2014/11/29

ERROTA-ZAHARREKO ITURRIA

San Martzialera doan bidean, Bizkalatzako bidegurutzetik gertu dago iturri eder hau.

Hala da. Bizkalatzako bidea laga eta behetik gora San Martzilera igotzeko aldapa hasten dugunean, ezker aldean lagatzen dugu erdi ezkutatuta dagoen Laskurain errota. Aldaparen erdian ere erreka bazterrera doan bide batekin topo egingo dugu. Bera hartu eta errota-zaharreko iturrira eramango gaitu berak. Gaur egun ura dario eta garai batean oso iturri preziatua zen, eta Laskurainandi baserriko Agustinek dioskun bezala, eurak ere asko erabiltzen zuten ur bila joateko, eta horretarako egurrezko zubi bat zeukaten erreka bazter batetik bestera pasatzeko. 

Errota zaharreko iturria deitzen zaio, erreka bazterrean aipatu dugun Laskurain errota egon zelako. Oraindik ere ikus daitezke beren aztarnak, baita errota harriak mugitzeko erabiltzen zen ur biltegia eta errota-harriak ere.
`Errota zaharreko´iturrria

Iturrian bertan, arbelez egindako aska bat-edo ba omen zegoen, eta nonbait bertan Bizkalatzako Juan Martin Etxeberriak pago-egurra beratzen zuen ondoren uztar egileei-eta saltzeko.

   
Iturriaren iturburua, ezker aldean


Lizarraga erreka ezker aldean. 
Eskuman iturrirako bidexka
 Laskurain errota. Azpian errota azpia eta, goian, ur biltegia
















No hay comentarios:

Publicar un comentario