2014/09/21

ANTZUOLARRAK MISIOETAN

Garai batean, orain ez bezala, ugariak ziren herriko etxeetatik fraile edo monja izateko etxetik alde egin eta kanpora joaten zirenak. Euren zereginetako bat misioetara joatea izaten zen. Hala ere, gaur hautematen dugun bezala, joaten ziren herrialdeen egoera politikoak ez ziren izaten lasaiak, eta liskarrak nahiz gerrateak ugariak izaten ziren orduan ere.

1960. hamarkadan batez ere, Belgikaren eskutan egon zen Kongoren (gaur Errepublika Demokratikoa dena)deskonolizazio prozesua, eta barruko boterea nork eskuratu borroka hasi zen. Horren testuingurapean bertara joandako "zuriak" (edo etsaiak) izan ziren altxatu zirenen lehen helburua, eta egoera oso larriak pasatu behar izan zituzten "zuriak". Gauza bera gertatu zitzaion Kongon  lanean zebilen Maria Piedad Murgizu Txintxurreta antzuolarrari, hau da, Arimendi baserriko monjari. 

Hasieran  bertatik zetozen albisteak nahasiak ziren, egunkari batean-edo Maria Piedaden heriotza bera ere iragartzeraino. Honek inpaktu mediatikoa ere izan zuen eta garaiko egunkarietan ere azaldu zen. Baina gezurra zen.

Arimendiko alaba Kongotik irten zenean, onik atera eta Antzuolan omenalditxo bat eskaini zitzaion. 1965a zen. Honatx urte hartako egunkariko argazki batzuk:


JOSE IÑURRIGARRO ALKATEA, ETA TENIENTEA ALKATEA ZEN FAUSTINO GARITANO. MARIA PIEDAD (ESKUMAN) ETA BERE LAGUN BAT (EZKERREAN)


GURASOEN AURREAN HERRIKO PARROKIAN 
MEZA ENTZUTEN

Maria Piedak zortzi bat egun pasatu zituen Antzuolan gurasoekin batera, Arizmendi baserrian. Ondoren Kongora bueltatzeko asmoa zuen helburu.

  ARIZMENDI BASERRIA. MARIA PIEDADEN JAIOTETXEA


 Blog honetako atal gehiago ikusi nahi izanez gero, joan 
"IRINMODO BLOG AURKIBIDEA" atalera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario