2015/08/08

JAUREGI BASERRIA/LEINUA




GOIAN `GOENAGA´ BASERRIA; AZPIAN, BERRIZ, `JAUREGI´.

Lizarraga auzoan kokatzen den baserri honen egungo egoerak ez du gordetzen garai bateko baserriaren aztarnarik, eta horrezaz gain alderdi arkitektoniko orokorrari begira ere ahuleziak hautematen zaizkio. Hala ere, antzinako historiaren jabe da, eta nahiz eta herriko baserrien artean zaharrena ez izan, bere lehendabiziko aipamen dokumental aztarnek XV. mendearen bukaerara garamatzate. 

Bere etxekoen berriak berriz, ez ditugu 1513ra arte izango, orduan, urtarrilaren 16an, jaio eta bataiatu zen Errukizko Amaren parrokian izenik ez dakigun Jauregitar bat, bere aita Juan zelarik. 1514ko apirilaren 9an, berriz, Catelina jaio zen, bere gurasoak Juan eta Catelina zirela. Agian aurreko bataioen gurasoak ere hauek izan daitezke.


Jauregi baserria

1629an egindako erroldak esaten digu bertan Juan Perez Jauregi, bere bost seme-alaba, neskamena eta beste morroi bat bizi zirela bertan. 1705ean, berriz, Juan Ramos de Jauregui “dueño de la casa solar de Jauregui”. Beste batzuk: Gabriel de Jauregui “cura propio que fue de las parroquias unidas (de Anzuola”).

Jauregi baserria

Gure helburua da etxe eta aldi berean abizen honen jatorrira hurbiltzea, horretarako eskuratu dugun dokumentu baten bitartez. 

Dokumentu honek `Jauregui´ leinuaren nondik norakoa azpimarratzen digu. Egilea, Juan de Mendoza da, eta Madrilen sinatuta dago dokumentua, 1654ko irailaren 3an. Bertan, eta datuak datu, Antzuolan kokatutako `Jauregi´ baserria jotzen da abizen honen jatorria. Dokumentua laburtuz, eta bere pasadizo garrantzitsuenak adieraziz, zera diosku:

“Yo, D. Juan de Mendoza, Rey de Armas de la Magestad Catolica del rey D. Felipe cuarto… certifico… como en los libros de armería, historias y copias de linages que e visto y tengo en mi poder, y en los que quedaron por fin y muerte de D. Juan Francisco de Hita (asimismo Rey de armas)… están escritas y asentadas en ellos la de los apellidos y familias de Jaureguis, sus armas, antigüedad y nobleza todo como sigue:

El linaje de los del apellido de Jauregui (que en vascuence quiere decir casa principal o palacio, es de muy buenos y amigos cavalleros, hijosdalgo naturales y originarios de la Provincia de Guipuzcoa donde tienen casa solar de grande antigüedad y nobleza, sita (Beste hainbat herri aipatzen ditu dokumentuak: Alcaldia de Areria, Villafranca, Vergara …) también en la villa de Anzuola, junto a la iglesia parroquial de San Juan Bauptista de Uzarraga, y por su mucha antigüedad hay quien diga que es esta la de que se deducen todas las demás del apellido de Jauregui… y repartiéndose por diferentes partes y lugares de los Reinos de España y fuera de ellos donde se han hecho asiento y morada, y en especial en Andalucia y ciudad de Sevilla, en la que ha habido muy ilustres cavalleros …

Las armas de los Jaureguis de la Provincia de Guipuzcoa y Alava (que las de los del Señorio son diferentes) son un escudo: el campo de oro y en él una lisonja colorada, y dentro de ella una torre de plata… y para que de todo lo referido conste y los descendientes legitimos de las casas de Jauregui puedan usar libremente de las dichas armas cada uno por lo que le toca poniéndolas en sus anillos, sellos, reposteros, tapicerías, pinturas, escultura, casas portadas… y alajas… y entrar con ellas en batallas, desafíos de campaña, justas sortijas, torneos …”.



AIPATUTAKO DOKUMENTUA

Antzuolan sortutako etxea eta abizena frogatzeko iturrietako bat  elizbarrutiko agiritegia kontsultatzea da. Ugariak dira herrian abizen honekin jaio eta hildakoak. Esan genezake, beraz, Antzuolan duela jatorri abizen honek.

Iturria: Partikularra: Carpeta, Telleria 2 (0043-2).


No hay comentarios:

Publicar un comentario