2014/12/07

UDAZKENETIK NEGURA


Udaberria eta udazkena  izan daitezke urtaro ederrenetakoak, ez esatearren ederrenak. Udaberrian, neguko goibeltasunetik ateratzen da natura eta animaliak nahiz landareak ziklo berriari egiten diote aurre, eta argitasunari esker bizitza dario ingurune osoari. 

Udazkena, berriz, trantsizio urtaroa da, udako argitasuna eta berotasuna itzaltzen hasten den neurrian landareak eta animaliak udaberrian hasitako ziklo bati ere bukaera eman nahian-edo, neguari aurre egin nahi diote kolore ederrez apaintzen, eta animaliak, berriz, negurako despentsa betetzen.

Gu ere aprobetxatu nahi dugu udazkena, eta hego haizearen laguntzaz neguari ere ateak irekitzen hasi. Baina etorri aurretik, udalerriko naturaz gozatzen ari gara. Bueltatxo bat emango dugu Lizarraga eta Uzarragako basoetatik zehar, berriztutako trenbidean bukatzeko.

Lehendabizi Lizarraga auzoan dagoen ABARO pagadira joango gara. San Martziletik gora KOROSTERRATZU aldera...

Hasteko hego haizeak lehortutako arto sailak ikusiko ditugu, ABARO pagadira ailegatu aurretik...

 
 ABARO PAGADIA HEGO-HAIZEPEAN










Gorago, KOROSTERRATZUN, `TOKI EDER´ TXABOLA eta ELKARTEA dago
KOROSTERRATZUN ere dago parkea... eta hemendik PAGAMENDIRA joango gara ASTOBIAGARA igotzeko, eta bertatik GAZTELUGAIN eta IRIMO aldeko maldetan dauden alertziak ikusteko aukera dago...
ASTOBIAGATIK TREKUTZ ingurua eta GAZTELUGAIN elkartearen teilatu gorria ikus daitezke... Hemendik, mintegitik, kaleko bidea hartuko dugu UNAMENDITIK pasatuz...

UNAMENDIKO ZUHAITZAK
 
Orain, bigarren ibilbide bat egingo dugu:

UZARRAGAtik gora goaz...AIZBAKAR ETA AZKUE aldera.






AIZBAKARREKO pagaditik AZKUE aldera ... eta hemendik, LIZARRAGA auzotik, berriztutako trenbidera jatsiko gara ...

KAXETARA doan bidea hartuko dugu ARRITEGI tuneletik... eta ustekabean negurako despentsa betetzen ari den katagorriarekin bat egingo dugu ...










 
Aurrera goazen neurrian, eta ARANBURU baserria azpian lagata, udazkena gero eta agerikoagoa da, eta ardiak ere, hego haizearen eraginez, etzanda daude belar gainean, laster batean etorriko diren bildotsen zain...


ARDIAK ERNALDUTA BILDOTSAK ZAIN

... Eta halako batean, hego haizeak neguko ipar haizeari lagatzen dio lekukoa, eta gutxien espero denean agertzen da elurra mendietan. Aurten, abenduaren 8an. ARROLA gaina, LIZARGARATE, AZALDEGIETAko inguruak zuriz jantzi dira.

 ARROLA GAINEKO BUZOIA
 ARROLA GAINEKO TUMULOA
 LIZARGARATE BASERRIA

LANDARRAITZ GAINA

AZALDEGIETA/AZALDITXA INGURUA ETA ITURRIA


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada