2014/08/30

`ANGEL DE LA GUARDA´ ETA `SANTA ENGRAZIA´ MINAK

Antzuolako Udalera eskaera bitxia etorri zen 1875eko martxoaren 4an. Hurrenez hurren eibartarra eta elgetarra ziren Ziriako Iturriotz eta Pablo Bizente de Gerrak baimen eskaera bat egin zuten udalerriko bi tokitan zundaketak egin eta beruna aurkitzeko asmoz.



Bi tokitan, hain zuzen:

1.Azaldegietan, hau da, Trukarriaga izeneko mendiaren ipar aldean.

AZALDEGIETAKO ASISIALDI LEKUA.

2. Basalde auzoan, Urregi izeneko lur sailean (Aitzagabasalde baserriaren parean). 

  SAN BLAS ERMITAREN ESKUMA ALDEAN DAGOEN PINADIAN EGIN ZIREN ZUNDAKETAK

Basalde auzoko zundaketak egin zirela jakin badakigu arren, aztarna batzuk oraindik ere bertan ikus daitezkeelako, Azaldegietakoa, ostera, ezin dugu konfirmatu.

Bitxiena, baina, eta aldi berean jarduera honetan ohitura ere badena, zundaketa bakoitzari izen bat jartzea izan zen. Hala, Azaldegietako zundaketari “Angel de la Guarda” izendatu zitzaion bezala, Basaldekoari, “Santa Engrazia”. Lehenengoari zergatik jarri zitzaion izen hori ez baldin badakigu ere, bigarrenari suposa daiteke bertan gaur San Blas ermita baina garai batean Santa Engratzia de Olotz bezala ere ezagutzen zelako izan daitekeela izen hori jartzea.

Badirudi bata zein bestean antzuak izan zirela egindako zundaketak, izan ere ez zen ostean ustiaketarik izan. 

Hala ere, Antzuolako mineral posibleaz ere badago beste erreferentzia zaharragoa, 1780ko Bascongada (RSBA) erakundearen aktetan azaltzen zaiguna  (Extractos de las Juntas generales celebradas por la Real Sociedad Bascongada de los amigos del país en la ciudad de Vitoria, por septiembre de 1780, Vitoria, Tomás de Robles y Navarro, pp. 19.2):

“El socio don José Luis Proust, profesor que ha sido de química en el Real Seminario Patriótico Bascongado, presentó tres papeles entresacados de las lecciones que dio en su curso. Los dos primeros hacen análisis del espato pesado que se halla en Anzuola, […] En la villa de Anzuola de esta provincia de Guipúzcoa se halla una clase de espato, cuyo examen confirma la existencia de tal espato pesado; pues que lo es tan excesivamente en comparación de todas las demás piedras, y aún la mayor parte de los metales, que podía sospecharse contenía alguna sustancia metálica”.

 
 Argazkian Bergarako kimika eta metalurgia laborategian oso ospetsua izan zen Proust jauna.

  
Dena dela azken honen ustezko ustiaketaz ez dakigu ezer.




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada