2015/03/15

HAUTESKUNDEAK ANTZUOLAN (IX): HAUTESKUNDE OROKORRAK (1986/06/22)


PSOEK bere gehiengo osoa mantendu zuen eserleku asko galdu arren. Zentro Demokratikoaren Batasunak eta Alderdi Komunistak (orain IU) 1982an galdutako eserleku batzuk berreskuratu zituzten.

Hala Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak (PSOEk) botoen % 44,06 izan zituen, eta atzetik Alderdi Popularra (Pp), botoen % 25,97rekin.

Euskadin, berriz, Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen irabazlea, 309.610 botorekin; ondoren, Herri Batasuna, 231.722 botorekin. Atzerago, berriz, Euskadiko Ezkerra, 107.053 botorekin.

Eta zer gertatu zen Antzuolan? Hauek boto esanguratsuenak:
  • Has gaitezen esaten 1644 zirela boto emaleak. 
  • Parte-hartzea handia izan zen %78,80 (1297 boto). 
  • Beraz, abstentzioa %21,20.


Hauek emandako botoak:
  • EAJ........... 484 boto (%37,84)
  • HB............. 406 boto (%31,74)
  • PSOE......... 237 boto (%18,53)
  • EE.............. 86 boto (%6,72)
 
Azkenengo hauteskunde orokorrekin (1982) alderatuz gero, ezker abertzaleen gorakada nabaritzen ari zen poliki-poliki: 326 bototik 406 pasatu zelako (%24,36tik %31,74ra).

 
Hala ere EAJ zen nagusi, nahiz eta botoak galdu. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario