2015/04/01

EUSQUERAZCO DOCTRINIA ANZUELAKO VERBA MODUAN (1825)

Antzuolak badu zeresana doktrina inguruan, herrian bi idatzi zirelako: bat, XVII. mendean "Amilletako doktrina" bezala ezagutzen dena, eta 1825ean argitaratu gabeko "Euskarazko doktrinia Anzuelako berba moduan".

Azken hau Euskaltzaindiak daukan Azkue Bibliotekan dago gordeta. Egileari dagokionez, ez dakigu gauza handirik, sinatzen duen Dr. P.A.Y ezezaguna dugulako. 

Dena dela ez da arraroa tokiko doktrinak idaztearena, nahiko arrunta izan zen herrietan, eta horrek adierazten diguna da garai hartako apaiz eta elizaren katekesia euskaraz egitekoaren premia; hots,  umeen eskolaratzea gero eta ohikoa bihurtu zenean, horrelako otoitzaldirako materiala ere euskaraz sortu beharra ikusi zen. 

73 orrialdek osatzen dute doktrina, eta 14.5 × 21.5 neurrikoa da. Lehenengo orrialdea azala da eta azken hiru orrialdeetan Maria Santisimen Letañia izenburupean latinezko otoitzok jasotzen dira. Orrialdeak zenbakitu barik daude. Oro har testua oso erraz irakurtzen da, baina orrialde batzuetako beheko eskuineko ertza urratua dagoelako testu zati batzuk galdu dira.

Beraz, XIX. mende hasieran antzuolarrek nolako euskara egiten (eta idazten) zuten jakin nahi izanez gero, hemen duzu altxor ederra.


 
 

Hemen azpian doktrina honen aurkibidea ikus daiteke:


Iturriak:
  • http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ASJU/article/viewFile/5706/5386
  •  http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=764&Itemid=445&lang=eu 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada