2015/08/24

SAN BARTOLOME JAIAK: ZEZENAK eta ALARDEA: 1880. urtea

1880ko Udal agiria
 
1980. urtetik aurrera uztailean ospatzen dira Antzuolan herriko jaiak. Aurrekoetan, berriz, `Piedadeko jaixak´ bezala ezagututakoak, abuztuan, San Bartolome egunean, ospatzen ziren, baina bi ekialditan egiten zirenak garai batean: San Bartolome egunean (abuztuaren 24an bueltan) eta San Agustin egunean (abuztuaren 28an), bakoitzean ekitaldi desberdinak eginez.

Lehenean zezenak ez ziren falta izaten, izan ere zezen zaleak baginen, eta bigarrenean, berriz, alarde eguna ospatzen zen.

Lehendabiziko zezenketak ez dakigu sokamuturrarako edo zezen korridarako (heriotzarako) izango ote ziren, baina goiko agiriak (1880koak) diosku Jose Mari Lamarianori ordaindu zitzaizkiola 50 pezeta bi zekor ekartzearren abuztuaren 25 eta 26ko  zezenketarako.

Alarderako, berriz, dauzkagun datu bakarrak dira bi eta interesgarriak, izan ere 1880.urteko alardea San Agustin egunean (abuztuaren 28an) ospatzeaz gain, bertan, diskurtsoarekin batera, banderari eta armen erakustaldeari ere garrantzia ematen zitzaien: 


"A Pedro Soriano por gratificación del discurso pronunciado en la plaza el día de San Agustín con motivo de la bandera y alarde de armas". 

Ez dakigu zer gehiago egon ote zen alarde hartan, informazio askorik ez dugulako, baina bai dantzariek ere parte hartzen zutela, gaur bezala.

Ondoren herriko jaietako hainbat argazki eta alarderako 1897an idatzitako diskurtsoaren kopia:



ANTZUOLAKO JAIXETAKO IRUDI EZBERDINAK,
1950-60. HAMARKADAKOAK
 


 
 BASILIO ORMAZABALEK 1897an ANTZUOLAKO ALARDEAREN DISKURTSOARI ESKUZ EGINDAKO KOPIA EDERRA


Beste iturri batzuk:

http://www.ahotsak.eus/antzuola/gaiak/050203/



No hay comentarios:

Publicar un comentario