2015/08/04

`OSTATU´ ETXEA eta `GOENAGA´ ETXEA




`GOENAGA´ ETXEAK

Jose Ignacio de Goenagak (Antzuolako alkatea ere izan zenak), beste herritarrek ere egiten zutena jarraituz, plazan egitean ari zen etxe berriarendako haritzak eskatu zituen udaletxean, 1763ko azaroaren 27ko udal aktak dioskuenez. Agiri hau bat dator `Ostatu´ etxeko fatxada aurrean dagoen oroigarriarekin:  

"Esta casa hizo Jph.Ygn. de Goenaga. 
Año 1763".

 HERRIKO PLAZARA BEGIRA `OSTATU´ ETXEAK DUEN INSKRIPZIOA
 
Handik pare bat urtera, 1765eko irailaren 22an, Josek, plazan zeukan etxe berrirako `Oiturri´ lur sailean zeuden hemezortzi haritz mozteko baimena eskatu zuen, bere esanetan “sobre los nogales jóvenes que tiene en el  `irabazi´ de Igueribar suso y robledad de la casería de Aramburu”. Udalak baimena eman zion, horretarako zegoen ordenantza errespetatuz.Ondoren, urte bereko azaroan, herrian antolatuta zegoen Suteen Anaidirako elkartean sartzea eskatu zuen. Iruditzen zaigu etxe hau, ordea, eskumara dagoen etxearena dela, harmarria duena, eskatutako egur kopuruagatik. Esan beharrik ez dago   herriko jauntxoa zela garai hartan Jose Ignacio.

Biografiari tira eginez, badakigu 1715eko maiatzaren 11n jaio zela eta bataio pontean Joseph Ignacio jarri ziotela izena bere gurasoak ziren Domingo Goenaga Benitua eta Ana Maria Ignacia Laskurain Elorriagak. Hogeita sei urte betetzera zihoala, Maria Michaelarekin ezkondu zen Antzuolan 1741eko otsailaren 11n.

Hirurogeita hemezortzi urte zituela zendu zen, 1793ko abuztuaren 28an, eta Errukizko Amaren parrokian hilobiratu. Bere emaztea zen Michaela askoz lehenago hil zen, 1775eko abuztuaren 18an.

Dirudienez ez zuten seme-alabarik izan.

 `GOENAGA´ ETXE OSTEAK
Iturria:  
  • Antzuolako Artxibo Historikoa: Akta liburua (5), 1762-1793.
  • Donostiako Elizbarrutiko Agiritegia.








No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada