2014/10/24

`ESPIRITU SANTO´ KANTOIA/KALEA

Gaur norbaiti galdetuz gero ea Antzuolan ezagutzen ote duen non zegoen `Espiritu Santo´ kalea, jende gutxik, ez bada urtez aurrera doan batek, jakingo du non egon zen. Lerro honen ondoren azpian dauden argazkiak begiratuz gero, berriz, orduan bai identifikatuko dugula gutxienez kantoi hau; hau da, frontoitik Kalebarren aldera doana Frontoi bidea bezala ere ezagutzen dena).

Halaxe deitzen zitzaion aurreko mendean kale honi: `Espirito Santo´ kalea. Bertatik hasten zen, baita ere, kanposantuko bidea, eta bertatik etor daiteke kale honi horrela deitzea ere. Batzuetan, gainera, "camino del cementerio" ere deitzen zitzaion honi.

Kaletik gora hartuz gero, gaur herriko bariantea dena pasatu behar izaten zen orduan, aurretik ea kotxerik zetorren ala ez alde batera eta bestera begiratu ondoren. Handik hasten ziren kanposantuko ateraino okerrak eta egoera txarrean zeuden eskailerak.

Hala ere, kale hau aldatuta dago lehendeik; adibidez, bertan falta dira bi etxe: Pazientenekua eta Ankurkua (ikusi argazkiak). Falta den bezala "Camacho"-k bere garaian puntak egiteko lantoki bezala (gero biltegi) erabiltzen zuen eraikuntza.

`ESPIRITU SANTO´ KALEA


 GOIAN, ANKURKUA; BEHEAN, PAZIENTENEKUA, eta beherako "CAMACHO" lantokia egon zen eraikuntza. 1998. URTEA
ANKURKUA, PAZIENTENEKUA ETA "CAMACHO" LANTOKIA/BILTEGIA. 1998. URTEA


KANPOSANTURAKO ANTZINAKO BIDEA 
(1977. urtea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada