik, bertako alkatea zen Thomas de Ipeñarrieta Idiaquez, oso gizon garrantzitsua garai hartan, “Capitán de Caballos de los Ejércitos Reales de los Estados de Flandes” baitzen. Bera gutxi balitz, berarekin batera, Francisco de Macolalde Zabaleta, “Caballero de la Orden de Santiago, Superintendente General de Fábricas y Plantíos de la Provincia de Guipúzcoa, por Su Magestad”; eta titulutzat baroia zen don Mathías de Areyzaga, “Caballero de la Orden de Calatrava, Caballerizo del Rey Nuestro Señor, vecinos de Villa Real”. Beraz, ez zen edozein elkartu egun hartan Mendia edo Deskargan.

IPEÑARRIETA ETXEA, GAUR URRETXUKO UDALA.
BEHEAN AREIZAGA JAUREGIA, URRETXUN ERE.
Baina zertara
joan ziren? Zein zen helburua? Herrien arteko itun bat sinatzera joan ziren,
eta horretarako bakoitzak bere herritarren bermea zekarrela adierazi zuen.
Antzuolaren kasuan, alkatea bera, Francisco Perez de Aristirena, Juan Bautista
Madariagarena, sindikoa, eta Andres de Zabala eta Juan de Bizcalaza
errejidoreena; baina baita aldi berean beste herritar askorena ere: Andres de
Zumaeta Lapaza, Miguel Ignacio de Amilleta, Juan Bautista de Benitua Iturbe,
Juan Bautista de Iñurrigarro Otamendi, Juan Bautista de Herauza, Ignacio de
Jauregui, Marcos de Arana Lamaçiano, Phelipe de Barrena, Ignacio de Ezpeleta,
Ignacio de Arreluz Aramburu, Juan de Villar Arismendi, Juan Bautista de
Argarate, Pedro Perez de Iraeta, Bartolome de Lazcurain Zumeta, Domingo de
Iturbe, Miguel de Irala, Juan de Elussa, Bernardo de Goitia, Antonio de
Iñurrigarro Irastorza, Juan Bautista de Arizti, Juan Bautista de Benitua
Iriarte, Juan Bautista de Goitia Bereterio, Ignacio de Lazcurain en Galarza,
Joseph de Amenabar, Francisco de Eguiara, Andres de Ugalde, Joseph de Umerez,
MArtín de Ezpeleta, Juan Bautista de Elorriaga, Joseph de Zumeta, Francisco de
Irizar, Joseph de Irastorza, Esteban de Urreta, Geronimo de Villar, Igancio de
Ygartuburu, Juan Bautista de Barrundia, Juan de Villar en calebarria, Francisco
de Irala y Juan de Arana, denak “vecinos de la villa y representantes… para con
los demas vecinos ausentes… y tendrán a bien por firme y valedero todo lo que …
se dirá y en su virtud se hiziere”. Beraz, legitimatuta zeuden herri
ordezkariek hartu beharreko erabakiak hartzeko, kontuan izanda aldez aurretik
herriko udalak hartuta zuela.
Behin aurkezpena
egin eta gero, dokumentuan datorkigu zergatik erabaki zuten antzuolarrek Villa
Real-ekoekin elkartu: “Decimos que por hallarse la villa con cortos propios y
rentas, y por otras causas y motivos especiales, tenía puesto en platica con la
Noble y Leal Villa de Villa Real… seria util y combenencia hasentar una union,
concordia y hermandad entre si por lo que mira a la hasistenzia voz y voto de
las Juntas Jenerales y Particulares que zelebra esta Muy Noble y Muy Leal
Provincia de Guipuzcoa”.
Beraz Gipuzkoan
garai hartan ospatzen ziren batzar orokorretara zein partikularretara batera
joateko arrazoia ekonomikoa zen, izan ere Antzuolak orduan ez zeukan ondasunik,
dirurik, batzarretan sor zitezkeen gastuei aurre egiteko.
Horren bitartez
bai zein besteko herrietako ordezkariek botere zabala izan zuten batzarren
aurrean behar zen beste idatzi, erabaki, negoziaketa egiteko. Antzuolako
herriak hala erabaki zuen 1696ko uztailaren 22an, aurrean 31 antzuolar zeudela
lekuko bezala.
Esan, gauza bera
egin zela Urretxun 1696ko uztailaren 8an izandako udal batzarrean. Bertan,
arestian aipatutako arrazoiez gain, batasun hau egiteko beste batzuk argitzen
dira udal batzarreko aktan, eta esandako batzar orokor eta berezietara herri
biak batera joan bai, baina “como para los casos militares y ocasiones de
salidas de la gente de esta provincia de Guipuzcoa al serviçio del Rey Nuestro
Señor y defensa propia suia”. Beraz, Gipuzkoatik kanpo erregearen babeserako
mehatxu militarren bat gertatuko balitz, han egongo ziren baita antzuolarrak
eta urretxuarrak ere.
Halaxe herri
biak elkarturik, anaitasun edo batasun honen baldintzak zehaztu ziren: 1)
Iraupena. Hasteko 10 urte iraungo zuen. Hasi antzuolarrak hasiko ziren 1697an
Arrasaten ospatuko zen batzarrean parte hartuz, eta tartean zeuden
partikularrak 1698ra arte. Ondoren Urretxuko ordezkariari tokatu zitzaion. 2)
Ados jarri ziren batasunari IRIMO izena jartzea.
Ondorengo
artikuluetan batzarretatik zetorren dokumentazioaren kudeaketa nolakoa izango
den adierazten da, eta herri bakoitzak bere gain hartuko ditu gastuak eta
ekarriko nahiz bidaliko ditu batzarretan egindako erregistroak, hala edukiaz
jabetzeko...
Nahiz eta desadostasuna egon, gehiengo batek batasun honekin aurrera joatea erabaki zuten, eta “en el paraje que llaman de Descarga (en el paraje de Mendia) a 28 de marzo de 1716 años” herriko alkatea zen Jose de Zavala, zinegotziak ziren Antonio de Irazaval, Tomas de Antia; eta sindikoa, Miguel de Iñurrigarro Otamendi elkartu ziren urretxuarrekin eta beste 10 urterako adostu zuten batasunarekin jarraitzea. Ez zen azken ituna izango, hala ere.
Ikusten den
bezala, Antzuolak ere bate gin zuen Urretxurekin eta 1696an Irimo bezala
ezagutuko zen elkargoa osatu zuten. Lehendabizi 10 urterako; 1706an, berriz,
bederatzi urterako; 1716an, 10 urterako; ondoren, 1727tik 1745eko apirilaren
25era arte. Orduan deseginda geratu zen herrien arteko batasuna.
Iturria:
·Antzuolako Artxibo
Historikoa, 10. Dokumentua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario