2015/03/28

ASCENSIO FELIX LAUSAGARRETA `TRADIZIO ZALE´ ALA `IRAULTZAILE´?


  LAUSAGARRETA BASERRIA (GOIAN ETA BEHEAN)

Ascensio Felix Lausagarreta Laca. Abizenak dioskun bezala, Lausagarreta baserrian du  jatorria leinu honek. Bere gurasoak, Juan Bautista Lausagarreta Berasategi eta Maria Teresa Laca Arrate, markinarra bera, izan ziren. 1789ko maiatzaren 21ean etorri zen mundura Ascensio eta Errukizko Amaren parrokian bataiatu zuten. Ez zen seme bakarra, guztira zazpi anai-arreba (Idelfonsa, zaharrena, Maria Tomasa, Rita, Ignacio Maria, Jose Nicolas, ondoren bera, Ascensio, eta azkenengoa Juana) ziren eta.

ITURRIOTZ BASERRIA

1770ean, Juan Bautista Lausagarreta Iturriotz baserriko ondasunen jabe bezala ere azaltzen da, baina baita herriko beste hiru eta Bergarako beste etxerena. Ascensio ezkondu zenean guzti hauen jabe bihurtu zuen bere aitak.

Bere bizitzaz ez badakigu guztia, 1816an Teniente Koronela da, eta Kadizen dago.

1821eko uztailaren 3an ezkondu zen Teresa Ignacia Telletxearekin Antzuolako Errukizko Amaren parrokian. Alaba bat ere, Josefa Luisa Benita Lausagarreta Telletxea izenekoa, izan zuten, eta Donostian bataiatu zutena.

Oso garai ezegonkorrak bizitzea tokatu zitzaion, eta liberalen aurka aritu zen sarri, gero ikusiko dugun bezala. Badakigu ere 1829ko maiatzaren 29an ospatu zirela bere hiletak Uzarragan, nahiz eta Valladoliden hil.

Baina galdera da zergatik dakarkigun blog honetara Ascensio. Honi erantzuteko atzera jo behar dugu, eta lehenik eta behin testuinguru historikoa aipatuko dugu bera eta ondoren egindakoak hobeto ulertzeko.

 Fernando VII.a


1808tik 1833ra Isabel II.aren aita izan zen Fernando VII.a bihurtu zen Espainiako errege. Oso gorabeheratsua izan zena, besteak beste frantsesak  Espainian sartu zirelako.

Bitartean Espainian ezagutzen dugun Kadizko Konstituzioa (lehendabiziko Espainiako historian) onartu zen 1812an, Fernando berak, atzerritik itzuli zenean baliogabetu zuena eta liberalen aurka neurriak ere hartuz. Hala ere, 1820an Riego jenerala matxinatu eta  1812ko konstituzioa baliotzen zuen neurriak jarri zituen martxan. Konstituzio hau 1820tik 1823ra egon zen martxan. 

Honek ekarri zuen elizaren ondasunak nazionalizatzea, desamortizatzea, eta hauetaz aprobetxatu ziren liberalen aldeko burgesak. Baina absolutistak, edo Fernandoren aldekoak ez ziren eskuak gurutzatuta geratu eta liberalen kontra makinatxo bat altxamendu egin zituzten, Europako hainbat gobernutako aliatuak lagun zituela. Hala lortu zuen berriro agintea bereganatzea Fernandok eta hamar urteko gobernu absolutua ezartzen (1823-1833).Testuinguru konplikatu honetan, hau da, ikusiezinean oinarrituta, kokatu behar dugu Ascensio Lausagarreta; hots, liberalen eta absolutisten arteko tirabira hauetan. Lehenak  euskal foruak ere garaia berriari egoera moldatze aldekoak, eta absolutistak foruak zeuden bezala mantentze aldekoak.

Hala, Fernando VII.ak hartutako neurrietako bat, 1823ko ekainaren 10ean emandako agindu baten bidez, liberalen aurka joateko sortutako Bolondresen Taldea (“Cuerpo de Voluntarios Realistas) sortzea izan zen. Hauek, Euskadin, Foru Diputazioen aginduetara egon ziren. 1826an 200.000 bolondres omen zeuden Espainian. 1827ko irailean, Euskadin, liberalen aurkako neurriak hartuz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako agintari militarrek, eta barnean Gipuzkoako bi batailoi txikiren burua zen Francisco Maria de Gorostidik ere armak hartu zituzten. Nor egongo bere agindupean, eta Ascensio Lausagarreta antzuolarra.Baina ez hori bakarrik, badakigu urretxuarra zen Gaspar de Jauregi borrokalariarekin  batera ere frantsesen kontra  ibili zela  Independentziako gerran. Ascensio errege bolondresen komandantea ere izan zen.

http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/folleto3/relacion.jpg Liburu honetan kontatzen da Gorostidi eta Lausagarretaren arteko ekintzak.

Hala ere, batzuei (Lausagarreta tartean) ez zitzaien batere gustatu Fernado VII.aren politika, euren ustez liberalen menpe zegoelako, eta altxamenduak hasi ziren han eta hemen. Ascensio bera altxamendu hauen artean zelakoan, bere kargutik kendu eta 1827ko irailaren 20an Aragoin dagoen Darocara bidaltzeko agindua eman zuten agintariek.  Antzuolatik alde egin zuen eta urte bereko urrian 2an antzinako borroka kideekin (hamar-hamabi bat; beste batzuk 80) altxatu eta Arabara pasatu ziren "Gora Erregea, Erlijioa eta Inkisizioa" ohikatuz. Ullibarri-Arrazuan zeuden soldaduei armak kendu eta Gizpuzkoara itzuli ziren, Aretxabaleta eta Legazpian ibiliz. Orduan hasi ziren bere atxetik, atxilotu nahian Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Tertzioak (1827ko urriak). Hauek herriz-herri osatutakoak: Villareal, 18; Vergara, 10;  Eibar, 8; Escoriaza, 19; Arechavaleta, 20; Mondragon, 20; Anzuola, 12;  Elgueta, 20. 

Badirudi oso harrera ona izan zuela nekazarien artean, eta, euretako batek esaten zuen: "que si se le presentase  delante y se le ordenase  hacer fuego contra él, lejos de cumplirlo ... no  apuntaría contra Lausagarreta; que los que perseguían a Lausagarreta eran negros o mezclados con ellos" (Rubio, 35-36 ork.).

Esan, esku artean dauzkagun dokumentuak aberatsak bezain ugariak direla pertsonai hau aztertzeko, baina denak ezin aipatu. Aukeratzekotan bere atxiloketa aurrekoa aukeratu dugu:

El teniente coronel mayor, Ignacio María de Balzola al Al Coronel del armamento foral de tercios de Guipúzcoa. Apenas recibí el oficio que una gavilla de revoltosos había osado hoyar el ilustre solar de esta provincia, tierra clásica de lealtad, que jamás pisará impunemente ningún rebelde, me trasladé a esta villa como punto el mejor situado para adquirir noticias exactas del paradero de los rebeldes, convinar y dirigir los movimientos de los tercios y lograr el comleto exterminio de los pertubadores de la paz. El seis supe por oficio del segundo conmandante del battalón de este quinto partido en que me incluya otro del alcalde de Villarreal que el cabecilla Lausagarreta con sus secuaces se dirigía por Ychaso y Ezquioga… Inmediatamente dispuse que los tercios de Azpeitia y Azcoitia ocuparen las principales avenidas, mientras que una partida de los de Azpeitia y otra de los de Rexil recinocían las inmediaciones de Beizama y Machiventa, así como las regatas de Ybarrola con orden ambas de retroceder a Urrestilla para la madrugada… lo que igualmente verifico otro destacamento que recorrió los montes que se hallan entre Loyola e Urrestilla a donde me trasladé yo también con el segundo comandante de este partido con el objetivo de cerciorarme… el movimiento y perseguir a los rebeldes, siempre que pudiera hallar su traza… Pero aunque… con más de 200 tercios venía siguiendo la huella nada pudimos averiguar… hasta que por parte del alcalde de Azcoitia supe que aquella noche habían sacado una guía en su jurisdicción y encaminándose a Azcarate, de lo que dí al instante parte así como al conmandante del 6º partido mandando a este cubrirse los puentes y vados de su distrito en el camino real, para evitar de este modo que los rebeldes pasasen a Vizcaya… La columna del 7º partido pasase a Azcoitia aquella noche con el objeto de dar caza a los revoltosos por la parte de Azcarate al dia siguiente, y que al mismo tiempo otra de Deva reconociese las alturas de Lastur. El 8º por indicios aunque vagos de que los revoltosos habían pasado hacia Aya, dispuese que se ocupasen los puntos de Iturrioz, Etumeta, Lasao y Aizarna, por los tercios de Asteasu, Billabona, Azpeitia y Cestona, y que una partida de los de Zarazu recorriese y reconociese el campo intermedio entre Aya y Iturrioz… Supe después que la noche del 8 pasaron por Lasao siete hombres bien armados entre los que se hallaba el cabecilla Lausagarreta, los que obligaron a un casero que hallaron en el término de Odria en jurisdiciión de esta villa, a que les acompañase a una altura inmediata al punto de Etumeta, que se hallaba ocupado ya por los tercios. Con este dato… pudiesen haberse ocultado el dia 9 en Aracharan con el intento de contramarear con la mayor escrupulosidad todos los caserios y jarales de aquel término, ocupando también el interesante punto de Machiventa, y reconociéndose al mismo  tiempo por los tercios de Azcoitia y Azpeitia las inmediaciones de Erraztibaso y Beizama. Pero na habiendo noticia cierta… hize retirar el 10 a sus pueblos a los tercios. Mientras que yo tomaba estas disposiciones para no dejar descansar a los rebeldes las columnas formadas recorrían este país en todas direcciones, siendo el resultado… que los rebeldes huyendo despavoridos a la vista de las bayonetas guipuzcoanas pasaron al Señorio de Vizcaya, donde según el oficio fecha el 10 han sido presos unos, y los demás se hallan pronto a rendirse menos el religioso (azpimarratuta azaltzen da) Lausagarreta. (Bergarako Artxibo Historikoa, Signatura:01-C/556-07 (1825-1827). 

 Aramaio, XXI. mende hasieran

Eta bere atxiloketa, 1827ko urriaren 12an,Ibarra-Aramaion gertatu zen: "Al Coronel del armamento foral de tercios de Guipúzcoa. 12/10/1827. Con la mayor satisfación he recibido el oficio de la aprensión de Lausagarreta en el término de Aramayona, lo que en este momento noticio a todos los pueblos de este partido y al Sr. Teniente Coronel. También voy a retirar los destacamentos de Alzola, Mendaro y Sasiola, encargando vigilar en sus respectivos pueblos de las personas que transiten… cuidando detener a cualesquiera que no tenga pasaporte en regla".

Esandakoak Bergarako artxiboan dauden dokumentuetatik ateratakoak dira. Baina  zain dago dokumentazio gehiago Zumarragako eta Arabako Artxibo historikoan. Beraz, hurrengoan antzuolar ospetsu eta bitxi honen beste hainbat datu emateko gai izango gara.

Informazio iturriak:
  • Kasper, Michael. "La guerrilla en Gipuzkoa (1808-1835)". Museo Zumalakarregi, 1992 pag. 81 y sig.). 
  • Rubio, Coro (1996). Revolución y Tradición... Madrid: Siglo XXI
  • http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net
 Erlazionatutako dokumentuak (Bergarako Artxiboa): 



No hay comentarios:

Publicar un comentario