2015/10/31

PARROKIA BERRIAREN OBRA HASIERA (1638-1640)


Antzuolako parrokiaren obra berria, gaur ezagutzen dugunarenaren obra hasiera, XVII. mendearen  hirugarren hamarkadan (1630) ematen da, aurreko eliza zegoeneko zaharkitua zegoelako. Obra hau jarraitzeko dokumentazioa aberatsa da, eta urtez urte obra honen berri jakin ahal izateko aukera dugu. Dokumentazio aberatsena Oñatiko Artxiboan dago, eta bertatik pare bat dokumentu aurkeztuko ditugu, 1640. urtekoak, protagonista berarekin: Juan de Rementeria, Elorrioko semea bera, hargin lanak egiten ari zena Errukizko Amaren parrokia berreraikitzeko.





















DOKUMENTUAK, 1640. URTEKOAK 
(GPAH, 1/0769) (fº 69 eta 92v-93r)
Lehen dokumentua 1640ko urtarrilaren 10koa da; bigarrena, berriz, urte bereko 
martxoaren 4koa.

Arestian esan dugun bezala, Juan de Rementeriak hargin lanak egiten ari zen 1640ko urtarrilean Antzuolan. Egindako lanengatik 4.488 erreal (`de vellón´) ordaindu behar izan zitzaion. Hala, orduan, Errukizko Amaren parrokiako maiordomoa zen Miguel Rodriguez de Arrelus-ek, "dueño de la casa del mismo apellido", 1638 eta 1639an Juanek egindako lanengatik, "para en cuenta de la obra nueva que en la dicha iglesia hago", ordaindu zion bi zatitan dirutza hura.(fº 69)

Juan de Rementeriak, baina, herrian jarraitu zuen lanean,eta urte bereko martxoan, urretxuarra omen zen Sebastian de Iturberekin hitzartu zuen harri garraioa "que el dicho Rementeria tiene tomada en su cargo la iglesia parrochial de Ntra. Sra. de la Piedad de la dicha villa". Helburua? "Le haya de acarrear el dicho Sebastian de la fecha de esta carta en un año cumplido desde el puesto de Urqullu de suso que es en jurisdicción de la dicha villa hasta el pie de la dicha obra `quatro çientos carros´ de piedra que el dicho Rementeria le ha de dar sacada de a ochocientas libras cada uno. Y por cada uno de ellos le haya de dar y pagar el dicho Sebastian 37 maravedis; y los dias que el dicho acarreto se ocuparen una comida; y luego 100 reales, de que el dicho Sebastian se dio por contento".(fº 92v-93r)

URQULLU/URQUILLU


Beraz, Antzuolako parrokiaren obra egiteko harria gaur Urkillu bezala ezagutzen dugun eremuan bildu zen. Urkillu Irainen (Irigain)dago, eta bertatik Korosora doan bidea hartzen da, eta betidanik karga-leku bezala ere ezagutu da inguru hau.

Urtebeteko lana, beraz, aipatutako harri guzti hori bertaratzeko, ondoren obraraino ekartzeko. Pentsa genezake, gainera, harria Arrola-Koroso-Azaldegietako mendi hegaletan aurkitzen diren harlanduzko harrobietatik aterako zela.  Gaur ere posible da harrobi haien aztarnak jarraitzea.

GAUR ERE HARLANDU EDERRAK AURKI DAITEZKE URKILLU BURUAN, GARAI BATEAN ARRANDARIKO BIDEAN

Beraz, parrokiaren obra berriari ekiteko behar zen lehengaia (harria) inguru hauetatik ekarri zen.
 
  Iturria: Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa (GPAH, 1/0769) (fº 69 eta 92v-93r).





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada