2014/03/30

ZUHAITZ APARTAK (XII): SARASKETA BASERRIKO LIZARRA

Sarasketa baserriaren azpi aldean kokatzen da lizar eder hau, bertako "iturri zaharra" parean. Beraz, inguru urtsua den lur sailean. 

Ez dakigu zenbat urte dauzkan, baina erraz pasatzen dituela 100 urte bai. Izan ere, bertako semeak (Joxe Ramonek) kontatzen digu ume zela  bule-buleka ibiltzen zela, eta enbor barruan ezkutatzen zela. 

Hala da, urte asko dauzkan seinaletako bat hori da, ia hustuta dagoela barrutik. Hala ere, bizirik dago eta tente.

ORAINDIK UDABERRIA HASTEAR DAGOENEZ, HOSTO BARIK DAGO LEPATUTAKO LIZARRA. ATZEAN `SARASKETA´ BASERRIA ERE IKUS DAITEKE

 Lizarra oso zuhaitz preziatua da Euskal Herrian. Udaberrian loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira, baina sarritan zuhaitzean irauten dute negua pasatu arte.

Lizar hostoak

Salbuespenak salbu, esan dezakegu Europa osoan aurkitzen dela. Zoko freskoenetan bizitzea gustatzen zaio, eta Euskal Herrian ugaria da. Beraz, toki hezeetan ondo hasten da, Sarasketa baserrian ematen den bezala.

Bere egurra zuria da, eta gure baserritarrek erreminta-kirtenak eta gurdiak ere egiteko erabiltzen da. Gainera, sutarako ona da, eta gari bateko ikatz egileek ere asko erabiltzen zuten.

Euskal Herrian ere oso zabalduta dago ardiak-eta dauden aziendetan, batez ere ardi txabolak inguratuz, izan ere belarra gutxi dagoen momentuetan bere hostoak gustura jaten dituzte ardiak. Horregatik azaltzen dira, Sarasketa baserrian bezala, lepatuta.

San Juan egunean lizarrak leihoetan

Aldi berean, San Juan egunean oso arrunta da, babes magiko bezala, bere makil eta hostoak erabiltzen dira etxeetako ate-aurre, leiho eta soroetan jartzeko.




Informazio gehiago 

http://www.ahotsak.com/antzuola/pasarteak/ant-045-025/

2014/03/22

ITURRIAK EZAGUTZEN (III): ZUPIDEKO ITURRIA

Dagoeneko gainean dauka Zupideko iturriak autobiako obra. Zupideko Joxek dioskun bezala ez da erraza izango horretan mantentzea burdin ura darion iturria. Izan ere, urteko hainbat sasoi alditan ere ez du urik ematen; beraz bere iturburua agortzen ari den seinale.
ZUPIDEKO ITURRIAREN KOKAPENA
Poliki-poliki, eta dagoeneko ezagutzen dugun Pagape iturriari gertatzen zaion bezala, itzaltzen ari dira gure udalerriko iturriak, bertako geldi ezinak diren urak auskalo ze beste norabide hartuz.


ORAINDIK, BAINA, UR DEZENTE DARIO 
ZUPIDEKO ITURRIARI

UR ITURRIA GOIAN ETA UR ASKA AZPIAN, ARDIEK-ETA URA EDAN DEZATEN







2014/03/15

INDUSTRIALIZAZIOAREN HASIERA (I)


Zeintzuk dira Antzuolak izandako industrializazioaren lehendabiziko urratsak? 
Esanda gaude Antzuolak larruontzean izan zuen aktibitatea handia bezain garrantzitsua izan zela, nahiz eta gaur egun horren lekukorik ez izan. Horra hor BAREÑO, TELLERIA, OLARAN eta GALARZA HERMANOS ETA ARBULU larrua ontzeko lantokiak.
Hauek izan ziren industrializazioarekin loturiko lehendabiziko ereduak, baina ez bakarrak.

Gure herria ez da ugarte bat izan industrializazio prozesuan, baizik eta bat egin zuen 1950. hamarkadatik aurrera Espainian bizi zen industrializazio prozesuarekin. Eta herriko Udala honetaz ere jabetu zen. Hala diosku behintzat 1952ko eskutitz honek:

" La Alcaldía debidamente asesorada... debe estudiar las posibilidades de realización de los proyectos municipales en orden a impulsar... industrias capaces de absorber la numerosa mano de obra existente en Antzuola, que hoy día se halla precisada a trasladarse a centros de trabajo de pueblos inmediatos.... Tenía (el ayuntamiento) decidido a realizar los sacrificios que fueran precisos para dar fin al estado de cosas denunciado ahora… al considerar que Antzuola ha reducido su población en estos últimos 50 años cerca del 25% y que desde 1918 no se ha construido en la villa un solo edificio destinado a viviendas. La causa de esta paralización no es otra que la escasa industria establecida. Sin conseguir su auge o el establecimiento de otras nuevas es evidente que la población seguirá contrayéndose, obligados sus vecinos al principio a trasladarse diariamente a Vergara, Placencia y Éibar, y luego, al pasar los años, a renunciar a la vecindad de Antzuola por el lugar donde realizan sus actividades profesionales. El alcalde ha estudiado y gestionado la adquisición de terrenos adecuados... incluso... disponer de recursos económicos... Y hasta tal extremo han madurado los primitivos proyectos que parece llegado el momento de exponer al ayuntamiento el plan que consiste para llevarlos a cabo... 

El ayuntamiento anuncia un concurso para la compra de terrenos, los cuales se ofrecerían el día de mañana... a los industriales que se comprometiesen a establecer en la villa sus instalaciones y centros laborales. Por los estudios realizados, se ha llegado a la conclusión de que sería suficiente... un terreno... de 5.000 metros cuadrados... colindante con la carretera general que une Vergara con Zumárraga... El montante total del precio de los bienes que se trata de adquirir puede sufragarse con los rendimientos forestales que se calculan para la próxima campaña... de los pinares municipales”. (Fuente: Acta Acuerdo, 1952-12-14. Folio 140).

Eta bazegoen arrazoi erreal bat eskaintza hori egiteko, eta zen "Los datos son significativos, tanto como los trabajadores que debían de irse a trabajar fueran de la villa,  sobre todo a Bergara, Éibar o Soraluze. El año 1955 había unos 100 padres de familia que trabajaban fuera de la villa: 44 en Bergara; 35 en Soraluze; 15, en Éibar; 6 en Zumárraga y 3 en Legazpia. Ante estas cantidades de desplazamiento, lo primero y urgente que se gestionó por el ayuntamiento fue un autobús para los obreros que se desplazaban a Éibar y Soraluze".

Beraz, neurriak hartu ziren, eta fruituak ere ematen hasi ziren berehala. Horrela etorri zen herrira antzuolar dezente, gizon eta emakume hartuko zituen enpresa bat: Hilaturas de Vergara


Ordurako, 1960. hamarkadarako, herrian zegoen industria panorama, sarri era artesanalean lan eginez, hauexe zen:

JARDUERA(1962.urtea)
KOKAPENA
ERROTAK
Alejo Laskurain
Lizarraga
Francisco Elgarresta
Basalde
Cruz Azkarate
Abajo
Isidro Legorburu
Antigua
Silvestre Tellería
Galarza
HILATURAK
Hilaturas de Vergara
Antigua
EGURRA/AROZTEGIAK
Cruz Azkarate
Abajo
Manuel Garitano
General Mola
Bartolomé Tellería
Mártires de España
Mateo Arregui
Antigua
LARRUONTZA
Bareño Hermanos
Abajo
Galarza Hermanos y Arbulu
Mártires de España

KAUTXUA

Olaran Sotil
General Mola

KOLAK

Florencio Barrena
Estala aldea
Jorge Elorza
Abajo

ZAPATAGINTZA

Félix Kortabarria
Abajo

IGELTSARITZA

Fernando Lete
Calebarren
Benito Larrea
Mártires de España
Pedro Chinchurreta
Caserío Echeverri
Eugenio Zabalo
Mártires de España

KONTRATISTA

José María Laskurain
Abajo
TREFILAZIOA
Emiliano Alonso
Abajo
José María Camacho
Abajo
TAILER MEKANIKOA
Abelino San Sebastián
A. Tellería
Santos Urriategi
Mártires de España
José María Kortabarria
Mártires de España

PUNTAPAIXA

Emiliano Alonso
Abajo

ERREMENTERIA

Lázaro Elorza
A. Tellería
Asensio Zubillaga
Abajo

BURDINAK

José Iñurrigarro
Mártires de España

ARGINDARRETXEAK

Cruz Azkarate
Abajo
Balbino Bareño
Lizarraga
Juan Martin Echeverría
Lizarraga
José Francisco Igarza
Ugarte-molino
Gregoria Jáuregui
Abajo
Alejo Laskurain
Lizarraga
Isidro Legorburu
Antigua
Luciano Lete
Abajo

GARRAIOA

Antonio Valverde (dos taxis)
Abajo
Roque Iñarra (furgoneta )
Plaza España
Antonio Valverde (dos camiones)
Abajo
Jesús Kortabarria (motocarro)
Caserío Aramburu



Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa. "Matrícula de los sujetos a la contribución industrial", 1962, 103 sorta

 


Baina  ondoren beste lantoki txiki eta ertain mailako industriak ere sortzen hasi ziren. Honatx herrian izan ditugun lantokiak 1965etik aurrera:
  
INDUSTRIA JARDUERA ANTZUOLA 1965. URTEAN
LANTOKIA
JARDUERA
LANGILEAK
INDARRA 
(zaldi potentzia)
HILATURAS DE VERGARA S.A.
TEXTIL
160
2000
ARIER S.A.
TORNILLERÍA
20
1500
TALLERES GOIZPER S.C.I.
TALLER MECÁNICO
22
1000
MATEO ARREGUI
SERRERÍA
1
8
TALLERES MAZTERRECA
TALLER MECÁNICO
2
15
GALARZA HNOS. Y ARBULU
CURTIDOS
6
40
MANUFACTURAS OLARAN
FÁBRICA DE CAUCHO
15
150
SANTOS URRIATEGUI
TORNILLERÍA
6
30
TALLERES ANZUOLA
FÁBRICA PASADORES
4
25
ROMAN GARITANO
CARPINTERÍA
3
15
JOSÉ MARÍA LARREA
IDEM
3
12
TALLERES ELCO S.A.
TORNILLERÍA
10
50
PRODUCTOS ESTALA
COLAS
2
15
COLAS ECHANIZ
COLAS
2
25
EMILIANO ALONSO
CLAVOS
8
60
TALLERES ASABA
TORNILLERÍA
6
35
BAREÑO HNOS. S.L.
CURTIDOS
10
80
JOSÉ MARÍA CAMACHO
CLAVOS
6
30
LUCIANO SÁNCHEZ
TORNILLERÍA
6
30
TALLERES ELAY
MECÁNICO
Orduan Eraikitzen


Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa: 21 sorta, "correspondencia del año 1966".

Zerrenda honetatik gutxi batzuk mantendu dira gaur bizirik.


GEHIAGO JAKIN NAHI?