2014/09/13

`IBULARAZPIKOA´ BASERRIA

Argazki honetan horma batzuk besterik ez dira ikusten, baina garai batean bertan egondako `Ibularazpikoa´ izeneko baserriarenak dira. 

Bera jausi aurreko irudi bat egitea nahiko bagenu, beraz, azpian dauden argazkiak ikusi beharko ditugu.



IBULARAZPIKOA BASERRIA

Irimoegibarrenean kokatuta zegoen baserri hau, Irigainetik Azaldegietara doan bideari jarraituz, herrigunetik lau bat kilometrotara dago. Ezin dugu esan baserri hau aberatsa izan zenik, ingurua bera ere nahiko goibela delako, eta nekazaritzarako ez oso aproposa.

Gorago zegoen `Ibulargainekoa´ baserriarekin ere antzerako zerbait gertatu zen, eta gaur desagertuta dago. Bertan ere horma batzuk besterik ez dira zutik geratu.

`Ibularazpikoa´ baserri honen lehen aipamen historikoa XIX. mendekoa da, hain zuzen 1876koa, eta garai hartan Juan Antonio Intxausti, beste zazpi bizilagunekin batera, bizi zen bertan.

XX. mendeko datuen inguruan, berriz, 1926an dakigu Blas Arrietak erosi ziela baserria orduan baserriko jabeak ziren Juan Bengoetxea eta Agustin Bruneteri.

Baserriak izandako soroak desagertu badira ere, ikusgarriak dira etxea inguratzen garai bateko lur sailak bereizteko egindako harrizko hormak. Horren lekukotza gisa, hona hemen argazkiak:




ZUTIK MANTENTZEN DIRA AZKEN UGAZABEK 
EGINDAKO HORMAK. BENETAN IKUSGARRIAK



------------------------------------------------------------------------------


Blog honetako atal gehiago ikusi nahi izanez gero, joan 
"IRINMODO BLOG AURKIBIDEA" atalera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada