2014/10/31

AIHERRA-ANTZUOLA: 30 URTEKO HARREMANA (I)

1983an izan baziren ere lehendabiziko harremanak, 1984an ekin zitzaion anaien arteko elkar ezagutza  honi. Hasiera guztien bezala, herrien arteko harremanaren lehendabiziko urteak bizi biziak izan ziren, tartean bazkariak, irteerak, kantaldiak, eta abar eginez. Gure herrian Antzuolako Udalak antolatzen bazituen (eta baditu) arren, Aiherran Belzuntze elkartearen esku geratzen zen lehen. Herriko elkarte honek urte pila bat zeramatzan herriko kultura eta kirola sustatzen.

AIHERRA HERRIA

Urteak pasa ahala, harreman honi senidetze hitzarmen ofizial baten bidez sinatu nahi izan zen, eta 2004an bi herriko udalek, orduko alkateak ziren Jean Paul Basterreche eta Jose Angel Zabaloren bitartez, lotu zuten harremana.



2004an eginiko hitzarmena eta bi alkateak

Hogeigarren urtemuga hori ospatzeko berebizikoa izan zen Aiherra eta Antzuola elkartuz urriaren 29-30 bitartean egin zen korrikaldia, baina baita herrian korrika horri eman zitzaion harrera paregabea ere.

Herrien arteko ekimen honek bizirik dirau, batzuetan alaiago eta beste batzuetan motelago, baina urtero jende bat dago prest harreman horiek sustatzeko, eta hala izan denez ziurtatzeko, eta etorkizunari begira bidea batera egin nahi dugula hitzartzeko, joan zen zapatuan, urriaren 25ean, oraingo alkateak diren Inma Beristain eta Arño Gastambidek sinatu dute berriro, 30 urte eta gero, gure arteko anaitasuna.






Inma Beristain eta Arño Gastambide. Bertan Udalbiltzako ordezkariak ere parte hartu zuen(2014/10/25)
Herritarrak herriko etxean dokumentua sinatzeko orduan

Herrien arteko sinadura berri honekin, beste ekintza sinboliko batzuk ere ospatu ziren, eta euren artean herriko etxearen aurrean landatu zen pagoa. Esan beharra dago Antzuolan ere badagoela Aiherrako umeek landatutako haritza ere. Ondoren Andre Martinon-ek idatzitako bertsoak abestu zirela landatutako pago honen aurrean...eta baita aurreskua dantzatu ere.

Andre berak ere abestu zituen berak idatzitako bertsoak; aurreskua eta landaketan umeek ere parte hartu zuten


Ondoren, herriko frontoian aperitiboa partekatu genuen aihertar guztiekin.

Hemendik bazkaltzera joan ginen eta bertan dantza egiteko aukera ere egon zen. Bukaeran, baita pilota partidu bat bi herrien arteko gaztetxoen artean ikusteko ere.

 Hona hemen beste argazki batzuk:

 HERRIKO ETXEA

 GAZTETXEA, TRINKETEA ETA HERRITARREN BILTOKIA


HERRIKO ESKOLA 
 IKASTETXE PRIBATUA (KRISTAU ESKOLA)

HERRIKO PARROKIA


 ANDRE MARTINON-EN BERTSOAK


INFORMAZIO GEHIAGO




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada