2014/11/08

AGUSTIN TELLERIA, ERREKETE BURUA

Agustin Telleriari buruz dugun informazioa ez da asko, nahiz eta aztertu beharreko pertsonai bat izan, batez ere ulertzeko ze eragin izan zuen gerra aurreko konspirazioan eta baita gerra zibilean (1936-1939) ere. 

Jaio agirietan azaltzen den bezala, Agustin Telleriaren gurasoak Jose Zipriano Telleria Oiartzabal eta Maria Esteban Mendizabal Elgarresta izan ziren. 1884ko urriaren 3an jaio zen eta Errukizko Amaren parrokian bataiatu zuten, Agustin Candido izena jarriz. 

Herriko alkatea ere izan zen 1918tik 1920ra. Honatx garai hartako bi argazki, orduko gainontzeko eliz eta udal agintariekin.


HERRIKO AGINTARIAK UDALETXEKO BALKOIAN (1918-1920)


Errepublika garaiko agintariek bazekiten zertan omen zebilen, eta errebolta edo gerra baino zertxobait lehenago, 1936ko ekainaren 8an, atxilotu zuten, ustez konspiratzaileentzako uhalak aurkitu zituztelako bere lantegian. Honen kontura, esan, Gerra Zibila garaian makina bat larru hornidura eskaini ziela nazionalei. 

Aldi berean, Espainiako Falangearen probintziako ordezkari eta "Inspector General de Requetés de la Junta Nacional Carlista de Guerra" ere izendatu zuten Agustin Telleria.
Gu, bere bizitzaren pasarte bat kontatzera goaz, hau da, 1936ko ekainaren 8tik urte bereko azaroaren 7ra doan atxiloketa, aske geratzea eta ondoren ihes egin zuena, eta berak idatzitako liburuxka honetan aurki daitekeena.
Agustin Telleriak idatzitako oroimen liburuxka.

Izan ere, bere militantziagatik atxilotu zuten Antzuolan eta Donostiara bidali zuten, handik Iruñera eta ondoren Zaragozara. Hemendik Madrilera, eta bertan erakutsi zioten bere lantokian-edo eskuratu zituzten uniformeak, trikornioak eta uhalak. Modelo kartzelara eraman zuten preso eta bertan ziegan sartu.

Kartzelan errebolta desberdinen ondoren, ustekabean libre utzi zuten milizianoek (gero ohartu ziren askatu zutena nor zen eta bila aritu ziren). Hala ere, lagun batzuk UGTren karneta laga eta milizianoekin ibili zen inongo susma sortu barik. Handik aurrera Pedro Mujika Angulo bezala ezagutua izango zen. CNTko militanteen artean ere “lagun” bezala azaldu zen, eta Valentziara joan zen. Han pasaportea lortu eta Frantziara pasatu zen, Donibane Lohitzunera iritsi zen arte. Orduan bertan bere ideologiako kideekin, baita Errege-Printzipea zenarekin ere elkartu zen bertan. Denek hiltzat ematen zuten Agustin Telleria, beraz harrigarria izan zen denontzat bizirik ikustea.

Han zegoela bere familiaz galdetu zuen. Denak ondo zeudela eta etxean. Izan ere bere emaztea eta hiru alabak Bilbon, atxilotuta, egon ziren. Hiru semeetatik bi ere atxilotuak izan ziren Bilbon, eta beste bat, nagusiena, Somosierran egon zen borrokan. 

Beraz, ustez hilda zegoelakoan azaldu zen Antzuolan bere senide artean Agustin Telleria. Horrela deskribatzen du bere etxeko panorama:

“Mi casa  y mi fábrica han sido desvalijadas; los rojo-nacionalistas me han llevado todo, hasta la maquinaria, y me han dejado sin una peseta, pero estoy con los míos”.

 


Bere ahuleziak aitortuz, baina aldi berean gertakarien sinesgarritasunak adieraziz, horrela bukatu zuen bere egunerokoa Agustin Telleriak, Toledon 1936ko abenduan.



 1939ko martxoaren 24an hil zen Agustin Telleria. Herriko Udalak bere omenez kale bat ere eskaini zion, `Ramon Maria Lili´ ordez `Agustin Telleria´ jarriz, gaur Buztinzuri bezala ezagutzen duguna.


Errekete sinbologia.

1936ko irailaren 21eko arratsaldeko 6retan sartu zen Antzuolan frankista troparen Tejero taldea, kolumna nafarrekoa eta Los Arcos teniente koronelaren agindupean. Koroso eta Trekutz aldetik sartu omen ziren.




Agustinek ere izan zuen seme bat Gerra Zibilean oso aurrean ibili zena: Jose Telleria Legorburu, eta oso gazte hil zena.


Telleria sendien artean ospetsua ere izan zen errekete kapitaina izatera iritsi zen Jose (Pepe) Telleria. Frentean hil omen zen, zalditik jausi ondoren-edo izandako zauriengatik,1937ko otsailaren 12an.

Gerra garaian, hiri garrantzitsu bat hartzen zen bakoitzean, herriko kanpaiak jo eta jendea kalera irteten zen hori ospatzera. Desfileak-eta egiten ziren, eta horretarako jendea errekete eta margarita janzten zen... derrigorrez batzuetan. Margariten jantzia kaki kolorekoa zen bezala, eta buruan txapel zuria zeramaten. Gizonezkoak, berriz, armekin eta txapel gorriekin.


 ERREKETEAK ANTZUOLAN SARTZEN
1936ko urtea

Bukatzeko esan, hilabete batzuetan probintziako "Falange Española Tradicionalista y de las Jons"-eko buru izanda, bere kargua laga eta Muñoz Aguilarrek ordezkatu zuela 1937ko irailatik aurrera.

 
 "Hoja Oficial del Lunes". 
1937ko irailaren 6an



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada