2014/10/31

AIHERRA-ANTZUOLA: 30 URTEKO HARREMANA (I)

1983an izan baziren ere lehendabiziko harremanak, 1984an ekin zitzaion anaien arteko elkar ezagutza  honi. Hasiera guztien bezala, herrien arteko harremanaren lehendabiziko urteak bizi biziak izan ziren, tartean bazkariak, irteerak, kantaldiak, eta abar eginez. Gure herrian Antzuolako Udalak antolatzen bazituen (eta baditu) arren, Aiherran Belzuntze elkartearen esku geratzen zen lehen. Herriko elkarte honek urte pila bat zeramatzan herriko kultura eta kirola sustatzen.

AIHERRA HERRIA

Urteak pasa ahala, harreman honi senidetze hitzarmen ofizial baten bidez sinatu nahi izan zen, eta 2004an bi herriko udalek, orduko alkateak ziren Jean Paul Basterreche eta Jose Angel Zabaloren bitartez, lotu zuten harremana.



2004an eginiko hitzarmena eta bi alkateak

Hogeigarren urtemuga hori ospatzeko berebizikoa izan zen Aiherra eta Antzuola elkartuz urriaren 29-30 bitartean egin zen korrikaldia, baina baita herrian korrika horri eman zitzaion harrera paregabea ere.

Herrien arteko ekimen honek bizirik dirau, batzuetan alaiago eta beste batzuetan motelago, baina urtero jende bat dago prest harreman horiek sustatzeko, eta hala izan denez ziurtatzeko, eta etorkizunari begira bidea batera egin nahi dugula hitzartzeko, joan zen zapatuan, urriaren 25ean, oraingo alkateak diren Inma Beristain eta Arño Gastambidek sinatu dute berriro, 30 urte eta gero, gure arteko anaitasuna.






Inma Beristain eta Arño Gastambide. Bertan Udalbiltzako ordezkariak ere parte hartu zuen(2014/10/25)
Herritarrak herriko etxean dokumentua sinatzeko orduan

Herrien arteko sinadura berri honekin, beste ekintza sinboliko batzuk ere ospatu ziren, eta euren artean herriko etxearen aurrean landatu zen pagoa. Esan beharra dago Antzuolan ere badagoela Aiherrako umeek landatutako haritza ere. Ondoren Andre Martinon-ek idatzitako bertsoak abestu zirela landatutako pago honen aurrean...eta baita aurreskua dantzatu ere.

Andre berak ere abestu zituen berak idatzitako bertsoak; aurreskua eta landaketan umeek ere parte hartu zuten


Ondoren, herriko frontoian aperitiboa partekatu genuen aihertar guztiekin.

Hemendik bazkaltzera joan ginen eta bertan dantza egiteko aukera ere egon zen. Bukaeran, baita pilota partidu bat bi herrien arteko gaztetxoen artean ikusteko ere.

 Hona hemen beste argazki batzuk:

 HERRIKO ETXEA

 GAZTETXEA, TRINKETEA ETA HERRITARREN BILTOKIA


HERRIKO ESKOLA 
 IKASTETXE PRIBATUA (KRISTAU ESKOLA)

HERRIKO PARROKIA


 ANDRE MARTINON-EN BERTSOAK


INFORMAZIO GEHIAGO




2014/10/24

`ESPIRITU SANTO´ KANTOIA/KALEA

Gaur norbaiti galdetuz gero ea Antzuolan ezagutzen ote duen non zegoen `Espiritu Santo´ kalea, jende gutxik, ez bada urtez aurrera doan batek, jakingo du non egon zen. Lerro honen ondoren azpian dauden argazkiak begiratuz gero, berriz, orduan bai identifikatuko dugula gutxienez kantoi hau; hau da, frontoitik Kalebarren aldera doana Frontoi bidea bezala ere ezagutzen dena).

Halaxe deitzen zitzaion aurreko mendean kale honi: `Espirito Santo´ kalea. Bertatik hasten zen, baita ere, kanposantuko bidea, eta bertatik etor daiteke kale honi horrela deitzea ere. Batzuetan, gainera, "camino del cementerio" ere deitzen zitzaion honi.

Kaletik gora hartuz gero, gaur herriko bariantea dena pasatu behar izaten zen orduan, aurretik ea kotxerik zetorren ala ez alde batera eta bestera begiratu ondoren. Handik hasten ziren kanposantuko ateraino okerrak eta egoera txarrean zeuden eskailerak.

Hala ere, kale hau aldatuta dago lehendeik; adibidez, bertan falta dira bi etxe: Pazientenekua eta Ankurkua (ikusi argazkiak). Falta den bezala "Camacho"-k bere garaian puntak egiteko lantoki bezala (gero biltegi) erabiltzen zuen eraikuntza.

`ESPIRITU SANTO´ KALEA


 GOIAN, ANKURKUA; BEHEAN, PAZIENTENEKUA, eta beherako "CAMACHO" lantokia egon zen eraikuntza. 1998. URTEA
ANKURKUA, PAZIENTENEKUA ETA "CAMACHO" LANTOKIA/BILTEGIA. 1998. URTEA


KANPOSANTURAKO ANTZINAKO BIDEA 
(1977. urtea)

2014/10/18

KOROSOKO-LIZARGARATEKO `SARRAMENDI´ ESKOLA

Norbaitek galde lezake ze arraio egiten duen `Korosoko´ eskolak gure Antzuolako blogean. Erantzun sinplea da, bertan antzuolarrak ere ikasten ibili zirelako.


Aurrekomendi izeneko eremu honetan, izan ere horrela deitzen zaio inguru honi, hiru auZOtako goialdeak hartzen ditu bere baitan, Oñatiko udalerrian: Zubillaga, Garibai eta Larrañako auzoak. Garai batean baserri eta gero eskola bihurtuta (argazkiak ikusi), berarekin topo egitea erraza da, Korosotik Oñatira doan porlanezko bidea hartuz gero. Nahitaez berarekin topo egiten da.`Sarramendiko´ eskola bezala ere ezagutzen da, nahiz da batzuk `Lizargarateko´ eskola bezala ere  aipatu. Arrandari baserriko batzuek (Juanita Lizarralde tartean) bertan ikasi zuten, nahiz eta herriko eskolan ere bera aritu hainbatetan, orain azalduko digun bezala.

1923an eraiki omen zuten eskola berria, auzotarrek jasota. Ateburuan ere hala dago inskripzioa (iksui argazkia). Adin desberdinateko neska mutilak joaten ziren bertara, eta zaharrenak arduratzen ziren gazteenei ikasi beharrekoa irakasten. Eskolan bai bertan eta baita bere inguruan ere, erdaraz egin behar izaten zen.

Juanitak dioskun bezala, Gregorio omen zen euren maisua, eta bertan elkartzen ziren inguruko baserrietako neska mutilak, Sarramendi eta Koskar aldekoak. Batzuetan, baina, eguraldi txarrarengatik edo udan,  baserriko lanak tartean, ez ziren eskolara joaten. Joaten zirenean, bazkaria bera gainean zeramaten, eta hantxe eskolan, maisuarekin batera, neguan estufaren aurrean, jaten zuten ekarritakoa; babak urdaiarekin, besteak beste.

Zigorrak ere izaten zituzten, eta batzuetan baso zokoraino egurra ekartzera behartzen zituen maisuak bere eskola umeak. "Hala negurako egurra batzen zuen", kontatzen digu Juanitak.

Bera, hamabi urte bete arte ibili zen eskolan. Eta dirudienez 1947-48ko ikasturtean amaitu zen eskola honen zeregina.

Beraz, nola ez, `Sarramendiko´ eskola ere gure oroimenaren zati bat da.

GAUR EGUNEKO SARRAMENDI ESKOLAREN 
EGOERA ONA DA

 ATEBURUAN ERAIKI ZENEKO URTEAREN GORAIPAMENA ERE IKUS DAITEKE: 1923an.
 KOROSORA EDO OÑATIRA DOAN BIDE ERTZEAN KOKATZEN DA ESKOLA, GAUR AISIALDIRAKO EGOKITUTAKO ETXEA DENA
 

Iturriak:


2014/10/11

MENDIAN HERIOTZA (I): LAKIRIOLAKO HILARRIA


Inoiz Deskargatik-edo Arrolara joan baldin bagara, Lakiriola edo Lakiola inguruan hilarri bat ikusteko aukera daukagu. Antzinakoa da, 1910ekoa, baina harrez gero gure udalerriko paisaiaren zati bat bihurtu da.

Zer gertatu zitzaion bertan oroitzen den Julian Lizaur giza-seme gazteari bada?

Etxera zihoala, elur ekaitza tartean, hilda aurkitu zuten orain oroigarria dagoen tokian, garai hartako dokumentuak dioskun bezala:

"muerto entre nieve, algo más arriba que el mojón jurisdiccional de Ardambideta, en el monte Laquiriola".

Kontuak kontu, jendeak bertan aurkitu zuen zerraldo Julian Lizaur, eta Deskargako ostatura eraman zutela ere jakin badakigu, handik, ondoren, herriko kanposantura eramateko. Horregatik ordaindu zitzaien Pia Lizarralde eta Francisco Irizarri, Deskargako ostatuko arduradunei egindako gastuengatik (8 pezeta), "ocasionadas por el levantamiento del cadaver y traslado al cementerio".

Ardanbideta mugarria, Legazpi eta Antzuola udalerrien artekoa.

Dokumentuek eta hilarriak berak dioskuten bezala, Urretxu nahiz Zumarragako merkatuetatik etxera zihoala, astotik jausi eta bertan hilda aurkitu zuten 18 urte eta 8 hilabete zituen gaztea. 1910eko apirilaren 10a zen.

Hilarriaren oinarrian, berriz, dagoeneko irakurri ezin daiteken otoitza: "...ik munduan, nik... det zeruan".

Gaur, hilarria, argazkian ikusten den egoeran dago. Momentuz, ondo.

 








LAKIRIOLA INGURUAN DAGO ARDANBIDETAKO MUGARRIA, ATERPEAREN EZKER ALDEAN.




2014/10/04

MAISUA ETA ESKOLA XVI. MENDEAN



Urteetan uste izan da gure euskal lurraldeetan axolagabe jokatu izan dugula lehen hezkuntzari dagokionez, besteak beste ia-ia idatzitako literatura tradizio gabeko hizkuntza baten jabe izan garelako. Izan ere ez dugu ahaztu behar 1545ean kaleratu zela euskaraz idatzitako lehendabiziko testu literarioa: Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae".

Antzuola. Antzuolako eskola berriak.Antzuolako eskola berria, 1915. urtea.

Hala ere,  badirudi ikuspegi hau oso murritzailea dela, kontuan badugu erdi aroan eta aro modernoan euskal gizartearen eta ekonomiaren bilakaera onuragarriak (batez ere burdinean oinarrituta)  eta bertatik sorturiko eliteak (batez ere familietako segundoiak)  beste zerbait adierazten duela (ugariak izan ziren  militar, eliztar, merkatalgo eta erresumako gorte jardunetan lanbide ospetsuak izan zituzten euskaldunak).

Debagoiena ez da dinamika honetatik kanpo ibili. Bailaran, atzera begira, gizaldi hartan bizi zen oparotasunari esker, Oñatin unibertsitatea sortu zen 1540an. Bergarara, berriz, Jesuitak etorri ziren 1596an. Beraz, batak zein besteak ezin uka hezkuntzari lotutako kontzientzia sortu zuela gure inguruan.

Hala, esan daiteke, XVI. gizalditik aurrera agerian zegoela herri guztien kezka bat maisuak  aukeratzeko, eskola aretoak topatzeko eta finantziazio bideak lortzeko.


Antzuolako "maestrescuela" rekin egindako hitzarmena
(1594/06/19).

XVI. mendeko antzuolarren ogibideak arakatu nahi izanez gero, daukagun iturri urri bezain apartenetakoa eliz artxiboetan aurki daitezkeen liburuak dira, baina ez bakarrak, izan ere Oñatiko Artxibo Historikoa ere ona delako. 
Eliz artxiboetan Juan de Arizaga izeneko maisu batekin topo egiten dugu. Ez dakigu nongoa zen, beraz, ezta non jaio zen ere. Dakiguna da Azkoitian hil zela 1610ko ekainaren 21ean izen bereko bat. Bera izango ote zen Antzuolako maisua?

Hala ere ez da kasu bakarra, XVI. gizaldiaren bukaeran (1594), herria maisu barik zegoenez, herriko batzarrak eskola maisu bat aukeratu zuen. Horren dokumentua transkribitzera goaz, irakurtzerik ezin den lerro batzuk lagaz. Berau da herriko eskola maisuaz dugun lehendabiziko dokumentu historikoa:
  
En las puertas del hospital de la Magdalena de la Universidad de Anzuola, a 19 de junio de 1594… paracieron por si por una parte don Miguel de Amilleta, regidor,  e Juan Saez de Oxirondo e Juan de oruesagasti, diputados de la dicha Universidad, e Juan Perez de Iñurrigarro calebarria, Domingo de Elusa, Domingo de Iñurrigarro, Domingo Perez , Miguel de Iratea, Pedro Perez de Udala, Juan Hernandez de Ibarra, Rodrigo de Arrelus, Juan perez de Iñurrigarro, casero, Juan de Otamendi, Juan de Jauregui, Juan Martinez de Lausagarreta, Juan Perez de Aristi, Domingo de Goenaga, Miguel de Aranburu, Santuru de Madariaga, Juan Estibaliz de Iturbe,  Juan de Madariaga, carpintero, Antonio de Ugarte, Sebastian de Herauza, Bentura de Benitua, Pero Ochoa de Mendizabal, Cristobal de Asurmendi, Pedro de Elosidieta, Juan de Villar, Pedro Perez de Ibarra, Hernando Hercilla, Domingo de Jauregui, Sebastian de Irala, Juan de Bereterio Mandiola, Juan Garcia de Lascurain, Pedro de Bereterio, Christobal de Iñurrigarro, casero, Christobal de Iñurrigarro Bizcalaza, Juan de Goitia, todos vecinos de la dicha Universidad. Estando juntos ellos juntos e congregados en ayuntamiento público según lo han de uso y de costumbre a llamamiento los regidores y diputados para tratar cosas tocantes al servicio de Dios nuestro señor y al bien de la dicha Universidad e especialmente sobre lo que de yuso se declaran, y de la otra Lucas de Ayzaga, maestro escuela, vecino, e otro sy de la dicha Universidad. E dijeron que ente ellos se habían convenido concertado e igualado en que los dichos regimiento y vecinos de la dicha Universidad tomaban e tomaron asiento con el dicho Lucas de Aizaga maestro escuela para que les sirva de maestre escuela en la dicha Universidad por tiempo y espacio de seis años primeros siguientes que corren y se cuentan desde el día de San Juan de junio primero que viene de este presente año en adelante, residiendo en ella de continuo sin hacer ausencia ninguna durante el dicho tiempo, enseñándoles a los niños que fueren y se asentaren en su libro de los vecinos de la dicha Universidad de leer, escribir y de contar bien y suficiente, de ¿ por su culpa y negligencia no dejen de aprender y de ser enseñados y poniéndolo así se le hayan de pagar por cada mes por los que aprenden a leer un real de plata, y por los que leen y escriben a cada dos reales por cada mes, y por los que leen, escriben e cuentan tres reales  cada mes, y que el dicho Lucas Aizaga en todo el dicho tiempo no haga ausencia ninguna como dicho es de la dicha Universidad, so pena que el dicho regimiento le pueda traer y traiga otro maestro escuela a su costa y misión, …. E allende del dicho salario que le dieren y pagasen ¿?? Los 16 ducados que tienen.. de esta Provincia de Guipuzcoa … enter los vecinos de la dicha universidad… para … la junta que se celebró en la villa de Vergara en cada un año pagados …???


Maisua, Lucas Aycaga zen, antzuolarra, 1562ko urriaren 25ean jaioa. Jaiotze agiriak Juan Perez eta Maria Narbaizaren seme naturala zela adierazten digu. Bitxia da maisu izateari laga ziola, heriotz agiria Milanen (Italian) hil zela adierazten duelako.
 
Bere zeregina, labur bilduz, irakurtzen, idazten eta kontatzen haurrei irakastea zen helburua, eta bakoitzatik tarifa bat ordaindu behar izatea. Beraz, irakaskuntza oso elitista, kontuan izanda garai hartan aberatsek bakarrik ordain zezaketela diru hori. Herritar gehiengoa, beraz, baldintza hauetan, analfabeto izaten jarraituko zuen.


DOKUMENTU ORIGINALA 

Iturria

Escritura del maestro/e escuela de anzuola con el regimiento y vecinos de ella. GPAH (Oñati): 1/740, 139 (a), 140 (i).



Blog honetako atal gehiago ikusi nahi izanez gero, joan 
"IRINMODO BLOG AURKIBIDEA" atalera.