2015/02/08

ITURRIAK EZAGUTZEN (VII): ARGI LEKUKO ITURRIA

Ez da Argi-Lekun dagoen iturria aspaldikoa, baizik eta oñatiarrek bertan jasotako elkartearendako eginiko ur hornidurarako azpiegitura aprobetxatuz, eraikitakoa baizik. Bere urak Arrola menditik behera datorren errekatik hartuta daude. 


 KOROSO ETA ARGI-LEKU, 1995. urtea

Iturri honen inguruak duen edertasuna eta argitasuna ikustekoa da. Bertatik Aizkorri, Udalaitz, Kurtzeberri, Anboto eta Gorbeia, besteak beste, ikus daitezke. Bertan ere dago Antzuola eta Oñatiko udal mugarria.

Argileku txabola eta atzean Arranoaitz gaina.
Ezker aldean Deskargara doan bidea hartzen da.

Inguru honetan ere  Arrola mendi gaina azpitik zeharkatzen duen bidea hasten da. Beraz, Arrola gainera joaterik nahi ez baduzu eta Deskarga aldera joan, hemen hasten den bidexkak eramango zaitu Elosidieta edo Elositxa azpitik, Ardanbideta eta Lakiriolaraino. Hemendik gertu dago Deskarga mendatea.

Ezaguna da inguru hau ere bertan ematen diolako Arrola mendizale elkarteak urte berriari ongietorria, salda eta txorizoa emanaz bertara joaten diren makina bat herritarri.























 BEHEKO SU HONETAN BEROTZEN DA URTERO SALDA BEROA ETA FRIJITZEN DA TXISTORRA URTE BERRIARI HASIERA ON BAT EMATEKO.

Azpian oñatiarrek egin duten txabola berria. Ateburuan ikus daiteke egindako data ere.









ARGI-LEKUKO ITURRIA








No hay comentarios:

Publicar un comentario