2014/08/13

ONDARRAKO ZUBIA ZABALTZEN (I): OBRA BALDINTZAK

Ondarra auzoa da herriko auzorik zaharrenetakoa, eta bertara joateko bi zubi zeharkatu behar izaten dira, bat Kalegoitik beherako bideak zeharkatu behar duena eta bestea Herriko Plazatik gora datorrenak.

Zubi hauen premia oso berandutik badatoz ere, XVIII. mendetik hain zuzen, Ondarratik Kalegoira doanak ukituak izan zituen XX. mendearen hasieran. 

Zer dela eta? Estuegi omen zen garai berrietarako, eta hala bi metro zabaltzea pentsatu zen, gaur ezagutzen dugun egitura hartzeraino. Obraren zuzendaria Eusebio Madariaga, antzuolarra, izan zen.

1904ko abenduaren 18an jarri zen zubi hau zabaltzeko enkantea. Aurrekontua, 2.273 pezeta. Aurreko nahiak ziren zubiaren obran 1.536 pezeta gastatzea, baina gero igotzen joan zen, besteak beste burdinazko baranda  bat ere jarri zelako.

Obraren zeregina azpian dagoen planoan ikus daitekeena:












 MARRAZKIAN GORRIZ AZALTZEN DIRA ZUBIARI OBRAN GEHITUTAKOAK: ZUBIA ZABALDU, BARANDA, ESKAILERAK

Obraren ezaugarriak, berriz, zubi mota hauek egiteko ohikoak zirenak: harlanduzko ganga edo bobeda izan beharko lukeela, eta hauek nahiz hormak egiteko heren bat karea eta beste bi heren bat area erabiliz, baina guzti horri Zumaiako %20 porlana gehituz. Zoru bezala galtzada-harria jarriko zitzaion.

 



Gaurko zubiak mantentzen ditu garai hartako obrako baldintzak; adibidez, burdinazko baranda eta eskailerak.
  




Bitxia da ere, eta 1902ko ekainaren 20ko errege dekretuak zioena jarraituz, obra hau egiteko langileen lan baldintza egokiak bermatu beharko zirela.

Hiruhilabeteko obra izateko hitzartu zen, eta obra hasi aurretik aurrekontuaren %10aren depositua (225 pezeta) egin behar zuten interesatuek. Gainera, obraren erdia baino gehiago eginda zegoenean, eta obra zuzendariaren esanetan, 1000 pezeta emango zitzaion lan arduradunari. Beste guztia obraren bukaeran, baina esandako %10 kenduta, izan ere lau hilabetean gordeko zen berme bezala obraren kalitatea bermatzeko. Gero, epe hori pasa eta gero, bueltatuko zitzaion dirua.


 Argazki honetan hauteman daiteke zubiari gehitutako zati berria (eskuma aldekoa) eta zubi zaharraren zatia (ezker aldekoa).

Enkantea, berriz, "por el sistema de cerillas encendidas, según costumbre de esta localidad", egin zen. 

Hilario de Jaureguik, herriko semeak, esandako 225 pezetako depositua egin eta gero, Udalak jarritako baldintzak beteko zituela esan zuen. Eta hala hasi zituen obrak, 1905eko irailaren 5ean likidatu zena 2.463,96 pezetatan; hau da aurrekontua baino 190 pezeta gehiago:

  • 1.163,96 pezeta Hilario Jauregirentzat
  • 50 pezeta, Policarpio de Galarzari bere Amilleta etxeko lurra erabiltzearren (hala esaten zitzaion gaur Txasio bezala ezagutzen dugun etxeari).
  • Gainontzekoa Vidasolo jaunari, bere Amilletako etxean zeukan sailari kendutako lurrarengatik (13 metro karratu).
     
 
 ZUBIAREN GAURKO EGOERA






No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada