2014/11/30

AIHERRA-ANTZUOLA: 30 URTEKO HARREMANA (II)

Joan zen azaroaren 22an  etorri ziren  Antzuolara 30 urte hurrena ospatzera aihertarrak, izan ere aurretik antzuolarrak joanda zirelako. Ongi etorria oso bitxia izan zen, herriko plazan gaztainak erretzen ari zirelako herritar batzuk. Eurentzat ikuskizun bitxia ere bazena, izan ere iparraldean ohitura hau ez dagoelako,  garai batean bakoitzak bere etxeko beheko suan egiten zuenean ez bada...


Ekintza ofizialak berehala hasi ziren, eta bata zein besteko herrietako udalbatza biak elkarturik, anaitasunaren dokumentua sinatu zen udalbatza aretoan...



Ondoren "Belzuntze" elkarteari eskaini zitzaion herriko bandera...



Eta jarraian, Aitzol Iturberen bertsoak eta herriko dantzari eta txistulariekin aurreskua...




Ondoren, Bustinzurin, aihertarrek ekarritako gaztainondoa landatzera joan ginen...
... eta herriko eskola-umeek bertso ederrak eskaini zizkiguten...





Gaztainak jan eta gero, "gaubela" hasi zen, estrainekoz Aiherra herritik kanpo egiten den lehendabiziko aldia...

Hasteko, bertsolariak: Eneritz Zabaleta eta Aitzol Iturbe; gero, Kiko Amonarriz eta Patxo Hirigaraik saio umoretsua eskaini zuten, eta bukatzeko Niko Etxart-en kantu saio ederra.



Anaitasunari bukaera ona emateko, herriko gaztetxean antolatu ziren kontzertuak. Ekintza paregabea herrien arteko gazteak elkartzeko.


 INFORMAZIO GEHIAGO:




2014/11/29

ERROTA-ZAHARREKO ITURRIA

San Martzialera doan bidean, Bizkalatzako bidegurutzetik gertu dago iturri eder hau.

Hala da. Bizkalatzako bidea laga eta behetik gora San Martzilera igotzeko aldapa hasten dugunean, ezker aldean lagatzen dugu erdi ezkutatuta dagoen Laskurain errota. Aldaparen erdian ere erreka bazterrera doan bide batekin topo egingo dugu. Bera hartu eta errota-zaharreko iturrira eramango gaitu berak. Gaur egun ura dario eta garai batean oso iturri preziatua zen, eta Laskurainandi baserriko Agustinek dioskun bezala, eurak ere asko erabiltzen zuten ur bila joateko, eta horretarako egurrezko zubi bat zeukaten erreka bazter batetik bestera pasatzeko. 

Errota zaharreko iturria deitzen zaio, erreka bazterrean aipatu dugun Laskurain errota egon zelako. Oraindik ere ikus daitezke beren aztarnak, baita errota harriak mugitzeko erabiltzen zen ur biltegia eta errota-harriak ere.
`Errota zaharreko´iturrria

Iturrian bertan, arbelez egindako aska bat-edo ba omen zegoen, eta nonbait bertan Bizkalatzako Juan Martin Etxeberriak pago-egurra beratzen zuen ondoren uztar egileei-eta saltzeko.

   
Iturriaren iturburua, ezker aldean


Lizarraga erreka ezker aldean. 
Eskuman iturrirako bidexka
 Laskurain errota. Azpian errota azpia eta, goian, ur biltegia
















2014/11/23

SU-ERMANDADEA (1740-1921)



1970an, Mutilagun baserria, erreta.

Gaur normaltzat jotzen dugu aseguruak izatea zeregin desberdinetarako. Ohikoenak dira osasunerako, automobilerako edo etxekorako aseguruak, edo hortik aurrera, besteak beste, baita kirola egiteko ere. 

Honetan etxeko aseguruekin bat egingo dugu, hau da, garai batean baserriek eta kaleko etxeek zeukaten su-ermandadeaz hitz egingo dugu. Oso ohikoak izan zirenak Gipuzkoan garai batean, baita gure herrian ere.

Ohikoena, zoritxarrez, tximista edo beste etxeko istripuren baten ondoren sua piztu eta baserria arrisku bizian jartzen zenean, zenbaitetan hondamendia ikaragarria gertatzeraino. Egoera horri aurre egiteko sortu zuten agintariek nahiz baserritarrek Su-ermandadeak edo anaitasunak, helburu bikoitzarekin: elkartasunezko nahiz borondatezko sare bat antolatu eta, hala, lehenik eta behin, erretako baserria berreraikitzen sortuko ziren gastuak ordaintzeko konpromisoa hartuz; eta bigarrenik, eraikitzerakoan harri gehiago sartzeko hitza eman eta arautzea, batez ere medialina edo su-kontrako hormak eraikiz etxebizitza eta ukuilua sabaitik bereizteko.  
Hala, bata (etxea) eta bestea (sabaia) komunikatzeko burdinazko ate bat jarri zen. Hau ohitura bihurtu zen XVIII. mendetik aurrera.
 
Medialinak baserriko alderdi biak (etxea, ukuilua eta baserriko gainontzeko guneak) elkartzeko burdinazko atea izaten zuen.Suteren baten aurrean etxebizitza sarri ez zen erretzen ate eta medialina honi esker, gainontzeko guneak baizik. 

Iturbe baserrian dagoen burdinazko atea (XVII-XVIII. mendekoa)

1740ko otsailaren 21ean sortu zuen Antzuolako Udalak Su-ermandadea, eta 1921era arte iraun zuen. Herriko ermandade honek liburua zeukan erregistroa egiteko. Bertan, elkarte honen beharra ikusi zutenek, zera adierazi zuten une hartan:

“Etxe asko erretzen da herrian eta batzuk berreraikitzen ziren herritarren laguntzaz, baina betirako zorrez betetzen ziren; beste batzuk, ostera, ezin zuten berreraiki eta halaxe etxe askoren memoria eta izenak desagertzen ziren. Honekin batera, herritarren jaitsiera ere ematen zen eta ondorioz herriko aberastasunarena ere”.

Iturbe baserriko burdinazko atea.

Lehendabiziko arauak 1747ko martxoaren 2an onartu ziren. Aseguru elkarte honek bere arauak zituen (8 guztira), eta bertan etxe babesa mota desberdinak adieraziz gain, kuotak, prozedurak eta etxea eraikitzeko materialez ere hitz egiten zen, besteak beste.


Esan dugun bezala aseguru mota desberdinak zeuden:
  1. “Fuego entero”, 22 erreal kuotarekin. Guztira 69 baserri. Guzti hauek ematen dute sute baten aurrean 1606 reales de vellon. 
  2. "Medio fuego”, 11 erreal. Guztira 46 etxe. Guztira 506 erreal.
  3. "Tercio fuego”, 7 erreal eta 12 marabedi. Guztira, 22 etxe.

Lehendabiziko kategorian zeuden herriko baserri gehienak, eta azpikoetan kaleko etxeak.

Su Elkarte honen erregistroa interesgarria da une hartan etxeen jabeak ere zeintzuk ziren hautemateko. Hala, eta 1747ko datu adierazgarrienak erabiliz, hauek ziren etxe-jabe garrantzitsuenak herrian:
  • Vicente de Ondarza y Galarza zeuzkan: Galartza, Untzarri, Etxeberrisoro, Ugarriagazpikoa, Elorriaga eta Amezti. Guztira, 132 erreal ordaintzen zituen.
  • Miguel de Amilletak zeuzkan: Amilleta, Sarralde, Baztarriñabarrenekoa, Arrelusetxebarri, Arane (Bergara), eta kalean beste etxe bat. Guztira, 132 erreal ordaintzen zituen. 
  • Juan Antonio de Arrelusek zeuzkan: Aranguren, Aranburu, Zumaeta eta Akinibai. Guztira, 88 erreal. 
  • Bergarako Errege Seminarioak zeuzkan: Erautza, Arreluztxiki, Lamarianoazpikoa eta gainekoa. Guztira, 88 erreal. 
  • Rokaberde Markesak (Rocaverde, Roque Javier de Moyua Ozaeta, III Marqués de (1731-1805) zeuzkan: Olazabal, Udala, Bidaurre eta Miso (Gabioza), 88 erreal. Esan beharra dago beste bi etxe zituela kalean markesak: Kalebarrenen eta Kalegoin. 
  •  “El Conde del Sacro Imperio Romano de la Villa de Vergara” Manuel José Antonio de Gaytán de Ayala Larzanguren zeuzkan: Elutza, Garikatza eta Gorrola. 
  •  “El convento de las monjas de Santa Cruz de la villa de Azcoitia”, Laskuraintxiki edo goikoa, 22 erreal.

Erregistro liburua (1804-1921)

1873ko erregistroan ere adierazten da "que con frecuencia se venía sucediendo en esta vecindad incendios de caserios quedando en su consecuencia sumidos en la mayor miseria las familias que esperimentaban la desgracia de ser quemadas sus habitaciones y sin tener con que sostener a su familia...". Beraz, panorama beltz honen aurrean ermandadean sartu beharra ia beharrezkoa zen. 

 1804an egindako ermandadeko erregistroa

Hala ere, diruz ordaintzea arazo bihurtu zen, eta 1873an dugun agirian bazkideek generoz edo espeziez ordaintzen zuten kuota: gari, arto eta lasto kopuruen bidez. Hau da: "nunca podrá esceder de una cuarta de trigo, otra de maiz y dos arrobas de paja". Auzoz auzo bilketa hau egiteko arduradunak ere aukeratzen ziren. 
 

ITURBE BASERRIKO BURDINAZKO ATEAREN SARRAILA SISTEMA (XVII-XVIII. MENDEA)


Iturria: "Libro de la Unión de Hermandad de Incendio (1804-1921). Antzuolako Artxibo Historikoa.




2014/11/09

KAZETATIK UZARRAGARA BITARTEKO TRENBIDE-TUNELAK

Zorte ona antzuolarrok daukaguna, herritar batzuk antzinako trenbidea berreskuratzen hasi direlako. Zorionak!

Une honetan Kaxetatik Uzarragako geltokiraino doan zatia berreskuratu eta egokitu nahi dute. Eta guretzako aitzaki polita zati honetan topo egingo ditugun tunelei buruz hitz egiteko.

Dagoeneko badakigu Antzuolatik 1889tik "Los Vascongados" izeneko trena pasatzen zela Bergaratik Zumarraga bidean 1971eko otsailaren 28ra arte, horretarako hainbat tunel pasatuz. 

Kaxetatik behera baldin bagoaz, tunelen artean badago bat bitxia, lehena, izan ere "GALLEGOS" gentilizioaren izena darama, agian bera gallegoak zulatu zutelako-edo. Inguru honi ere "ARRITEGI" ere deitzen diote, izan ere harri ugari dagoen lekua da, eta bertan trenbideak egindako trintxerak ere ikusgarriak ikus daitezke. Bere luzera 92 metrotakoa.

Egituraz ere berezia da, izan ere harkaitz bizian zulatutakoa izateaz gain, bukaeran izan ezik guztia harkaitza bizia erakusten duelako. Beraz, pentsa daiteke dinamita dezente erabili beharko zutela zulo irregular hau egiteko.

Beste berezitasunen artean da, motza izan arren, erdian okertu egiten dela, irteerako argia saihestuz. Horregatik egiten zitzaigun umeak ginenean hain beldurgarria bera zeharkatzea.

Hala ere, badakigu Gerra Zibilean, bonben beldurrez, aterpe bezala erabilitakoak ere badaudela herritar batzuk, batez ere Antzuolatik abioiak eta pasatzen zirenean.

BEHEKO ARGAZKIETAN IKUS DAITEZKE GOIAN ESANDAKOAK: TRINTXERA HANDIAK, HARKAITZ BIZIA, OKERRA ETA BABES GABEKOA EZ BADA LASKURAINANDIKO IRTEERA.




 TUNELAREN IRTEERA LASKURAINANDI BASERRIAREN ALDERA.


"Gallegos" tuneletik irten eta berehala ailegatzen gara Laskurainandi baserrira.Hemen hasten da Zumaeta baserrik azpitik pasatzen den tunela:


 
























Ezker aldean ikusten den baserria Laskurainandia da. Tunel barruan babestokiak ere ikus daitezke. Tunela pasa ondoren, berriz, Zumaeta baserriak.

 ZUMAETA AZPITIK DOAN TUNELA KONPONDU AURRETIK ETA ONDOREN
 GUZTIRA-LUZERA: 48,40 METRO
 
 

 




Beste tunel bat Jauregi baserriaren azpian doana da. Oso urtsua da, lokatza ugarikoa, beraz. Guztira 127,90 metro luzera du.

  IRAETA BASERRIA 
AZPIAN, 250 METROTIK GORA DUEN TUNEL ZUZENA

Berehala topo egingo dugu Irateta baserriaren azpian dagoen tunelarekin, ibilbide honetan luzeena dena. Guztira, 256,50 metro.




BARRUAN "FLYSH" FORMAZIOAN IKUS DAITEZKE. BITXIA.
 
 IRAETA AZPITIK DOAN TUNELAREN ARGAZKIAK. 
GUZTIRA LUZERA: 256,50 METRO.
Eta iturria irteeran
 ANTZINAKO GELTOKIRA IRISTEN GARA. ESKUMAN GARAI BATEKO LURRUNEZKO TRENAK URA HARTZEKO ERABILTZEN ZUTEN UR DEPOSITUA. BURDINEZKO DEPOSITUA IRALA BASERRI GAINEAN IKUS DAITEKE.

 
ITURRIOTZ BASERRIA eta behean trenak izandako istripua 1893an.
 GAINEAN LAUSAGARRETA BASERRIA

TUNEL BATZUK



ARRITEGI EDO "GALLEGOS" TUNELA

ZUMAETAKO TUNELA

JAUREGIKO TUNELA
IRAETAKO TUNELA