Gaur lantokietan nahiz etxeetan kontsumitzen dugun argindarrak jatorri ezberdina dauka, baina gehienak iturri fosilak dira: petroleoa, gasa eta ikatza. Zerrendatxo honetan ez da azaltzen garai batean gehien erabiltzen zena, eta gaur ekologikoenetakoa ere jotzen dena: ura.
Antzuola, zorionez, inguru urtsua da, erliebe malkartsua, klima hezea eta errekatxo ugari dauzkana, eta eskerrak hori ugariak izan dira errotak eta argindarra emateko etxeak.
ETXEANDIA, ECHE-ANDIA, ECHEANDIA edo ELEKTRIKA. 1986 URTEA
Guk, honetan, argia sortu eta banatzen zuen baten berri izango dugu: Marutegin (Beheko auzoan) zegoen `ECHEANDIA´ izeneko LETE argindarretxea. Horretarako Antonio Igarza izan dut berri emale, izan ere paper batzuk badauzka garai hartako aktibitatearekin lotuta.
ANTONIO IGARZA "AITZA" ARGINDARREKO PAPERAK ERAKUSTEN. BEHERAGO ETXEZURI ALA ETXEZUBI.
LAPATZAERROTAREN UR SALTOA ETA ERROTARA ZIHOAN KANALA
(XVI. M)
Etxeandian edo Elektrikan kokatu zen argindarretxe honen lehendabiziko datuak 1895ekoak dira. Urte hartako martxoaren 19an Andres Larrañagak saldu omen zion Sebastian Leteri, "en el término de Marutegui", 50 bat metro zeukan lur saila, 1250 pezetaren truke. Oso inguru estrategikoa zen Sebastianentzat, bertan "en cuyo terreno tiene abierto el referido Lete un canal para aprovechamiento de las aguas para la máquina de luz eléctrica en la heredad que compra ...". Guztira, ura erabiltzeko kontzesioa, segunduko 250 litro izan zen.
BERE PAREAN ZEGOEN ETXEANDIA EDO ASKORENTZAT ERE `ELEKTRIKA´ BEZALA EZAGUTU DUGUN ETXEA
1916ko abenduaren 22an, berriz, erosketa garrantzitsu bat egin zen argindarretxerako, Bilbon enkargatutako turbina "Francis" berri bat erostea erabaki zelako. Honatx beren planoak:
Bitxia da erosketa hitzarmena, izan ere Remigiok diosku berak entregatuko zuela lana baldin eta ez bazegoen oztopo larriren bat: "grebak, mugak ixtea, Suizaren interbentzioa edo beste zerbait".
Hemen turbina "Francis" delakoaren planoak eta argazkia:
Aurrera joz, 1922an, Etxeandiko ursalto
hau elkargo batek kudeatzen zuen, non Gregoria Jauregi, Jose Galfarsoro, Marcelino Jauregi, Isidora
Arberen alargunak eta Pablo Letek osatzen zuten bera, administrazio lanak
Gregoriaren esku geratuz. Baina, euren artean konpondu ez eta,
elkargo honek porrot egin zuen esandako urtean.
Antoniok diosku 1961ean laga ziola funtzionatzeari turbinak. Kontua izan behar da ordurako errekak ere oso zikinak zetozela (larru lantokiak herrian, lantokietako zikinak...), sarri turbina hondatuz, eta orduan erabaki zuen Luziano Letek IBERDUEROri argindarretxearen lizentzia saltzea.
1963ko ekainaren 18ko dokumentu batek dioskun bezala, berriz, harriez eta kareaz nahastuta egina zegoen ur saltoa: "... y con el fin de evitar acumulación de materiales y cantos rodados..." botatzea eskatu zen.
Antonio Igarzak esaten dioskun bezala, berak ikusi omen zituen ur saltoa botatzen "Jose Luis `Txarrona´ eta Elis Kortabarria ere bai".
Beraz, etxe aurrean zegoen ur-saltoa botatzea erabaki zen, eta 1963ko uztailaren 1ean egin zen eskaera. Honi Oviedon kokatu zegoen Ur Kontsorzioak (edo `Comisaria de Aguas del Norte´) baiezkoa eman zion, baldintza batzuekin: "la demolición será de sol a sol; estará el buarda forestal Eladio Garcia para evitar daño a la riqueza piscícola. La demolición será con medios mecánicos: pico, puntero o martillo de aire comprimido. Se actuará en seco, actuándose primero en la mitad del ancho y después la otra mitad, recogiendo la pesca y soltándola inmediatamente más próximas y aptas para ello. Se evitará enturbiamiento del agua. Se evitará daño a la vegetación de márgenes".
Baiezkoa emateko beste baldintza bat izan zen lehen zeukan ur erabilerarako kontzesioari uko egitea.
URSALTOA BOTATZEKO HARTU BEHARREKO NEURRIAK. 1963 URTEA
Informazio iturriak. Eskerrak eman nahi dizkiot Antonio Igarzari latxo hau egiteko eskainitako denboragatik eta goian dauden dokumentuengatik. Eskerrik asko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario