2014/10/18

KOROSOKO-LIZARGARATEKO `SARRAMENDI´ ESKOLA

Norbaitek galde lezake ze arraio egiten duen `Korosoko´ eskolak gure Antzuolako blogean. Erantzun sinplea da, bertan antzuolarrak ere ikasten ibili zirelako.


Aurrekomendi izeneko eremu honetan, izan ere horrela deitzen zaio inguru honi, hiru auZOtako goialdeak hartzen ditu bere baitan, Oñatiko udalerrian: Zubillaga, Garibai eta Larrañako auzoak. Garai batean baserri eta gero eskola bihurtuta (argazkiak ikusi), berarekin topo egitea erraza da, Korosotik Oñatira doan porlanezko bidea hartuz gero. Nahitaez berarekin topo egiten da.`Sarramendiko´ eskola bezala ere ezagutzen da, nahiz da batzuk `Lizargarateko´ eskola bezala ere  aipatu. Arrandari baserriko batzuek (Juanita Lizarralde tartean) bertan ikasi zuten, nahiz eta herriko eskolan ere bera aritu hainbatetan, orain azalduko digun bezala.

1923an eraiki omen zuten eskola berria, auzotarrek jasota. Ateburuan ere hala dago inskripzioa (iksui argazkia). Adin desberdinateko neska mutilak joaten ziren bertara, eta zaharrenak arduratzen ziren gazteenei ikasi beharrekoa irakasten. Eskolan bai bertan eta baita bere inguruan ere, erdaraz egin behar izaten zen.

Juanitak dioskun bezala, Gregorio omen zen euren maisua, eta bertan elkartzen ziren inguruko baserrietako neska mutilak, Sarramendi eta Koskar aldekoak. Batzuetan, baina, eguraldi txarrarengatik edo udan,  baserriko lanak tartean, ez ziren eskolara joaten. Joaten zirenean, bazkaria bera gainean zeramaten, eta hantxe eskolan, maisuarekin batera, neguan estufaren aurrean, jaten zuten ekarritakoa; babak urdaiarekin, besteak beste.

Zigorrak ere izaten zituzten, eta batzuetan baso zokoraino egurra ekartzera behartzen zituen maisuak bere eskola umeak. "Hala negurako egurra batzen zuen", kontatzen digu Juanitak.

Bera, hamabi urte bete arte ibili zen eskolan. Eta dirudienez 1947-48ko ikasturtean amaitu zen eskola honen zeregina.

Beraz, nola ez, `Sarramendiko´ eskola ere gure oroimenaren zati bat da.

GAUR EGUNEKO SARRAMENDI ESKOLAREN 
EGOERA ONA DA

 ATEBURUAN ERAIKI ZENEKO URTEAREN GORAIPAMENA ERE IKUS DAITEKE: 1923an.
 KOROSORA EDO OÑATIRA DOAN BIDE ERTZEAN KOKATZEN DA ESKOLA, GAUR AISIALDIRAKO EGOKITUTAKO ETXEA DENA
 

Iturriak:


No hay comentarios:

Publicar un comentario