2015/12/08

ANTZUOLAKO AUZO-BIDEAK

Gaur herriko auzo batera edo bestera joateko bide nagusi bat egoten da, eta automobila izaten da batera edo bestera joateko erabiltzen dugun garraioa. Duela ez asko, ostera, bide asko zeuden ez bakarrik auzoetara baizik eta baserrietara ere joateko, eta oinez egiten ziren batetik besterako trasladoak, sarri astoak edo idiak erabiliz. Zenbait bide, gainera, gurutze-bideak edo elizbideak ere izaten ziren, aldi berean.

Bide hauek gainera, basoetara-eta joaten ziren beste bidexka askoren ardatzak izaten ziren.

1922ko dokumentu batek diosku zeintzuk ziren herriko auzo bakoitzera zihoazen bideak, batzuk gainera konpondu beharrekoak, orduan ere. Hemen zerrendatzen diren bideak bat datoz ondoren baserrietara egindako bideekin. Beste bide batzuk, oraindik ikusteko gai baga ere, desitxuratuta eta desagertzeko zorian daude.

Hauek esan beharrik ez dago auzolanean zaintzen zirela, eta euretako batzuk benetako galtzadak ere osatzen zituztela. Hauek, beraz, auzoz-auzo bideak (1922. urtea):

  • GALARTZA AUZOA

·         Garikatza baserritik Etxeberrisoroko zubiraino, auzotar guztientzako.

·         Burdingurutzetik Ugarriagagañekoraino, auzotar guztientzako.

·         Uzarragatik Santa Agedaraino, eta hemendik, Urrutiraino, eta hemendik Gorriz eta Ugarriagaraino, eta Etxeberrisoro zubiraino; eta Galartzatik Besagastiraino. Dena, auzotar guztientzat.

·         Santakutz (Santakruz) Korostarratzuraino; Gorlazuritik Ugarriagagañekoraino.

·         Gorrolara eta Ameztira.

  •  UZARRAGA AUZOA

·         Etxezuriko zubitik, Uzarragarino eta hemendik Santakutzeraino.

·         Uzarragatik Barrutia errekatxoraino.

·         Iturriotzetik Benituapera eta Burdingurutzera; Iturriotzetik Azkarate eta Korostarratzuraino.

·         Burubikotik Mixora.

  •  LIZARRAGA AUZOA

·         Kalebarrengo zubitik Larrabarreneraino.

·         Larrabarrentik Arangunera eta Iturbetxikira.

·         Larrabarrenetik Laskuraintxikira eta Akiñaora.

·         Akinibaitik Barrutia errekatxora eta Gurutzebideraino.

·         Jauregitik Zumaetaraino, eta hemendik Laskurainandira (Gurutzebidea).

·         Arangurenetik Aizbakarreraino (Gurutzebidea).

·         Arangurenetik Korrostarratzuraino, eta hemendik Pikunietaraino eta Urolaraino (Ondamendi).

·         Udalatik Iraetara.

·         Larrabarrenetik, Jauregi eta Goitiara; hemendik Aizbakarrera.

·         Larrabarrenetik Ogeiturritik, Pagamendiraino.

  •   IRIMOEGIGOIENA AUZOA

·         Ibarrako partilekutik Aitzaga, Igeribar, Sarasketa, Miakaraino.

·         Miaka gainetik Bazterriñetara eta Ursaltora.

·         Egurribaitik Otamendiraino.

·         Kasetatik Irala eta Arreluz baserrietara.

·         Arreluzetik Magarrora.

·         Otamenditik Magarrora eta hemendik Sarasketaraino.

·         Kasetatik, Ogeiturrira, eta hemendik Pagamendira.

·         Ibarratik Irimora (Gurutzebidea).

·         Bazterretxetik, Iralatorrera eta Irala gainekora (Gurutzebidea).

·         Iñarrekotik Aitzaga burura.

·         Gorlazuritik Bazterriña baserrietara.

  • BASALDE AUZOA

·         Telleriatik Iñurrigarrogañekoa.

·         Intxaustitik Madariagaraino.

·         Erautzatik Errasti eta Botoneraino.

·         Olazabaletik Iramendiraino.

·         Iñurrigarrotik Martasororaino.

·         Erautzatik, Galardi, Amilleta eta Mutilagoeneraino.

·         Zorroztarrietara.

·         Altzetara.

·         Olamenditik Ipurtikara.

  • IRIMOEGIBEHE AUZOA

·         Bidetik Urkilluraino

·         Urkillutik Koroso eta Arrandariraino

·         Urkilluegitik Ibularreraino.

·         Igirainetik Urkilluraino.

·         Igirainetik Otain eta Ibularreraino.

·         Bidetik Zupide eta Altamiraraino.

·         Kalebarrenetik Eztalaraino.

 Oharra
  • Udalerriko mapa bat aurrean baduzu hobeto jarraituko duzu atal hau.

1898an 110 baserri zenbatzen dira Antzuolako udalerrian, eta denek zeukaten bide zuzen bat etxera joateko. Bide hauek,gainera, alde batetik bestera herria zeharkatzen zuen Madril-Irun bidearekin bat egiten zuten.

Uzarragako bidea egiten, 1960an inauguratu zena.

Une hartan bigarren mailako bideak izendatzeko inbentarioa egiten ari zen Gipuzkoako Diputazioa, eta Udalak bere gain hartzen zituen baserrietara zihoazten bideen mantemenduaren ardura. Zein zen ardura? "atender como hasta ahora prestación personal para la conservación, facilitando la villa las raciones de pan y vino..."

Hala ere, bide guzti hauek bigarren mailakoak izendatuz gero Diputazioak, kilometro asko izango zirenez ondo zaintzeko, Diputazioari dagoenetan lagatzeko eskatu zion herriko Udalak.

Herrian, baina, bazeuden lehen eta bigarren mailako bideak, eta Diputazioak bere gain hartuko zituenak. Bat, herritik Uzarragako tren geltokira zihoana; guztira 948,30 metro. Berau lehen mailakoa izendatu zen. Hemendik, Uzarraga plazaraino zihoana, 450 metro zeuzkana, bigarren mailakoa izendatu zen.


1960an inauguratu zen Uzarragako bidea bukatuta!
 
Iturria:
  •  Antzuolako Artxibo Historikoa: LXIII liburu sorta.
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Udal liburuak (8) (1887-1903), 1898ko urriaren 9ko udal akta.



No hay comentarios:

Publicar un comentario