2014/09/27

ONDARRAKO ZUBIAK ERAIKITZEN XVIII. MENDEAN

Blog honen aurreko atal batean, Kalegoi aldera dagoen Ondarrako zubiaren zabalpenerako egindako obren berri eman genuen. Orduan aipatzen genuen herriko zubien zainketa eta zaharberritu beharrak ugariak izaten zirela Antzuolan, kontuan badugu oso inguru malkartsua eta errekatxo askotako herria dela. 

Atal honetan ere Ondarrako zubiez hitz egingo dugu, eta ikusiko dugu gaur ikusten diren zubiak noiz eraiki ziren.

Atzera joko dugu, XVIII. mendearen erdi aldera, 1755eko otsailaren 2an, hain zuzen, herriko udaletxean ospatutako udalbatzarrera. Bertan, Ondarrako bi zubiak aldatzeko premia zegoela erabaki zen. Hau da, bai Kalegoira eta baita Plaza aldera zihoana ere. Premiazkoa adierazi bazen ere, une hartan Udalak horrelako obra bati heltzeko ondasunik ez eta, beste sei urte pasatu behar izan ziren gaiari heltzeko. Eta, 1761eko ekainaren 14an, obrari ekiteko esleipena jarri zen martxan, enkante bidez, data eta baldintzak jarriz. Hau da enkantea egiteko hartu zen erabakia: Se celebrará después de vísperas la primera el 14 de junio; la segunda el 21 y la tercera el 28”.

Eta halaxe, obra egiteko hargin-lanak, karea eta area lortzeko eta garraiatzeko enkantea egin zen udaletxe azpian.

Baina zeintzuk ziren Ondarrarako bi zubi hauen obra egiteko baldintzak? Francisco Javier de Arizavaletak, bergararra, obra honen maisuak 1761eko ekainaren 28an eman zituenak dira. 

Hauexek:
1.      Cimientos firmes hasta encontrar peña viva o pizarra … ajustándolas sus lechos y juntas… con buena mezcla de cal y arena…
2.      Arco y aristas con dovelas de piedra labrada…
3.      Cerrar el arco con arco de buena mampostería … 
4.      Las cubiertas de losas bien ajustadas y labradas como también una escalera para bajar del camino a la orilla del río haya de ser de piedra labrada con su esquina.
5.       Se levantaran los antepechos de los dos lados del puente… cubriendo con losas para mayor susistencia y para que de esa suerte se evite cualquier peligro de caer y desgraciar persona alguna aunque sea de noche…
6.      El arranque de la piedra labrada y de mampostería sea a cuenta del rematante…
7.      El acarreo de la villa…
8.      Cal y arena necesaria a pie de obra por parte de la villa…
9.      Cimbras y tablones a cuenta del rematante dando esta villa los árboles necesarios para ello, quedando dichas cimbras y tablones para la villa.
10.  Con cualquier reparo se traiga maestro de satisfación a costa del rematante, excepto al principio y al entregar que lo harán maestros de ambas partes pagando a medias.
11.  Dichos puentes se hagan para el 29 de septiembre de este año (1761), y que después de dicha conclusión hayan de correr a cuenta y riesgo del rematante dichos puentes un año y un día.
12.  Que los pagos sean a tres plazos iguales: principio, mitad y final de obra.
13.  Precios y medidas de cada puente, con las mismas condiciones de obra:
·         Puente de la carnicería (Plazara doana): 2452,25 reales
·         Segundo puente (Kalegoira doana): 2715,12 reales.
·         Suman 5.178 reales de vellón y tres maravedís.
14.  El maestro rematante haya de demoler ambas puentes a su costa y poner en buena orden su separación de la piedra labrada (y de mampostería) que hubiere de provecho.

Iturria: GPAH (Oñati) 1/816, 202 (a) 230 (i)






 1761/06/28 
Francisco Javierde Arizabaletaren sinadura, baldintza eta, azpian, egindako planoa.
Oñatiko Artxiboan asko mimatzen dute Ondarrako zubiak adierazten duen planoa. Ez omen daude asko hain dotore eta zehatz marraztu direnik. Bertan ere daude Ondarrako zubiak egiteko dokumentuak, bai obra baldintzak eta baita obrak egin ondoren obra behatzaileak egindako akta ere.


Zubiak egiteko baldintzak 

Beraz, enkantera zetorrenak baldintza hauek aintzat hartu behar zituen. Azken enkantean antzuolarra zen Jose de Artolazabalak hartu zuen bere gain hargintza obra, baina hasierako aurrekontutik 1.928 erreal gutxiago mahian jarriz: 3.250 erreal.

Hala ere, Jose Artolazabalek, bergararra zen Jose de Intxaurragari eskaini zion enkantea eta, “se apropió de dicho remate”. Beraz, aurrekontuan adierazitakoa baino merkeago egiteko aukera zegoen obra.
Gainontzeko obra baldintzak hauek izan ziren:
  • Tomas de Mendizabal, antzuolarra, kareaz arduratuko zen.
  • Harria ekartzen antzuolarra zen Ignacio de Eguren.
  • Eta area, antzuolarra ere zen Jose Artolazabal.
Hala, dena prest zegoen 1761eko uztailean obrak hasteko.

Obrak  1762ko abendurako bukatuta zeuden. Bukatutakoa ondo zegoen ala ez ikuskatzeko garaia iritsi zen, eta hil bereko 20an egindako zubiak aztertzeko nor izango zen erabakia hartu behar zen, eta horretarako:

Se juntaron con el alcalde, síndico y regidores. José de Insaurraga, maestro cantero, vecino de Vergara; Ignacio de Eguren, Tomás de Mendizaval, Ignacio de Elorriaga, suegro de José de Artolazaval, ya difunto, y Joaquín de Beriztain, fiador del dicho José de Artolazaval, vecinos de esta villa. El espresado José de Insaurraga dijo que el 13/07/1761 se obligó a executar las obras de la cantería de los dos puentes (…) Así mismo Ignacio de Eguren y Tomás de Mendizaval (…) toda la piedra de mampostería (…) al pie de la obra. José de Artolazaval, difunto, y Joaquín Beriztaín toda la arena necesaria (…).

Erabaki zen, beraz, obrak aztertuko zituela baldintzak jarri zituenak, hau da, bergararra zen  Francisco Javier de Arizabaleta. Berak onartu zuen zeregin hori. 
Eta egun berean, zera egin zuen Franciscok:

   “visitó la escritura de los dos puentes con las condiciones y trazas (…) Y que habiendo pasado a ver y reconocer con todo cuidado las dichas dos puentes ejecutadas por Insaurraga (…) (dijo) que el puente que va a la casa de Juan José de Amilleta (Ondarratik Kalegoira doan zubia), ya difunto, ejecutada con la debida solidez y firmeza, aunque en lo visual y exterior disuena alguna cosa por su delineación. La segunda (Ondarratik Plazara doana) tiene alguna imperfección en la vuelta e su arco, por defecto de la llamada compostura de las cimbrias, pero que se halla sin ningún peligro de caerse por su nueva solidez, buen material y manufactura (…) Se dan firmes y seguros los dos puentes porque se hallan ejecutadas y maridadas con toda firmeza en sus anchuras y longitudes, arregladas a las dichas trazas (…).
 Iturria: GPAH (Oñati) 1/816, 202 (a) 230 (i)
Beraz, auditoriak ontzat eman zituen Ondarrako auzoan egindako zubi berriak.


Harrez gero zubi hauek zaharberritze asko izan dituzte, eta gaur, Francisco Javier de Arizavaletak jatorriz egindako trazak eraldaketa dezente izan ditu. Urteak ez direla alferrik pasatzen!



Blog honetako atal gehiago ikusi nahi izanez gero, joan 
"IRINMODO BLOG AURKIBIDEA" atalera.

1 comentario:

  1. GARRANTZITSUA HIRU ESKUBIDEAK
    .
    .
    Three Rights which, in my opinion, should be preserved:
    .
    1 - The right to monoparenthood in traditionally monogamous societies: see the blog "The Origin Of Sex-Taboo". [in English]
    .
    2 - The right to veto who pays (the taxpayer) - Semi-Direct Democracy: see the blog "Fim-da-Cidadania-Infantil". [in Portuguese]
    .
    3 - The right to survival of indigenous identities: see the blog "50-SEPARATISM-50." [in English]
    .
    .
    .
    P.S.
    The separatists-50-50 doesn't seek pretexts to deny the Right to survival of others one... the separatists-50-50 only claim the Right to survival of Indigenous Identities (read: the 'globalization-lovers' must respect the rights of others one... and vice versa!)

    ResponderEliminar